Maiatzaren azken asteburuan ospatuko da aurten euskal letren plaza Zarautzen, bigarrenez iaz Larrabetzutik hona salto egin ostean. Lehen aldiz gai baten bueltan osatu dute egitaraua: Ardoa. Huts eginez gero, literaturzale, galdu izanaz damutuko zaren bost proposamen bildu ditugu jarraian, aipatu gabe utzitakoek ere hainbeste merezi arren.
Liburuak zuzenean zundetatik zainetara, odolera. Hori irudikatu dute Literaturiaren antolatzaileek, Ander Lipus antzerkigilea buru duen kartelean eta Lipus bera protagonista den sustatze-bideoan. Maiatzaren 28tik 31ra bitartean, “Odolean daramagu” lelopean ospatuko baita zazpigarren edizioa. Hemen egitarau oparotik egindako aukeraketa:
Ostegun iluntzean –20:00etan– Talaiberri txakolindegian ekingo diote lau egunetako literatura-edanari. Ongi hasteko, Katixa Agirre, Oier Santos, Gaizka Zabarte eta Tere Irastorzaren azken lanak lurrin usainez eta txakolin zaporez dastatuko dituzte.
In vino, veritas edo ardotan datza egia. Hiri portugaldarreko ardoa gogoan eta umorearen bueltan sortu dute emanaldia Harkaitz Canok eta Mursegok, Literaturiarako propio osatu ere. “Bertso berriak, uzta oneko ardoari jarriak”, ostiralean 20:00etan.
Urteko ikuskizun literario aipatuenetakoa da ziur asko. Danele Sarriugarte, Jule Goikoetxea eta Kattalin Minerrenek eskainiko dute errezitaldia Sarriugarteren Erraiak eleberriaren eta Goikoetxearen Tractatus poesia-liburuaren fusioan oinarrituta. Orain arte ikusteko aukerarik izan ez baduzu, ez zenuke galdu behar larunbatean 12:00etan.
Napoka Iria taldeak Joseba B. Lenoir Berako musikariarekin sortutako ikuskizuna da Ardoa eta Odola (Wino I Crew). 1995eko Dead man western-filmarekin eta Hala Bedi irratiko Celosamente Gordea saioekin osatu dute, propio hauek ere Zarautzerako. Larunbatean, arratsaldeko 17:00etan iritsiko zaie txanda.
Arantxa Urretabizkaia, Karmele Jaio eta Arantxa Iturbe idazleen arteko berbaldia izango da azken egunean aintzat hartzeko proposamenetako bat. Literaturatik abiatuta, honek oinarrian dituen hainbat gai hartuko dituzte hizpide, eta nola ez, ardorik ez da faltako. Aurretik aipatutako saio guztien gisan, lehengoaren kasuan salbu, Modelo aretoan izango da 12:30ean.
Bestetik, saio-bitarteetarako, larunbatean egun osoan eta igande goizean, liburu-azoka izango da eta Garoa liburu dendan liburu aurkezpenak egingo dituzte; hona, besteak beste, Aritz Gorrotxategi, Gerardo Markuleta eta Mikel Ayllon hurbilduko dira. Larunbat gauerako apuntatzekoa Putzuzulo gaztetxean egingo duten bertso-kata literarioa, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Iñigo Manzisidor ‘Mantxi’ bertsolarien eskutik.
Ezinbestez, letra bete odol dutenak asetzeko asteburua.
Zarautz literaturaren erdigune bilakatuko da gaurtik igandera bitarte. Literaturia bueltan da, eta literaturzaleentzako topaleku bilakatuko da, euskal idazle, argitaletxe eta irakurleak bertan izango baitute literaturaz gozatzeko topagunea. Ana Galarraga izan da Bilbo Hiria... [+]
Literaturia izango da Zarautzen maiatzaren 19tik 21era eta, hitz egin dezagun lanak merezi duen terminoetan, ikus-entzunezko obra honekin iragarri dute.
"Larrua" izango da aurtengo Literaturiaren gaia, "plazer hutsa" jarri diote azpititulu. Zarautz maiatzaren 19tik 22ra literatur-saltsaren erdigune bihurtuko da ekitaldiz beteriko programari esker.
Udaren atarian heldu da Literaturiaren 6. edizioa. Aurtengoan, Larrabetzu utzi eta Zarauzko herriak egingo dio tokia euskal literaturaren hitzorduari, urtetik urtera hazi den ekimena izaki, azpiegitura hobea behar duelakoan. Auzolana du oinarri Literaturiak, eta... [+]
Literaturaz oro har, poesiaz, antzerkiaz eta sorkuntzaz solasean aritu berri gara Oier Guillanekin. Aurki argitaratuko den elkarrizketaren aurrerapena da ondoren datorrena.
Literaturiak ekitaldi ugari proposatuko ditu hiru egunez, maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean. Igandeko menuko plater nagusia, kasura, mahaiaren bueltan eskainiko da, 11:00etatik hasita. Euskarazko itzulpengintzaren erronkak gaur egun izenburupean antolatu den solasaldiak... [+]
Maiatzaren azken egunetik hasi eta ekainaren 2rako tartean iragango da Literaturia 2013, letrak kale gorrira ateratzea helburu duen ekimena. Bosgarrena dugu aurtengoa, eta betiko legez, Larrabetzuko herria hartuko du plazatzat.
Maiatzaren azken egunetik hasi eta ekainaren 2rako tartean iragango da Literaturia 2013, letrak kale gorrira ateratzea helburu duen ekimena. Bosgarrena dugu aurtengoa, eta betiko legez, Larrabetzuko herria hartuko du plazatzat. Errezitalak, aurkezpenak, antzerki saioak,... [+]