Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Frankismoan bizitakoa aitona-amonen ahotik jaso dute Sakanako ikasleek

  • Frankismoa eta irakaskuntza ez dira inoiz ondo elkartzen diren bi hitz izan.
    Erregimen diktatorialak ez zuen hezkuntza ondo tratatu eta gaur egungo irakaskuntzak oraindik polemikoa den garai historiko hori jorratzerakoan arazoak izaten ditu.
    Hutsunea betetzeko Nafarroako hainbat institututan ahozko historia oinarri duen Gogoan proiektua dute martxan; Sakanara jo dugu horren berri jakiteko.


26 March 2015
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gerra Zibilaren ostean, matxinatuen garaipenarekin, Errepublika garaian martxan jarritako erreformen porrota etorri zen, eta beste askoren artean, hezkuntzaren hobekuntzarena zegoen. Maisu-maistren fusilamenduak eguneroko ogi bihurtuta, proiektu pedagogikoak erabat aldatu ziren. Prozesu hori azaltzen duten dozenaka liburu, dokumental eta erakusketa badira. Bestalde, Franco diktadorearen heriotzaz geroztik asko izan dira indarrean egon diren hezkuntza sistemak eta batek ere ez du asmatu 1936-1978 garaiari behar bezalako tratamendua ematen. Edozein testu-libururi begiratuta, aipamen orokor batzuk, fase batzuen banaketa eta deskribapen laburrak dira frankismoaren inguruko lagin bakarrak. Gaitegiaren bukaeran egoteak ere ez du laguntzen, eta askotan, denbora faltaren aitzakian, landu gabeko gaien artean geratu ohi da. Emaitza? Gaur egungo gazte askok ikasketak bukatzen dituztela berebiziko garrantzia duen garai horri buruzko ezjakintasunean.

Iragana ahaztea izaten da memoria historikoa aipatzen denean azaltzen den kezka nagusia, baina gizarteak ezin du ahaztu ez dakiena. Transmisio falta da informazio galera horren arrazoi nagusia. Horren kontrako neurritzat har daiteke Gogoan proiektua, hau da, informazioa lortu, jaso eta gorde. Ahanzturaren kontrako tresna informazioaren transmisioa eta bilketa da. Proiektu horren baitan Sakanako herri guztietan ehunka elkarrizketa egin dituzte Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek; euren gertukoen iragana deskubritu eta bertatik ikastearekin batera, eskualdeko memoria historikoa ikertzeko datu-base baliotsua osatu dute.

12 urte eta 300 elkarrizketako artxiboa

Ikerketa eta irakaskuntzaren arteko zuloa zabala izaten da batzuetan. Ikerlariak beraien jardunean bizi ohi dira hainbatetan –batzuk konpromiso soziala ahaztu eta endogamia akademizistan erortzeraino–. Irakasle asko, berriz, eroso aritzen dira ikerketatik urrun, testu-liburuetan idatzitakoari baino ez kasu eginez.
    Gizarte Zientzien irakaskuntzaz hausnartzean, ikasleen beharretatik urrun egotea izaten da kezka nagusietako bat. Zertarako Historia irakatsi? Helburu nagusia herritar jakitun, kritiko eta parte-hartzaileak sortzea izan beharko luke eta hori nekez lortuko da liburu baten pasarteak errepikaraziz, baizik eta bizi diren gizartean historiak izan duen eragina ikusarazten. Horretarako, irakasle talde batek Gogoan proiektua sortu zuen duela 12 urte, ikerketa ikasgelara eramatea ikaskuntzaren zati garrantzitsua izan daitekeela erakusteko asmoz.

2003ko irailean, Geronimo de Uztariz Institutuak bultzaturik, Gizarte Zientzien didaktikari buruzko jardunaldiak egin ziren Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Geografia eta Historiaren irakaskuntzan ahozko iturriak nola erabili eztabaidatu zen eta Madril, Andaluzia, Aragoi eta Nafarroako esperientziak azaldu ziren. Argi gelditu zen ikasleek asko ikasi zezaketela beren inguruko pertsona heldu eta zaharrengandik. Hala, 2005eko irailean Geronimokideek antolatutako ahozko iturrien inguruko beste kongresu batean abiatu zen Gogoan egitasmoa.
    Frankismoaren gaia modu zuzenean jorratu ahal izateko, askotan testu-liburuetan ez dagoen informazioa, bizipen zuzenak alegia, faltan botatzen dituzte ikasgai horietako irakasleek. Hala, Nafarroako hainbat institututako Gizarte Zientzietako mintegietako kideek ahozko testigantzetan oinarritutako proiektuei ekin zieten. Enbor horretatik sortu zen Sakana Gogoan egitasmoa. 2009tik aurrera, ikasleek burututako ikerketa lanari esker 300 elkarrizketa eta beraien transkripzioak dituen artxiboa osatu dute Altsasuko Aralarko Mikel Donea institutuan.
Iragana ikertzea, ikasleen motibazio iturri
Altsasun kokatuta badago ere, Sakana osoko ikasleak hartzen ditu institutuak eta horrek herri guztietako testigantzak jasotzea ahalbidetu du. 4. DBHko ikasleak izan dira lan hau aurrera eramateko arduradunak. “Irakasleak proposatu zigun eta 2. ebaluazioko notaren zati handiena bertatik aterako da. Aurreko ikasturteko ikaskideek lana zertan datzan esan ziguten, gogorra baina polita zela, baina egin arte ez zara jabetzen egiten ari zarenaren garrantziaz” aitortu du Joseba Claverrek, proiektuan parte hartu duen ikasle ohiak.

Gogoanek proposatzen duen lanaren egitura hasieratik finkatuta dago. Adineko pertsona bati eginiko elkarrizketa da gakoa. Aurretik galdetegia denon artean prestatu eta adostu egiten dute. Gaiak eguneroko bizitzaren ingurukoak izaten dira: eskola, gazteria, lana, bikote harremanak, Eliza, politika… Ez dira bilatzen protagonismo berezia izan zuten pertsonak, garaiko egunerokoa islatzen laguntzen duten testigantzak baizik. Elkarrizketa bideoz edo audioz graba daiteke. Grabazioarekin batera, ikasleek testuaren transkripzioa, elkarrizketa artxibatzeko fitxa batzuk eta lau orrialdeko laburpena aurkeztu behar dute. Nahi edo ahal izanez gero, argazkiak edo dokumentu zaharrak ere atxiki daitezke. Nahia Arbizu ikaslea harrituta dago: “Ez nuen inoiz pentsatuko nire aitonak bizitakoak garrantzia izango zuenik. Orain hori ere historia dela ikasi dut eta bere memorian dauden gauzak ateratzean eta gordetzean lan handia egin dugula iruditzen zait”.

Ikasleen motibazioan dago arrakastaren gakoa. Beraiek egin behar dute lanaren zatirik astunena eta gogorrena. Batzuetan ez dute elkarrizketatua izateko inor topatzen, beste batzuetan lotsatzen dira eta gehienetan lan handiegia aurreikusten dute. Interesa pizteko asmoz ugari dira irakasleek jartzen dituzten amuak. Ebaluazioaren notaren zati handia izateak pisua galtzen du lana aurrera joan ahala. Gazteak ikerlariak dira, iturri sortzaileak, eta izaera zientifiko horren garrantzia jakinarazi behar zaie. Pertsona arruntak dira elkarrizketatuak, ikasleek ez badute informazio hori jasotzen, litekeena da inork ez jasotzea, eta pertsona horren heriotzarekin batera barnean duen informazioa betirako galtzea. Horregatik lana ondo egin behar dute, informazio zehatza eta ona lortzea da helburua.

Ildo sentimentala ere garrantzi handikoa da. Aitona-amona eta biloben arteko harremanak asko estutzen dira. Ikasleek inoiz imajinatuko ez zituzten gertaerak entzuten dituzte: “Inpresio handia hartu nuen amona negarrez ikusi nuenean –dio hunkituta Ibai Lopez gazteak–. Gosearena banekien, beldurrarena ere bai, baina anaia hil zela kontatu zigunean benetan zirraragarria izan zen”. Gurasoen gurasoek bizitakoaren garrantziaz ohartzen dira eta liburuek jasotzen ez dituzten historiak ere badaudela ikasten dute. Aitona-amonek gustura hartzen dute bilobaren bisita eta beraien iraganean jarritako interesa. Familia osoko ekitaldia izan ohi da. Ez dira gutxi lanaren kopia eskatu duten izeba-osabak edo, urte batzuk pasata, hil berria den aitonari egindako elkarrizketaren kopia eskatzera institutura gerturatu direnak. Egunen batean gaur egungo gazteen bilobek beraien birramona-birraitonek gaztaroaren bizipenak ikusteko aukera izango dutela pentsatzeak ilusioaren irribarrea ateratzen die. Historia jada ez da liburuan dagoen zerbait abstraktua, errealitatean gauzatzen da, eta protagonistak beraiek eta beraien senideak dira. Frankismoak egunerokoan zeukan eragina antzeman dute, beldurra, gosea, Elizaren papera, emakumeek jasotzen zuten trataera edo militarren eragina. Oroimenean murgiltzen dira.

Teknologia berrien erronka

Aurtengo ikasle sakandarrek bisita berezia jaso dute. Beraien lana ezagutzeko aukera izan du Laura Benadiba unibertsitateko irakasle argentinarrak (ikusi 8. orrialdeko koadroa). Benadiba ahozko historian aditua da eta herrialde hartako ORT eskolako Campus Virtual-eko zuzendaria. Nafarroarekin harreman estua du, azkeneko urteetan maiz etorri da Geronimo de Uztariz institutuarekin duen lankidetzari esker, eta azkeneko bisitaldia aprobetxatuz Sakanara hurbildu da Gogoan proiektuaren nondik norakoak ezagutzera eta bertako gazteekin solastera. Oso emankorrak izan dira ikasleekin izandako topaketak. Laura Benadibak ikasleei jakin-mina sorrarazi zien galderen bidez. Ikasleak beraien lanaren garrantziaz jabetu dira: “Lauraren bisita oso interesgarria izan da. Ikusi dugu munduko beste puntan ere gu bezala ibiltzen direla, diktaduraren inguruko testigantzak jasotzen artxiboak osatu ahal izateko. Etorkizuneko historialarientzako tresnak sortzen ari gara. Agian gaur egun egiten dugunaren garrantzia ez da ikusten, baina hamarkada edo mende batzuk barru bai”, dio Sara Gonzalezek.

Dagoeneko 300 testigantzatik gora duen ahozko iturrien artxiboa dago Altsasuko Aralarko Mikel Donea institutuan, herriz herri eta elkarrizketatuaren jaiotako urtearen arabera antolaturik. Batzuetan ikerlari gazteen aitona-amonak ez dira Sakanan jaiotakoak, eta beraz, Andaluzian, Galizian, Extremaduran edo Gaztelan frankismoan gertatukoaren testigantzak ere aurkitu daitezke bertan. Ikasleek dioten moduan, historialariek lana errazagoa izango dute etorkizunean.

Gogoan proiektuaren etorkizunak duen erronka nagusia teknologia berrien erabilera da. Teknologiarik gabe ezin gorde ahozko historiarik. Duela ez gutxi grabagailua asmatu ez balitz, testigantzak jasotzea zailagoa izango litzateke. Gogoaneko arduradunen eta ikasleen artean denboraren langa nabarmen handitzen da, duela hamar urte zintan grabatzen zutela esaten dietenean. Orain dena da digitala, telefono mugikorrarekin egiten dira grabazio gehienak, eta oso erraza da sarean denontzat ikusgai jartzea. Hori guztia bideratzea eta arautzea da hurrengo helburua. Izan ere, elkarrizketatuek artxiboa osatzeko baimena eman dute, baina ez publiko egiteko. Horrela, webgunea sortzeko aukera hankamotz geratzen da.

 Inork ez daki hemendik urte batzuetara zer jazoko den; ziur dakigun gauza bakarra zera da, etorkizun hurbilean frankismoa jasan zuen jenderik ez dela bizirik geratuko. Baina Nafarroako Sakanan behinik behin, gaztetxoen lanari esker garai hartako eguneroko bizitzari buruzko testigantza zabala eta zehatza kontsultatu ahal izango da, modu batez edo bestez.

Laura Benadiba, ahozko historian aditua
"Ikasleak informazioaren bila ateratzen direnean protagonista bihurtzen dira, ikerlariak dira"

Laura Benadiba Historian doktorea da Buenos Aireseko Tres de Febrero unibertsitate nazionalean. Ahozko historian aditua, Euskal Herrian izan da Otras memorias liburua aurkezten. Altsasun Gogoan proiektua ezagutzeko aukera izan du, eta ahozko historiaren eta hezkuntzaren arteko harremanaz hitz egin digu.


Ahozko historiari ez zaio garrantzirik eman.
Hala da, baina historia tradizionala, belaunaldiz belaunaldi transmititu dena, ahozkoa izan da. XIX. mendetik aurrera, joera akademizista nagusitu zen eta testu idatziak hasi ziren lehenesten eta gainontzeko iturriak ia erabat baztertzen. Horrek historiaren ikuspegi elitista ekarri zuen, gobernuetara, gudetara eta politikara mugatzen dena. Azken urte hauetan beste gai batzuk jorratu dira ahozkotasunari esker eta historiaren kontzeptua zabaldu egin da.


Zer da ahozko historia?
Izen berdina badu ere, Argentinan guk egiten duguna edo Altsasun egiten dutena ez da ohiko ahozko historia, ez da tradizioaren berreskurapena. Martxan jarri dugun lana ikerketa teknika bat da eta izena ingeleseratik sorturiko itzulpena da, beraiek Oral History deitzen diotena. Teknika honen bidez Buenos Airesen edo Sakanan iturriak sortu, gorde eta interpretatu egiten ditugu. Elkarrizketatuaren memorian pilatuta dauden esperientziak ateratzen ditugu eta tresna historiko bihurtu. Hori da gure lana.

Emandako informazioa ez al da subjektiboegia?
Bai, baina testu idatzia ere bai. Nork idatzi du testua? Noiz? Zertarako? Zergatik heldu zaigu testu hau eta ez beste bat? Galdera horien atzean ez da objektibotasunik sumatzen, baina testu idatziari aurreikusten zaio eta ahozkoa zalantzan jartzeko joera dago. Guri lekuko batek bere ustez gertatu zena kontatzen digu, bere pertzepzioa, eta hori, nire ustez, gertatu zena bezain inportantea da, gertaerak jendearengan utzi duen arrastoa, alegia.


Hezkuntzan lagungarriak al dira horrelako teknikak?
Zalantzarik gabe. Ikasleak informazioaren bila ateratzen dira, protagonistak dira, ikerlariak. Aldaketa handia dago zuk aurkitutako edukia edo beste batek kontatutakoa barneratzeko orduan. Gure gazteek duten ohitura apurtzen da, hau da, eseriko naiz gelan ea irakasleak zer kontatzen didan edo liburuan zer jartzen duen. Irakaslea gida da, galderak planteatu eta erantzunak beraiek bilatu behar dituzte. Horregatik soilik oso baliagarri ikusten dut Gogoan bezalako egitasmoa. Eta artxiboaren osaketa eta belaunaldien arteko harremanen sendotzea gehitzen badizkiogu, emaitza ezin hobea dela uste dut.

Nafarroarekin harreman berezia duzu.
Edozein aitzakia ona da hona etortzeko eta Geronimoko lagunak bisitatzeko. Oraingo honetan liburua aurkeztera etorri naiz, Otras memorias izena du, ahozko historiaren inguruko metodologiak eta esperientziak biltzen dituena.


You are interested in the channel: Oroimen historikoa
2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


March 3rd is celebrated "freely"
The unions ELA, LAB, ESK and STEILAS and M3 have called for a “popular and socially plural” memory day to be held “without repression.” It is a request addressed to the Basque Government, "unlike last year", which has been asked to guarantee the right to demonstrate this... [+]

The Little Speed Pavilion, which was a concentration camp in 1936, will be maintained in Irún
At Irun Train Station, the Little Speed Pavilion at the back of the Customs Building will continue to stand as a witness to the terrible post-war seclusion system of 1936, as a result of the erasure of memorialist groups. The pavilion was used by the Francoists from 1936 to 1942... [+]

The University of Los Angeles makes available videos of the unpublished war of 36
Images of San Sebastián and other municipalities of Gipuzkoa can be seen on the university website.

Presentation of the legislative proposal for the removal of elements with fascist symbology from the Monument to the Fallen and the creation of the interpretation center
The PSN, EH Meetup and Future Yes presented today with the signature of the parliamentary groups and will have the support to be approved.

2025-02-06 | dantzan.eus
The carnival that was lost a long time ago in Lazkao will be revived
In recent weeks we have read that in Lazkao they are thinking of recovering the carnival that was lost in the decade of 1960-70. On the basis of these festivities, various local groups will gather and celebrate the Carnival on February 28. To learn more, we asked Anne Zubiarrain... [+]

2025-01-28 | Leire Ibar
Memorialist associations request that La Cumbre be handed over to the City Council of San Sebastián
The General Assemblies of Gipuzkoa demand that the La Cumbre building in San Sebastián, where Lasa and Zabala were kidnapped and tortured, be transformed into a space for historical memory. The palace was due to be ceded by the state to the City Council of San Sebastián in... [+]

2025-01-22 | Julene Flamarique
The Monument to the Fallen of Pamplona is painted in red under the proclamation 'Fall of the Fallen' and 'Against Fascism to the First Line'
The painting was done on Tuesday night, residents said. The main façade, its doors and its side walls have been painted. The appeal coincides with the mobilization convened by the Socialist Youth Coordinator on January 25.

2025-01-20 | Julene Flamarique
They call for the demolition of the Monument to the Fallen of Pamplona
The memorialist associations consider that the Palacio del Marqués de Rozalejo, where the Navarro Institute of Memory would be located, can be "a place of tribute, remembrance and remembrance", and bear the name of Marvels Lamberto. Protesters have stated that the agreement... [+]

Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


A demonstration will claim this Saturday in Pamplona the demolition of the Monument to the Fallen of Pamplona
The demonstration convened by the memorialist groups will begin at the Memorial to the Fallen at 18:00 and end at the Plaza del Castillo. The final gala will include El Drogas, Gran Resperason, Ilargigorri and La Chula Potra. The following lines explain how the subject is in... [+]

Eguneraketa berriak daude