Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Erabaki eskubidea helburu elkarlanerako prest, modua eta denborak adostu behar

  • Marian Beitialarrangoitia (Legazpi, 1968) EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko parlamentaria eta Hernaniko alkate ohia da. Markel Olano (Beasain, 1965) EAJko biltzarkidea da Gipuzkoan eta lurraldeko diputatu nagusi ohia. Autogobernuaz jarduteko bildu ditugu. Adostasun nagusia: Euskal Herria subjektu politiko gisa eta bere erabaki eskubidea ordenamendu juridikoetan finkatu behar dira. Desadostasuna denboretan da.

Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin genuen elkarrizketa; argazkikoak hil berri den Nestor Basterretxearen eskulturak dira.
Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin genuen elkarrizketa; argazkikoak hil berri den Nestor Basterretxearen eskulturak dira.Dani Blanco

Autogobernuari begira hainbat urrats eman dira azken hamarkadetan Euskal Herrian. Non gaude orain? Zein da une honetan autogobernuaz egiten duzuen diagnostikoa?

Markel Olano: Une honetan badago autogobernuan urrats berri bat emateko aukera, bai Euskal Herrian eta, lidergo puntu batekin, baita EAEn ere. Paraleloan, bakea jorratzeko aukera berriak ireki dira eta, beraz, orain arte bai jarrera politikoan eta bai ikuspegi estrategikoan oso bereiziak ziren tradizio politikoak bateratzeko aukera dugu. Hemen eta nazioartean erabakitzeko eskubidea gauzatzeko abagunea bizi da eta aukera probestu beharra dago.

Marian Beitialarrangoitia: Autogobernuan eta bakea gauzatzerakoan, bietan dugu aukera bat eta, gainera, gizartearen eskari bat ere bai: eman ditzagun urratsak erabaki eskubidearen inguruan. EAEn eta  Nafarroan eszenatoki berriak ireki dira eta horrek lurralde zatiketa praktikan gainditzen hasteko aukera ematen digu. Estatuak Trantsizioan egin zuen antolaketa kinkan dago eta hori ez da hainbeste Kataluniak ez duelako finantzaziorik edo hemen autogobernua nahiko garatu ez delako. Egin zen hura, neurri batean, burujabetza nahi hori estaltzeko egin zen. Urrats praktikoak  pentsatzeko aukera dugu orain.

M. Olano: Momentu batean argi ikusi zen Gernikako Estatutua eta Foru Hobekuntzaren bidetik egindako bideek ez zutela etorkizunik. Ibarretxe lehendakaria izan zen hori ikusarazi zuena. Berak orduan egindako diagnostikoak orain ere balio du. Irakurketa hartan, zein zen Espainiako ikuspegia euskal autogobernuari buruz? Estatua ez zen aldebiko ikuspegia jorratzen ari eta erabaki subjektu bakarra finkatzen zuen, Espainiako nazioa; eta ikuspegi juridiko eta politikotik, Estatuaren tresneria guztiak subjektu hori nagusitzen zuen, Gernikako Estatutuak hasieran zuen aldebiko ikuspegia urardotuz. Horren aurrean Ibarretxe lehendakariak nahi izan zuen erabaki eskubidea finkatu, hartutako erabakiak gure borondatearen ondorio izan zitezen eta ez tresneria konstituzionalaren araberakoak.

Espainian eredu federalaz hitz egiten hasi da berriz. Espero duzue zerbait hausnarketa horietatik?

M. Beitialarrangoitia: Estatuaren aldetik ezin da ezer espero eta ez dut uste Estatuak benetako izaera demokratikoa erakutsiko duenik. Aldebikotasunaz hitz egin duzu Markel, baina horretarako alde bakoitzak bestea aitortu behar du eta gaur egun Estatuak ez du aitortzen Euskal Herria subjektu politikoa denik eta ez honek bere etorkizuna modu libre eta demokratikoan erabakitzeko eskubidea duenik. Utz diezaiogun paretaren aurka jotzeari eta ikus dezagun hemen egindako lanarekin nola gainditu litekeen berau, herritarrek eskatzen diguten erabaki eskubide hori egikaritzeko,  horretarako gehiengoak badira eta. Abertzale eta ez abertzale artean topatu behar ditugu bide berri horiek, ados, baina ezin dugu utzi abertzale ez direnek erabaki dezaten, abertzaleen arteko akordiorik lortzen ez dugulako.

M. Olano: Badirudi haize berriak daudela Espainiako politikan, baina  zaharrak berri. Duela gutxi entzun nuen irrati elkarrizketa batean Pedro Sanchez PSOEko idazkari berria eta argi utzi zuen zein zen subjektu politikoa, Espainiako nazioa. Bere planteamendu federalistan berriz proposatzen da kafea guztientzat.   Gure helburu nagusia subjektu politikoa finkatzea da, Euskal Herria, eta hortik abiatuta gure inguruko errealitate instituzional eta estatalekin nahi ditugun harremanak ezarriko ditugu. Trantsiziotik datorkigun autogobernu maila, bere muga eta akats guztiekin, ona izan da herri honetarako. Gernikako Estatutuan Euskal Herria argi ageri da subjektu politiko gisa, baina gero portaera instituzionalak aldatu egin dira apurka eta Espainiako politikagintzan ikuspegi monolitikoa finkatu da, laster Kataluniari emango zaion erantzunean argi azaleratuko dena.

Eusko Legebiltzarrean Autogobernu Ponentzia jorratzen ari da une honetan. EAJk abiarazi zuen, estatus berrian erabaki eskubidea eta Estatuarekiko aldebikotasuna lortu nahian. Zuen iritziz noraino iritsi daiteke ponentziaren lana?

M. Beitialarrangoitia. Ponentziak badu lan bat egiteko eta Nafarroako Legebiltzarrean ere antzeko lan bat egin beharko da, subkjetu politikoa Euskal Herria delako. Ondoren, gure errealitatea kontuan hartuta eta erabaki eskubidean oinarrituta, lurralde bakoitzak erabaki beharko du zer izan nahi duen. Ponentziaren hastapenean, dena den, ez zen lortu berau EAJ eta EH Bilduren arteko akordio batetik abiatzea, non argi azalduko zen ponentziak ez zuela onartuko erabaki eskubidean oinarrituko ez zen ezer.

Tamalez, beste akordio batzuen gainean hasi zen eta beste era batera. Orain, urtebete galtzeko arriskua du ponentziak. Diagnostikoak eginak daude, beraz, oraingo lana da finkatzea nola lortuko den erabaki eskubidea egikaritzea, eta gainera elkarrekin, ekainaren 8an Gure Esku Dago ekimenak adierazi bezala. Markel eta ni hemen ados gaude, baina gero entzuten dut Ortuzar Madrilen eta hark esaten duena ez dator bat Markelek dioenarekin, hura batez ere Madrilgo mintzakidetzari begira dagoelako, hango Gobernuak telefonoa hartu ere ez dionean egiten. Lehenengo hemen egin behar da prozesu hori eta gero Madrili eskatu erabakitakoa errespeta dezala.

Baina oraingoz behintzat, elkarlana baino gehiago azaleratzen da zuen arteko liskarra eta ezadostasuna. Non dira oztopoak?

M. Olano: Nire ikuspegia poliedrikoa da, ea lortzen dudan sintetizatzea. Lehenik egiten dugun galdera da ea honek prozesu abertzale bat izan behar duen, eta denon erantzuna da ezetz; helburua ahalik eta adostasun zabalenak lortzea litzateke. Bigarrenik, hor dugu lurralde zatiketa. Guk prozesu honetan subjektu politiko konfederal bat definitu nahi dugu eta hori Euskal Herria litzateke. Ibarretxeren egitasmoak ere hortik jo zuen. Beraz, adostasun ahalik eta zabalena bai, baina beto eskubiderik gabe. Marianek urtebete galtzeaz hitz egin du, baina oso garrantzitsua da hasieratik saiakera egitea, bestela prozesuak irudi abertzalea hartuko luke hasieratik eta hori txarra litzateke. Ponentziak, gutxi gorabehera, urte bukaera arte jarraituko du agerraldien fasearekin eta gero proposamenen garaia etorriko da, baina hor erdian udal eta foru hauteskundeak daude eta honek dakarren lehiaren ondorioz –batez ere EAJ eta ezker abertzalearen artekoa–, distortsio esanguratsua gertatzeko arriskua dago. Ortuzarrek esaten duena? Oso logikoa da eta zera da, kontzertu ekonomikoa badugu, kontzertu politikoa ere lortu behar dugula.

M. Beitialarrangoitia: Gu ere ez gara planteatzen ari prozesu abertzale bat, baina gutxiengo batek planteatzen den helburu demokratiko minimo hori onartzen ez badu, horrek praktikan beto eskubidea dakar.

M. Olano: Baina ez gaitezen aurreratu, gutxieneko hori onartzen ez dutela ikusaraztea ere oso garrantzitsua da.

M. Beitialarrangoitia: Herri honek erabaki eskubidean oinarrituko ez den ezer onartuko ez duela hasieratik garbi uztea ere oso garrantzitsua zen. Hori onartu nahi ez duen gutxiengoaren betoa nonbaitetik hautsi behar da eta horretarako aritu behar dugu elkarlanean.

M. Olano: Baina Marian, zalantzatik kanpo dago Eusko Legebiltzarrean gehiengoa abertzalea dela…

M. Beitialarrangoitia: Baina gehiengo hori praktikan artikulatu behar da…

M. Olano: Borondaterik ez duenari hasieratik ematen badiozu hori betatzeko aukera, beto hori era kaskarrean ikusarazten da. Horregatik da egokiagoa hasieratik bakoitzak bere proposamenak plazaratzea eta gero hastea oinarrizko gune baten bila. Hori da erabaki eskubidea plazaratzeko unea. Denbora horretan, gainera, instituzioak eta gizartearen protagonismoa bateratu behar ditugu. Kataluniako kasuan, herritarren mobilizazioa erreaktiboa izan da neurri batean, hau da, Espainiatik hartutako erabakien erantzun gisa etorri da. Gurean ere hori guztia ondo ikusaraztea oso garrantzitsua da, prozesuak koherentzia handiagoa izan dezan.

M. Beitialarrangoitia: Baina une batean erabaki eskubide hori gauzatzeko proposamen argiak egin behar dira eta uste dut alderdi guztiak ez direla hori egiten ari. Presa ez da ona, baina denbora pasatzen uztea ere ez. Funtsean, Ortuzarrek dioen bezala, proposamenaren oinarrian EAJren mintzakidea Madril izatea bada, hor arazoak ikusten ditut; eta proposamenen oinarrian erabaki eskubidea bada, adostasuna errazagoa izango da.

M. Olano: Gaia erabaki eskubidearen inguruan orain proposamen zehatzak egitea balitz, EAJk ez luke horretarako arazorik, Estatutu Berriaren inguruan Ibarretxe lehendakariaren garaian egin zena aterako luke eta kito. Baina hau prozesu bat da eta bere denborak eta urratsak argitzea ezinbestekoa da. Etapa bat erre behar da.

M. Beitialarrangoitia: Erabaki eskubidea oinarri, dena daukagu definitzeko: euskal lurraldeen artean zer harreman nahi dugun, estatuekiko zer harreman, munduan nola kokatu nahi dugun eta, funtsean, zer izan nahi dugun.

Ibarretxe Planaren garaian argi ikusi zen ez zegoela estrategia bateratu bat hura aurrera eramateko. Orain ere, Eusko Legebiltzarreko ponentzia honetan, berriz hanka sartze bertsua egingo da?

M. Beitialarrangoitia: Horregatik esan dut lehen Gure Esku Dago ekimenean jendeak eskutik ikusi gintuela eta hala nahi gaituela. Orduko ezaugarri garrantzitsua zen ez zegoela gizarte mailako aktibaziorik; orain bada eta oraindik biziago ere beharko du. Gizarteak eskatzen digu alderdiei geurera bakarrik ez begiratzeko eta ahalegin hori denok egin behar dugu.

M. Olano: Lizarrako garaiak demo moduan funtzionatu zuen. Batetik, elkarlan prozesu orok beti sortzen du barne tentsio handia parte hartzen duten guztiengan. Beti daude batzuk prestuago gaudenak halakoetan parte hartzeko eta beste batzuk uzkurrago. Batetik, beraz, alderdi bakoitzak hori landu behar du bere baitan, areago azken urteetan sortu diren hainbat gorroto eta ikusezin hor direnean. Bestetik, halako prozesuetan lidergo lehia bat dago eta komunikazio lehia bat. Lizarrakoan, adibidez, komunikazioak ezker abertzalearen lidergo irudia indartzen zuen eta EAJrena ahuldu, guri morroi irudia emanez. Lan hori guztia modu desorekatuan egiten bada, prozesuarentzeko kaltegarria izango da eta hori guztia aldez aurretik landu behar da. Bakarren batek izan dezake tentazioa prozesu hori bere lidergoa indartzeko erabiltzeko eta hori saihestu behar da.

M. Beitialarrangoitia: Halako prozesuetan era guztietako arriskuak daude, adibidez berau aurrera eramateko borondaterik ez izatea, baina horiek ez lukete izan behar oztopo aurrera egiteko, herri moduan ditugun erronkak itzelak dira eta. Zer da elkarrekin lor dezakeguna? Horri eman behar diogu lehentasuna edozeren gainetik, areago jakinda bakoitzak bere aldetik jota ez dugula helburua lortuko. Sukalde lan handia behar da eta nahiago nuke ponentzian galdutako   denbora halakoetan ematea.

M. Olano: Ibarretxe lehendakaria bere proposamenarekin Madrilera joan zenean, sumatu nuen askok –ezker abertzaleak, ELAk…– ez zutela begiratzen zer proposatzen zen, proposamena nork egiten zuen baizik. Halako prozesuek behar dute sukalde lan handia, baina baita ere herriak markatzea agintariari zer den garrantzitsua eta zer ez. Gure Esku Dagok, adibidez, oso lan polita egin du alde horretatik, erabaki eskubidea hartu du eduki nagusi bezala eta esan du horren inguruan kontzientziatu behar dela gizartea.

M. Beitialarrangoitia: Baina beste gauza oso inportantea ere esan digu: elkarrekin egin behar duzue, herri gisa.

Zuentzat Gure Esku Dago ekimena zer da, presioa ala aukera?

M. Olano: Aukera da. Bere unean txakurra bota zidaten gainera esan nuelako Kataluniako prozesuak inbidia ematen zidala, han gizarteak gertutik zaintzen dituelako arduradun politikoak. Estatuak gure erabaki eskubidea onar dezan, gizartearen mobilizazioa ezinbestekoa da eta, gainera, oso mobilizazio indartsua, batez ere ildo orokorretan bidea markatu dezan. Gure esku dago bezalakoak ez lirateke sartu behar zehaztasun handietan. Horri beldurrez heltzen badiogu, prozesua bera ahultzen ariko gara.

M. Beitialarrangoitia: Aukera da baina presioa ere bai. Eta ez nuke presioa modu txarrean ikusiko, azkenean gehiengo sozial indartsuak ahalbidetuko baitu herri honek urratsak ematea bere etorkizunaren jabe izateko. Era horretan herritarrak sentitzen du bere zeregina oso garrantzitsua dela, baduela eraginik eta behin hortaz jabetuta, gizarteak posible egingo ditu prozesua eta finkatutako helburuak.

Gatazka baten herentzia ere hor dugu eta oraindik ez da lortu berau modu ordenatuan eramatea. Nola eragiten du horrek autogobernuaren prozesu berri honetan?

M. Beitialarrangoitia. Estatua jokatzen ari den bezala, harentzat gatazkaren ingurukoak zenbat eta gehiago iraun, arazo politikoa gero eta gehiago luzatuko da. Tematua dago bat blokeatzen, pentsatuz horrela bestea ere blokeatu edo zailtzen dela, eta batez ere ezker abertzalean pentsatuz, tartean presoak daudelako. Gure ustez bi bideak urratu behar dira aldi berean. Bi karriletan ditugu gehiengoak Euskal Herrian eta bietan eman behar ditugu urratsak.

M. Olano. Azkenean arduradun nagusiak bi estatuak dira. Bake prozesuak bere bidea behar luke, baina estatuek, ez parte-hartzeaz gain, berau oztopatu egiten dute. Rajoy-ren [Mariano] kezka ez da hainbeste zer gertatuko den Euskal Herrian, Espainian baizik. Bere interes politikoa da lehen mailan dagoena eta ez bake prozesu bat aurrera ateratzea. Bake prozesuaren ikuspegitik bi gauza egin behar ditugu: batetik, sufrimenduari dagokion guztia gainditu eta, bestetik, denek ikasi beharko genuke ez dagoela pertsonaren duintasunaren eta bere eskubideen gainetik dagoen helburu politikorik. Hori onartzeko eta adosteko aukera baldin badugu, horrek urrats inportantea ekarriko luke.


You are interested in the channel: Burujabetza
2024-10-28 | Iñaki Landazabal
Sovereignty and political parties

The society in which we live is absolutely based on subordination. Over the centuries, our lives have been shaped according to it, and little by little the power of decision, freedom and sovereignty have been reduced. Sometimes they've taken us away with force, sometimes we've... [+]


Technology
The audience is already there!

In Basque public schools, teachers play a fundamental role in the management of diversity. They have had to reinvent their way of doing their work in recent years. Public schools seem to me to be laboratories to explore what it is to be a person in a more complex world. Teachers... [+]


Udalbiltza edits the collective book of stories ‘The Jewel of Ten’
Udalbiltza has been hosting the Geuretik Sortuak creativity scholarship since 2021. On this occasion, they have presented in San Sebastian the book of stories Hamarreko arria, of literature.

2023-12-09 | Joan Mari Beloki
Confederate transition

Relations between the Basques and Castilla and the present Spain have not been tender. The conquest of the Basque territories that began in 1200 from Vitoria has left us over the centuries many bloody episodes. Thousands of people killed in the conquest of Navarre and in the... [+]


2023-12-07 | Kronika
Opening of the energy office at Hernani House of Power in Iturola
Energy advice to citizens and companies of Hernani.

2023-12-06 | ARGIA
Today, December 6, we work normally in ARGIA
On December 6, the Spanish State celebrated Constitution Day. At ARGIA we have long decided to work our own calendar and not accept tax and strange parties, so this Wednesday we work normally because we have nothing to celebrate.

III Basque Economists. A conference on water, food, energy, transport, climate will be held in Vitoria-Gasteiz...
This Friday, Basque economists have an important appointment at the Euskaltzaindia headquarters in Vitoria. Organized by the Basque College of Economists and the Basque University of Summer, the third congress will be held. In the Basque Country, issues that may be strategic... [+]

2023-10-23 | Leire Artola Arin
ANALYSIS
How to reconcile urban and municipal activities?

From 19 to 21 October, Hernani held a conference of sovereignty to learn, share and reflect on “transformative experiences”. The talks and activities have been carried out through the citizens' initiative Hernani Burujab, but have also been promoted by the City Hall of... [+]


Transformative municipal and urban building: Conference to award Basque Country sovereign initiatives in Hernani
The popular project Hernani Burujab, the City Hall of Hernani and Udalbiltza have organized a three-day conference between 19 and 21 October, focused on the theme of emancipation, with the objective of working citizenship and the municipality from a transformative perspective... [+]

2023-09-25 | HerriBiltza
It's not abertzale, but it instrumentalizes nationalist ideas and images.

“Iñon is not in the subalterna, himself,

We all come together without the future.”

Joxean Artze / Mikel Laboa

These are our observations on the letter of 8 September of the vital movement “Sovereignty(s): what we want to prioritize”.

“Honestly, there is no reason... [+]


ANALYSIS
Times for small steps

In view of the political situation in Spain, it may be thought that for years its main parties will need the votes of the nationalist peripheries to form governments in Madrid. Can this allow us to take other steps around plurinationality in Spain? In this context comes the... [+]


2023-09-04 | HerriBiltza
The movement of life gives a false rumor to the word 'Sovereign'

Independent of Bizi. Many of the ideas of the project Recovering our living conditions are deeply criticized, but we are willing to interview with militants of the Bizi movement.

According to Elhuyar's translation, French means independent, sovereign, and sovereignty means... [+]


Urkullu’s proposal is coldly picked up in Spain without closing doors
Lehendakari Urkullu proposes a constitutional convention to deepen the debate on self-government in the Spanish state and to make a genuine recognition of the plurinational state.

2023-03-27 | Pako Sudupe
OPINION
Leading erroneous visions of Basque status

The most interesting interview I have read lately about the status of the Basques is that conducted in Larrun 283 by Asier Basurto and Lander Arbelaitz to the sociologist Iñaki Iurrebaso. By the way, the court has qualified Iurrebaso's thesis as Outstanding cum laude.

After... [+]


2023-03-20 | ARGIA
Herri Bildu celebrates the spring party with the Kurds and spoils the seeds of revolution
Bildu Nafarroa has carried out a full weekend programme in Behorlegi, Baja Navarra. Saturday marks the anniversary of the Paris Commune revolution and Sunday is the spring holiday to strengthen solidarity between Kurds and Basques. Herri Bildu's goal is to extend to Euskal Herria... [+]

Eguneraketa berriak daude