Ingalaterra, 1849. Samuel Birley Rowbotham (1816–1884) asmatzaile eta idazleak Zetetic Astronomy: Earth Not a Globe (Astronomia Zetetikoa: Lurra ez da globoa) izenburuko lana argitaratu zuen Parallax izenordez. Hasieran hamasei orrialdeko panfletoa besterik ez zena 200 orrialdera iritsi zen hamabost urte geroago, eta 1881eko azken bertsioak 430 orrialde ditu. Izenburuak dioen moduan, Rowbothamek, berak asmatutako metoda erabiliz –astronomia zetetikoa–, Lurra laua zela ondorioztatu zuen.
Parallax-en arabera, kontinenteek ozeanoan flotatzen dute, ozeanoa elurrezko eta izotzezko basamortu batek inguratzen du eta desertu izoztuaren atzean labar eskergetan amaitzen da Lurra. Lurrazalaren azpiko suari esker existitzen dira kontinenteak eta ozeano urtua. Baina su hori ez da nahikoa, nonbait, Lurraren erdian dagoen Ipar Poloaren inguruko izotzak urtzeko.
Betiere haren teoriei jarraiki, Eguzkia, Ilargia eta izarrak guregandik kilometro gutxira daude. Eguzkiak Ipar Poloaren inguruan egiten du bira, beti abiadura berdinean eta Ilargiak, lanpara bailitzan, berezko dirdira du eta erdi gardena da. Eta eklipseak? Eklipseek, Rowbothamen arabera, bazuten azalpena; kontua zen berak oraindik ez zuela aurkitu. Eta bestela, Bibliara ere jo zezakeen bere teorietarako. Finean, Bibliak azaltzen zuen Lurraren osaera: goian zerua eta behean Infernuko sua. Orduan, Infernuko suak ozeanoa urtu eta lehorreko bizitza ahalbidetu badu, ez da hain txarra izango... Parallax-en teoriek, jakina, ez zuten ez bururik ez buztanik, eta ordurako Lurra esferikoa dela aspaldi egiaztatuta zegoen. Baina Rowbothamek ez zuen hori traba izan hogei urtez ia Ingalaterra osoa ibiltzeko bere teoriak eztabaida publikoetan defendatzen. Eta eztabaida gehienak irabazten zituen, gainera.
1864ko egun batez Plymoutheko hondartzan agertu zen, Richard Proctor astronomoak jotako desafioari erantzunez. Parallax-en aurkariek zioten hondartzan ipinitako teleskopiotik hamalau miliara dagoen Eddystone itsasargiaren linterna soilik ikusiko zela, nahiz eta apur bat gorago dagoen muinotik itsasargi osoa ikusten den. Baina egun hartan linterna erdia besterik ez zen ikusten, airearen errefrakzioa ohi baino txikiagoa zelako. Edonola argi zegoen lurrazala ez dela laua, baina Parallax-ek sutsu aldarrikatu zuen espero zenarekiko desberdintasun hura bere aurkariek ziotenaren kontrako froga zela. Bertaratutako asko konbentzitu zituen.
Erretorikan trebea zen Parallax, baina aurkarien gainetik gailentzen zen ahots ozena zuen aliatu nagusi. Sinesteko gogoz zegoen publikoa ere bai. Egun hain ohikoa den hitzontzi ozenen arrakasta ez zen haren oinordetzan utzitako gauza bakarra izan. Flat Earth Society (Lur Lauaren Elkartea) sortu zuen hil baino lehen; zientziaren aurkako korronteen haztegi ezin hobea den AEBetan elkartea bizirik dago oraindik, eta milaka jarraitzaile ditu.
In the Maszycka cave in Poland, remains of 18,000 years ago were found at the end of the 19th century. But recently, human bones have been studied using new technologies and found clear signs of cannibalism.
This is not the first time that a study has reached this conclusion,... [+]
Porzheim, Germany, February 23, 1945. About eight o’clock in the evening, Allied planes began bombing the city with incendiary bombs. The attack caused a terrible massacre in a short time. But what happened in Pforzheim was overshadowed by the Allied bombing of Dresden a few... [+]
Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du.
Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]
Judea, 2nd century AD. In the turbulent atmosphere of the Roman province, a trial was held against Gaddaliah and Saul, accused of fraud and tax evasion. The trial was reported on a 133-line paper in Greek (pictured). Thinking that it was a Nabataean document, the papyrus was... [+]
Vietnam, February 7, 1965. The U.S. Air Force first used napalma against the civilian population. It was not the first time that gelatinous gasoline was used. It began to be launched with bombs during World War II and, in Vietnam itself, it was used during the Indochina War in... [+]
Archaeologists have discovered more than 600 engraved stones at the Vasagård site in Denmark. According to the results of the data, dating back to 4,900 years ago, it is also known that a violent eruption of a volcano occurred in Alaska at that time. The effects of this... [+]