Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Klimaren aldaketa: Anormaltasun berrira ohitzeko tentazioa

  • Klimaren gailurra burutu du irailaren 23an Nazio Batuen Erakundeak New Yorkeko egoitzan. Agintariek hitzartu dute, hamaikagarrenez, neurriak hartuko dituztela klimaren aldaketa eragozteko eta dagoenekoz aldatua den klimaren gorabeherei jendeek aurre egin ahal izateko. Baina zerekin alderatuta ezarritzen dira helburuak?

Irudian, Kate Leeming abenturazale australiarra. Leemingek zeharkatu berria du Afrika
Irudian, Kate Leeming abenturazale australiarra. Leemingek zeharkatu berria du Afrika "Breaking the Cycle Expedition" txangoan, 22.000 kilometro Senegaletik Somaliara. Argazkia Nigerreko paraje desertiko batean dago egina. Duela ez hainbeste, Saheleko leku hauek guztiak sabana izanak ziren, lehenago Sahara izan zen moduan. Bertako herritar gazteek nekez sinetsiko dute horrelakorik. Guregandik hurbilago, basamortu bilakatzeko bidean den Espainiako jende gehienek uste dute penintsula beti izan dela horrelakoa. Nafarroan nork sinetsiko dizu Bardeak baso izan direla orain dela gutxi arte? Jendeen pertzepzio okerra arazo larria da etorkizuna antolatzeko. Ingurumena eta baliabideak berreskuratzeko arautegietan erakundeek ahazten dituzte planetak lehen zeuzkan baliabideen kopuru, kalitate eta aniztasunak. Berreskuratzeko aukerak alferrik galtzen dituzte eta kalteak betirakotzen.

“New Normal” irakurtzen da  gero eta sarriago. Alegia, normaltasun berria, lehen ez baina gaur dagoenekoz normala omen dena. Aldaketa handiak gertatu ostean ezarri den normalitatea. Baina gauzak orain new normal direla onartzeak berak ez ote dakar ondoriorik?

Berrikitan Bussiness Insider ekonomiari buruzko hedabideak “'The New Normal' Has Been Devastating For America” (Normaltasun berria desastrea suertatu da AEBentzako) artikuluan Mohamed El-Erianek idatzi du new normal kontzeptua asmatu zutela PIMCOko ekonomialariek. PIMCO korporazioa da mundu globalizatuan agintzen duten inbertsio funtsen kudeatzaile handienetako bat.

“2008ko finantza krisiaren biharamunean sorturik –dio El-Erianek–  new normal kontzeptuak azpimarratzen du orain normaltasunez hartu behar dela Mendebaldeko ekonomiek berriro abiatu ezin izatea zikloen jardun tipikoan. (...)   Berriro goraka hasi eta ‘V’ gisako irudia eginez hazteko orde, ekonomiak mugarik gabe jarraituko duela ahul eta langabeziak ohi baino altuago”.

New normal, beraz, da onartzea mundua aldatu dela eta ezer ez dela berdin izanen. Ekonomia eta gizarte antolamenduari buruzko eztabaidetan gero eta usuago erabiltzen da eta klimaren aldaketaz aritzean ere bai, Dawn Stoverrek The Bulletin of the Atomic Scientistsen plazaratu “Climate: the new abnormal” kronikan azaldu duenez. Zientzia kontuetan berezitutako idazlea da Stover.

“Normaltasun berria” esaldia gero eta sarriagotan aurkitzen da klimaren aldaketari buruzko artikuluetan. Eurite izugarriak eta uholde handiak dira orain new normal. Berdin idorteak, oihanetako suteak edo Artikoa olatu erraldoietan urtzea. Center for American Progresseko ekintzaileek diote: “Geuk sortutako anormaltasun berrira egokitu behar dugu. Gure esku dago askoz okerragoak gertatzea ala ez”. Baina jokabide honek ere, asmo on eta guzti, arriskuak badauzka berekin.

“Anormaltasun berriaren leloarekin –idatzi du Stoverrek– klimaren ikerlariek eta komunikatzaile handiek jendeari jakinarazi nahi diote klima erotzen ari dela eta hori geldiarazteko lan egin behar dutela. Baina esaldiak justu alderantzizkoa lortzen baldin badu, zer? Benetan zabaltzen dutena bada beroketa globala, edo klimaren zoratzea, ohiko bilakatu dela, berria baina normala?”.

Klimarekin gertatzen ari dena ez da normala, baina berria ere ez.  Jendeok amnesia daukagu klimaz.  Munduko Meteorologia Elkartearen idazkari nagusi Michel Jarraudak esan duen moduan, “azken hiru hamarkadotan mundu eta eskualde mailako tenperaturek halako berotzea ezagutu dutenez, gaur 30 urte baino gutxiago dauzkaten gazte gehienak sekula bizi izan gabeak dira beroketa globalik gabeko mundu batean”.

Mundutarron memoria laburra da. AEBetako inkestek erakutsi dute bertako biztanleen hiru laurdenek ez dakitela Gerra Hotz famatua noren kontra zeukaten amerikarrek; aldiz, milaka arma atomiko dauzkate oraindik AEBek, gehienek Errusia daukatela jomuga, eta jendeak horiek normaltzat dauzka.      

Zerekin alderatu?

Belaunaldi bakoitzak definitzen duenez beretzako normala zer den, etorkizunean jendeak ahaztuta eduki lezake aurreko belaunaldientzako gauzak nola ziren, horrela uko eginik aurrekoek edukitako baliabideak berreskuratu ahal izateari.

Ahazturari loturik aipatzen du Stoverrek bigarren fenomeno bat:  konparaketako erreferentziak jaistea. Daniel Pauli itsas biologoak erabiltzen omen zuen shifting baseline syndrome kontzeptua, erreferentzia beheratzeko sindromea. “Arrantza ikertzen duten zientzialariek belaunaldi bakoitzean gutxieneko arrain kopurua definitzerakoan alderatzen dute beren ikasketak hasitakoan ezagutu zutenarekin, kopuruetan bezala espezieen aniztasunean. Hurrengo belaunaldia datorrenerako arrain kopurua urritu da baina gazteok oinarritzat erabiliko dute berek ezagututakoa”. Bakoitza horrela egokitzen delarik berak ezagutu duenera, arraiak kopuruz eta espeziez urrituz doaz horiek berreskuratzeko helburuak ere ez direlako inoiz ondo ezartzen.

Zientzialariak horrela despistatzen baldin badira, ezin gutxiago nahastu herritarrak. Azkenean,  oihan basatirik, bideratu gabeko errekarik, kostalde librerik eta padurarik gabeko munduari normala deritzo jendeak, sekula ezagutu ez dituelako horiek beren oparotasun betean.

“Konparaketarako erreferentziak apaltze horrek arazo nagusi bat dakar: nola sartuko diozu buruan jendeari mundua aldaketa izugarrietan murgilduta dagoela, beroketa globala eta espezieen suntsiketa masiboa gertatzen, ez badira gai antzemateko urte gutxi batzuetan jazotzen diren aldaketak baizik? Nola ohartarazi galdutakoa berreskuratzea ere posible litzatekeela?”.

Dawn Stoverrek uste du historialariek lan handia daukatela herritarrei erakusten lehenago mundua nolakoa izana den, grafikoak eta irudiak, ahal direnean argazkiak, erabili behar dituztela jendeei begien aurrean jartzeko lehen mundua nolakoa izana den. Ekintzaile ekologistek herri eta hirietako zaharrenak ere erabili beharko lituzkete, gazteagoei erakutsi diezaieten nola aldatu den ingurumena.

“Gutxi ikertu dira –dio Stoverrek– jendeek aldaketan den munduaz dauzkaten pertzepzioak, eta aldi berean, jendearen pertzepziook garrantzia berezia dute klimaren aldaketaren kontrako borrokaren eraginkortasunean. (...) Jendea prest dago aldaketak onartzeko bere bizirautea arriskuan dagoenean, baina [arriskuez ez ohartzeagatik] iruditzen zaio azpiegituretan, energian, zergetan eta arauketan egin beharreko aldaketak garestiegiak direla”.

Bitartean, klimaren aldaketa eragozteko eta dagoenekoz gertatutakora egokitzeko (mitigation eta adaptation) estrategiak gero eta oinarri apalagoen gainean eraiki dira. Lehen eskuragai zeuden ura, arraina eta gainerako baliabideak abiapuntu urriegietan kalkulatu dira, eta alderantziz, horiek kontserbatzeko estrategientzako kalkulu baikorregiak ezarri.

Adibide nabarmen bat aipatzen du Stoverrek, sekula ikusi gabeko lehortea jasaten ari den Kalifornia dela eta. Environmental Research Letters aldizkariak erakutsi du Kaliforniak baimenduta dauzkan ur bolumenek denetara osatzen dute urte batean herrialdean euriak uzten dien guztia halako bost. Fisikoki ezinezkoa, idortearen eragina okerragotzen duena... baina lege diren paperetan bildua.


You are interested in the channel: Larrialdi klimatikoa
"Urgent action is needed, particularly with regard to flood risks"
Copernicus and the World Meterological Organization have confirmed their studies at the beginning of the year: Europe has broken the heat record. At least 413,000 people were affected and 335 died last year from storms and floods in Europe.

2025-04-09
The perfect couple

Today’s Venice is built on an archipelago of 118 islands. These islands are connected by 455 bridges. The city is based on mud rather than Lura. Millions of trees in the area were cut down from the 9th century onwards to build piles and cement the city. Years have passed and... [+]


2025-04-02 | Nicolas Goñi
The drought in Angola threatens 2.3 million people, but who cares?
The most neglected humanitarian crisis in the world is the one that has persisted in southwestern Angola since 2019. As a result of a prolonged drought fuelled by climate change, millions of people live in poor or inadequate food and are forced to make great efforts to find... [+]

Aztarnak

Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


Fernando Valladares:
“Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko”

Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]


Eredu inspiratzaileak martxan jartzera animatu ditu Antzuolako ikasleak Fenando Valladares biologoak

Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? Fernando Valladares biologoak hainbat gako eman dizkie... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Monte Perdido is included among the glaciers in danger of extinction
An international registry documenting the ice masses in danger of extinction has included Monte Perdido of the Pyrenees in the list.

January 2025, the hottest January ever recorded worldwide
January this year was the warmest since 1850. In addition, it maintains the trend of the previous months, being the eighteenth among the last nineteen months, breaking the heat records.

Extreme heat would cause 2.3 million deaths in Europe by the end of the century
According to the article published in the journal Nature Medicine, the increase in heat deaths due to the greenhouse effect will be greater than the decrease in death caused by the cold. In addition, even the best heat conditioning would not completely solve the problem.

Greenpeace takes action against Urdaibai project at the Guggenheim Museum
On Sunday afternoon, about 30 Greenpeace members took action against the Urdaibai project at the Guggenheim Museum in Bilbao. They represent ten plants and animal species.

Eguneraketa berriak daude