Marylandeko Unibertsitateak (AEB) 2000 eta 2012 urteen artean munduko deforestazioa aztertu zuen, eta berriki ondorioak eman ditu argitara. Esan dutenez, hamabi urte horietan 6,02 milioi hektarea baso desagertu ziren Indonesian, hau da, Irlandaren azaleraren adina, eta azken urteetan deforestazioa areagotu egin zen, gainera. Esaterako, 2012an Brasilen 460.000 hektarea baso suntsitu zituzten; urte berean, Indonesian, 840.000.
Indonesia baso gehien duen munduko hirugarren estatua da, Brasil eta Kongoren ondoren. Nazio Batuen Erakundearen arabera, han emititzen den karbono dioxidoaren %70 deforestazioaren ondorio zuzena da. Esan gabe doa hainbat espezie arrisku bizian dagoela horren eraginez; tigrea, orangutana eta elefantea besteak beste.
Azken 50 urteotan Indonesiako basoen erdia desagertu da, eta proportzio berean hazi da palmondoaren ereintza, olioaren eskuratzeko helburuz. 2020 urtera bitartean %60 handitu nahi dute haren produkzioa.
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Institutuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka... [+]
Today’s Venice is built on an archipelago of 118 islands. These islands are connected by 455 bridges. The city is based on mud rather than Lura. Millions of trees in the area were cut down from the 9th century onwards to build piles and cement the city. Years have passed and... [+]