Aforismoak gustuko ditugunoi bazka polita eman digute hilabeteotan. Uda aurretik Karlos Linazasororen Alferrik ez balitz (Elkar, 2013) bilduma heldu zitzaigun eskuetara. Mila aforismo batu zituen egileak okasiorako, 2009-2013 artean onduak. Azken seiak nabarmendu ditu editoreak, liburuaren atzealdean. Esate baterako, “Izuz akabatzen nago: ideia propio bat izan dut”, edo “Hasieran Hitza zen. Gero, apaizek mundua hiztegiz bete zuten”. Neronek, aldiz, hasierakoak nahiago. Halaxe dio lehenak: “Batzuetan, aforismo bat idazteko nobela bat urratu behar da”.
Egunotan, berriz, Gerrari tiroka helarazi digu Joseba Berriotxoak. Gerraren aurkako serbiar aforismoak dira liburuan bildu direnak, Hasier Agirrek itzuliak. Horietarik asko, benetako bonbatzat hartu ditut nik –barka definiziorako irudimen eskasa–: “Serbia hilobiz beteta dago. Gu gara gizakiaren neurrira eginiko herri bakarra!”, “Herriak koartada ezin hobea dauka. Ez da inoiz agintariekin egon”, “Krimenaren katea bitan zatitu da. Erdi bat kartzelan dago, bestea parlamentuan”. “Ez iezadazue etsipena kendu! Daukadan guztia da”, “Egia da heroi batzuek gerra-krimenak egin dituztela, baina borrokaren beroan betiere”.
Arantzatxo bat utzi dit liburuak: zenbait esaldi ez ote diren euskara baldar xamarrean pasatu, edo erabat biribildu gabe. Itzulpenaren ajeak, beharbada. Bestela, bilduma bikaina da.
For almost a century, there has been no generation in the Basque Country that has not known torture. There are 5,379 people officially since 1960, but there are many more, because appearing publicly as tortured still hurts. And probably because nothing has changed at the base... [+]
"(The purpose of the Oion Plenary) is clear, to legitimize by law the energy megaprojects with significant irregularities in the processing"
Last Wednesday we had a hard and unpleasant day, not only for Labraza, but also for all the towns where we are threatened by a wind,... [+]
Things aren’t easy in fact, and it will be for one reason or another, but lately I’ve bitten my tongue more than I should for these two things: the culture of the sold out and the FOMO – the latter perhaps has to be explained, because it’s not said so many times: the... [+]
In mid-January, the Cedarras Forum presented the report Euskadi and the European Union, the shared destiny of prosperity and competitiveness. It contains recommendations for the PPAs, taking as a reference the reports submitted by Draghi and Letta for the European Union.
Based... [+]
Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]