2princesesbarbudes talde kataluniarrak plazaratutako Enciclopèdia baixeta de la nit diskoaren euskarazko egokitzapena da Gaueko entziklopedia koxkorra. Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin kaleratu dute gaua hizpide duen disko-liburua, eta Maialen Lujanbio eta Joseba Tapiaren laguntzarekin.
Helena Casas eta Marc Marcé dira bi printzesa bizardunak. Pilarik gabeko jostailu tresnez egiten dute musika, familia eta haurrei zuzendutako ikuskizunetan zabaltzeko. Estreinako ikuskizun-diskoa, Cançons i rimetes, Kataluniako musika tradizionaleko bertsioez osatu zuten. “Bigarren honetan, gure abestiak sortu nahi genituen, eta ikuskizuna eratzeko abesti guztiak gai baten bueltan jostea pentsatu genuen; kasu honetan, gaua”, azaldu du Casasek.
Azken urteetan euskara ikasi du Casasek Bartzelonako Hizkuntza Eskola Ofizialean, eta hortik etorri da proiektua euskarara egokitzeko asmoa. Ainhoa Aranburu izan da haren irakasle eta bien artean ekarri dituzte testuak euskarara. Halaber, Aranburuk zuzendu du Casasen ahoskera eta euskararen musikaltasuna. Disko-grabaketa batera egitea “erronka eta jostaketa” izan dela diote, eta haatik, Aranburu egitasmo honetan hirugarren printzesa bizarduna bilakatu dela. Disko-liburuaren formatua Casasek berak ilustratutako albuma da.
Euskal musikaz interesatu zen Casas, eta horrela ezagutu zituen Maialen Lujanbio eta Joseba Tapia, proiektuan parte hartu duten bi kolaboratzaileak. Hain zuzen, bere ibilbide musikalean Tapiak esangura handia izan duela dio kataluniarrak: “Tapia eta Leturiaren kontzertu batean, panderoa jotzen ikusi nituenean hasi nintzen perkusioa ikasten. Euskal folklorearekin zerikusirik ez duten erritmoak jotzen hasi nintzen panderoarekin, eta aurrerago, Euskal Herrian elkarrekin jo genuen kontzertu batean”. Disko-liburu honetan, Tapiak jostailu-trikitiarekin pasarte bat jo eta ahotsa jarri die zenbait kanturi.
“Maialen Lujanbio, berriz, Ainhoa Aranbururen bitartez ezagutu genuen eta letra bat idatziko ote zigun eskatzera ausartu ginen”, azaldu du Casasek. Honela, bertsolariak diskoko azken kantuko hitzak landu ditu, Ondoloin abestiarenak. Bestalde, Xavi Grimau poeta kataluniarrak idatzi du Gaua marrazki bat da abestia.
Modu horretan deskribatzen dute printzesa bizardunek egiten duten musika. Musika baxua, “xumea, minimalista eta ozenegia ez delako”. Garrantzitsua ahotsa izan dadila nahi dute, jostailuzko instrumentuak lagungarri gisa erabilita. “Haurrak jaten oinarrizko elikagaiekin hasten direnean bezala da; ez dugu nahi grabaketa ugari eta ordenagailuz egindako baseak dituen musika sortu haurrentzat”, adierazi du Casasek.
Taldea osatu aurretik, bai Casas eta bai Marcé, pop-taldeetan aritu ziren, eta familientzako musika egiten hastean antzeko melodiei eutsi diete, “pop estetika minimalistaz poesia letra burutsuak interpretatuz”.
“Letra irekiak egin nahi ditugu, ez dena esanda dakartenak”, dio Casasek. Hamahiru abestietako hitzekin gauaren inguruan igorri nahi duten mezua ez dela bat eta bakarra diote, zerbait anitza eta norberarendako berea izan daitekeena baizik.
Haurrendako poesia idaztea gai zaila dela dio Casasek, “txepelegiaren eta konplikatuegiaren” arteko oreka aurkitu behar delako. “Haurrak ez dira inozoak, ez dugu pedagogia egin nahi”.
Durangoko Azokan estreinatu du 2princesesbarbudes-ek Gaueko Entziklopedia Koxkorra ikuskizuna, eta oraingoz, beste eszenaratze bat baino ez dute egin Bartzelonako Euskal Etxean. Hala ere, Herrialde Katalanetan diskoak izan duen harrerarekin gustura azaldu dira: “Jendeak aurreko proiektutik ezagutzen gintuen eta disko-ikuskizuna zabaltzea erraztu egin du horrek”.
Euskal Herrian izango duen erantzunaz zalantza handiagoa du Casasek: “Ez dakit nola joango den, esan didate haurrentzako musika ez dela oso ohikoa, eta beldurra dut kontu serioegitzat hartuko ote den”.
Asmakizunak, teleskopiotik ikusitako irudiak, fanfarre errumaniarra, ametsak, argiak eta beste erabiltzen dute Gaueko entziklopedia koxkorra eszenaren gainean jartzeko. Plastikozko tronpeta, gitarra arrosa eta igel-maraken pareko instrumentuez sortzen dute musika, “tropikoko zein ekialdeko erritmoez” aberastua. Hitz gutxitan, familia osoarentzako ikuskizuna, poesia zertzelada eta antzerki-elementu xumeekin jantzia.
The victims created by the IAP are not only functionalized teachers thanks to the stabilization process brought about by the IAP Law, but much more. Some have been given some media visibility as a result of Steilas's appeal, but most of them are invisible. All the victims of the... [+]
In recent weeks we have been reading "proposals" for the recovery of the railway line Castec-Soria and the maintenance of the Tudela train station in its current location, or for the construction of a new high-speed station outside the urban area with the excuse of the supposed... [+]
Year of War, year of lie!
That is what the phrase says, and that is what reality confirms.
Given the situation of war in the world and in Europe, its constant upturn and the possible consequences that this has had and will have in Euskal Herria, last December several citizens... [+]
The restoration of the natural characteristics of the beach of Waukee began three decades ago and continues without interruption in the staged restoration to counterclockwork.
Samuel (Bizkaia) is an exceptional space, very significant from the natural and social point of view... [+]
After so many years of struggle for it, 34 years, precisely, we are very pleased with the decision taken a few days ago, on 28 December, Innocent Day, in Pamplona, at the assembly organized by the International Federation of Basque Ball. Well, from now on we will have the... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]