Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Salba dezagun Nicole Delepine onkologoa"

  • Parisko Garches klinika publikoak zabalik jarrai dezan borrokan ari dira bertan artatzen dituzten haurren gurasoak, Nicole Delepine onkologoaren zuzendaritzapean osatutako 30 urteko esperienzia eten ez dadin. Kantzerraren kontrako balizko gerran jokoan dauden interesak salatuz, terapia hautatzeko eskubidea aldarrikatzen dute.

Ametist elkartearen blogeko argazkian, Parisko Raymond Poincare ospitaleko kaperan gose greban egon direnak, eskuinetik hasita Lisbeth, Lucette, Isabelle eta Charles. Hiru haur gaixoen gurasoak dira, Lucette beste baten 69 urteko amatxi:
Ametist elkartearen blogeko argazkian, Parisko Raymond Poincare ospitaleko kaperan gose greban egon direnak, eskuinetik hasita Lisbeth, Lucette, Isabelle eta Charles. Hiru haur gaixoen gurasoak dira, Lucette beste baten 69 urteko amatxi: "Hiltzea nahiago dut gure txikia helduen zozokeriagatik hiltzen ikustea baino", deklaratu dio L"™Est clair egunkariari. Atzean gurasoen artean eta besoetan haur minbizidunetako batzuk. Guraso batzuek salatu dute haurren zaintza galtzeko zorian egon direla osasungintza publikoak ezarri nahi zien terapia esperimentala ez onartzeagatik. Irudi txikikoa da Nicole Delepine onkologia pediatrikoan ari den mediku ezaguna. Mendebaldeko medizina klasikoa erabiltzen du, ez batere alternatiboa, kimioterapia ere usatzen du, baina ez du onartzen gaixoak sartzea farmaziako multinazionalek sustatzen dituzten botika berrien esperimentazio programetan.

Hamabost eguneko baraualdia burutu dute, ekainaren 26an hasita, minbizia daukaten lau haurren gurasoek Parisen. Poliziak indarrez atera dituen arren Raymond Poincaré ospitaleko kaperatik, protesta ekitaldiak ez dituzte baretu. Ospitale horren atal txikia den Garches klinika bere giza taldearekin zabalik edukitzea eskatzen dute. Beren ekintzarekin hedabideen mahai gainean ezarri dute delako kantzerraren kontrako gerra famatuaren gaineko eztabaida.

Garches klinika esatea Frantziako Estatuan Nicole Delepine mediku pediatra onkologoa esatea da. Nicole eta bere senar Gerard zirujaua ezagunak dira onkologo oso kritikoak direlako osasun sistemak minbiziaren kontrako estrategian azken hamarkadotan hartu duen bidearekiko. Ez bata eta ez bestea dira “alternatiboak”, urrik eman ere,  kimioterapia ere erabiltzen dute, baina urteotan merkaturatu eta kantzerretarako orokortu diren terapia berrietako asko ez dituzte onartzen, beren ustez emaitzarik erakutsi ez dutelako eta orain artean gaixoei mesede baino kalte gehiago eragin dielako.

Haurren minbizietarako sortu zuten Garches klinika 1980ko hamarkadan eta 1998tik egon da Nicole Delepine ekipoko zuzendari. Bereziki tumore solidoak zeuzkaten haur eta gaztetxoak artatzeko enkargua zeukaten, garaiko kantzerologo frantses famatuenen bultzadaz.

Delepine oroitzen da garai hartan hezurretako kantzerra zeukaten umeek bost urteren buruan bizirik jarraitzeko %40ko itxaropena zeukatela. Orduan jakin zuten AEBetan Gerald Rosen onkologoak %80ko arrakasta lortzen zuela eta haren tratamenduak Parisen erabiltzen hasi ziren.

Medikuntzako gaiez ikerlan interesgarriak eskaintzen dituen Enquêtes de santé aldizkariari aurtengo otsailean Delepinek aitortu zion:  “Guk hemen aplikatu genuen Rosenek AEBetan egin eta erakutsitakoa, hemengo zenbait kolegak dudatan jartzen zuten arren sistema. Orduan bihurtu ginen artaldeko ardi beltzak, nahiz eta ez ginen berehalakoan ohartu”.

Onkologiako korronte nagusiaren kontra zihoazen, ordea, eta laster nozitu zituzten ondorioak. Hasteko, ospitale baten egoitzatik beste batenera aldatu zuten Garches klinika. Aurrekontuen negoziaketak konplikatu ziren, langile murrizketak. Ordainetan, beren haurrekin lan ona egiten zutela uste zuten gurasoek Garches bizirik atxikitzeko Ametist elkartea sortu zuten.

Ametisteko kideak eta ingurukoak izan dira ekainean mobilizatu direnak, uneotan kantzerra daukaten haurren gurasoak, han artaturik sendatu duten beste batzuenak, baita Garchesen salbatzea lortu ez duten hildako haur batzuen gurasoak ere. Ez dute onartzen Delepine erretretako adinera iritsi dela baliatuz osasun ministro Marisol Tourainek klinika itxi eta gaixoak bezala langileak beste klinika eta zerbitzuetan sakabanatzerik.           

Gaixo minbizidunak, ez akuriak   

Nicole Delepineren ibilbidea eta pentsaera laburbildu daiteke plazaratu dituen liburuen tituluetan.

Neuf petits lits au fond du couloir ou le combat d'un médecin hospitalier (Bederatzi ohe txiki pasilloaren amaieran edo ospitaleko mediku baten borroka). Garches zabalik atxikitzeko borrokaren inguruan hedabideek elkarrizketatu dituzten haur gaixo eta hauen gurasoek azpimarratu dute doktorearen jendetasuna, emakume eta amatasuna ere bai, profesionalaren gaixoekiko eskuzabaltasun osoa.

Ma liberté de soigner pour la médecine, contre la pensée unique (Gaixoak artatzeko nire askatasuna, pentsamendu bakarraren kontra). Osasun sisteman gaixoak nola sendatu ez dutela gaur medikuek erabakitzen, nork berak ikusi eta ikasi dituenen artean gaixo bakoitzari ezarri beharreko tratamenduak hautatuz, farmaziako multinazionalen aginduak betetzen dituen burokraziak baino.

La face cachée des médicaments (Botiken alde ezkutua). Delepinek azaltzen du zer dagoen azken hamarkadotan Mendebalde aberatseko osasun sistemen barruan ustez onak ziren eta denborarekin arras kaltegarriak zirela erakutsi duten hainbat botikaren eskandaluarekin, zergatik huts egin duten erakunde publikoen kontrolek.

Le cancer, un fléau qui rapporte (Minbizia, dirua ematen duen izurrite hori). Frantziako Estatuan bertan, ia bi bilioi euro 2009-2014ko planarentzako. Finantzako erraldoiak, medikuntzako lobbyak eta farmaziako industria elkartu eta kantzerraren kontrako borroka den merkatua osorik berenganatzeko zorian daude. Agintari politikoek esku batekin opari hori egiten diete, eta bestearekin herritar guztiak zerbitzatzen dituen osasun sistema publikoa kimatuz doaz. Frantziako Aseguru Sozialen sortzaileetako baten alaba izaki, doktoreak badaki zertaz ari den.

Baina Garcheseko klinikari zintzurra ez diote ebaki nahi bere zuzendariak horrelako salaketak egiten dituelako –liburu eskandalagarriak mila argitaratzen dira urtero– bere praktika terapeutikoagatik baizik. Delepinen ekipoak uko egiten die onkologian urteotan nagusitu diren terapia esperimentalei.

“Ez dut onartzen gaixoa sartzea sendatzeko %50 baino gehiagoko aukerak ematen ez dizkion saiakera terapeutiko batean. Saiakerok definizioz gaixo guztiei berdin aplikatzen zaizkie. Ez dute baimentzen haur bakoitzari bere dosi zehatza egokitzea. Saiakera horiek gehienetan estandar berdinaz gain molekula izugarri garestiak proposatzen dituzte (farmaziako industria eta mediku konplizeak aberasten dituztenak), nahiz eta beren eraginkortasuna frogatu gabe egon. Etika eta filosofia kontua da”. 

Haurrak ez dituela akuriak bezala tratatuko errepikatzen du Delepinek. Beregana dakartzaten gurasoen haurrek badakitela aurrera ateratzeko zenbat aukera dituzten tratamendu pertsonalizatu batekin eta, aldiz, hainbeste haizatzen diren botika esperimentalek emaitza askoz okerragoak dauzkatela lehendik ondo ezagutzen diren kimio klasikoekin baino.

Asterix txiki bat bezala geratu da borrokan. Mediku klasiko baina  hereje. Doktore are herejeago batek, Donostian ari den Didier Moulinier kantzerologo frantsesak, bere blogean ipini du “Il faut sauver le soldat Nicole Delepine!”, Ryan izeneko soldadu hura salbatzea eskatzen zuen filmaren titulua baliatuz.

Gurean ere saiakera kliniko gehiago, mamografia gehiago, Anti-TNF gehiago eskatzen duten herritarrek hurrengo kanpainara konbidatu beharko lukete Delepine: kantzerraren kontrako gerraren beste alde iluna azalduz kezkatu gaitzan.


You are interested in the channel: Minbizia
"Oncological yoga is based on tenderness and respect"
Paula Barrio, professor of oncological yoga, works on tools for oncological processes: “We connect with the body and the injured area.”

"Oncological yoga is based on tenderness and respect"
Paula Barrio, professor of oncological yoga, works on tools for oncological processes: “We connect with the body and the injured area.”

Body sounds
"Sometimes it's scary to ask what's coming."
Olga Garate (Pamplona, 1964) is a young woman who is humble, cheerful and energetic. Passion for bicycle and family is your priority. She is a nursing assistant and, although she likes "very much" work, she has been prevented from definitive work due to chronic cancer. In the... [+]

2024-08-28 | Onintza Enbeita
Olatz Merkader on the sexual abuse of Patxi Ezkiaga
"The world of Basque culture has been completely silent"
Olatz Mercader talks about the need to feel alive to death. Those who have seen too close their reduced version of having been sick know how important commitment, passion and desire are.

Body sounds
"With the Dragon Boat we regained the trust we had in the body"
Mercedes Ortega Barrena (Bilbao, 1967) has practiced numerous sports such as athletics, surfing paddel and now rowing. He belongs to the Dragon Boat group of the HS2 Surf Center school in Hondarribia. This is a group composed primarily of women who have or have had cancer... [+]

The oldest oncological intervention

Two years ago, the Catalan archaeologist Edgard Camarós, two human skulls and Cancer? He found a motif card inside a cardboard box at Cambridge University. Skulls were coming from Giga, from Egypt, and he recently published in the journal Frontiers in Medicine, his team has... [+]


2024-01-10 | Leire Artola Arin
In cancer ginkana, warning of putting the person before the cells
“Cancer. When a doctor looks at you pronouncing that word, a chasm opens in the viscera. Lack of force for change and hips.” Members of the association Izan Iñurri thus begin to define what has affected them the increasingly frequent disease. Fear, guilt and ignorance are... [+]

Osasunbidea promotes self-welcome to detect early cervical cancer
Since January, almost 13,500 people have been tested in Navarra and 95% of those who have been tested at home.

2023-09-28 | Elhuyar
For women it is more difficult to prevent, detect on time and be well attended
The gender gap directly affects the chances of avoiding cancer risk factors for women and hinders proper diagnosis and quality care. This is the conclusion reached by a committee created by The Lancet to discuss the issue. “Women, power, and cancer: This study was included ... [+]

Patients report under-use of Onkologikoa and ask to participate in decision-making forums
“It seems silly, but taking the next appointment set out from the oncologist’s consultation serves to calm sleep,” the users say, and just as knowing that treatment planning is defined. “It gives the feeling that it is improvised; today it is a Ginkana to have cancer for... [+]

Eguneraketa berriak daude