Euskaltzaleen Topaguneak antolatu ditu jardunaldiak abenduaren 12an, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Euskara aniztasunean jarri diote izena topaketari eta kultura, hizkuntza eta jatorri asko barnebiltzen dituen gizartean euskara ardatza izan dadin orain arte egin diren esperientziak eta aurrera begirako plangintzak landuko dituzte. Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak Euskara, partekatzen duguna dekalogoaren aurkezpena egingo du. Euskara ardatz hartuta lanean ari diren egitasmoen artean Getxoko esperientziaren berri jakiteko aukera izango da. Getxokoaz gain, Auzoko programak Arrasateko eta Aretxabaletako esperientziak kontatuko ditu eta Onki Xin harrera egitasmoak Pasaiakoa. Hizkuntza eta kultura aniztasuna Euskal Herrian gaur, eta horren inguruko jarrerak eta iritziak ikerketaren aurkezpena ere egingo dute.
Ohi duenez, hinki-hankarik gabe jardun du Kike Amonarrizek orain hurrena kaleratu duen liburu mamiz betean: Euskararen bidegurutzetik (Elkar, 2019). Dioenez, ziklo aldaketa bizi dugu, eta hurrengo urteak giltzarri izan daitezke euskara komunitatearen etorkizunarentzat. Hargatik,... [+]