Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Euskal tratularien lorratz iluna Atlantikoan barrena

  • Bi mende igaro dira, baina berdin dio. Pose hutsa izan zen esklabo merkataritza borratzeko 1815ean Vienan egindako nazioarteko adierazpen solemnea. Segitzen dugu itsas hondoan atzoko eta gaurko esklaboen hilotzak zenbatzen. Eta ez ziren gutxi izan hori baino lehenago, eta geroago, barkuen sotoetan “giza merkantzia” eraman zuten euskal izeneko kapitainak, faktoreak eta tratulariak.

1869an Dhapne britainiar fragatak 300 esklabo inguru “askatu” zituen Zanzibarko kostaldean, esklabo-ontzietan zeudela. Esklabo trafikoaz ezagutzen diren garaiko fotografia bakanetakoak atera zituzten.
1869an Dhapne britainiar fragatak 300 esklabo inguru “askatu” zituen Zanzibarko kostaldean, esklabo-ontzietan zeudela. Esklabo trafikoaz ezagutzen diren garaiko fotografia bakanetakoak atera zituzten.Erresuma Batuko Artxibo Nazionalak
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

“Mendeotako gizon ilustratu eta bidezkoek pentsatu dugu ‘Afrikako beltzen trafikoa’ izenez ezagutzen den merkataritza, gizateriaren eta moral unibertsalaren printzipioen aurkakoa dela”. Hitz ponpoxoak erabili izanagatik ere, esklabo trafikoaren kontra 1815eko ekainean egindako adierazpenak apenas izan zuen oihartzunik. Europa zaharraren mugak birdefinitu zituen Vienako Kongresuan bazegoen gauza inportanteagorik diskutitzeko. Eta bi menderen ondoren Waterlooko bataila gogoratuko dugu, milaka soldadu garbitu zituztela esanez, baina ahaztuko zaigu munduko potentzia handiek konpromisoa hartu zutela milioika lagunen bizitzak ostu zituen komertzioa eteteko. Haiei ahaztu zitzaien moduan.

Adierazpena Austria, Frantzia, Britainia Handia, Prusia, Errusia eta beste hainbat lurraldetako ordezkari, zar, enperadore nahiz erregeek sinatu zuten. Letra txikidun klausulak ez dira gaurko finantzarien asmakizun ordea; testuak zioen norberak “egoki epaitzen” zuen moduan jardungo zuela. AEBek eta Espainiak Afrikaren giza espoliazioari ezikusia egitea epaitu zuten egoki, eta toki batzuetan, Kuban esaterako, inoiz baino esklabo gehiago inportatu zituzten hurrengo hamarkadetan. Kolonietako elitera iritsitako euskaldun askok majo baliatu zuten lege-anabasa. Azukrez eta zigor-kolpez grabatutako historia da hau.

Cadizeko Beltz Konpainia: Arantzazuko amaren esklaboak

XVI. mende hasieran merkatari portugaldarrak São Tométik Amerikara sistematikoki esklaboak garraiatzen hasi zirenetik, ia lau mendez milioika afrikarrek izan zuten patu bera –NBEren arabera 15 milioi–. BBCn irakurri ahal izan dugu Atlantikoan barrena bidaia zital horiek egiteko lehen errege-baimena 1510ean lortu zutela. Ez askoz geroago zenbait euskaldun zeregin berean zebiltzan jadanik, Balmasedako Urrutia leinu boteretsukoak kasu. 1526an 45 beltz ontziratu zituzten urrutiatarrek Afrikan, nakar-txirlak bildu zitzaten Karibeko Cubagua irlan.

Esklabotza bide nagusiak.

Hastapen horietan, esklaboak Perun eta Mexikon zilar meatze inguruetan sortutako hirietan tokatu ziren batez ere, zeregin anitzetarako. Baina XVIII. mendetik aurrera azukre kanabera sailak bihurtu ziren zilar eta urre, eta ordura arte periferikoak izandako tokietan (Karibe, Brasil, Ipar Amerika…) beste esklabotza eredu bat sortu zen, pertsonen salerosketa masiboari ateak ireki zizkiona. Eduardo Galeano zenak ezin hobeto deskribatu zuen Latinoamerikari egindako ebakia: “Sarraskitutako inperio indigenen zorigaitzari, gehitu behar zaio Brasil eta Antilletan lan egiteko afrikar herrixketatik indarrez atzitutako beltzen destino terriblea”. Beltz horiek akitu arte egin behar izaten zuten lan eguzkipean. Oraindik altiplanoan entzun daiteke orduko abestien oihartzuna: Anda y camina negrito, vamos pa’l cañaveral

Espainiako kolonietara esklaboak eramateko pribilegio edo asientoak portugaldarren esku egon ziren denbora luzez; beraiek ziren Afrika ertzeko sekretuen jabe. Gero South Sea Company-k izan zuen monopolioa. Baina Espainiako Koroak ingelesekin zuen kontratua likidatzerakoan, euskal jatorridun merkataritza konpainiak jo eta su sartu ziren negozioan. Habanako Errege Konpainia eta Caracasko Gipuzkoar Konpainia txit entzutetsua hainbat urtez behar ilun horretan aritu ziren. Donostiako Koruko Santa Maria basilika ez zen soilik kakaoarekin jaso.

Afrikako esklabo-portuen giltza portugaldarren eta holandarren poltsikoan zegoen oraindik eta haien bitartekaritza beharrezkoa zuten euskaldunek. Hala, jauntxo azukre zaleen gosea berdindu ezinean ibili ziren. Premiazkoa zen esklaboak Afrikan azkar eta merke lortzeko bideak urratzea. 1752an Kubako oligarkek eskatu zutenean arren “beltzez hornitzeko” irla hura, Nicolas Gilisiasti merkatari donostiarraren proposamena jaso zuten “zuzenean Gineako kostatik” beltzak eramateko. Ez zen posible izan. Baina urte batzuk geroago, Cadizeko Beltz Konpainia sortu zen helburu berarekin –Compañía de Negros deitzen zioten arrunki–. Eta haren atzean ere euskaldunen diru eta ahalegina dago, Andaluziaren eta Euskal Herriaren arteko harremanak pelikula bat baino gehiagorako ematen baitu.

Esklabo trafikoan espezializatutako konpainia bakanetakoaren berri apenas aurkituko dugu gure entziklopedietan, sustatzaile nagusi ziren arren Lorenzo Ariztegi oñatiarra, Miguel Uriarte elorriarra, Jose Goikoa garestarra eta Francisco Agirre uztarroztarra. Cadizeko euskal komunitate indartsuko merkatariok 1765ean eskuratu zuten afrikarrekin trafikatzeko baimena. Hortik gutxira Nuestra Señora de Aranzazu fragata –“La Venganza” ezizen kezkagarria zuena– hiri hartako badiatik Ginearantz abiatu zen helburu aitzindari eta bakarra zuela bidaia-koadernoan: 600 beltz ontziratzea. Azkenean 250 baino ez zituzten lortu, asturuz frantziar tratulari batzuekin topo egin zutelako. Iraun zuen urteetan Beltz Konpainia frakaso bat izan zen bere akziodunentzat, eta hilobi bat Habanara eta Puerto Ricora pasa zituen 30.000 inguru esklaborentzat.

Tromelingo esklabo ahaztuak

Afrikarren esklabo salerosketa oraindik ez zegoen kontrakotasunean XVIII. mendeko pentsaera ilustratuarekin. Egungo Europan immigranteen hegazkin bidezko kanporaketa kolektiboek batzuei kontraesanik sortzen ez dien gisan. Voltairerentzat, esklabo-tratua, arraza batek bestearen gain zuen nagusitasunaren erakusle baino ez zen. Hala, Argien Mendeko Frantzian milaka bidaia egin ziren Afrikako kostalderantz, gero Haitiko kanaberetan lan egin zezaten. Le Monde Diplomatiqueren azkeneko zenbakian Noam Chomskyk dio Frantziak bere aberastasunaren %20 haitiarren torturaren bidez lortu zuela, “egun segitzen duena, tamalez”.

Euskal Herritik ez oso urrun, Bordelen, esklaboak harrapatzeko 480 espedizio antolatu zituzten urte horietan. Baina ez dugu kanpora begiratu beharrik. Gaian aditua zen Jean Mettas historialariaren arabera, Baionako portutik ere gutxienez bedertazi itsasontzi irten ziren jomuga berarekin. Pierre Dolhonde kapitainak, esaterako, 249 esklabo eraman zituen Haitiko Saint Marc portura, non eta L’Heureuse (Zoriontsua) ontzian. Bada, hala ere, kasu ezagunagorik: Tromelingo “esklabo ahaztuez” ari gara.

Tromelin uhartea.

1776an frantziar gerra-ontzi batek Madagaskarretik ehunka miliatara dagoen Tromelin irla ttipian zazpi emakume eta haurtxo bat aurkitu zituen bizirik, denak beltzak. Hamabost urte lehenago, L’Utile itsasontziak istripua izan zuen bertan; tripulazioak patera bat inprobisatu eta ospa egin zuen, kilometro koadro ez duen harri hartan 60 esklabo abandonaturik utzita. Azken urteetan indusketa arkeologiko harrigarriak egin ditu UNESCOk Tromelinen eta agerian utzi dute esklaboek bizirauteko izan zuten gaitasuna. L’Utile Baionako ontzi arrapaletan eraiki zen eta bidaia hura Compagnie des Indes Orientales-en Baionako komisionatu Joseph d’Laborderen enkarguz hasi zuen. Arkeologoekin diharduen Bernard Harni-Cousseau genealogistak dokumentu batean aurkitu duenez, ontzia bezalaxe, tripulazioaren gehiengoa euskalduna zen.

Beltz merkatua, merkatu beltzean

Haitiko esklaboek Latinoamerikako lehenengo iraultza antiinperialista arrakastatsuari ekin zioten 1791n. Ordurako esklabotza abolitzeko iritziek gero eta indar handiagoa zuten Europako zenbait herrialdetan. 1807an Westminstergo Parlamentuak itsasontzi bidezko esklabo trafikoa debekatzea itu bat izan zen. Esklabotzak, sistema ekonomiko moduan, oraindik indarrean segitu zuen urte luzez munduko makina bat tokitan, baina Atlantikoko esklabo salerosketa de facto ilegalizatu zen. 1815ean Vienako Kongresuko nazioarteko adierazpenak formalismo hutsa zirudien ingelesen kukurrukuaren aurrean. Espainiarekin ere hitzarmena zeukaten beltzen komertzioa galarazteko, baina legez kanpoko trafikoak halaxe jarraitu zuen. Orduan, Royal Navy-ko ontziak itsasoetako jabe egin ziren kontrabandoa pertsegitzeko aitzakiarekin.

Britainiar Gobernuko ordezkariek, esklabogintzan harrapatutako espainiar ontzien eta komandanteen zerrenda zehatzak egin zituzten urtez urte, eta bai, euskaldun mordoa dago haietan: Aresti, Aurtenetxe, Igartua, Oleaga, Zurbano, Inza, Tellaetxe... Tartean aurkitzen da, adibidez, Angel Elorriaga kapitaina. Beningo Whydah erreinuan atzeman zuten ingelesek, Ibarra bankarientzako esklabo ehizan ari zela Cazador Santurzano bergantinean. Feliz Vascongada goleta ere horretara joan zen Afrikako Bonny ibai aldera Thomas Olagibelen gidaritzapean, baina 1836ko urtarrilaren 28an geldiarazi zuten. Zerrenda beltz hori euskal itsasgizonek atlantikoan utzitako lorratzaren parte ere bada.

Eskuarki New Orleans edo New Yorken pleitatzen zituzten tratularien ontziak, AEBetan kotoigintzaren boomarekin errazagoa baitzen azpijokoa egitea. Behin Afrikara iritsita, esklaboak girgiluz kateatuta barnatzen zituzten sotoetara, ahalik eta gehien kabitzeko moduan. Bidaiak irauten zuen bizpahiru hilabeteetan ez zuten apenas mugitzeko aukerarik, jatekoa eskas eta gaixotasunak eta zigorrak ugari. Heriotza tasa %12tik gorakoa izan ohi zen, zenbaiten arabera askoz gehiago ere bai.

Brokes barkuaren diagrama, 1789an 450 esklabo eramateko ontziratze-plan batean oinarritua.

XIX. mende erdialdean Kuba zen esklabo gehien jasotzen zuen herrialdea. Hugh Thomas historialari arras ezagunak dio 1858tik 1862ra irla horretara iritsitako 100.000 esklaboetatik gehienak Julian Zuluetaren aginduz eraman zituztela. Angel Katarain ekoizleak dokumentala egin du pertsonaia horretan oinarrituta, Siete calles de La Habana (Habanako zazpi kale) proiektuaren baitan. Bere esanetan, historiak ezabatutako “gizon eta izen bat” da Zulueta. Arabako Anuntzeta herrian jaiotako merkatari honek sekulako botere ekonomiko eta politikoa lortu zuen Kuban: azukre-ola erraldoiak zituen eta esklaboak garraiatzeko 20 ontziko Expedición por África konpainiaren jabe zen. Zuluetak trenbideak eraiki zituen, esklaboak txertatzen lehenengotakoa izan zen eta haiek alokatuz ere negozioa egin zuen. Esklabotzaren ikuspegi kapitalistena sinbolizatzen zuen arabarrak.

Julian Zulueta negrero arabarra.

Baina Kubako gainerako esklabisten moduan, bazekien sistema hura garaiko dotrina ekonomikoen kontrakoa zela. Gainera, esklaboen erreboltaren beldurra eguneroko soinua zen (ikusi koadroa). Hala, beltzen esklabotzari uko egin gabe, bestelako “formulak” esperimentatzen hasi ziren. Horretan ere euskal jatorriko merkatariak ez ziren atzera geratu.

Txinatarrak, indiarrak, euskaldunak…

Lehen aldiz Asiatik Amerikara txinatar esklaboak eraman zituen itsasontziak Oquendo izena zuen. 1847ko ekainaren 3an iritsi zen Habanako portura, Xiamengo 206 lagun zeramatzala. Txinatar horiei deitzeko “kolono” eufemismoa erabiltzen zuten arren, egiaz derrigortuta zeuden han. Ez da harritzekoa askok suizidatzeko hartutako erabakia, beste askok berriz ihesari ekin zioten. Zuluetak berak txosten batean zioen 1872an Kubara eramandako 58.000 txinatarretatik erdia baino ez zela geratzen eta horietako asko sasian. Euskal tratulariarentzat arazoa zen ez lan-baldintzak baina Kuantoongo jornalarien “alferkeria”.   

XIX. mende erditik aurrera “kolonizazio” proiektu ugari diseinatu ziren beste hainbat herrirekin, kasu batzuetan sofistikazio maila beldurgarria erakutsiz gainera. Guraso bizkaitarrak zituen eta gaztetan Bilbon ikasia zen Domingo Goikuria militarrak 1855ean 416 maia inportatu zituen Yucatango penintsulatik Habanara. Mexiko eta Yucatan gerran zeuden sasoi hartan, eta britainiar ordezkari batek salatu zuen Kubako merkatariek Mexikoko Gobernuarekin tratua egina zutela: 200 soldadu bidaliko zituzten penintsulara “indiarren kontra gerra egin dezaten, eta preso egindako guztiak euren zerbitzurako hartuko dituzte, bakoitzarengatik 15 peso ordainduta”. Gerra eta esklabotza, oraindik ere eskutik helduta doazen bi gaitz.

Goikuriak Espainiako erreinuko beste komunitate batzuekin ere egin zuen aproba. Ez ziren gutxi izan etorkizun hobe baten esperantzan erdi-esklabo amaitutako kanariar, galiziar eta kantabriarrak. Eta badirudi haurrekin ere trafikatu zuela. 1846an kolonoak garraiatzeko baimena lortu orduko Santanderren eta beste hainbat tokitan 317 lagun zamatu zituen barku batean. Espainiako Artxibo Historiko Nazionalean aurkitu dugun dokumentu batek dioenez “bidaia hartan zorigaitza gertatu zen: 8 urteko 46 haur hil ziren elgorriak jota”. Ez du ematen ordea heriotza horiek Goikuria inpresionatu zutenik: itsasontzia berrogeialdian egon zen denboran, bizirik geratu ziren kolonoen mantenua bere gain ez hartzeko eginahalak egin zituen. Paradoxikoki, Goikuria esklabotza beltzaren abolizioaren aldekoa zen, independentista amorratua ere bazen, eta garrotea eman zioten 1870ean Habanako El Príncipe gotorlekuan. Egun, hiri hartako kale batek bere izena dauka.

Euskaldun guztiak ez ziren esklabista, eta esklabista guztiak ez ziren euskaldun. Baina kanibalismoa praktikatu dugu. Ezaguna da Miguel Aldamak –Domingo Aldama Gordexolako esklabista handiaren semea– 1844an zenbait euskaldun Kubara eramateko egindako saiakera. Garai hartan idatzitako gutun pertsonal batean pozik ageri zaigu, jadanik hamar bizkaitar iritsi zirelako ontzi batean, baina beste 85 “eskatuta” zituen “familien artean banatzeko”.

Emigrazio masiboaren aurrekaria zen hura. Ez baitugu ahaztu behar hurrengo hamarkadetan Amerikara joandako euskaldunen gehiengo handi batek beharra ateratzearren utzi zuela sorterria. XIX. mende amaierako egunkariek emigrante gaixoen bidaia tamalgarriak kontatzen zituzten, memorian oraindik oso bizirik zegoen esklabo trafikoarekin konparatuz; Eliza ere asaldatuta zegoen exodoarekin eta “mafiak” salatzen zituen. Baina Pasaian edo Baionan baporeak lepo betetzen ziren berdin-berdin, pobreziagatik ihes egiteko nahiari ezin baitzaio aterik itxi, ezta itsasoari mugak jarri ere, izan Atlantikoa, izan Mediterraneoa.

Esklabo errebolta Habanako Aldama jauregian

Enkarterrietako Gordexolan sortua, Domingo Aldama Aretxaga Kubako hamalaugarren aberatsena zen XIX. mendean. Dirutza irabazi zuen trenbideekin eta esklaboen izerdiz kanabera sailetatik produzitutako azukrearekin.

Sos horietako asko, Habanako antzinako harresien kanpoaldean sekulako jauregitzarra eraikitzeko gastatu zituen. 1841ean, jauregiko lanetan ari ziren esklaboak matxinatu egin ziren. Motina zapaltzeko Aldamak bidalitako infanteria piketeak haietako sei hil eta hamar zauritu zituen.

Gertaerak alarma piztu zuen. Haitikoaz geroztik tentsio etengabean bizi ziren Kuba eta Espainiako agintariak, matxinadak han-hemenka izaten baitziren. Estatuak irla hartako gobernadoreari agindu zion argitu zezala Habanan jazotakoa. Honek  esklabo eta kapatazak galdekatu zituen eta esku artera iritsi zaigun espediente zabala idatzi zuen konklusioekin.

“Esklaboak izan behar du nagusiak agintzen diona”

Agidanean, jauregiko lanak nahiko geldirik zeuden harria falta zelako, eta Aldamak esklaboei probetxu gehiago atera nahirik-edo haietako 25 inguru alokatu zituen, hiritik gertu eraikitzen ari ziren Guanabacoako trenbideko lanetan erabili zitzaten.

Maioralaren hitzetan, esklabook matxinatu egin ziren esanez “kalera joan nahi zutela soldata irabaztera”. Orduan, “kapritxo” hori ikusita, Aldama bera azaldu zen eta azaldu ei zien “ez egoskortzeko, esklaboak izan behar duelako nagusiak agintzen diona”. Baina armekin tiro egiteko mehatxuaren aurrean –maioralaren bertsioaren arabera, beti ere–, esklaboetako batek “ipurmasailak erakutsi eta haietan golpetxoak joaz” erantzun zuen “horra tiro egiteko esan nahian bezala”. Gordexolarrak ez zuen gupidarik izan eta soldadu pelotoiari agindu zion tiro egin eta baionetaz kargatzeko.

Habanako kalabozoan preso hartutako esklaboek eta ospitalean zaurituta zeudenek, ordea, beste bertsio bat zuten. Lucumí herriko Nicanor izenekoak –beltzak erosterakoan bataiatu egiten zituzten eta izen kristauak jarri– itzultzaile bidez erantzun zien itaunei. Azaldu zuen konbentzituta zeudela ez zituztela burdinbideetan lan egitera eramango, “mendira” baizik, eta horretarako girgiluak ere ikusi zituztela.

Gobernadoreak ondorioztatu zuen gertaera isolatua izan zela hura: “Zorionez, beltzak kopuru txikitan matxinatzen dira eta hasieratik itzali daiteke, kasu honetan gertatu den bezala”.


You are interested in the channel: Euskaldunak esklabotzan
Cadiz
Basque slavery in the colonial metropolis
On 12 October 1492 not only did the genocide of the indigenous peoples of America begin. It also paved the way for the business of Atlantic slavery, which would make Europe a global power. This gigantic colonial system would have been impossible without a metropolis like Cadiz:... [+]

Decolonial routes (V)
Mountain Navarre: squad capitals

From the Mountain of Navarre, thousands of people took to America in the 19th century to survive in grazing or other activities. Historian Raquel Idoate recovers in her thesis the history of some 4,000 of them: how the trip was made, how they were invested in, roles about... [+]


Decolonial routes (IV)
Ibaizabal: human food from fireplaces

We are in the most industrialized territory of the Basque Country, the Left Margin of the Ibaizabal, or the Ría de Bilbao, if you will. Here the fireplaces had ordered it once. But to feed them, we used not only coal, but also the sweat of thousands of workers, and even more,... [+]


Decolonial Itineraries (III)
Vitoria-Gasteiz: Sugar palaces and bitter stories

The epic is built on the lives of many men and knowing that makes society more mature.” The writer Bibiana Candia is right. In Azucre (Pepitas de Calabaza, 2021) we are told the tragedy of the enslaved Galician migrants of the 19th century, but that story would have been... [+]


Decolonial Itineraries (II)
Lapurdi Coast: Bois Caïman's Resonances

Despite the black skin and curly hair, they remained invincible men, with the intelligence and resentment of human beings.” So he wrote about the slaves CRL James in the book Jakobino Beltzak, who masterfully narrates the Haitian revolution. So many brutalities, torture and... [+]


Decolonial routes (I)
Donostia: non gogoa, have sword

If you manage to escape the multitude of tourists and look from the Concha railing to the Donostia pier, perhaps the imagination will accompany you in the time when it was an intense marine commercial city, in which the soundtrack of the gulls will accompany you. Perhaps you are... [+]


2024-05-07 | Hala Bedi
Gaza and Zulueta, in the May documentary cycle of the Orbain cultural association of Vitoria-Gasteiz
The cycle will begin on 7 May with three short documentaries on Gaza.

Yale: reputation for slaves

Killingworth (Connecticut, USA), 1701. They founded Collegiate School. In 1716 the new school was transferred to New Haven and two years later, in 1718, it was named Yale, one of the most prestigious universities in the United States and the world.

Businessman Elihu Yale... [+]


2023-12-07 | Hala Bedi
Azukre Beltza, Julian de Zulueta esklabista arabarraz Irati Antiaren erakusketa Gasteizen

Julian de Zulueta esklabista arabarraren inguruko erakusketa ikusgai dago LABE espazioan.


2023-10-02 | Axier Lopez
Martin Rodrigo and Alharilla
“Euskal Herria also stands out for the lack of memory policy on slavery”
In imperialist nations, the colonial and world slave system greatly enriched certain families and created new economic elites. At the same time, it halved the population of an entire continent: Africa. It radically transformed the world and shaped it according to the prevailing... [+]

Report on slavery in Europe
The dark past questions the present wealth
That Europe was enriched by slavery is not a secret. For centuries millions of people were transported from Africa to America, and cocoa, sugar and cotton produced through this exploitation were one of the main sources of capital for economic development in cities such as... [+]

220 years after the death of the liberator of Toussaint Louverture Haiti, his struggle is still alive in Bordeaux
Last Friday, 220 years passed since the death of Toussaint Louverture, leader of the Haitian slave revolution in 1791. For many, Louverture was the most important politician of the time, not only because he defeated Napoleon Bonaparte's army and contributed to the creation of the... [+]

With the issue of slavery, looking at the Catalan mirror ‘The Guardian’… and in Euskal Herria what?
While in the United Kingdom and Catalonia the debate on what to do with the past and economic development based on human exploitation has leaped into the square, we remain silent and without debate.

How did the “modern” bourgeois of San Sebastian make money?
In the Koldo Mitxelena Kulturunea you can see a large exhibition with photographs taken by members of one of the most prestigious families in San Sebastián: They call him advancing. Composed of dozens of photographs taken by José Brunet Berbirmingham in the last third of the... [+]

Collection of Basque music from the Ybarra
Bilbao, 1857. The Bank of Bilbao was created, among the main shareholders was the Ybarra family. The implementation of the Altos Hornos de Vizcaya in 1902 also involved the ybarreses. They were mayors of Bilbao or Getxo, Members both in Vizcaya and in Madrid. The Sevillian... [+]

Eguneraketa berriak daude