Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO) bultzatutako Bilbo Bizkaia Architecture (BIA) plataformaren eskutik egingo da Bilbon lehendabiziko BIA Urban Regeneration foruma, irailaren 4tik 28ra. Bizkaiko eta Bilboko hirigintza dinamizatzea xede duen plataformak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Besteak beste, erakusketak, film zikloak, lehiaketak, haurrentzako tailerrak edo arkitekto ezagunen eskutik egingo diren bisita gidatuak. Erakusketen artean ikusgarrienetakoa, Imanol Ordorika Bengoetxea 36ko Gerran Mexikora erbesteratu zen arkitekto lekeitiarraren atzera begirakoa.
Hiru seme-alaben artean zaharrena zen Imanol Ordorika Bengoetxea (Lekeitio, 1931 – Mexiko Hiria 1988). Nile eta Jokin zituen senideak. Gurasoak, berriz, Joseba Ordorika Asua (Lekeitio, 1896 – Mexiko 1973) eta Balbina Bengoetxea Alzola (Boisse, AEB, 1906 – Mexiko 1999).
Aita, Lekeitioko merkataritza itsasontzietako kapitaina, 1939an heldu zen Mexikora, hark gidatu baitzuen Vita, II Errepublikako gobernuko ondasunak Mexikora eraman zituen belaontzia.
Lekeitiko bonbardaketaren ostean, lehenik Bedaronako baserrian babestu ziren ama eta seme-alabak, gero Donibane Lohizunera egin behar izan zuten ihes (Lauaxetak lagundu zituen, Nile bere besoetako alaba baitzen). Handik gutxira, Mexikora jo zuten haiek ere, Bordeletik abiatuta. 1939ko azaroaren 22an heldu ziren. Imanol Ordorikak 8 urte zituen.
Inoiz ez zituen Euskal Herriarekiko loturak eten. Ohikoa zen familia Mexikoko euskal etxean ikustea, bertako zuzendaria izan baitzen aita. Imanolek, Jokinek eta Nilek Mexikoko Unibertsitate Autonomo Nazionaleko Arkitektura Eskolan egin zituzten arkitektura ikasketak.
17 urte besterik ez zituela ekin zien ikasketei, eta berehala nabarmendu zen, hango maisu handien laguntzaz.
1956an, Mexikon bizi zen beste euskaldun batek, Anton Elorriaga enpresariak hain zuzen, eta Mexiko Hiriko Majestic hotelaren jabeak, Acapulcoko Elcano Hotela egiteko enkargua egin zioten Imanol Ordorika gazteari. Eraikin modernoa eta funtzionala egin zuen. Beste batzuk heldu ziren haren atzetik: La Lagartija etxea, Mexicaliko Ospitalea, Hermosilloko Banco Mexicano de Occidente eraikina, Mexiko Hiriko Honeywell, eta Avenidas Insurgentes kaleko beste bulego eraikin bat.
Hotelak, hezkuntzarako eraikinak eta etxaldeak egin zituen batik bat. Erakusketako arduradun Ibai Gandiagak dioenez, “Garaiotan Europako abanguardiak hainbat bide berri zabaldu zituen porlana eta altzairua erabiliz. Teknikaok Bigarren Mundu Gerraren ondoren garatu ziren. Ordorikaren lengoaia isilagoa bazen ere, abanguardia horren espresibilitatea bereganatu zuen gerora ”.
Margolaria, eskultorea eta diseinatzaile industriala ere izan zen Imanol Ordorika. “Pertsona bizia zen, artearen bila aritzen zen. Ordorika ez genuke besterik gabe arkitektotzat hartu beharko, sortzaile oso bezala baizik, hainbat bidetatik bilatzen zuelako artearen espiritutasuna” azaldu digu Ibai Gandiaga arkitektoak.
Francoren diktaduraren ostean, Imanol Ordorika Lekeitiora itzultzen zen ahal zuen guztietan. Koldo San Sebastian kazetari eta Ordorikaren ilobak azaldu digunez, “hura euskalduna zen, baina mexikar izateari utzi gabe, eta halaber, mexikarra ere bazen, euskalduna izateari utzi gabe. Esker onekoa zen erbestean hartu zuen herriarekiko”.
Euskal Herrira itzultzen zen bakoitzean euskal sortzaile eta arkitektoekin biltzen zen. Oteiza, Txillida, Basterretxea, Larrea... Jorge Oteiza bere Mexikoko etxean bizi izan zen denboraldi batez, “eztabaidan etengabe, baina ondo pasatzen zuten biek”, gogoratu du Koldo San Sebastianek.
Euskal Herrian ez dugu Imanol Ordorikaren eraikinik, baina badira zenbait margolan. Bata, Santi Brouardek Lekeitioko ikastolarako eskatutako margolana. Bestea, Bilboko Arte Ederretako Museoan dagoen bat izan litekeela uste da.
Ikasketak egin zitueneko arkitektura eskolan irakasle aritu zen 32 urtez, eta Mexiko Hiriko arkitektura bulego garrantzitsuenetako bat gidatu zuen. Bestetik, Mexikoko Arkitektura Akademiako katedraduna izan zen. Hura zen akademian sortzez mexikarra ez zen bakarra.
Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]
Errumaniako presidentetzarako kandidatu ohia Călin Georgescu, aurten berriro iragan behar diren hauteskundeetara erregistratzera zihoalarik, Poliziak atxilotu zuen otsailaren 26an. Egozten dizkioten krimenetarik bat “ordenu konstituzionalaren aurkako ekimenen... [+]
2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.
Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]
Trumpen garaipenak, Ukrainako gerraren birkokatze geopolitikoa eragiteaz gain, Europaren apustu belikoa agerian utzi du.
Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]
Hertfordshire (Ingalaterra), 1543. Henrike VIII.a erregearen eta Ana Bolenaren alaba Elisabet hil omen zen Hatfield jauregian, 10 urte besterik ez zituela, sukarrak jota hainbat aste eman ondoren. Kat Ashley eta Thomas Parry zaintzaileek, izututa, irtenbide bitxia topatu omen... [+]
Agintean dauden alderdiek kolpe gogorra jasan dute emaitzetan: Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistak eta Siumut sozialdemokratak aurreko hauteskundeetan lortutako botoen erdia inguru galdu dute, oposizioko alderdien onurarako.
1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.
Felipe Gonzálezen... [+]
Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]
Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]
Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]
Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]
Kanakyko Gobernuko kide gisa edo Parisekilako elkarrizketa-mahaiko kide gisa hitz egin zezakeen, baina argi utzi digu FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakaren kanpo harremanen idazkari gisa mintzatuko zitzaigula. Hitz bakoitzak duelako bere pisua eta ondorena,... [+]
Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]