Ustelkeria islatzen du egun Espainiak. Ez du merezi dozenaka auzien aipatzeak, baina bai joan den igandeko Público agerkari digitalak nola islatzen zuen irudi hau bere titulu nagusian: “Ustelkeria gero eta azkarrago hazten ari da: 130 auzi, 1.900 auziperatu eta 170 zigortu”. Zigortu horiek azken legealdikoak dira, bestela askoz gehiago lirateke. Horietako gehienak aske dira, kartzela zigorrak ez zuelako espetxeratzea eskatzen, tartean helegiteak direlako edo beste hainbat arrazoirengatik.
Enric Duran aktibista katalanak ez zuen halako zorterik izan, baina honek bestelako etsaia aukeratu zuen, eta bestelako arrazoiekin. 2008an iragarri zuen artikulu baten bidez: “492.000 euro lapurtu diet gehien lapurtzen digutenei [bankuei], haien jarduna salatzeko eta gizarte alternatibak eraikitzeko”. Bi hilabete pasatu zituen preso hainbat bankuri eskatutako maileguak ez itzultzeagatik. Fiskaltzak 8 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen harentzat. Ihesi da egun.
Caja Madrideko txartel ilunen kontura 15 milioi euro xahutu zituzten kutxako hainbat agintari eta aholkularik, egun argiz eta inpunitate osoz. Eta Púnica operazioaz oraingoz dakigunagatik, 250 milioi euroko kontratuetan ustez %2-3ko komisioak eraman dituzte dozenaka auzipetuk. Zenbat urte pasatuko dituzte espetxean?
Ez dakigu, baina badakigu Urtzi Martinez eta Jon Telletxeak, oraintsu Deustun atxilotutako bi gazteek zenbat pasatuko duten: bi urte eta erdiko espetxe zigorra jaso zuten, Bilboko auzitegian pintaketak egiteagatik.
Tartalariei ere bi urteko zigorra berretsi die Espainiako Auzitegi Nazionalak, Yolanda Barcinari aurpegira tartak botatzeagatik. Nafarroako beste dozenaka pertsonari 1.000tik 8.000 euro arteko isunak iristen ari zaizkie ekitaldi publikoetan parte hartzeagatik. Bekatua, Nafarroako Gobernu ordezkaritzaren esanetan, baimendu gabeko bilkuretan parte hartzea. Konparaketak gorrotagarriak direla esaten da, baina kasu hauetan guztiz argigarriak dira. Horiek Euskal Herriko kasuak dira, baina Espainian ere dozenaka dira estatuaren errepresioak gogor kolpatutako herritarrak. “Sumindu zaitezte” zioen Stephane Hesselek eta espainiarrak sumindu dira.
PODEMOS-EKIN sumindu dira batez ere Espainian. Alderdi berriak Europako hauteskundeetan botoen %8 lortu zuen eta bost eurodiputatu. Orain inkestek lehen aldiz lehen postua ematen diote Espainiako 2015eko orokorretarako (botoen %27,7), PSOEren (%26,2) eta PPren (%20,7) aurretik. Beldurra barreiatu da sisteman. Ilusioa bestelako politikak nahi dituzten herritarren artean.
Inkesten zehaztasun eta erabileratik harago, joera hor dago eta Podemos oso indar garrantzitsua izango da hurrengo hauteskundeetan. Eta bakarrik horrekin gauza askok hasi beharko luke aldatzen apurka. Baina galdera nagusiak airean jarraitzen du: zer da Podemos? El Diario.es agerkari digitaleko Guillermo Lopezek hala azaltzen digu: “Zapore populistadun neurriak eskaintzen dizkigu (oinarrizko errenta, jubilazioa 60 urterekin), akaso gauza ezinak. Edozeren gainetik, ordea, orain daudenak kanporatzea eskaintzen du. Eta hori bai dela popularra: izan ere, hori da bere boto emaileen gehiengo handiak ematen dion egiazko abiatze-motorea”.
Zer den Podemos? Ikusiko dugu, baina badaezpa gerra Pablo Iglesiasi. Antena 3 telebista kateak argi du. Horregatik narras manipulatu zuen La Sexta telebista kateko Salvados saioan Jordi Évole kazetariak egindako elkarrizketa saioa, esanez Pablo Iglesias gobernuko lehendakaria balitz, honek TVEn bere saioa nahiko lukeela, Venezuelan Hugo Chavezek zuen Alo Presidente-ren modukoa. Egiazkoa nola izan zen? Galdera bai, ea halako saioa bat izango lukeen. Pablo Iglesiasen erantzuna ezin garbiagoa. “Ez inondik inora”. Interneteko bideoa arras argia da.
Ezkerretik ere egiten zaio kritika Podemosi, ez duela programa ezkertiarra... Baina ulerkor, Pedro Pascualek Rebeliónen azaltzen duen moduan: “Podemosen helburua ez baita hauteskundeak irabaztea, hegemonia lortzea baizik, ondoren prozesu konstituziogilea abiarazteko”. Behingoz norabidea aldatzeko eta, 1978an egin zen kontrara, Espainia guztiz aldatzeko.
Eta gainera Katalunia badoa. Sistema eskaera batekin dator Espainian gero eta indar handiagoz: “PP-PSOE, egin ezazue koalizioa eta salbatu Espainia”.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
He forgives the oak trees, oak trees, oaks, herons, strawberries, dressings, chestnuts, birch, gorostidias, chamomiles, pine trees and all the societies of the trees, but today the hayedo has a date on the occasion of the celebrations of the winter border.
It is easier for me... [+]
Euskaraldia comes back. Apparently, it will be in the spring of next year. They have already presented it and the truth is that it has surprised me; not Euskaraldia himself, but his motto: We'll do it by moving around.
The first time I have read or heard it, the title of the... [+]
When the heteropatriarchal capitalist colonial system is questioned and fought, it attacks mercilessly. Using all the tools at your disposal to strengthen, strengthen and consolidate institutional power, media, justice, language, culture, violence...
In Switzerland, where every... [+]
I do not know if you also have the same perception – I recognise this: here I have started to write in a scientific way. I am referring to the natural extension of the word laziness. I hear more and more in the corners of Hego Euskal Herria: Basque, Spanish and, of course,... [+]
Many at Christmas feel more lazy than illusion when we think about meals and family gatherings. But we anticipate that it is not food that makes us feel collectively uncomfortable, but the normativity that defines the traditional family. Moreover, we would dare to say that the... [+]
I have always found the way in Spanish to the carriages that can be found here and there: humiliating. Isn't it a pretty light, white name or doesn't it have any connotation? After all, everything that was going on there had to be humiliated. It is known that for the god of... [+]
The end of the Syrian Arab Republic has caused great surprise at the way in which it has taken place: fast and almost without resistance. However, it is not so strange when we consider that the country was destroyed, impoverished and trodden. Most Syrians have long been... [+]
Novelty is usually one of the most heard words associated with the Durango Fair. The novelty is there, and here's the novelty. However, in some cases it is sufficient to give a different aspect to the previous one to paste that label. The CDs and remastered reeditions with... [+]
The Basque country has a very large water flow in the shortage. Every local drop curls and revives our culture. Offer a sea of water to that thirst. Although the Basque Country has come from a deep and dark well, we have all drawn our sample of salt water and turned it into a... [+]
Young people start consuming pornography before, as porn is their only sex education. How on earth have we come here?
Today, it has to be acknowledged that thanks to the Internet it is much easier to see pornography. Unfortunately, through a click, the 7-9 year-old boy comes to... [+]
On 5 December last, pp presented in the Parliament of Navarra a proposal for a law to decouple the processes of functionalization of the Secretariat and Intervention positions of the local entities of Navarra. If this were to happen, about 30 people would achieve well-deserved... [+]
This year marks the 51st anniversary of the United Nations proclamation of International Human Rights Day on 10 December. This date has become important in Euskal Herria and the Human Rights Observatory of Euskal Herria wants to offer some elements of reflection.
Progress on... [+]