Langileak enpresan partaide izatearen garrantziaz asko entzungo duzu aurrerantzean. Hori izango omen da gakoa lehiakortasuna irabazteko. Ekosistema oso bat bada hau bultzatzeko interesa duena: Europako erakundeak, Eusko Jaurlaritza, unibertsitateak, ikerketa zentroak, enpresak... Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza diputatu Jon Peli Uriguenek azaldu digunez, “lurraldeko estrategia da, ez da enpresa batzuen edo erakunde baten nahia”.
Langileen parte-hartzeaz ari garenean, aipatzen dira enpresarentzat dakartzan onurak (berrikuntza, lehiakortasuna) eta langilearentzat dakartzanak (asebetetzea, erabakimena). Baina lurralde osoaren mesedetan ere bada.
Berrikuntza sailetik bi ildo bultzatzen ditugu: pertsonekiko konpromisoa eta lurraldearekiko konpromisoa. Pertsonen asebetetzea lantzea nahi dugu, horrek lurraldeari ere ekarriko diolako lehiakortasuna, koherentzia eta saretzea.
Gainera, ekonomia justuago baterantz pausoa emateko modua da. Krisi garaian aipatzen da askotan parte-hartzea, eta pentsa daiteke estuasunetik ateratzeko soilik jotzen dela langileengana baina uste dugu momentu positiboetan ere landu behar dela langileen parte-hartzea. Etekinetan parte-hartzea, baina baita ere erabakietan, jabegoan... Horrek ekarriko duelako aberastasuna banatzea, ardurak eta erantzukizunak ere banatzen diren heinean.
Zein da Gipuzkoaren argazkia gai honetan?
Gipuzkoaren ezaugarrietako bat da oso saretua dagoela. Eragile guztiek euren artean oso harreman estuak dituzte, eta harreman estu horiek sendotzen joan behar dute. Eta horretarako pertsonak dira garrantzitsuak. Enpresa edo erakundeetako pertsonak asebeteta badaude, horrek ekarriko du lurraldearen garapen orekatuago bat. Hori da bilatzen duguna, Gipuzkoa izan dadila aitzindari proiektu berritzaile horretan: berrikuntza soziala, enpresen arteko saretzea, dimentsioa irabaztea enpresak lehiakorrago izateko...
Gipuzkoan badago kooperatibagintzarako kultura bat, lan arduren banaketan izaera bat. Lurraldeko enpresak askotan aitzindari izan dira (bai kooperatibak eta baita Elkarte Anonimo Laboralak). Gipuzkoan enpresa txiki eta ertainak dira gehienak. Eta datuetan ikusten da hauetan zailtasunak daudela langileen parte-hartzea sustatzeko. Eta kooperatiba handietan ere badago izaera hori, baina gero benetan parte-hartzea praktikara eramatea kosta egiten da.
Baina badago lehengaia, pertsonak prestatuta daude. Erakundeon artean ere badago estrategia bat langileen parte-hartzea bultzatzeko.
Nola sustatuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresetan parte-hartzea?
Eztabaida sustatu nahi dugu, proiektuak garatu eta martxan jarritako proiektuak gizarteratu eta ezagutzera eman. 2013an diru laguntza lerro bat ireki genuen langileen parte-hartzea sustatuko zuten proiektu teorikoak garatzeko. Aurten jarraitu dugu teoria mailako proiektuak bultzatzen eta gainera iaz diseinatutako proiektu batzuk martxan jartzeko beste diru laguntza lerro bat ireki dugu. 2014an guztira 3 milioi euro inguru bideratu ditugu laguntza hauetara: 1,5 milioi proiektuak maila teorikoan garatzeko eta beste 1,6 milioi euro proiektuak martxan jartzeko. Iaz baino %33 enpresa gehiagok hartu dute parte aurtengo deialdian.
Zerga sisteman ere jarraituko dugu borrokatzen langileen parte-hartzeak hobariak izan ditzan. Iaz Ogasun sailarekin eta Gipuzkoa Berritzen elkartearekin elkarlanean landu genuen proposamena. Bi aldeei onurak ekartzea da gure helburua: alde batetik enpresari, eta bestetik langileari. Planteamendu hau gure foru arauan sartu genuen baina EAJ, PP eta PSEk kontraerreforma fiskala egin zuten eta neurri hauek bertan behera geratu ziren. Baina atzera martxan jartzen saiatuko gara, uste dugulako benetan apustua egin nahi bada parte-hartzearen alde, baliabideak ere jarri behar direla sustatzeko.
Hainbat foro ere jarri dituzue martxan enpresarien ordezkariekin, sindikatuekin... bada gutxieneko adostasunik lanerako?
Denok ados gaude gaia oso garrantzitsua izango dela etorkizunean enpresen lehiakortasuna bultzatzeko. Moduetan eta dinamiketan daude eztabaidak. Jardunaldietan argi ikusi zen kezka nagusia zein den sindikatuen aldetik: ezin ditugula bereizi langileen parte-hartze proiektuak eta lan harremanen esparrua. Lan erreformak langileak hein batean babes gabe utzi ditu eta hori ere kontuan hartu behar da. Eztabaida integralagoa izan behar da. Aldunditik ere ados gaude, langileak integratu nahi baditugu enpresaren dinamiketan, lan erreforma ere eztabaidagai jarri behar da, benetako aurrerapausoak eman nahi baditugu. Denak izango dira beharrezko: sindikatuak, enpresa elkarte oro, teorizazioan lan handia egin duten unibertsitateak... zailtasunak badira baina badago borondatea aurrera egiteko.
Enpresa bakoitzean parte-hartzea era askotakoa izan daiteke (jabetzatik hasi eta lanpostuko erabakietara mugatzen deneraino). GFAk zer parte-hartze mota bultzako du?
Jardunaldietan zalantzan jarri zen langileek enpresaren etekinetan bakarrik parte-hartzeak norainoko onurak ekarriko lituzkeen. Uste dugu hau ez dela etorkizunerako interesgarria, ez duelako benetan langilea asebetetzen, ez duelako langilearen konpromisoa sustatzen. Erabakietan parte-hartzea garrantzitsua da. Hortik eratorriko da langileak jabetzan izan dezakeen parte-hartzea. Baina enpresa bakoitza kasu bat denez, guk parte-hartze mota guztiak bultzako ditugu.
Aldundiak antolatuta “Gipuzkoan elkarlanean partaidetza eraikitzen” jardunaldiak egin ziren Donostian, urriaren 23 eta 24an. Jende ugari bertaratu zen entzutera, bai enpresa mundukoak, unibertsitatekoak, erakundeetakoak... Uriguenek oso positibo baloratu ditu: “Gai hau enpresa askoren orain arteko jarduna haustera ez, baina aldatzera dator. Adierazgarria izan zen lau sindikatuak mahai berean egotea honi buruz zintzoki eztabaidatzen. Britainia Handiko aholkulari independentea edo Europako Batzordeko kideak egotea garrantzitsua izan zen, Gipuzkoa erreferente egiten duelako parte hartzearen gaian”. Horrelako foro gehiago antolatzeko konpromisoa hartu dutela ziurtatu du eta gaineratu: “Jardunaldietan ikusi zen pertsonak ahaldundu behar ditugula eta pertsonetan zentratu behar dugula ahalegina, pertsonok osatzen ditugulako erakunde guztiak, eta erakundeon lehiakortasuna hortik etorriko delako”.
Jardunaldiak osorik bideoz ikus-entzungai izango dira laster www.gipuzkoapartaidetza.net webgunean.
Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
11 doctors in health care earn 230,000 euros each year, one of the practices 18,000 euros
This Thursday, EH Bila asked the Government of Navarre to investigate and correct this situation in the plenary session of the Parliament of Navarre. The UPN and the PP have joined the... [+]