Bordeletik hogei kilometrora dagoen Sestàs herrian Europako eguzki zentralik handiena izango dena eraikitzen ari dira. Urrian zabaltzea espero dute.
300 Mw-ko ahalmena izango duen zentralak urteko 350 GWh ekoiztuko du, hau da, Bordeleko populazioak erabiltzen duen beste. 260 hektareako lur eremua hartuko du –300 futbol zelai–, eta altzairuzko eta aluminiozko euskarriak dituzten 16.500 mahaitan 983.500 eguzki panel kokatuko dira.
Sortutako energia 4.000 kilometroko kable bidez konektatuko da sare elektriko nagusira.
Ikusten denez beste arrazoi bat gehiago dugu euskal herritarrok iparraldera begiratzeko eta ez hegoaldera. Garoñakoak eta Sestàsekoak, antzeko potentziako sistemak izanik, ildo estrategiko antagonikoak ordezkatzen dituzte.
Environmental activist Mikel Álvarez has produced an exhaustive critical report on the wind macro-power plants that Repsol and Endesa intend to build in the vicinity of Arano and Hernani of the region. In his opinion, this is "the largest infrastructure of this kind that is... [+]