Smartphonen erabilera arazo psikiatriko bilakatzeko bidean da Asiako estatu askotan. Hego Korean, Singapurren, Taiwanen eta Txinan gailu horien gehiegizko erabileragatiko kezka zabaldu da.
Singapurren bizi diren 5,5 milioi pertsonen %87k smartphonak ditu, AEBetan %65ek baino ez, eta Facebookera konektatzen diren bakoitzean 38 minututik gora pasatzen dute bertan, estatubatuarrek halako bi. Telefono horiek eta, oro har, interneteko zerbitzuek sortzen dituzten mendetasunak ez daude medikuntza liburuetan jasota, eta horrek segurtasun eza handia sortzen du psikiatrek diagnosia egiteko garaian.
Kalkulatu da hainbat estatutan populazioaren %5ek baino gehiagok izan dezakeela mota horretako arazoren bat. Portzentajeak, gainera, gora egingo duela aurreikusi denez, prebentzio bideak jorratzen hasiak dira.