Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

HIESa Afrikan medikuen injekzioek ere zabaldu zuten

  •  Gizakion HIESa tximuen birus baten aldaerak eragin duela frogatua da eta berritan demostratu 1959an hasi zela mundura hedatzen Kinshasatik, 1890-1950 artean oihanetik hirira iritsita. Baina nola egin du jauzia? Aipatu dira hiritartzea, prostituzioa, sexu harremanen aldatzea. Gutxi aipatu da mediku kolonialek eduki duten erantzukizuna.

Irudia Madamme Lugane izeneko batek egina da eta Le médicament qui devait sauver l’Afrique liburuan sartu du artikulu honen iturri nagusia den Guillaume Lachenalek. Belgikaren edo Frantziaren mendeko lurralde batean herritarrak txandaren zain daude loaren
Irudia Madamme Lugane izeneko batek egina da eta Le médicament qui devait sauver l’Afrique liburuan sartu du artikulu honen iturri nagusia den Guillaume Lachenalek. Belgikaren edo Frantziaren mendeko lurralde batean herritarrak txandaren zain daude loaren eritasunaren kontrako injekzioa hartzeko. Lachenalek liburu gogorrean kontatu du zein metodo bortitzez behartzen zituzten herritar guztiak txertoa hartzera. Jacques Pépinek, berriz, The Origins of AIDS-en txertaketa masibo haiek lotzen ditu HIESaren zabaltze harrigarriarekin. Pépin doktore quebectarrak urte luzez egin du lan Afrikan eta liburuaren pasarte batean aitortzen du menturaz berak ere kutsatua izango diola norbaiti eritasuna, ohartuta zein baldintzatan burutzen zen medikuntza.

Mediku zuriak Afrikan beltzei  txertoak jartzen, Europako bizimodu erosoa abandonaturik urruneko malerusei miseriatik ateratzen laguntzera joandako heroiak... Kolonialismoaren fama txarra gainditu duten pertsonai bakarretakoak izango ziren. Aldiz, haien artean Afrikan medikuntzan aritutako Jacques Pépin quebectarrak “The origins of the SIDA” liburuan aitortu du ziurrenik berak ere lagundu ziola izurri beldurgarriari indar hartzen. Infernurako bidea asmo onez harriztatua omen dago.

La vie des idées aldizkari elektronikoan Guillaume Lachenal antropologoak aurkeztu ditu Pépinen ideiak   HIESaren jatorria azaltzen saiatu diren beste hipotesi famatuenen artean. 1999an The River (Ibaia) argitaratu zuen Ed Hooper kazetari ingelesak proposatuz izurria eragin zutela mediku belgikarrek orduan berena zuten Kongon poliomielitisarentzako txerto berriak probatuz, 1950eko hamarkadan.

Geroztik egindako ikerketek baztertu duten arren polioaren hipotesia, Hooperren liburuak bazuen meritu bat: luze eta zabal erakutsi zuela Afrikako kolonietako jendeak laborategiko akuritzat erabili zituela Mendebaldeko medikuntzak.

Lachenalek dio hari horri tiraka Jacques Pépinek idatzi duela orain arteko libururik baliosena. “Egileak, Quebeceko mediku bat eritasun kutsakorretan berezitua, liburuan eskaini du GIBaren (VIH) eboluzioaren historiaren sintesia eta ikerketa historiko originala, ondorioztatzeko HIESa Afrikako erdialdean abiarazterakoan erabakigarriak izan zirela medikuen injekzio esterilizatu gabeak; hau da, HIESaren jatorria hein batean iatrogenesiak –medikuek eragindako kalteak)–eragin duela”.

Gaur frogatutzat ematen da Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIB) XX. mende hasieran azaldu zela Afrikako erdialdean. 1959an borborka ari da birusa Kinshasa hiri nahasiaren erraietan. Baina nola egin du jauzi tximutik gizakira? Nola bilakatu epidemia hain denbora laburrean? Nola azaldu Kamerungo hego-ekialdeko oihanetik Kinshasara eta mundu osoraino hedatuz egin duen bidea?

Tximu handietatik jendeengana pasatu zen hauek haiek ehizatuta jatean, hori demostratuta dago. “Oihaneko haragia” jatea, Mendebalde aberatseko jendeon ikuskerari ondo dagokio esplikazio hori; iradokitzen du afrikarren halako bekatu bat naturaren legeen kontra, gero zabalduko dena hiritartzeak eta deskolonizazioaren desmasiek bultzata, tartean antzinako sexu jokaeren aldatzeak.

Baina, galdetzen du Pépinek, basoan tximuen haragia betidanik jan baldin badute eta haragi horren kontsumoa izugarri handitu bada 1990eko hamarkadatik oihan tropikalen krisia dela eta... orduan zergatik azaldu da GIB XX. mendean eta ez lehenago, eta ez geroago?     

Milioika txertatze kolonietan

Ikertzaile askok galderaren arrapostua topatu dute gaur Kinshasa den Leopoldvillen. Inguruan parerik gabeko hiritzarra XX. mende hasieran, sexu harremanez transmititzen den birus batentzako aproposa zen: etorkinez eraikia, sexu ratio beldurgarria (gizon asko, emakume gutxi), prostituzio handia eta zentralizatua...

Hipotesiak badauka funtsa, baina alde ahulak ere bai. Zergatik zabaldu da HIESa askoz gehiago eta azkarrago beste eritasun kutsakorrak baino? Adituek egin dituzte simulazioak eta datu guztiak kontutan harturik, tartean harreman heterosexualek berez –beste faktoreen laguntzarik gabe, hala nola genitaletako zauriak edo beste infekzioak eta abar– daukaten arrisku maila, nekez ulertzen da izurriaren hedatze beldurgarria.

Jacques Pépinek bestelako hipotesi bat proposatu du: medikuen injekzioen garrantzia. Hau bera ari dira defenditzen 2000. urtetik beste aditu asko, tartean, Preston Marx primatologoa, Ernest Drucker epidemiologoa, David Gisselquist aditua eta Frantzian Jacques Leibowitch HIESaren militante ezaguna.

XX. mendearen lehen erdian Afrikan aldaketa handiak ikusi dira demografian eta sexualitatean, baina baita medikuntzan ere. 1910etik aurrera Kamerundik hasi eta Aintzira Handietaraino potentzia kolonialek sekulako programak antolatu zituzten gaixotasun tropikalen kontra, bereziki loaren gaixotasunaren (tse-tse euliek kutsatzen duten famatu haren) eta Pian gaixotasunaren kontra.

Prebentzio kanpaina handiak antolatu zituzten estatu kolonialek –funtsean eskualde horretan Belgikak eta Frantziak–, injekziotan oinarrituak. “Médecine de masse” deitzen dio Guillaume Lachenalek. Agintari kolonialen lehentasunetako bat zen  belgikarren Kongon, Kamerunen eta Frantziaren Ekuatore Afrikan. Bigarren Mundu Gerraren ostean jo zuten gailurra herritarren txertatze kanpainok. “Milioika eta milioika afrikar erabili zituzten katean jarrita odol ateratze eta injekzio ugaritan, batzuekin erabilitako xiringak eta orratzak ondorengoekin erabiliz”.

GIB izurriaren hasiera honela irudikatzen du Pépinek: ekipo mediku bat iristen da Kamerungo hego-ekialdeko herri isolatu batera, non aditu guztiek aipatzen duten ehiztari famatuak –txinpantze gaixotu batek immunoeskasiaren birusa pasatu diona– bereaz kutsatu dituen herriko beste batzuk erizainek eta medikuek erabilitako xiringa eta orratzen bidez. Gogoratu behar da GIBa kutsatzeko esterilizatu gabeko injekzioak askoz hobeak direla sexu harremanak baino.

Sortu delarik kutsatutako jende multzo aski handia, horietako bat edo batzuk joango ziren Leopoldvillera. Hiri handiak GIBak gehiago ugaritzeko pagotxa aurkitu zuen. Asko aipatu baita prostituzioa, Pépinek nabarmendu du hain zuen prostitutak bereziki tratatzen zituztela txertaketa kanpainetan medikuek, bide batez beren buruak ere arriskuan jarriz, desinfektatu gabeko materialen erabilera okerragatik.

Teoria honentzako frogatzat erakusten du Pépinek berak oso ondo ezagutzen duen C Hepatitisaren Birusarekin (CHB) gertatua. Hau oso gutxi kutsatzen da sexu bidez eta, droga zainetatik hartzen dutenak kenduta, iatrogenesia izan da kutsatze bide nagusia: medikuntzak berak eragindako kaltea. Egipton beste eritasun baten kontrako txertaketa kanpainetan kutsatu ziren milaka jende CHBz.

Laburbilduz, badirudi hein batean kolonien garaiko masa medikuntzak bere ahaleginean nahi gabe eragin duela GIB izurrite bilakatzea. Guillaume Lachenalek bere artikuluan dioenez, “akrobaziatan jardun beharra dago HIESaren irakurketa soilik sexuala egiten jarraitzeko, medikuntza kolonialaren eraginak kontutan hartu gabe”.


You are interested in the channel: HIESa
2024-12-05 | Julene Flamarique
Every year 30-40 new cases of AIDS are detected in Navarra
The Director General of Health of Navarre has underlined the importance of making these diagnoses earlier so that there is no less contagion in the Foral Community. The Department of Health has focused on “people with the greatest difficulties in accessing the health system”... [+]

2022-08-22 | Ana Galarraga
Botswana has become the third country to reach AIDS target 95-95-95
They announce that Botswana has exceeded the target of the Joint United Nations Programme on HIV/AIDS. International Conference (Montreal) Previously, only two other countries have achieved this objective: Switzerland and Eswatini, both in December 2020.

2022-01-26 | Julen Azpitarte
David Wojnarowicz
Dissident artist raised under Rimbaud's costume
American artist David Wojnarowicz (New Jersey, 1954 - New York, 1992) broke in his work the boundaries between language, resources and ways of doing, which developed in the 1980s. Multidisciplinary creator, visual artist, poet, writer, musician, photographer and filmmaker,... [+]

2021-12-01 | Leire Artola Arin
Minutuero hiru pertsona kutsatzen dira GIB birusarekin munduan

Hego Euskal Herrian 2020an 134 kasu positibo atzeman dituzte. Abenduaren lehena da Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta NBEk ohartarazi du oraindik pandemia hori ez dela amaitu; iaz munduan 680.000 pertsona hil ziren hiesarekin lotutako gaixotasunen ondorioz.


2021-05-05 | Ixone Arana
Status of AIDS vaccines
The HTI therapeutic vaccine developed in Catalonia has achieved a 40% success in the Phases I and II trials, while the Mosaico preventive vaccine has vaccinated 250 people in its third and final phase of the Spanish State.

Day to fight AIDS. "The vaccine is in your hand, don't spread the stigma."
On the international day of the fight against AIDS, they have recalled that it is still a virus with a high stigma, that in the midst of the health crisis the vulnerability of people with AIDS has increased and that sexual education without prejudice is essential since... [+]

2020-05-12 | ARGIA
WHO warns that AIDS-related deaths can multiply during the pandemic
The World Health Organization (WHO) has raised to half a million people the number of deaths in Africa due to the lack of vaccines and basic medicines generated by the pandemic, according to the media Democracy Now.

2019-11-27 | Uriola.eus
HIV, a film cycle that aims to make people with HIV visible in Bilbao
In order to combat the stigmatization of the HIV virus, Zinegoak will claim the value of artistic creation at the HIV Film Cycle on 4 and 5 December.

2019-09-16 | Oarsoaldeko Hitza
Joseba Errekalde: "People who get infected are still plunging into a terrible crisis."
The Harri Beltza partnership, which helps people with HIV, has been 25 years old. Times have changed, as have the ways of treating the infection, but the need for care has not changed.

2018-11-27 | ARGIA
GIBari buruzko aurreiritziak bazter uzteko euskarazko hiztegia

GIBaren eta hiesaren inguruan estigmak irauten du. Bizkaisidak, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat egin dute aurreiritziak saihesteko kanpainan.


2017-12-01 | Gehitu elkartea
GIB/HIESAren kontrako nazioarteko eguna
Ezinbestekoa da infekzioaren kontrolaz gain, pertsonak ere oinarritzat hartzea

GIBari heltzeko garaian, guk uste dugu arlo biomedikoan soilik oinarritzen den estrategia ez dela nahikoa LGTB+ komunitateak sexu-osasunean dituen premiei erantzuteko. Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Estatu Federazioak diskurtso inklusibo bat jarri nahi du agerian... [+]


Didier Lestrade, anti-AIDS militant
"In the French gay community, there's selfishness and racism that bothers me."
The fact that 120 battements for minutes (120 beats per minute) have won the Golden Palm of Cannes has brought a secret story to light. The fight against AIDS began in the late 1980s in the city of Toulouse. One such militant who has revolutionized the indifference of society... [+]

Perlak | “120 battements par minute”. Aktibistaren gidaliburua

Sutsua, gerrillaria, pasionala da 120 battements par minute, Act Up taldearen aktibismoa bezalatsu.


Kartzelara eraman dute Ibon Iparragirre

Madrilgo Alcala-Meco espetxean da dagoeneko gaixo larrien zerrendan dagoen Ibon Iparragirre euskal preso ondarrutarra. Pneumonia zantzuekin ospitaleratu zuten maiatzaren 31n, baina ekainaren 8ko arratsaldean eraman dute berriz ere kartzelara.


Eguneraketa berriak daude