Gose den umeak baloia plater. Munduko Futbol Koparen aurrean brasildar ugarik sentitzen duena irudikatzen du mutikoaren negarrak. Kexu dira oinarrizko premiak asetzerik ez eta kirol ekitaldi ponpoxo eta garestia zerbitzatu dietelako ahogozagarri.
Futbola –edo negozioa ardatz duen futbol eredua– gustuko izan ala ez, uztailaren 17ra bitartean Munduko Kopari begira jarriko gara asko, edo jarriko gaituzte, han bildu diren izarren dirdirak itsututa, nahiz eta identitate ikur indartsuena litzatekeen euskal selekzioak lehiatzerik ez duen.
Estadioetatik haragoko errealitateari begiratu diogu Larrun honetan, gizonezkoen goi mailako futbola ardatz, hiru lagunen hitzak bidelagun hartuta: Raúl Zibechi idazle uruguaiarrak Brasilgo egoera sozio-politikoaz duen iritzia jaso dugu, Ekain Rojo ikerlariak Futbola eta nazio eraikuntza Euskal Herrian eta Espainian liburuari buruzko azalpenak eman dizkigu, eta Andy Robinson kazetari ingelesak futbolaren geopolitikaz hitz egin digu, Erresuma Batuko errealitateaz bereziki.
Brasilgo presidente Dilma Rousseff-ek bazekien, bere aurreko Luiz Inácio Lula da Silvaren egitasmoa –haren gobernuak egin zuen Munduko Koparen aldeko apustua– oinordetzan hartu zuenean, hainbat zailtasun gainditu beharko zituela ekainaren 12a, txapelketaren irekiera eguna, heldu bitartean. Nekez imajinatuko zuen, baina, sektore desberdinetatik heldu diren protestek tamainako buruhausteak emango zizkiotenik. Manifestazio jendetsuak, grebak, antolaketa-gastuek sortutako ika-mikak, obren lizitazioen inguruko ustelkeria salaketak eta abar. Kopa abian da, ordea, eta haserrealdiak poztasun sentipenari eman dio bide, tarte baterako bederen. Futbola izugarri maite duen herrialdea baita Brasil.
Gaur arte beste inork ez du hainbeste diru xahutu: 12.000 milioi dolar baliatu ditu azpiegitura-lanetarako, eta futbol estadioak eraiki edo Nazioarteko Futbol Federazioaren (FIFA) baldintzetara egokitzeko beste 5.300 milioi dolar bideratu dira. Gastuen %85 entitate publikoek –Gobernuak zein estatu-administrazioek– hartu dute euren gain, Sinaenco arkitektura eta ingeniaritza sindikatuak emandako datuen arabera. 2010ean Hego Afrikan eta 2006an Alemanian, estadioen obretan 1.500 milioi dolar inguru gastatu zituzten.
Estadio garestienak, 428 milioi euroko kostua izan duen Brasiliako Nazionalak, 72.000 lagun har ditzake. Agintariek adierazi dute azpiegitura jasangarria dela, baina eskualdeak ez du futbol tradiziorik, lehen eta bigarren mailako liga nazionaletan ordezkaririk ez izateak erakusten duen moduan. Bestetik, Manaus hiriko Arena Amazonia estadiotik hurbilen dagoen lehen mailako taldeak 2.000 kilometrora jokatzen du. Munduko Kopako sailkapen faseko lau partida besterik ez ditu jasoko, eta etorkizunean izan dezakeen erabilerak zalantza handiak sortu ditu. Amazoniako Justizia Epaitegiko epaile Sabino Marquesek iradoki du estadioa presondegi bilaka daitekeela. Arduradunek baztertu egin dute proposamena, baina…
Urrian presidentetzarako hauteskundeak egingo dira Brasilen. Batzuek diote, Lula da Silvak tartean, gaur gaurkoz inkestek irabazle ematen duten Dilma Rousseff zigortzeko estrategia direla Koparen aurkako mobilizazioak. Litekeena da neurri (txiki) batean hala izatea, baina herritarrek badute arrazoirik mesfidati eta haserre agertzeko.
Iaz hasi zituzten manifestazioak, garraio publikoaren prezio igoerak bultzatuta. Gehiago ordaindu behar izateaz gain, protesta egin zuten igoeraren ehunekoa Koparen azpiegitura gastuak estaltzera bideratuko zelako, oinarrizko premiak asetzeko baliatu beharrean. Nao vai ter Copa (Ez da Koparik izanen) mugimenduaren aldarrikapen nagusietako bat da hori: Diru gutxiago futbolarentzat, eta gehiago etxebizitza, enplegu, osasun eta hezkuntzarentzat.
Protestan ikusi ditugu irakasleak, bankuko langileak, autobus gidariak, kale garbitzaileak, mediku eta erizainak, indigenak, faveletako herritarrak… Guztiek dute zer aldarrikatu, zer salatu. Ikusteke dago Kopa amaitzean haserre horrek guztiak zein norabide hartuko duen. Aditu batzuek uste dute Nao vai ter Copa mugimendua anitza eta deszentralizatua dela, lider argirik gabekoa, eta horrek bere aurka egin dezakeela; besteek, ordea, manifestazioek ez dutela etenik izango diote, are gutxiago 2016an Rio de Janeiron egingo diren Joko Olinpikoen kostu sozio-ekonomikoak ere hautsak harrotu dituela kontuan hartuta. Epe laburragoan, Brasil garapen bidean dagoela eta nazioartea berari begira duela jakitun, Munduko Kopa ustel ateratzen bazaio herrialdearen prestigioak muturrekoa jasoko duela dio analista ugarik.
Adin txikikoen sexu-esplotazioak gora egin du Brasilgo zenbait hiritan, estadioen inguruko auzoetan bereziki, gizarte eragileek salatu dutenez. “Prostituzioa eta Munduko Kopa ekonomia, arraza eta genero botere-harremanetan oinarritutako gizarte ereduaren parte dira”, dio Emakumeen Mundu Martxako militante Celia Alldridgek: “Gizon zuriak eta botere-eliteak dira Koparen jaun eta jabe. Kirolaren merkantilizazioak bat egiten du prostituziora behartu eta marketin tresna bilakatu den emakumearen gorputzaren salerosketarekin”.
Coca-Colak irribarrez ageri diren indigenen irudiak baliatu ditu Munduko Koparen harira egindako iragarkietan. Survival erakundeak gogor kritikatu du publizitate-kanpaina, multinazionalaren hornitzaileetako batek, Bunge konpainiak, guaraniei lapurtutako lurrek emandako azukrea erosten duelako.
Halaber, Kopa hartuko duten estadio batzuk tribu horren lurretan eraiki direla ohartarazi du aipatu erakundeak. Brasilgo indigenak beren sorterrietara itzultzeko borrokan ari direnean, Valmir izeneko lider guarani gaztea bahitu eta torturatu egin zutela salatu zuen Survivalek ekainaren 2an. Gaztearen aitaginarreba, komunitateko buruzagi Nísio Gomes, 2011n hil zuten aurpegia estalia zuten 18 gizonek. Valmir erasoaren lekuko izan zen, eta orduz geroztik borrokan ari da agintariek hilketa argitu eta ganadu-azienda batek lapurtu zizkien lurrak berreskuratzeko.
- 180.000 lagun kanporatu dituzte euren etxeetatik –gehientsuenak faveletan bizi ziren–, beharrezko azpiegiturak eraikitzeko. Haietako batzuk periferiako zonaldeetan birkokatu dituzte; beste askok ez dute izan nora jo.
- 200.000 polizia eta militarrek bermatuko dute segurtasuna.
- 790 milioi dolar gastatuko ditu Brasilgo Gobernuak segurtasun neurrietan.
- 5.000 milioi dolar baino gehiago irabaziko ditu FIFAk babesletza eta merkatuteknia akordioengatik. Nazioarteko Federazioak ez du zergarik ordainduko, Brasilek –eta gainerako hautagaiek– Kopa jasotzeagatik eskainitako abantaila fiskalak medio. Ezta Coca-Cola, Johnson & Johnson, McDonald’s eta gainerako babesle ofizialek ere.
- 8 behargin hil dira azpiegitura eta estadioetako obretan.
- 2 kilometro. Estadioen inguruan, bi kilometroan, FIFAk bere legea inposatuko du: segurtasun neurriak kontrolatuko ditu, babesle ofizialenak ez diren salmenta-postuak kenduko dituzte…
- 419 milioi euro banatuko ditu FIFAk 32 selekzioen artean –253 milioi eman zituen 2010ean–: irabazleak 25 milioi inguru jasoko ditu, bigarrenak 18 eta hirugarrenak 16.
- 720.000 euroko gainsaria jasoko du Espainiako selekzioko jokalari bakoitzak Kopa irabaziz gero – 2010ean Hego Afrikan 600.000 euro jaso zituzten–. FIFAk emandako diru pilatik aterako lirateke Espainiako Federazioaren gainsariak, 16,5 milioi euro guztira. Jokalari frantziarrek 300.000 euro baino apur bat gehiago jasoko dute Kopa irabaziz gero.
- 140 euro inguru balio du Munduko Kopako baloi ofizialak, Adidas multinazional alemaniarraren Brazucak –eta 30 euro erreplika txukun batek–. Baloiak egin dituzten ia 2.000 langile pakistandarrek 74 euro kobratzen dute hilean, AEBetako Bloomberg enpresak jakinarazi duenez. Bi hileko soldata baloi baten prezioan. 2010ean 13 milioi Jabulani baloi saldu zituen Adidasek.
The 2030 World Cup will be played in six countries. Most matches will be played in Spain, Portugal and Morocco, but the opening matches will take place in Uruguay, Paraguay and Argentina. More teams than ever before, more matches than ever and the longest World Championship... [+]
Mistrust toward the joy of the other is not something of today; more or less we have all felt the feeling that sometimes the joy that is not of oneself has somehow emphasized self-pain. So far not quite bad, because everyone lives their contradictions. However, the problem... [+]
Futbolaren erritmora biziko da Qatar ondoko asteetan. Lehen aldia da arabiar erresuma batek Mundial bat antolatzen duela, eta egia da polemika handia sortu zuela Qatar hautatua izan zelarik mundiala antolatzeko.
The Male World Cup starts in Qatar. The death of thousands of works that have been building signs of corruption, stadiums and other infrastructures, persecution of women and the LGBTI collective, environmental impact, censorship, disruption of the football calendar... Not... [+]
Paola Schietekat mexikarrak, Qatarreko Munduko Futbol Koparen antolaketan lanean ziharduela (2021ean), salatu zuen gizon batek eraso egin ziola Qatarren. Bera zigortu zuten, ordea.
Raúl Zibechi idazle uruguaiarra Munduko Koparen testuinguru sozio-politikoari buruz mintzo da Desinformemonos.org webguneak maiatzaren 6an plazaratutako elkarrizketan. 'Brasil potencia' liburuaren egilea militarizazioaz, errepresioaz, gentrifikazioaz,... [+]
Although the etymological origin of the name of Brazil is not yet clear, the most accepted theory is that of the philologist Adelino José da Silva Azevedo. According to him, the word would originate from the celter bark, which the Phoenicians used to designate the red dye. In... [+]
Every now and then, while I'm doing something in the kitchen, I'm turning on Euskadi Irratia, early in the morning. Last day, two stories were crossed in the comments of the informants and Tertullians: the first, published by the newspaper The Guardian on February 23: “More than... [+]