BRUNETE MEDIATIKOARI buruz askoz gehiago idatzi izan da euskal hedabideetan, eta haren soldaduek ere askoz gehiago idatzi izan dute euskal kontuez. ETAk 2011n bere jarduera armatua utzi izanak, ordea, euskal bazka gabe utzi ditu neurri batean. Neurri batean bakarrik, ETAk bizirik jarraitzen baitu oraindik; haietako gehienentzat, gainera, ETA eta EH Bildu berdintsuak dira. Presoak ere hor dira. Biktimak. Separatismoa... Baina, gainera, badute mehatxu handiagorik euskal lurretatik harago. Batetik Katalunian, bestetik etxean bertan, Podemosekin.
Euskal gizartearen esparru gero eta zabalago batek gero eta kasu gutxiago egiten die, baina bertako komunikabide talde garrantzitsuenean sinadura esanguratsuak dira oraindik. Aspaldiko partez, haiengana zuzendu dut begirada, ea zer dioten. Denetarik eta era kontrajarrian batzutan, baina oinarri bateratu batzuen bueltan: 78ko Konstituzioa, Espainiaren batasuna eta legea, behar izanez gero indarrarekin defenditu beharrekoa.
Estatuaren indarra. Joseba Arregi jeltzale ohiak bereziki du gustuko gogoratzea Estatuaren oinarrian biolentzia legitimoaren erabilera dagoela eta horrekin amaitu zela ETArekin eta ez elkarrizketarekin: “Polizia borrokari kontrajarriz, faltsuki ‘politika’ deitzen den horretara jo gabe, negoziazioa eta elkarrizketa dotore horietara jo gabe, amore eman gabe, egiazki, hori baita belarrira hain ondo egiten duten termino horien atzean dagoena, haiei legea indarrean jartzea kontrajartzen zaienean. Etsi gabe, elkarrizketa eta negoziazioaren beharrik gabe menperatu da ETA” (El Correo, 2014-12-08).
ETAk irabazi du. Jesus Lainz idazle santandertarra, aldiz, ez dago bat ere ados: “ETAk ez du bere jarduera hiltzailea utzi damutzeagatik edo menperatua izan delako, errentagarria ez dela ohartu delako baizik, sasoi bateko sostengu sozialik ez duelako. Gainera, dagoeneko ez du enpresariak mehatxatzeko beharrik, gaur egun instituzioetan dagoenez egiazko zergak erabiltzen dituelako, askoz handiagoak eta eskuratzeko errazagoak (...). ETAk ez du porrot egin. Guztiz kontrakoa: nazionalismoa handitzea lortu du, kontzesio gehiago, esaterako inposaketa linguistikoa edo hezkuntzaren erabilera adoktrinamendurako” (Libertad Digital, 2014-12-11).
Eta iraun nahi du. Polizia iturrietatik edan du beti Florencio Dominguez-ek: “Dirudiena baino errazagoa da autodesegitea, horretarako borondatea baldin badago, eta hori da ETAk ez duena, bere barne debateetan dagoeneko erabaki baitu ez dela desegingo. Biolentziari uko egin badio ere, erakunde gisa iraun nahi du. ETA eta nazioarte mailako lagun talde jendetsua lanean ari da IRAren eredua jarraitzen duen armagabetze moldea taularatzeko; eta Ostiral Santuko akordioen sinaduratik 16 urte iragan badira ere, talde hori ez da oraindik desegin” (El Correo, 2014-12-14).
Otegiren zain dira. Jaime Mayor Orejak euskal gizartean ere Kataluniakoa badatorrela iragartzen du. “Dagoeneko ez gaude ez autonomian ezta autodeterminazioan ere, apurketan baizik. Katalunia dago abangoardian, baina Euskal Herrian Otegi espetxetik atera zain daude, eta hori udal hauteskundeak eta autonomikoen artean gertatuko da. Ez da Espainiako Gobernuaren tratu txarra, nazionalismoaren genetika da. Kontua ez da Mas edo EAJrekin bat egitea: doan ateratzen ez zaiela ulertu arte, haiek ez dira apurketatik aterako. Eta espainiarrek ulertu arte gehiengo oso indartsua behar dugula hari aurre egiteko” (ABC, 2014-12-13).
Irabaz dezakete. Isabel San Sebastian ere ezin falta irakurketa honetan. Klasikoetan zorrotz eta gogorrenetakoa izan da. Aipatu gabe ere, Espainian beldurra ereitearen garrantziaz mintzo da, bestela Podemos eta ETAk irabaziko dutelako: “Podemos eta Amaiur/Bildu/Batasuna/ETAk (berdintsu dira guztiak) desirak partekatzen dituzte eta hauteskunde esparru bera lehiatzen dute. Hazten doan espazioa da, aurkariak politikara agertzen ez direnez gero eta hutsago, eta Euskal Herria eta Nafarroako boterearen giltza gordetzen duena; han hasi zen orain Katalunian lehertu den erasoa. (...) Eta ideien eremuan aurre eginda inork geldiarazten ez baditu, gauzak bere izenez deitzen ez baditugu, ezerk ez du eragotziko haien garaipena” (ABC, 2014-12-14).
Naftalina usaina sarkorra da. Hedabide indartsuenetan oraindik bizi den diskurtsoa da, baina euskal gizartean desagertu da ia. 78ko erregimenaren gainbehera da.
As we know, the Institutional Independence of Hego Euskal Herria has begun a certain roadmap. Signing a new pact with the Spanish State. This path uses some main variables or premises. Thus: The PSOE is a leftist party, the Spanish State is recyclable and it is up to the... [+]
It is not easy to understand what is happening in Catalonia. Certainly. We can end the 2017 process, but it remains to be seen whether independence will be able to start a new process of liberation.
If independence had been maintained in most elections, there would be another... [+]
Xabier Zabaltza Perez-Nievas historialaria, idazlea eta EHUko irakasleak 'Euskal Herria heterodoxiatik' izeneko liburua plazaratu berri du. Bertan dio Euskal Herria ezinbestean euskara eta euskal kulturaren bidez eraiki behar dela eta horretarako funtsezkoa dela euskara... [+]
“The most Abertzale parliament of all time” vs. “Independence is at the historical lows.” These two statements have been heard in recent times and have increased following the elections held on 21 April in Araba, Bizkaia and Gipuzkoa. These two phrases, considered as... [+]
Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]