Erauntsiak alimaleko desmasiak egin zituen Nafarroa Beherean, uztailaren 4an. Ura goiko eskualdeetan abiatu eta beheko Amikuze eskualderaino iritsi zen. Ura nola “eskuara” hala Amikuzen, zirimolatsu. Euriak euri, Zabalik elkarteko Jean-Mixel Puxulu presidentea eta Mattin Irigoien idazkaria gure zain genituen, Donapaleuko euskara elkartearen aterpean.
Nafarroa Behereko sei eskualdetarik bat da Amikuze. 27 herriz osatua, 9.000 biztanle ditu. Donapaleu da herri nagusia 1.700 jenderekin. Zuberoa eta Biarno lurraldeak ditu mugakide. Iparraldeko eskualde ipartarrena da, eta euskara, naski, lurraldeko ahulena. Ahulena izatearen arrazoiak geografiari egotzi geniezazkioke, baina hori begirada sinpleegia litzateke.
Zabalik Euskara Elkartea azken 40 urteko historiari lotuta dago. Frantziskotarrek ospe handia ukan zuten Donapaleun. Elkartea, nolabait erranik, 1983an hasi zen ernamuintzen, frantziskotarren etxean: “Frantziskotarrak ez ziren ontsa ikusiak hemen, batzuk apaiz ezkertiarrak eta euskaltzaleak ziren, eta besteak, eliza ofizialekoak, itxiak. Batzuentzat ospe ona zuten eta ez hain ona besterentzat. Apaizetxe harrera gunea zen erromes eta elkarte sindikal zein politikoentzat”. Manex Erdozaintzi-Etxart ibarlarra zen frantziskotar haietako bat. Idazle eta poeta ezaguna. 50 urterekin hil zen, gazte. 1994an omenaldia egin zioten, baita Manex Gogoan taldea sortu ere.
2006an, Manex Gogoan taldeko lagunak eta Zabalik frantziskotarretatik kanporatuak izan ziren. Frantziskotarren nagusiek Herriko Etxeari egoitza saldu zioten eta elkartea lokalik gabe geratu zen: “Alegia, ez zaituztegu kanporatzen, baina kanpoan geratzen zarete. Aterperik gabe, arratoiak bezala kasatu gintuzten”. Herriko Etxeak lokal bat uzten ahal zion elkarteari, baina ez zuen lagundu: “Manex Gogoan taldearen funtzio nagusia euskara atxikitzea zen. Euskara zen gure enbrioia. Noraezean geratu ginen, lokalik gabe, baina behar horretatik gogoeta bat planteatu zen; 2008an eratzen hasi eta 2012an gorpuztu zena. Biltzar Nagusia egin genuen. Estatutu berriak onartu ziren eta Zabalik Euskara Taldea ofizialki sortu. Otsail Ostegunak kultur hilabetea da gure ekimen ezagunena. Lau astetan gai bereziez mintzatzen da euskara hutsez”. Frantziskotarren etxea aterpe berezia izan zen, Donapaleun atea irekitzen zuen etxe bakarra. Gaur egun ez dago halakorik, Zabalik elkartekoek ez dute berezko lokalik. Herriko Mediatekako gela batean biltzen dira.
Zabalik elkarteak Badea norbait? izeneko aldizkaria zabaldu zuen eskualdean 2011n. Galdera inposatzen da: “Arraposturik bai?”. Erantzuna: “Norbait bada beti, baina ez dakigu zehazki neurtzen. Badea norbait? itsasora mezu-botila botatzea bezala da, erantzuna noiz jinen den beha zaude”. Baxenabarren %52 euskaldunak dira, inkesten arabera. Baina datu horiek interpretagarriak omen dira. Solaskideen ustez aise gutxiago dira. Egoera berdintsua da Amikuzen, baina eskualde honetan euskara are zokoratuago dago: “Aitatxi-amatxiek badakite, baina 50 urteen ingurukoek, jakinik ere, ez dute erabiltzen. Adin horretan hautsi zen transmisioa, eta horien ondorengoak ez dute euskararen enbeiarik. Belaunaldi hark euskara baztertu zuen, euskara iraganeko gauza ikusten dute egun”. Euskaldun multzo berria badago: ikastolako haurrak. Gutxiengoa da, alta. 1971an zabaldu zen ikastola. Eskualdeko ikasleen %9 eskolatzen du. Puxuluk honela ebatzi du: “Euskara militanteen afera da. Herritar gehienek abertzaletasuna eta politika lotzen dituzte, ez dute euskara politikatik landa ikusten. Hemen euskaraz egitea politika egitea da. Ez dute onartzen euskararen defentsa egin daitekeela abertzale izan gabe”.
Ikastoletako belaunaldi berria euskaraz bizitzen laguntzen du Zabalik-ek. Otsail Ostegunak zikloaren barnean, kooperatibismoa, hondakinen tratamendua, gatazka politikoaren ondorioak, globalizazioa edo altermundializazioa landu ditu elkarteak. Ihauterietan Kitzikazank taldeak Libertimendua antolatzen du, elkartea eta taldea elkarlanean ari dira. Antzerki herrikoi hori jende asko biltzen du. Otsail Ostegunak ekimenetan 60 lagun inguru biltzen dira: “Hori da gure neurria. Gaurko desafioa gazte berriak gure ingurura ekarraraztea da, festa egokia da horretarako. Libertimenduan gazteek tokiko gaiak eta gai minberak jokatzen dituzte, zirtzilen eta bestelako pertsonaien roletan. Libertimendua eta Otsail Ostegunak ekimen onak dira. Ikastola, Gau Eskola eta kultur taldeak euskararen inguruan biltzen dira”.
Elkarteak formakuntzan ezarri du indarra orain, Tallers per la Llengua-ren (TELP) ildoan. Hizkuntza gatazka gisan bizi direnen jokamoldea egokitzen ikasteko: “Nola egin lehenengo hitza euskaraz? Hori norberaren psikologiari lotua da. Maiatzean hamar lagun bildu ginen Xamarrekin [Juan Carlos Etxegoien hizkuntzalaria], Txepetxen teorien inguruan aritu ginen. Gero, talde horrek lagun multzo zabalago bati erakusten dio jendearengana euskaraz hurbiltzeko moldea, nolabait”.
“Amiñi bat amiñi bi, euskaraz bizi giten bizi” dio Amikuzeko euskaltzaleen lemak.
Amikuze eta Donapaleuko historia ikasi dugu amiñi bat Puxulu eta Irigoienekin: “Euskararen egoera antzekoa da Baxenabarre osoan. Alta, eskualdetik eskualdera, euskararen osasuna ez da bera. Eskualde bakoitzaren historiak eragin du horretan. Donapaleun presondegia izan zen. Nafarroako Gorteak Auzitegia zuen hemen. Funtzionarioen hiria izan zen. XX. mendean pertsona bat zinez inportantea izan zen gure historian: Martin Minvielle. Parisko antzinako Ospitaleko barneko medikua. 1935ean Amikuzera itzuli zen, eta 1939an Puerikulturari buruzko tratatua liburuxka idatzi zuen: “Elikagaiak zirela-eta haurrak usu eritzen ziren, eta aise hil ere. Minvielle medikuak familiako amei puerikulturaren funtsa esplikatu zien, garbitasunaren beharra. Eta liburuxka euskaraz izkiriatu zuen. Euskaraz idatzia izateak garrantzia ukan zuen. Minvielle pertsona ikasia zenez, euskaraz aritzea mugarri seinalatua da Amikuzen. Euskarak ez baitu inoiz atxikimendurik ukan, ez eskolan ez administrazioan.
Donapaleu 1960ko hamarraldian hiri burgesa zen. Alabaina, lurren jabe handien garaia bukatzen hasi zen. Ordura arte, etxezain laborariek –maizterrek– beren ekoizpenaren hirutarik bi edo erdia jabeei eman behar zieten. Alegia, maizterrak urte bateko lanaldiaren ondoren legez kanporatuak izan zitezkeen. 1970etik aitzina legeak aldatu ziren. Legeak lurra lantzen zuena babesten zuen jabea baino gehiago. Ekoizpena mendratu zen eta laborariak jabeari eman beharrekoa hektareen arau ematen zion. Burgesia “pobretzen” hasi zen nolabait, legeak berak lagundurik. Jauntxoak frantsesez bizi ziren eta pobreak euskaraz. Euskara klase apalen eta txiroen mintzaira izan da eta frantses hizkuntza eta hiztunak prestigioa dutenak. Garai hartan, halaber, Lur Berri kooperatiba sortu zen Amikuzen. Modernitatea ekarri zuen, baina horrek ere frantses munduan ditu erroak. Amikuzeko laboraria ez da Oztibarre, Garazi edo Baigorrikoa bezalakoa. Lehenago izan zen frantsestua, euskararen haustura are bortitzagoa izan zen hemengo euskal familietan”.
The problem of the afrancession of the names of the places of Euskal Herria is not only due to the lack of consideration of the language in the signaling panels, but also to the execution of a decision on the domiciliation that was taken a few years ago.
Ultimately, the... [+]
Larunbatean ospatu dituzte Ttinka mikro haurtzaindegiaren bost urteak Lakarran. Baxe Nafarroko euskara hutsezko egitura bakarra da, Euskararen Erakunde Publikoaren B ziurtagiriduna.
On May 17, five Euskaltzales of Ipar and Hego Euskal Herria performed an action coinciding with the call made by the students of the Bernat Etxepare lyceum to mobilize in favor of the Basque. On the wall of the Baiona Subprefecture, a message was sent to the authorities of the... [+]
“Geldi euskara zapaltzea” lema berriz hartu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean egin duen prentsaurrekoan. Maiatzaren 17an, esaldi hori Baionako suprefeturan tindatzeaz akusaturik, irailaren 10ean epaituko dute Gorka Roca Torre.
Ikasturte honetan, lehen mailako ehun eskola elebidunetan 5.700 ikaslek ikasiko dute. Bigarren mailan hamasei kolegio eta lau lizeotan 1.600 dira. Zailtasun nagusia aurten ere kolegioan euskararen eta frantsesaren arteko oren parekotasuna erdiestea da.
Start of the summer. EHZ festival hangover (atx, headache). You want to breathe after a charged course. Flush the head. Reconnect key elements. Take some time with family, see old friends again and rest (a little) in the daily struggle. Really? !...
As a family, walk to the... [+]
Ms. Judge of the Bayona Court of Justice dismisses:
In March, I was judged by some Euskaltzales in Baiona for taking part in some of the actions we have taken to denounce the unfair treatment suffered by the Basque authorities in the French state. At the beginning of the trial,... [+]
Maddi Kintanak Baiona, Angelu eta Miarritzeko gazteen euskara aztertu du bere tesian. Hitz berriak sortzen dituzte baina baita hitzak beste hizkuntzetatik hartzen ere, besteak beste, interneten eraginez.
"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal... [+]
Iñaki Iurrebaso soziolinguistak euskararen egungo egoeraren argazkia egin du Baionan iragan zen Hizkuntz politikari buruzko ikastaroan, muga-gaindiko ikastaroen kari.