Ozeko aztia Judy Garland protagonista duen 1939ko filmagatik da bereziki ezaguna, baina Ozeko irudizko mundua lehenago sortu zen, 1900. urtean, Lyman Frank Baumek (1856-1919) Ozeko azti miragarria haurrentzako liburua argitaratu zuenean. Gerora beste hamahiru liburu idatziko zituen unibertso berean kokatuta eta guztiek “Oz” hitza zuten izenburuan. Baina nondik dator “Oz” izena?
Askotariko azalpenak eman zaizkio izenaren jatorriari: Percy B. Shelleyren Ozymandias izeneko poematik datorrela; Oz ontza hitzaren laburdura izaki, urrearekin lotuta dagoela, eta obran agertzen den baldosa horizko bideak urrea sinbolizatzen duela... Baina Baumek berak 1903an eman zuen azalpenik sinpleena (eta fidagarriena egileari sinesten badiogu, behintzat): “Bulegoan artxibatzeko armairutxo bat daukat, mahaiaren parean. Istoriorako izenburua pentsatzen ari nintzen, eta dagoeneko ‘azti’ hitza sartzea erabakita neukan. Begiak hiru tiraderatan idatzitako hizkietara joan zitzaizkidan. Lehenak A-G, ziren, hurrengo tiraderan H-N jartzen zuen, eta azkenekoan, O-Z. Eta ‘Oz’ aukeratu nuen”. n
Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]
Adolfo Bioy Casares (1914-1999) idazle argentinarrak 1940an idatzitako La invención de Morel (Morelen asmakizuna) eleberria mugarritzat jotzen da gaztelaniaz idatzitako literatura fantastikoaren esparruan. Nobela motza bezain sakona da, aparta bere bakantasunean, batez... [+]
Ekain honetan hamar urte bete ditu Pasazaite argitaletxeak. Nazioarteko literatura euskarara ekartzen espezializatu den proiektuak urteurren hori baliatu du ateak itxiko dituela iragartzeko.
Aste honetan aurkeztu da Joseph Brodskyk idatzitako Ur marka. Veneziari buruzko saiakera. Rikardo Arregi Diaz de Herediak itzuli eta Katakrak argitaletxeak publikatu du poeta errusiar atzerriratuari euskarara itzuli zaion lehen liburua.
"There were women, there they were, I met them, but their families locked them in the mental hospital, put them in electroshock. In the 1950s, if you were a man, you could be a rebel, but if you were a woman, your family would lock you in. There were some cases, and I met them... [+]
Gauza garrantzitsua gertatu da astelehen honetan literatura euskaraz irakurtzea atsegin dutenentzat: W. G. Sebalden Austerlitz argitaratu du Igela argitaletxeak. Idoia Santamariak egindako itzulpenari esker, idazle alemaniarraren obrarik ezagunena nobedadeen artean aurkituko du... [+]