Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"1976an errazagoa zen Espainian euskaraz abestea gaur egun baino"

  • Solaskide ona da Gontzal Mendibil (Zeanuri, 1956), ia galderarik behar ez duen horietakoa. Kantagintzan emandako azken 40 urteek kulturgintzaren ikuspuntu zehatza eman diote. Proiektu ugaritan murgilduta dabil, Nire Bihotzak zure begiak ditu (Elkar), disko berriaren zuzenekoak tarteko.

Proiektu ugaritan murgilduta dabil Gontzal Mendibil.Monika del Valle/ Argazki Press

40 urte kantuan. Bada kulturgintzari buruzko ikuspegi bat egiteko adina denbora.

1974an igo nintzen oholtzara lehen aldiz, eta handik gutxira, 1975ean, oraindik Franco bizirik zela, Madrilen egin genuen lehen diskoa. 1976an errazagoa zen Espainian euskaraz abestea gaur egun baino. Egun, zenbait espazio alternatibotan jo dezakezu baina, lehen bazegoen herrien arteko elkartasuna eta, euskaldunak aitzindariak ginen erresistentzia horretan askorentzat.

Oso gaztetan hasi nintzen kantatzen, mutil koskorra nintzela. Zeanurin, oso herri euskaldunean hazi nintzen, Gorbeia parez pare. Belarri onekoa izan naizenez, bost sei urterekin herriko abesbatzan sartu ninduten eta hamabi urterekin amamak erregalatu zidan gitarra. Nire erreferenteak Ez dok Amairuko kantariak ziren: Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Xabier Lete... Beraien ondorengoa naiz ni.

Benito bera, edota Estitxu, Natxo de Felipe, euskal kantari asko lehiaketetan hasi ginen. Gogoan dut Abra Saria, adibidez, orduko “Operacion Triunfo euskalduna” [barre egin du]. 1973an irabazi nuen.

Ez dok Amairu mugimenduko kantari gehienak gipuzkoarrak ziren eta guk nahi genuen Bizkaian ere antzeko mugimendu bat sortzea. Lupe, Xeberri, Oihartzunak taldea, Miren Aranburu... batzuk elkartu ginen, baina politika kontuak zirela-eta zapuztu zen dena.

Xeberrirekin egindako Zaurietatik dario (1975) diskoaren garaiak ziren hoiek. Ordukoak dira Kapitalismoak edota Bittor Kapanagak idatzi eta zuk musikatutako Bagare.

Xeberri bera orduan ezagutu nuen. Disko hori arrakastatsua izan zen oso, hainbat kantaldi egin genuen. Baina urte eta erdi baino ez ginen egon elkarrekin, 1976ko urrira arte. Gero beste formula batzuk etorri ziren, RRV mugimendua eta abar, eta kantautoreen mugimendua apur bat moteldu zen. Baina, kontua ez da modarekin joatea, niri uniformetasuna ez zait batere gustatzen. Bakoitzak bere estiloa dauka, bai musikari dagokionez, baita literaturan ere, begira zenbat idazle on ditugun Euskal Herrian.

Artearen zentzuari buruz hitz eginez gero, eta horretaz gure Laboak asko zekien, gauza bat da ulermena eta bestea sentipena. Eta uste dut gu, euskaldunok, sentipenetatik mugitzen garela gehiago.

Antzerki musikatu arrakastatsuak ere egin dituzu, tamaina handiko ikuskizunak: Iparragirre, Olentzaro, Aita Arrupe... Zaila da halako proiektuak aurrera ateratzea?

Beste formula bat da, tamaina handiko proiektu musikalak, orkestra, abesbatza, hainbat antzezlek eta abeslarik parte hartzen dute. Gaur egun, krisia dela-eta, halako proiektu handiak aurrera ateratzea zaila da baina, hala ere, egin beharrekoak dira. Iparragirreren musikalak 30.000 ikusle inguru izan zituen, euskal hiriburuetako zezen plazetan eta areto handietan egin baikenuen.

Loturarik ba al dago kulturaren eta politikaren artean? Iraganean bezala, aldarrikapenak badu lekurik egungo musikan?

Ez dut ikusten kultura folklore hutsa denik, kultura hori baino gehiago dela uste dut. Hitzari bere garrantzia eman behar zaio, eta ez bakarrik nola esan baizik eta zer esan, mezua garrantzitsua da. Autokritika egitekotan, askotan iruditzen zait, gaurko idazleek hizkuntza ondo erabiltzen dutela, baina gehiago dabiltzala euskararen loretan, nola esan garrantzitsuagoa omen da zer esan baino.

Joseba Sarrionandiak idatzi dit azken diskoko abesti bat eta bigarren baten itzulpena egin. Badu ahalmen hori, oso ondo adierazten du, eta hala ere, mezurik badu. Niri horrelako olerkariak gustatzen zaizkit, zerbait sakona adierazten dutenak. Hitzak darabiltzagunok badugu sakontzeko aukera hori. Poema bat esku artera datorkidanean, beti ikusten dut ea musikarik duen barruan; eta ona bada, izaten du musikalitate hori.

Bide berean doaz hitza eta musika. Nire kasuan, normalean, lehenengo hitza eta gero musika egiten dut, hitzak emandako doinuan egiten dut abestia.

Bizkaieraz abestu izan duzu, baita nobela bat idatzi ere. Ez da oso gauza ohikoa. Ez al da gure euskalkia besteak bezain baliogarria gauzak adierazteko orduan?

Gainera, Arratiako hizkeraz idatzi nuen Gorbeiako haizea nobela. Duela hamar urte hil zitzaidan aita eta, nire hizkeran berari esan nahi nizkionak idatzi nituen, herriko istorioak, pentsaera eta bizimoduak. Eta egin nuen bizkaieraz, nire herriko hizkeran, nire aitari egiten nion bezala. Bizkaiera ere badoa gorpuzten, zeren eta guk, bizkaitarrok, izan dugu garai batean konplexu dezente, gure euskara txarragoa ote zen, Euskara Batuak bizkaiera ahaztu zuen eta. Eta Bizkaiko euskara zaharrenetakoa da. Gorbeiako kantak: Nire Txiki Polita diskoan ere jaso nituen Arratia aldeko zenbait kanta.

Ondare hori jasotzea eta gaurkotzea garrantzitsua da?

Batez ere, gaurkotzea. Disko adierazgarria izan zen, banuen horri heltzeko gogoa. Aurrera begira, egingo nuke beste bat antzekoa, kanta piloa baitago jasotzeko modukoa. Baina gaur egun kanta oso bat entzuteko denborarik ez da. Gure garaian, arratsalde osoa ematen genuen diskoak entzuten! Sakontasuna falta da, telebista ikustea besterik ez dago. “Guk pentsatuko dugu zuen ordez” esaten dute. Baina zerbait berria etorriko denaren itxaropena daukat.

Egungo euskal musikan talde asko dago, baina nik eskatuko nieke gauzak egiteko sakontasunarekin. Arinkerietan bizi gara. “Bizitza laburra da eta goazen bizitzera”, diote batzuek. Baina bizitzea zer da ba? Hori baino ez bada, aspergarria da. Badirudi gure kultura gastronomia eta bidaiak baino ez direla.

Gure agintariek, gure kultura bultzatzen egon beharko luketenek, ez dute ez ideiarik ezta interesik ere euskara eta euskal kulturarekin. Eta hori esan beharra dago. Musika programatzen ari diren asko eta asko erdalkeria hutsean bizi dira. Aginte handikoak barne. Bertakoa ez badugu babesten eta aupada ematen, ez goaz ondo. Eta, ez badute bizi, nola aupatu? Nola aurrera aterako dugu gure kultura beharrizanik ez bada?

Xabier Amurizak esaten zuena, militantziak ezin du kultura bat gorde baina militantzia urritu denean, beharrizana sortu beharra dago. Betiko borrokan gaude oraindik. Geurea babesten ahalegindu beharko ginateke. Frantziak, Brasilek eta Kanadak kuotak dituzte, eta euren aurrekontuetako ehuneko handi bat zuzentzen dute bertako kultura babestera. Gurea urrituz doa, ez ordea erdal musikarena, adibidez. Eta ez bakarrik gazteak, helduak ere erdal musika entzuten eta erdal kulturan murgiltzen dira batik bat, gure musikaz paso egiten dute.

Gazte batek, gauzak horrela ikusita, espainolez edota ingelesez abestuko du, nahiz eta euskalduna izan. Eta gure kultura utziko du. Niri pena ematen dit horrek, hori baita gure geroa, gure ondorengoak gutxi ikusten ditut. Errealitatea da hori.

Kantautore bezala definitzen duzu zure burua baina eszenatokian lehen mailako hainbat musikarik laguntzen dizute, zure azken diskoa Nire bihotzak zure begiak ditu da horren lekuko. Hamalaugarren diskoa duzu.

Beno, kantautore… Ni naiz kanten egilea, besterik gabe, baina musikari onak ditut lagun. Gustura geratu naiz diskoarekin. Neure-neurea da. Sarriren abesti bateko hitzak izan ezik, nik konposatu eta idatzi ditut abestiok. Normalean, lau urtetik behin ateratzen ditut diskoak. Gure herria txikia da eta ez dut erre nahi ikusleria.

Egun eta gau ematen dut lan honetan, proiektu txiki eta handiagoetan. Beste musikal bat egiteko gogoa daukat, baita zerbait biluzia egiteko gogoa ere, nik bakarrik gitarrarekin, bakarlari gisa. Orain formatu txikiko ikuskizunak daude bogan, eta Larrabetzun eta Arrigorriagan aritu naiz bakarkako kantaldiak egiten. Garaietara ere egokitu beharra dago…


You are interested in the channel: Musika
The pollution of ski resort festivals reaches its peak
The lack of snow has placed many ski resorts in adverse weather conditions, due to the climate emergency. But the logic of some to make the most of the economic benefits of landscape and nature is still there, and the tendency of recent years is to organize large and expensive... [+]

2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX ends its cycle, but there are still reasons to fight and reclaim”
The penultimate edition of the HTX ROCK festival will be held on December 28, and will be the last to be held in the town of Villava.

2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiola guitar: zaharrean, berri


Xabier Badiola

Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Let's see. “Current music” is called music to anything that has a box of electronic rhythms, and, of course, you can’t. In these lines we have tried to show that the labels and... [+]


Moving existence

TU
Where: Ahotsenea (Plateruena, Durango)
When: 8 December

-----------------------------------------

Scarves, umbrellas and eye holes are the protagonists of December 8 in Durango. On the last day of the fair they have joined at noon on Sunday and the densest winter... [+]



Post-oasis

Novelty is usually one of the most heard words associated with the Durango Fair. The novelty is there, and here's the novelty. However, in some cases it is sufficient to give a different aspect to the previous one to paste that label. The CDs and remastered reeditions with... [+]


2024-12-20
A real musical sweet

Il Trittico de Puccini
by: Symphony Orchestra of Navarra and Opera Choir of Bilbao.
Scene address: Paco Azorín.
Soloists: The great C. Alvarez, A. Blancas, M. Berti C. Isotton, K. Mattila, A. Ibarra, S. Esparza e I. The hotel.
Where: Euskalduna Palace of Bilbao.

... [+]





2024-12-20 | Iñigo Satrustegi
Where we've been looking

Anari + Belako When:
5 December.
Where: Sala Zentral de Pamplona.

-----------------------------------------------

I remember that the first time I saw Belako live was in the first month of Erasmus. I didn't go to see them, but a concert that was finally suspended. In return,... [+]



2024-12-15 | Iker Barandiaran
Look back, reflect and dance -- damn!

Nick Linbött
Nick Linbött
Kaset Productions, 2024

------------------------------------------------

With the vintage comic suit, the beginning of rock and roll and the experiences of the Cold War witnessed some of the generation characters who, with a ferocious... [+]



Turkey launches offensive against the city of Kobane
The Syrian National Army (SNA), supported by Turkey, took the city of Manbij on Monday. Kobane is the leading referent of the Kurdish revolution, in which they defeated the Islamic State eight years ago, starting the Rojava Revolution.

2024-12-09 | Leire Ibar
Protest against Israel at a concert by the Basque Symphony Orchestra in Pamplona
At the Baluarte de Pamplona/Iruña, on Thursday, when he was preparing to play a piece of the orchestral version of the Israeli national hymn, much of the public has risen up and left the room. They criticised the fact that this hymn pays tribute to the "Zionist occupation" and... [+]

Madame Birrots
“Women don’t need to be super good at making music”
Baztan's Madame Birrots group is made up of women, and they say that in scenarios that men don't have, there's a demand. They speak from a rural perspective and from a feminist perspective.

2024-12-06 | Xalba Ramirez
Nervión No

City of Dust
Salt Car
International Smoke, 2022

-----------------------------------------------

Well, the fashion of quoting Gramsci is over, we can bring it to these lines without accusing of opportunism. Even more so if those of the Coke Salt bring it like this: "Old... [+]



Eguneraketa berriak daude