Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Bistan da gurasoek eta euren seme-alabek desberdin hitz egiten dutela"

  • 25 urte daramatza euskalkien azterketan Koldo Zuazok (Eibar, 1956). Euskal Herriko Unibertsitatean Dialektologia irakasle,hainbat lan argitaratu ditu han-hemengo hizkeren gainean. Euskalkiak (Elkar, 2014) izeneko liburua du udaberrian kaleratua, euskalkiak, azpieuskalkiak eta hizkerak aztergai. 2020rako bukatu nahi luke gaur egungo euskararen azalpen osoa. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Bizkaiko mendebala ditu oraindik ere zain.

"Beste hizkuntzetan aspaldi egin dira lan horiek eta oraintxe ari naiz ni, XXI. mendean, azpieuskalkien eta hizkeren ezaugarriak azaleratu nahirik".Zaldi Ero
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

XXI. mendeko Luziano Bonaparte printzea zaitugu.

Ez, baina hark egin zuen bide bera ibiltzea egokitu zait. Gainera, biok jaso dugu laguntza eta babes zabala geure ibilbidean. Orain, esate baterako, Saran daukat neure lantegia eta iaz, urriaren 1ean, goizeko 11etan hara heldu, eta arratsaldeko hiruretan etxean neukan ikastolako guraso bat ate joka, Marie-Pierre Pradere, lehenbiziko bi asteetako lan-programa eskuan zuela: egunero, goizean, pertsona bat izango nuen elkarrizketatu zain; bazkalondoan, beste bat. Hirugarrena, iluntzean. Horrela egunero, jai eta aste, larunbat eta igande. Hori sekulakoa da! Pertsona arrunt bezala joan izan banintz, nola ezagutu eta inguratu hiztun egokiak? Zenbat denbora eman beharko ote nuen horretan?...

Euskalkiak argitaratu berri duzu. Sarreran diozu 1989an duela hasiera zure lanak, 25 urte daramatzazula honetan…

1989an Koldo Mitxelena Ikerkuntza Saria sortu zuen Errenteriako Udalak, eta Arabako euskara gaitzat hartu eta hura aztertzea bururatu zitzaidan, Mitxelena izan zelako Arabako euskaraz ikertu zuen lehena. Lana egin eta saria irabazi nuen. Baina gehiago jakiteko gogoa geratu zitzaidan, eta lanean jarraitu nuen. Araba ondoko herri euskaldunetara joan nintzen: Deba ibarrera lehenengo, Oñati eta Aretxabaleta aldera, eta Goierrira gero. Hurrena, Nafarroara, Urdiainera. Hango euskara entzun, eta oso berezia iruditu zitzaidan. Bonapartek, berriz, gipuzkeran sartu zuen. Ez zitzaidan erabaki zuzena iruditu eta galdera hauxe egin nion neure buruari: “Ea hemen ez ezik beste zenbait lekutan ere erratu den gure Bonaparte, edo ea euskara bera aldatu ote den ordutik hona?”. Ondoren, Errenteria eta Irun bitartean ibili nintzen, Baztanen, Iparraldera igaro nintzen… Iparraldean, esaterako, hiru euskalki bereizi zituen Bonapartek Lapurdin eta Nafarroa Beherean. Nik, ordea, ez nuen horrenbesteko alderik sumatzen hango euskaran. Orduan hartu nuen erabakia: “Euskal Herria alderik alde ezagutu eta gaur egungo euskara zertan den ikusi behar diat”. Horrela hasi nintzen.

Bonapartek huts egin zuen sailkapenean, ala euskara aldatu egin da ordutik hona?

Batez ere bigarrena: euskara ikaragarri aldatu da. Jakina, Bonaparte gizakia zenez, hutsegiteak ere izan zituen. Esate baterako, Urdiaingo eta Etxarri Aranazko hizkeretara itzulpen batzuk egin zitzan agindu zion hango apaiz bati. Garai hartan ez zegoen dialektologia zer zen zekien lagun askorik eta apaiz hark, nonbait, Bonapartek euskara “onera” itzultzea nahiko zuela pentsatu, eta Tolosaldeko euskarara itzuli zuen, hura zelako garai hartan euskara on eta dotoretzat jotzen zena. Bonapartek, itzulpen haiek ikusita, gipuzkeraren barruan sartu zituen Urdiain eta Etxarri Aranatz.

Bonaparteren sailkapenak balio du gaur egun?

Lekukotasun historiko moduan, bai. Bestela, uste dut Lapurdin eta Nafarroa Beherean hiru euskalki bereiztea gehiegizkoa dela. Gehienbat, horretantxe ikusten diot Bonaparteren sailkapenari akatsa. Gainerakoak, xehetasun kontuak dira.

Belaunaldien artean hizkeraren etena gertatu dela diozu liburuan.

Ez da bat-bateko etena, baina bistan da gurasoek eta euren seme-alabek desberdin hitz egiten dutela. Aitaita-amamen eta iloben artean argiago ikusten da aldea. Hala ere, oharra egin behar dut horretaz. Hizkuntza sendo dagoen lekuetan ez da hain nabarmena. Eman dezagun Ondarroa bat, Azpeitia bat, Araitz bat… horietan ez da hain erabatekoa. Aldiz, Durango batean, edo Urdiain batean… euskararen egoera makalagoa den herrietan, eskola gertatu da euskara jasotzeko iturri nagusia, eta eskolakoa eta etxekoa desberdinegiak gertatu dira. Horrek ekarri du aitaita-amamek eta haien ilobek hain hizkera desberdinak egitea. Eta horrek arazoak ekarri ditu eta ekarriko ditu.

2008an egin zenuen Euskalkiak, euskararen dialektoak liburua. Bidea egin duzu harrezkero, eta berrikuntzak ere badira…

Berrikuntza bi, behintzat, badira eta oso esanguratsuak. Batetik, euskalkien jatorriari dagokiona. Ikuspegi klasikoaren arabera, euskalkiak oso zaharrak dira. Baina ez da azterketa sakonik egin. Elena Barrena historialariak heldu zion gaiari. Mendietan jarri zituen euskalkien sorlekuak. Horrek inplizituki esan nahi du euskalkiak artzain ekonomia garaikoak direla, oso aspaldikoak. Mitxelenak oso bestela ikusi zuen egoera. Haren iritziz, euskalkiak erromatarrak hona etorri ondorengoak dira. Gaur egun ziurtzat eman dezakegu Mitxelenaren ikuspegia, eta nire ekarpena euskalkien sorlekua hiriguneetan jartzea izan da, eta hirigune horiek lotzen dituzten bideei inportantzia ematea. Horren arabera, sei sorleku izan dira: Iruñea, Gasteiz, Tolosa-Hernani-Donostia ardatza, Gernika-Bermeo-Zornotza –eta, beharbada, Durango– ardatza, Lapurdiko itsasbazterra. Ekialdean ere izan da sorleku esanguratsu bat, baina ez dut garbi ikusten haren kokagune zehatza.

Zuberoan ari zara bila…

Hasieran uste nuen Zuberoan egon zitekeela, baina Zuberoa oso txikia izan da, eta aldiz, ekialdeko berrikuntzak asko izan dira eta oso eremu zabalera hedatu dira: Nafarroa Beherera, Lapurdiko ekialdera, Erronkarira eta Zaraitzura. Hori horrela izateko, hirigune indartsuren batetik abiatu behar izan dute, azpiegitura sendoko lekuren batetik… Egoera hori ulertu nahian, Arabako adibidea etorri zitzaidan gogora: alegia, orain dela hogei urte inork ez zuen uste Araban ezer sor zitekeenik, guztiz erdalduntzat jotzen genuelako. Modu berean, litekeena da Biarno eta Huesca, gaur egun erdaldunak diren arren, ekialdeko euskalkiaren sorleku izatea. Ez dut esan nahi hori horrela izan zenik, ate hori zabalik utzi behar dugula baizik. Etorkizuneko ikerketek ekarriko dute argia.

Euskalkiak ditugu batetik, azpieuskalkiak bestetik. Euskalkien mapa findu nahian ari zara etengabe.

Bonapartek berak ere esan zuen azpieuskalkiak bazirela eta 25 bereizi zituen. Nik ere esan izan dut azpieuskalkiak badirela, baina orain arte ez ditut sekula azaldu. Horixe izan da Euskalkiak liburuaren bigarren berrikuntza nagusia. Etorkizunera begira, hizkerak aztertzea geratzen zait. Liburu honetan sei aurkeztu ditut, eta hurrengorako utzi ditut gainerakoak.

Ez gara orain eta hemen ezaugarri morfo-fonologikoak haizatzen hasiko. Hor du liburua irakurle saiatuak eskura. Bakarka ari zara lanean?

Bakarka ari naiz, bai eta ez. Bonaparteren garaiarekin alderatuta, gaur egun bibliografia zabala dago, lan asko egin da. Ez daukat herri guztietara joan beharrik. Askotan, etxetik irten gabe, irakurriz eta bestek egindako lanak erabiliz egiten dut lan. Jakina, ondoren, dena delako tokira joan eta datuak egiaztatzea dagokit, baina egiaztatzea samurra da. Bonaparte, aldiz, hutsetik abiatu zen, eta hutsetik abiatu beharra beti da gogorra. Horixe aitortu behar diogu Bonaparteri. Inoiz esan izan didate Bonaparteren kontrario nagusia naizela, eta nik ezetz diot, alderantziz dela, Bonaparteren aldekorik handiena naizela, lan hau egitea zein nekosoa den beste inork baino hobeto ikusi dudalako joan den aspaldi luzean. Bonapartek, gainera, askozaz ere egoera txarragoan jardun zuen lanean: erdalduna zen, Londresen bizi zen… Hark bai eduki zuela meritua!

Aitortu zaio meritu hori?

Ez behar beste. Euskalkien gaineko lanagatik da ezaguna Bonaparte gurean, baina, horretaz aparte, berak zabaldu zuen Euskal Herri osoan ortografia sistema berria. Xahok bazituen proposamen batzuk eginak Iparraldean, baina haren albisteak ez ziren hona heldu harik eta Bonaparte azaldu zen arte. Bonapartek, bestalde, bazela euskalki indartsu bat aldarrikatu zuen, Italian Toskanakoa zuten moduan, eta Gipuzkoako euskarak bete behar zuela leku hori. Hori guztia ez zaio Bonaparteri aitortu. Bestalde, XIX. mende hartan, hemengook uste genuen euskara hizkuntza basatia zela, ez zuela ezertarako balio. Eta pertsonalitate handi bat Londrestik etorri eta euskaraz ikastea, harrigarria gertatu zitzaion hemengo agintari eta jende handiari. Eta Euskal Herri barruan ez ezik, Europan barrena ere zabaldu zuen euskararen ospea.

Bonaparteren ekarri handia hor gelditu zen, ordea. Dialektologia ez zen urte askoan aitzinatu.

Unibertsitaterik eza da arrazoi nagusia, klabea, eta ez bakarrik hizkuntzari dagokionez, baita historian, arkeologian… arlo guztietan ere. 1980 arte, zerbait ikasi nahi zuenak Valladolidera, Zaragozara, Bordelera… joan behar zuen. Eta leku horietara joanda ere, ez zeukan gure gaiak ikasteko aukerarik. Horregatik gabiltza atzeratuta. Dialektologiari dagokionez, Bonapartek euskalkien mapa egin zuen, baina ez zituen euren ezaugarriak zehatz-mehatz adierazi. Beste hizkuntzetan aspaldi egin dira lan horiek, eta ni, esate baterako, oraintxe ari naiz, XXI. mendean, azpieuskalkien eta hizkeren ezaugarriak azaleratu nahirik.


You are interested in the channel: Hizkuntzalaritza
Brushes for merging Euskera and Sex-Gender Dissidents
‘Xoka. Ehgam Navarra organised the ‘Jites dissidents’ conference. Three sessions will be held in Laba de Pamplona: 5, 13 and 19 November.

2024-10-24 | Rafa Arriola
Good morning, Spain…

We are seeing more and more spelling errors in the writings of social networks, not only of young people, but also of the media. Some have become so common that they hardly hurt their eyes.

In this way, we can read in Spanish many things like: "You lose a dog," "It'll be that or k... [+]


Undertake and continue

Euskaltzaindia's motto is "ekin eta jarrai" ("ekin eta jarrai"), the outlawing of Euskaltzaindia. I don't know why the Academy wasn't outlawed, all three words appeared on its logo. The allegations have been made with less - and (those of one age remember the cassette of The Mondragon... [+]


2024-08-12 | Sustatu
Names of Kip and Chep
Kenyan athlete Faith Chepngetich Kipyegon won the 1,500 meter athletic test on Saturday, on the penultimate day of Paris 2024, becoming the second woman in history to win three Olympic gold medals in athletics. In Chepngetich and Kipyegon there is a small detail that can be... [+]

2024-06-25 | Euskal Irratiak
Pantxoa Etxegoin
“Euskararen diagnostiko bateratu bat erdietsi nahi dugu Iparraldean euskara biziberritzeko”

Euskararen biziberritzea Ipar Euskal Herrian jardunaldia antolatzen du ostiral honetan Baionan Euskaltzaindiak. Euskararen alde egiten dena eta ez dena eztabaidatzeko mementoa izango da. Eragileak eta politikariak bilduko dira egun osoan.


2024-06-13 | Rafa Arriola
Not suitable

In a one-hour commute to the workplace, I am accompanied by the car radio. On yesterday's journey, I had the opportunity to enjoy a short story program, as the last port of the road, full of curves, began in Karrantza. Short legends, yes, of few words, but stories of great... [+]


The Komunikabideak and Euskaltzaindia Foundation will award Basque children from Mañeruibar
The act will recognize the efforts of the families of the peoples of the mixed and non-Basque area in which the Basque Country had disappeared. The event will begin at 11:30 in the City Hall with the video of filmmaker Oskar Alegría.

Linguist Maitena Duhalde
“I’ve described the language of the current generation of 80-90 years on the slope of Lapurdi”
Duhalde was born in San Juan de Luz in 1987, but has lived and grown in Uztaritze, and the Basque variants heard both at home and in the village have encouraged Lapurdi to make a thesis about the Basque hillside. He currently works as a professor at the Faculty of Education of... [+]

The hand of Irulegi, what news does Antiquity magazine bring?
A group of experts has published in the international scientific journal an article that explains the most “complete” research on the bronze piece exposed in the fortified people of the Iron Age of Irulegi. It incorporates news that we didn't know until now.

2024-01-05 | ARGIA
Mikel Pérez
"The mixture of Basque and Spanish is not solely due to linguistic competence"
The linguist Mikel Pérez González is analyzing the alternation of codes used to speak, that is, how the Basques mix the Basque with the Spanish. One of the reasons for alternation is competition in Basque, but Pérez has told more.

2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorra requires a minimum level of Catalan to reside
The new Catalan defense law of Andorra will require the basic level of Catalan in order to live and work in it. They shall require a level below Title A2.

2023-07-20 | Cira Crespo
Ani Nandi, socio-linguistic
"It was thought that if you introduced language into the education system, people would talk, but not."
Ani Nandi is an Indian sociolinguist born in West Bengal. He is currently a postdoctoral researcher at the Department of Linguistics and Basque Studies at UPV/EHU and a collaborator at the Seminar of Sociolinguistics of the Real Academia de Galicia (Real Academia Galega) and at... [+]

2023-07-12 | ARGIA
Micromachismo, egia berdadero, afarikazioa… the Euskaltzaindia Dictionary contains 646 new forms
Euskaltzaindia updated the dictionary online: It has received 646 new forms in the last six months and 1,130 has been adapted or refined. They have also attached importance to adjusting the existing. “We have also reviewed the examples, especially those relating to equality:... [+]

Eguneraketa berriak daude