Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Tren zaharraren arrastoari segika

  • Izkiko Parke Naturalean makina bat ibilbide zoragarri egin daiteke, zailtasun eta luzera ezberdinekoak. Izki estreinakoz bisitatzen duen naturazaleak berehala igarriko du zergatik den gune babestua. Zentzumenak askatu eta inguruak gordetzen duen aberastasuna arretaz sumatzea besterik ez dago. Natur parkean egin daitezkeen ohiko ibilbide ederrez gain, ordea, Arabako Mendialdeko txoko honek gordetzen du bestelako erakargarritasun bat: garai bateko Ferrocarril Vasco-Navarro trenbidea, egun bide berde bilakatua.

Tren zaharra, Antoñanatik gertuko informazio gunean.
Tren zaharra, Antoñanatik gertuko informazio gunean.Gorka Azkarate
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ferrocarril Vasco-Navarro izenez ezaguturiko trenbideak Gasteiz eta Lizarra arteko bidea egiten zuen, eta garraiobide oso erabilia izan zen, XX. mendearen lehenengo hamarkadetan batez ere. 1920 eta 1927 bitartean eraiki zuten, eta haren 70 kilometro inguruko bidean Arabako bi eskualde (Lautada eta Mendialdea) eta Nafarroako bat (Lizarraldea) zeharkatzen ditu.

Estreinako trenbideari, urteek aurrera egin ahala, hainbat adar gehitu zizkioten: Estibalitzeko monasteriora zihoana, batetik, eta Bergarako Mekolalde auzora ailegatzen zena bestetik, Arlabango mendatea pasa eta Gipuzkoako Debabarrena eskualdea zeharkatzen zuen trenbidea, hain zuzen. Aipagarriak dira trenbide sare horretako geltokien edertasun eta originaltasuna, garai batean eraikin deigarriak izan baitziren oso.

Gasteiz eta Lizarra lotzen zituen adar nagusia eraikitzeko orduan, bi kilometro pasatxo luze den Maeztuko tunela –gaur egun Laminoria tunela izenez ezaguna– zulatzea izan omen zen lanik zailena. Gaur egun, tamalez, ez dago erabilgarri, zati batzuetan hondatua dagoelako, eta ondorioz Gasteizko aldirietatik abiatzen den bide berdea tunelaren iparraldeko sarreran moztuta dago,  eta hegoaldeko sarreratik gertu abiatzen da berriz.

Laminoria tunelak Entzia mendilerroa zulatzen du alderik alde eta trenbidea, tunela igarota, Zadorrako arrotik Ega bailarara igarotzen da. Tuneletik gertu Laminoriako meategia dago, eta trenbideak geraleku bat dauka, ustiategitik urrun ez. Garai batean, trenaren bitartez garraiatzen zen meategian ateratakoa.

Egokitutako trenbide zaharra

Joan den mendeko Ferrocarril Vasco-Navarro hura bide berde erakargarria da gaur egun, oinezkoentzat zein txirrindularientzat egokitutakoa, zati handi batean behintzat. Araba eta Gipuzkoaren arteko mugan dagoen Arlabango mendatetik hasi eta, Arabako Lautada eta Mendialdea zeharkatuz, Lizarraraino joan ahal izango gara, nahiz eta bide berdea eten egiten den zenbait puntutan.

Ibilbidea 76,4 km luze da guztira, eta horri beste zortzi gehitu beharko dizkiogu, Laminoria tunela zeharkatu ordez jarraitu beharreko bide alternatiboari dagozkionak, Gereñuko mendatean barrena. Lehenengo zatia Arlaban eta Gasteiz bitartekoa da, hamabost kilometro inguru. Bigarrena Gasteizko kanpoaldetik Laminoria tunelaren sarreraraino doa (hogeiren bat kilometro); bigarren zati horretan Estibalitzeko santutegira doan adarra ere badago, beste hiru kilometro. Hirugarren zatia, erakargarriena ziurrenik, Santo Toribio ermitatik (Zekuiano, Arraia-Maeztu, Araba) Murietara (Nafarroa) doana da (37 kilometro); horixe aukeratu dugu Ihesi hau egiteko. Laugarren zatiak,  azkenik, Lizarratik gertu dagoen Zubielki eta Lizarra bera lotzen ditu (hiru kilometro). Pena da Murieta eta Zubielki artean bide berdea behar bezala egokitua ez egotea.

Santo Toribiotik Murietara

Arabako Mendialdea eta Lizarraldea lotzen dituen bide berdeaz gozatzeko presta gaitezen, beraz. Maeztutik Musitura goazela, Zekuiano baino pixka bat aurreraxeago aurkituko dugu Santo Toribio ermita, eta ermitatik gertu egingo dugu bat bide berdearen hasierarekin, Laminoriako tunelaren hegoaldeko sarreratik 1,4 kilometrora (0 km).

Laminoria haran hau basatia da oso, harrobiak bere atzaparra sartu ez duen eremuetan, noski. Behin bide berdearekin bat eginda, erraz egingo dugu aurrera, aldamenean metalezko hodi erraldoia lagun dugula. Laster iritsiko gara Zekuiano herriaren ingurura, basoak eta labore soroek bat egiten duten eremuan, eta gure arreta piztuko du guztiaren gainetik nabarmentzen den bertako eliza lerdenak.

Aurrera eginez garai bateko geralekua topatuko dugu, Leorzako tunelaren sarreratik gertu. 200 metro inguru luze da tunel hori, eta argiztapena dauka, barruko bihurgunearen eraginez sortuko litzatekeen erabateko iluntasuna saihesteko. Eremu ederra da zinez, Leorzako mendi zintzur zoragarria zeharkatu beharko baitugu orain, bide berdearen arrastoari segika, Musitu errekak zizelkatzen duena. Maeztutik oso gertu gaude dagoeneko (3 km).

Haraneko herri nagusia da Maeztu, eta zerbitzu guztiak aurkituko ditugu bertan. Bide berdeak ezkerretik saihesten du herri-gunea, eta zuzenean geltoki zaharrera joko du, gaur egun bestelako erabileretarako baliatzen dena. Bide berdeak aurrera egingo du, berriz ere metalezko hodia lagun, Zumaldeko aisialdi gunetik gertu, eta gutxi baino lehen bi zubi zeharkatuko ditu, Berron-Ega ibaiaren gainean.

Arazorik gabe joko dugu aurrera, Peña del Cinco harkaitzaren pean,  oraindik ere abside erromanikoa mantentzen duen Soledad ermita txikia bisitatuz, harik eta Atauri herritik gertu bidea baso trinko eta freskagarri batean murgiltzen den (6 km). Eremu paregabea da hau, Atauriko tunela, zubia eta presa txikia baitaude bertan. Gutxi barru, Atauriko geltoki zaharrera helduko gara.

Antoñanako kale estuen xarma

Errepidea saihestuz, Soila menditik –Izki natur parkearen barruan– gailurreriaren magalean dagoen bidexka bati segituko diogu orain, gero atzera berriz jatorrizko bidearekin bat egiteko, Antoñana herritik gertu –informazio gune bat dago bertan–. Aipagarria da kale estuek eta Erdi Aroko itxura lerdenak Antoñanari ematen dioten edertasuna (9 km).

Hemendik aurrera, jatorrizko bidea errepidean sartuko da. Biak txandakatuko ditugu tarte batean, Izki natur parkearen mendirik esanguratsuenak –Muela ikusgarria, besteak beste– bistaratuz, eremu arras ederrean (14 km). Aurrera egin ahala, Berron ibaia Ega bilakatuko da, eta Kanpezura hurbiltzen garen heinean paisaiaren erabateko aldaketa sumatuko dugu: mendi zintzur ikusgarrietan sigi-saga ibili ondotik, landa eremuko bide ia erabat zuzenera igaroko gara (19 km).

Atsedena, Kanpezun

Ioar mendi lerdenaren magalean, inguruko herririk garrantzitsuena da Kanpezu, eta bertan atseden har genezake. Ibilbidea hasi dugunetik hemeretzi kilometro egin ditugu dagoeneko, eta berriz ere hasierako puntura itzuli nahi badugu, egindako bidea desegin beharko dugula kontuan hartzea komeni da, Lizarra arteko azkeneko zatiari ekin aurretik. Kanpezutik Lizarrara, hemezortzi kilometro inguru izango dira egin beharrekoak, tartean errepidez zatiren bat ere bai.

Izan ere, Kanpezutik Murietara bitartekoa dago behar bezala egokitua. Txangozale askok orain arte deskribaturiko zatia egin ohi dute eta atzera Santo Toribio ermitara itzuli, baina Kanpezu eta Murieta lotzen dituen zatiak ere merezi du, merezi duenez.

Nafarroako lurretan

Nafarroako lehenengo herri-guneak, Zuñigak, paisaia berriz ere aldatzear dagoela jakinaraziko digu, baita Arabako Mendialdetik Lizarraldera igaroko garela ere. Landa eremu zabalak atzean utzi eta Arkijaseko mendi zintzurrean barneratuko gara, Ferrocarril Vasco-Navarro-ren zatirik bihurri eta malkartsuenean. Arkijaseko zubia eta 1,4 kilometroko tunela zeharkatu beharko ditugu, eta horrek erakargarritasun erabatekoa emango dio zati honi. Behin mendi zintzurra atzean utzita, Antzin eta Mendilibarri herriak igaro beharko ditugu, azkenik Murietara iritsi baino lehen (37 km). 
 


ASTEKARIA
2014ko uztailaren 27a
Most read
Using Matomo
Azoka
You are interested in the channel: Araba
Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


“Hitzarmen duin bat lortzeko” mobilizazioak iragarri dituzte ‘Diario de Noticias de Álava’ko langileek

Lan baldintzen "prekarietatea" salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean. Abenduaren 2tik sindaura greban daude langileak eta mobizlizazioak "areagotzea" erabaki dute orain.
 

 


Banaketa hurbilagoa mantentzeko borroka

Gasteizko Eraman kooperatibak banaketa “era jasangarri eta etikoan” eginez bertako komertzioa bultzatzeko helburua du bere sorreratik, Arabako hiriburuan eta hango bizilagunengan pentsatuta. Hainbat ekimenetan parte hartzen du, horien artean ikasturte honetan egiten... [+]


Trebiñu Araban sartzeko “aurrerapausorik” ez dela eman salatu dute enklabeko zinegotziek

Bizilagunek "egia eta politika" merezi dutela adierazi dute, oraindik konponbiderik bilatu ez zaizkien arazo ugari edukitzen jarraitzen baitute. Ikasketei eta osasun arretari loturiko arazoak nabarmendu dituzte.


Iruña-Veleiako aztarnategia ‘hondeatzaileaz ez suntsitzeko’ manifestaziora deitu dute

Martxoaren 30erako Iruña-Veleia martxan, SOS Iruña-Veleia eta Euskeraren jatorria elkarteek manifestaziora deitu dute, Aski da! Argitu, ez suntsitu lelopean. Azken bi urteetan "hondeatzaileak sistematikoki eremu arkeologiko oso aberatsak suntsitzeko modu... [+]


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


Arabako ospitaletako komunen irisgarritasun falta salatu du Eginaren Eginez elkarteak

Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.


M8an faxismoaren kontra eta aliantza feministen alde egingo du Euskal Herriko Mugimendu Feministak

Martxoaren 8an kalera ateratzera deitu ditu herritarrak mugimendu feministak, "desberdinkeriek bere horretan" dirautelako. Zapalkuntza mekanismo berriak agertu direla salatu dute, eta feminismoa "ezkerreko borroken erdigunera" eramateko beharra aldarrikatu.


M3moria Auzolana ekimena sortu dute, Martxoak 3ko grebekin loturiko objektuak eta testigantzak biltzeko

Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.


Diskoteka bateko atezaina atxilotu dute Gasteizen, “zuhurtziagabekeriazko giza hilketa” egotzita

Gertakariak igande egunsentian suertatu dira 5:00ak aldera Gasteizeko Mitika diskotekan. Hildako pertsona 31 urteko gizon bat da, eta lurraren kontra buruarekin hartutako kolpe baten ondorioz hil da, antza atezainak kolpe bat eman ostean.


Diario de Noticias de Álava egunkariko langileen salaketa
“Adimen artifiziala horrela erabiltzea kazetaritzari eta irakurleari iruzur egitea da”

Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]


Eguneraketa berriak daude