Industria farmazeutikoa negozio handia dela ez da sekretua inorentzat. Duela 20 urtetik C hepatitisa duen Legazpiko pertsona batek, Lakuako gobernua salatu zuen joan den astean, honek ukatu egin diolako %95eko eraginkortasuna duen –baina oso garestia den– Sovaldi botikarekin tratatzea. Bi asteko tratamenduak 80.000 euro balio ditu. Beste 3.000 herritar daude Espainiako Estatuan urgentziaz botika hori behar dutenak. Ez badute lortzen, hil egingo dira.
Egia da botikaren prezioa oso garestia dela. Baina egia da, baita ere, heriotzatik libratzen dituela gaixo daudenak. Gobernuek erantzukizun hori bere gain hartu behar lukete eta industria farmazeutikoarekin negoziatu, prezioa izugarri jaitsi dezan. Eta bitartean, botika hori eman beharko liokete behar duenari. Ez badute halakorik egiten, kapitalismoaren krisiak eragindako murrizketen parte izango dira. Gastu publikoaren lehentasunak zehaztu behar dira. Bizitza salbatzeak politika ororen lehen eginkizuna izan behar luke. Gainera, dirua ez da falta, ondo banatzea da kontua. Esaterako, Lakuak norabide eta geltokirik ez duen AHTn gastatutako milaka milioiak bideratu ditzake halako kasuetarako. Euskal Herriko presio fiskala Europar Batasunaren batez bestekoaren parean jarriko bagenu, 6.500 milioi euro gehiago izango genituzke diru-kutxa publikoetan. Iruzur fiskala jazarriz gero beste milaka milioi euro batzuk lortuko lirateke.
Hortaz, industria farmazeutikoak prezioak jaitsi behar ditu, baina gobernuek gastu publikoaren lehentasuna zehaztu. Eta bizitzak salbatu eta herritarren osasuna hobetu. Horretarako diru ekarpen gehiago bilatu beharko dituzte, presio fiskalaren bidez edo iruzur eta paradisu fiskalen kontra eginez, eta ustelkeria errotik kenduz. Dirua soberan lukete, Legazpiko pertsona honek eta gaixo guztiek botika garestiok eskura izan ditzaten. Dirua badago, borondate politikoa falta da.
Budgets and the closure of annual accounts are nothing more at this time, from the domestic economy to most of the socio-economic spaces that we share. Large companies have begun to extract calculators and implement major plans for 2025. Small and medium-sized institutions and... [+]
The policy of the Basque Government to criminalise the poor has become news again in November. Lanbide has created an anonymous whistleblower for honest citizens to denounce “any suspicion of irregular actions” from potentially fraudulent citizens receiving Income Guarantee... [+]
Remember? 90% of Parliament adopted the Education Agreement two centuries ago – forgive me, two years ago. The reaction of the leftist congressmen moved between euphoria and moderate satisfaction. According to the approved document, private institutions would continue to... [+]