Bero sapak eta zirimiri freskagarriak nahasita ekarri dizkigun uda honetan puri-purian egon den kontu batekin nator Argiako orrialde hpmetara. Gehiegi izerditzea –teknikoki hiperhidrosia esaten zaio– gauza aski arrunta da uda partean, baina telebistan agertzen diren produktu kosmetiko ugariren eslogan behin eta berriz errepikatua izateaz gain, pertsona askorentzat arazo eta endredo sortzaile ere bihurtzen da sarritan.
Aspaldi samarretik ezagutzen dugu zenbait animalia espezietan feromonek botatzen dituzten usain bereziak bitarteko gertatzen den erakarpen sexuala, eta dokumentalak medio gauza onartutzat hartzen dugu. Baina azken urteotan, gure gizarteak gero eta baztertuago dauzkala gisa horretako usain bortitzak, gizartea “usaingabetu” egin dela. Garai batean erakarpen sexualaren paradigma nagusia izan zitezkeen perfumeek ere sotiltasunaren aldeko aukera egin dute azken urteotan.
Argi dago, nolanahi, beroarekin batera gorputzeko atal jakin batzuek (galtzarbeek, oinek, eskuek eta agerian dauden gainerako gorputz-atalek) atsekabe ugari ematen digutela izerdia dela eta. Izan ere, izerditzea itxura txarrarekin lotzen da, ez dago ongi ikusia.
Ikuspegi hori alde batera utzi eta beste alderdi bat jorratu nahi nuke, ordea: izerditzea txarra al da osasunerako? Hona erantzuna: ezta inola ere. Izerditzea giza gorputzak tenperatura erregulatzeko duen sistema garrantzitsuenetako bat da. Hainbat milioi izerdi-guruin dauzkagu, gorputz osoan banatuta, inguruarekiko tenperatura-trukean parte hartzen dutenak elektrolito ugari kanporatuz. Termometroa 30 ºC-tik gora igotzen denean –eta uda honetan sarritan gertatu da–, izerdi gehiago egiten da, nabarmen bihurtuz gainera. Hortxe hasten dira arazoak.
Gehiegizko transpirazioaz kexatzen direnak gorputz-atal ondo mugatuetan, oinetan eta galtzarbeetan bereziki, dauzkate arazoak. Leku horietan, izerdi-guruin ugari daude, bi eratakoak: ekrinoak eta apokrinoak. Aurrenekoak gorputz osoan modu uniformean banatzen dira, baina guruin apokrinoak gorputzeko bi atal horietan, bularrean eta perineoan baino ez daude. Perineoko guruinek, hain zuzen, garapen sexualarekin batera jartzen dira martxan, eta jariatzen duten izerdia oso kontzentratua da, bakterioek deskonposatzen dutenean usain berezia botatzen duena.
Emozioek, janari minek, aspirinek, urduritasunak, oinazeak eta beste hainbat arrazoik nabarmen gehitzen dute izerdi jarioa. Zer egin daiteke kasu horietan? Logikak agintzen duen bezala, galdutako ura edari bidez berreskuratu behar da, beste ezeren aurretik. Merkatuan hain ugari diren transpirazioaren kontrako produktu lokalak –desodoranteak, alegia– baliagarri gertatuko dira kasu askotan, gehiegizko izerdi-galera horiek kontrolatzen laguntzeko. Azkenik, hiperhidrosi kasurik larrienak konpontzeko kirurgia lokala erabili beharko da. Edozein kasutan, dermatologoari egindako bisitak zalantza guztiak uxatuko dizkizu.
Washington (EE.UU. ), 1807. The US Constitution banned transatlantic slave trade. This does not mean that slavery has been abolished, but that the main source of the slaves has been interrupted. Thus, slave women became the only way to “produce” new slaves.
So in 1845, in... [+]
What blew me a lot is the way some doctors talk to the patient. They talk to us about pain as if we were children. As I have had two kidney transplants, I know what I mean: among other things, I have had a tube inside my penis. Because of the anesthesia, I didn't feel how I got... [+]
Today I have come to start with my words.
Four years!
I've taken four years to get my life back.
Four years also lived to flee the prison.
Four years… In silence… Just… Leaving aside the life of the past… To understand the functioning of my different mind and to... [+]
Lack of good doctors for a high middle grade policy. This policy has ensured that very few young people have reached the medical career and the MIR has further removed people from that career.
And there are few Basque doctors because the knowledge of Euskera in this profession... [+]
Rainy red mornings, red blondes. Little with the Aramaio train and soon wind turbines will be installed, destroying the mountains. The wind of the river, from Vitoria, leads us along the same path: the river. Infrastructures yes, all we want, but not socio-health care... [+]
We are now talking more about mental health, psychological well-being and its impact on our quality of life. It is a source of joy, because it helps to get the subject out of the closet, because by showing that the pain we all have (and not a few) the discomfort normalizes and... [+]
Haur eta gazteen egoera emozional eta psikologiko txarra dela-eta, irakasleak gaindituta daudela eta ikastetxe bakoitzean psikologo bat ezarri beharko litzatekeela aldarrikatzen du mugimendu batek. Hari horri tiraka, jakin nahi izan dugu zein den pandemiak eskoletan utzi duen... [+]