Amodioaren Ziega - Antzerkia
Zer: Kultur Maratila egitaraua. Antzezlana: Amodioaren Ziega. Antzezleak: Nazaret Froufe, Eneko Sagardoy, Joana Ocaña eta Urki Muguruza. Zuzendaria: Ander Lipus. Testua: Xabier Mendiguren Elizegi. Non: Kultur Leioa. Noiz: Otsailak 27.
-------------------------------------------------------------------------------
Bi antzerki estrenaldi izango dira aurtengo Kultur Maratilan, tartean, Lauka Teatroa talde gaztearen eskutik taularatuko den Amodioaren Ziega. Ander Lipusek zuzendu ditu aktoreak eta Xabier Mendigurenek duela hamar urte idatzitako testua moldatu dute. “Poz handia izan da. Taula gainerako asmotan idatzia da, baina ez da erraza bide hori gauzatzea”, esan digu Mendigurenek.
Antzezlanak preso baten eta bere neskalagunaren arteko bis-a-bisa azaltzen du eta, lana orain dela 10 urte idatzia izan arren, “zoritxarrez, gaurkotasun erabatekoa du”, Mendigurenen ustez. Amodioa ziegan gordetzen da, amodio baldintzatua da, hegorik gabekoa. Ez al dira denak halakoak? “Nire asmoan ez zegoen horrelako metaforarik egitea, kartzelako bis-a-bisetako bisita bat kontatzea baizik, eta harreman mota horri buruzko gogoeta batzuk egitea”.
Durangoko Lauka taldea 2013an sortu zen baina ez kasualitatez. Artedramak Aulestin urtero egiten dituzten Euskal Antzerki Topaketetan ezagutu zuten elkar taldeko lau kideek. Bertan, Manex Fuchs antzerkigilearekin batera, laborategi batean bezala hasi ziren Mendigurenen testuarekin antzerki jolasak egiten. “Nahiko emaitza onarekin”, azaldu digu Joana Ocañak antzezleak.
“Gauean, kafea hartzen, Manexek animatu gintuen taldea osatzera eta taularatzera”. Lauka izenarekin euren lehendabiziko lana izan arren, Durangoko Karrika herri antzerki taldean aritutakoak dira, besteak beste.
“Amodioaz hitz egiten dugu espazio itxi eta mugatu batean, baina era berean, maitasuna bezalako kontzeptu ireki baten bidez”, dio Eneko Sagardoy antzezleak. Bi pertsonaia horiek egoera desberdina sufritzen dute. “Bi mutur horien arteko harremana lotzen saiatzen gara”. Posible da ziega batean maitasuna sortzea? “Asfaltoan ere loreak hazi daitezke”, erantzun du Sagardoyk. “Ziega horren mugak haustea pertsonaien esku dago, eguneroko bizitzan norberak hautsi behar dituen moduan. Barruan ala kanpoan egon, hormak apurtzearen borroka horretan dabiltza biak”.
Dramaturgiarako bide berriak arakatzearen alde, Laukaren proposamen honetan bi bikotek gorpuztuko dute presoaren eta neskalagunaren arteko istorioa. “Bi bikoteek indartu egiten dute proposamen eszenikoa. Proposamen dramartugiko interesgarrira iritsi garela uste dut”, diosku Ander Lipus zuzendariak. Amodioa gela itxi batean, denbora-tarte eta espazio jakin batean gertatzen den maitasuna: “Horrek egoera teatralizatzen du”.
“Euskal Herrian dagoen benetako errealitate batetik abiatzen gara”, jarraitu du zuzendariak. Nazaret Froufek antzezleak dioenez, “testuak hainbat egoeratara eramango gaitu, baina bi pertsonaiak egunerokotasun horretan bizi dira, euren arteko elkarrizketak arruntak dira askotan”.
“Pribatua dena publiko bihurtzen dugu. Egoera hori ikustarazten dugu, krudeltasun guztiarekin”, dio Ocañak. Eta Sagardoyk zera gehitu du: “Halako egoera batean, maitasuna nondik irteten den erakutsi nahi dugu, non topatzen duen lekua bizirauteko. Itzalak eta argiak erakutsiko ditugu”.
ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]
Vagina Shadow(iko)
Group: The Mud Flowers.
The actors: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga and Izaro Bilbao.
Directed by: by Iraitz Lizarraga.
When: February 2nd.
In which: In the Usurbil Fire Room.
Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.
Arizona
Actors: Justin Garfield and Jon Plazaola...
WHEN: January 26th.
IN WHICH: The New Culture Center. In the square.
-------------------------------------------
The couple Margaret (Aitziber Garmendia) and George (Jon Plazaola) leave Idaho to guard the border between... [+]
AMAK
Company: Txalo teatroa.
Created by:Elena Díaz.
Address: Begoña Bilbao.
Actors: Finally, Ibon Gaztañazpi will account for the details of Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena and IRAITZ Lizarraga.
When: 10 January.
Where: Auditorio Itsas Etxea... [+]
Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.