Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Gero eta naturaltasun handiagoz

  • Gero eta gehiago dira gidabaimena euskaraz ateratzeko zerbitzua eskaintzen duten autoeskolak. Lurraldetik lurraldera datuak asko aldatzen badira ere, ez da ohiz kanpokoa euskarazko eskaintza. Azterketa teorikoa euskaraz egin daiteke; azterketa praktikoan, berriz, gaztelaniaz entzun behar dira aztertzailearen jarraibideak.

Gipuzkoako Buruntzaldean, iaz, 135 herritarrek egin zuten azterketa teorikoa euskaraz. Argazkia, azterketa euskaraz egiteko kanpainan ateratakoa da; autoeskoletako arduradunak euren kotxearekin
Gipuzkoako Buruntzaldean, iaz, 135 herritarrek egin zuten azterketa teorikoa euskaraz. Argazkia, azterketa euskaraz egiteko kanpainan ateratakoa da; autoeskoletako arduradunak euren kotxearekin

2009. urtean argitaratu zen gidabaimena euskaraz ateratzeko ikasmateriala, Valentziako AEOL argitaletxearen eskutik. Ordutik daukate EAEko autoeskola guztiek euskarazko materiala eskuragarri. Horren guztiaren iturburua Bizkaiko Igorreko Arratia autoeskolan dago. Unai Zulueta bertako burua da euskarazko materialen lehen sortzailea eta bultzatzailea. Orain hogei bat urte hasi zen bere kabuz euskarazko materialak prestatzen, eta bere lanaren jakitun, Gipuzkoako Debagoieneko Mankomunitatea hasi zen bide berean lanean. Euren arteko elkarlanari esker lortu zen euskarazko materiala plazaratzea.

Harrezkero, trafikoa arautzeko neurriak egokitzen joan dira eta, hain justu ere, oraintsu aldatu dute Zirkulazioren Arautegi Orokorraren legea. Gaztelaniazko materialak –eskuliburua, multimedia programak, azterketak…– maiztasunez eguneratzen dituzte, baina ez da gauza bera gertatzen euskarazkoekin. AEOL da, egun ere, euskarazko edukiak lantzen dituen argitaletxe bakarra; euskarazko edukien eskaera-merkatua txikia da eurentzat, eta ikuspegi hori dela eta, materialak bere horretan daude, nolabait esateko. Gai horren harira, Maider Axpe Debagoieneko Mankomunitateko teknikariarekin hitz egin dugu:  “Lege berria onartu da, eta iritsi da momentua aurrera egiteko; azken denboraldian geldi baitago kontua. Materiala eguneratu egin behar da eta erronka gisa har daiteke lege aldaketa; proiektua sendotzera eta hobetzera bultzatu behar gaitu”.

Azterketa praktikoari dagokionez, egun, ez dago euskaraz egiteko aukerarik. Nahiz eta aztertzaileak euskaraz jakin, azterketak gaztelaniaz egiten dira: “Trafiko Buruzagitzak ez du azterketa euskaraz egiteko aukerarik ematen. Azterketa euskaraz egin ahal izatea eskubidea da eta Administrazioak hori betetzeko derrigortasuna dauka, baina ez dago borondaterik”, adierazi digu Unai Zulueta Igorreko Arratia autoeskolako buruak. Horrez gain,  aztertzaileek Trafiko Zuzendaritzarekin dituzten barne/lan arazoak ere ez dira lagungarri egoera hobetzeko. Jakin dugunez, badira aztertzaile euskaldunak Gipuzkoan eta Bizkaian. Aztertzaileen hizkuntza-gaitasuna ez da arazoaren muina, azterketak bideratzeko jakin beharreko euskara maila kontuan hartuta.

Gipuzkoan, iaz, 727 lagunek egin zuten teorikoa euskaraz

Lurralde eta eskualdeetan gidabaimena euskaraz ateratzeko zein aukera dauden ezagutu nahi izan dugu. Gipuzkoako datu orokorren nondik norakoak azaldu dizkigu Aitziber Etxebeste Gipuzkoako Autoeskolen Elkarteko (GAE) euskara batzordeko kideak eta Oiartzun Autoeskolako buruak. Gipuzkoan 24 bat autoeskola daude euskarazko zerbitzua eskaintzen dutenak; horien artean badira autoeskola bat baino gehiago dauzkatenak. Bestalde, azterketa euskaraz egiten duten ikasle kopuruari dagokionez, 2009an, 30 lagunek egin zuten azterketa teorikoa euskaraz eta 2012. urtean, 727 pertsonek. 2013ko kopuru zehatzik ez daukagu eskuartean, baina jakin duguna da egindako azterketa teorikoen %15 euskaraz egin zela. Etxebesteren ustez, datuak 2012koen antzekoak izango dira.  

Arestian esan bezala, Debagoienan (Leintz Gatzaga, Elgeta, Antzuola, Eskoriatza, Aretxabaleta, Oñati, Bergara eta Arrasate) aspaldi hasi ziren gidabaimena euskaraz egiteko bitartekoak jartzen. Egun, bailarako autoeskola guztietan dago azterketa teorikoa euskaraz prestatzeko aukera; hamabi autoeskola daude bertan. Maider Axpe Debagoieneko Mankomunitateko kideak jakinarazi digunez, euskara modu naturalean sartu da bertako autoeskoletan; ikasketa guztiak euskaraz egiten dituzten gazteek, autoeskoletako prestakuntza ere euskaraz egiten dute, oro har. Egun, Arrasateko eta Oñatiko udalek gidabaimeneko azterketa euskaraz egitera animatzeko kanpaina jarri dute abian eta azterketa euskaraz egitea saritu egingo dute. Oñatin, esaterako, azterketa teorikoa euskaraz egiten dutenen artean, 350 euroko saria zozkatuko dute urte amaieran. Herrian gidabaimena euskaraz ateratzen dutenen kopuruak gora egin du urtez urte; 2009an %10ak atera zuen gidabaimena euskaraz, eta 2013an %64ak.

Gipuzkoako beste eskualde bateko egoera zein den ezagutzeko aukera ere izan dugu. Buruntzaldean (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) hamaika autoeskola daude eta guztiek eskaintzen dute euskarazko zerbitzua. Eskualdean, 2011n hasi ziren gidabaimena euskaraz ateratzeko egitasmoarekin buru-belarri eta urte horretan 34 lagunek atera zuten azterketa teorikoa euskaraz. 2012an, 112 lagunek eta 2013an 135ek. Marifer Gorostiza Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikariak jakinarazi digunez, erantzun ona izan du egitasmoak datuen argitan. Herri mailan egindako lanketa dela kontuan hartuta, datu onak direla gaineratu digu. Aurten ere, martxan jarri dute Gidabaimena euskaraz kanpaina. Eskualde honetan ere, gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz ateratzea saritu egingo dute; herritarrak animatu nahi dituzte esparru horretan ere, euskara erabiltzera. 400 euroko zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute azterketa euskaraz egiten dutenek.

Bizkaian, 50 autoeskolak euskarazko zerbitzua eskaintzen dute

Bizkaiko egoeraren nondik norakoak ezagutu nahian, Alkarbide Euskara Zerbitzuen Bilgunera jo dugu. 2010ean hasi ziren Gidabaimena Euskaraz kanpaina ekimenarekin eta autoeskolak euskarazko materialez hornitzeko lanketari ekin zioten.  Arrigorriaga, Elorrio, Erandio, Getxo, Mungia, Ondarroa, Txorierri eta Uribe Kostako herrialdeek hartu zuten parte egitasmoan. 27 autoeskola batu ziren proiektura eta 25 lagunek egin zuten azterketa teorikoa euskaraz. Urtebete geroago, 60 lagunek egin zuten euskaraz azterketa eta 2012an 100 lagunek. Iaz, Erandio, Getxo, Uribe Kosta, Leioa eta Basauri izan ziren egitasmoaren sustatzaile nagusiak eta, gutxi gorabehera, euskararen aldeko hautua egin zutenak 150 direla jakinarazi digute. 50 autoeskola inguruk eskaintzen dute egun gidabaimena euskaraz ateratzeko zerbitzua Bizkaian. Bizkaiko Autoeskolen Federazioak jakinarazi digunez, guztira, 81 dira euren elkartean izena emandako autoeskolak.

Unai Zuluetarekin hitz egin dugu egoeraz: “Gure autoeskolan %75ak ateratzen du azterketa teorikoa euskaraz. Orain 20 urte hasi ginen euskarazko materialekin, eta harrezkero jende gehienak euskara aukeratzen du. Gu ez gara, ordea, egoera orokorraren isla. Bizkaian gidabaimena euskaraz ateratzen dutenen portzentajea oso txikia da oraindik. %5a izango da? Gero eta gehiago dira euskarazko zerbitzua eskaintzen duten autoeskolak, baina, orain, esaterako, Barakaldoko ikasle bat daukagu gurean, euskaldunberria bera. Gugana etortzen da prestaketa euskaraz jasotzera; 30 bat kilometro daude Barakaldotik Igorrera”.

Araba aldean, Aiarako kuadrillan (Amurrio, Artziniega, Aiara, Laudio eta Okondo) dago gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera; probintziako ipar-mendebaldean. Denboran atzera, eskualde honetan egin izan dira gidabaimena euskaraz ateratzeko kanpainak. Azterketa euskaraz prestatzeko eskaintza oso murritza da probintzian; han-hemenka galdetzen ibili ostean, hiruzpalau izango dira.

Alberto Egia, Amurrio Autoeskola: "Argi geneukan euskaraz ere aritu behar genuela, konpetentziatik bereizteko era ederra iruditu zitzaigun".

Zenbat denbora daramazue autoeskolan lanean?

2001etik hona, guztira 12 urte.

Noiz hasi zineten gidabaimena euskaraz ateratzeko zerbitzua eskaintzen?

Hasieratik argi geneukan gure zerbitzuak erdaraz zein euskaraz eskaini behar genituela, konpetentziatik bereizteko era ederra iruditu zitzaigun.

Nolakoa izan da materialak euskaraz izatearen prozesua?

2001ean ez zegoen euskarazko eskulibururik. Orduan, gu geu hasi ginen artisau lana egiten, testak itzultzen genituen eta erdarazko liburua erabiltzen genuen. Urtebete geroago, Deustuko Artez argitaletxearekin elkarlanean hasi ginen. Zorionez orain dela urte batzuetatik Valentziako AEOL enpresak material guztiak prestatzen ditu: eskuliburua, multimedia programak eta abar.

Eduki teorikoak eta eskola praktikoak euskaraz eskaintzen dituzue?

Bai, momentu honetan bi irakasle gara autoeskolan eta biak euskaldunak, beraz, gure ikasleek badute aukera teorikoa eta praktikoa euskaraz egiteko.

Zenbat dira azterketa euskaraz egitea erabakitzen duten ikasleak?

Zentzu horretan, egia esateko, gure eskualdean ikasleek oraindik “balazta jarrita” daukate gidabaimena euskaraz lortzeko. Gehienek gaztelania aukeratzen dute.  

Zein da joera?

Azken urtetan joera gelditu egin da eta ez du hobera egin. Euskara aukeratzen dutenen kopuruak txikia izaten jarraitzen du.

Azterketa praktikoa gaztelaniaz egin behar dute ikasleek.

Badakit aztertzaileren bat euskara ikasten aritu zela denboraldi batean, baina momentu honetan Araban behintzat ez dago aztertzaile euskaldunik. Guk klasea euskaraz ematen dugu, nahiz eta gero azterketa erdaraz egin.

Badakizu zenbat autoeskolek eskaintzen duten azterketa euskaraz ateratzeko aukera Araban?

Hiriburuan, Gasteizen adibidez,  euskaraz eskaintzen duen eskola bakarra dago. Probintzia osoan hiru garelakoan nago.
 


You are interested in the channel: Euskara
News of an achievement: In the Museum of Navarre you can visit the Hand of Irulegi in Basque
Complaints have been received by the Observatorio de Derechos Lingüísticas: guided tours in pure Spanish, as well as in the entrance services. The curious thing is: go to see the bronze object that is believed to contain the words of the language of the Basques... and the... [+]

2025-02-19 | Estitxu Eizagirre
“Kartzelara bidaltzen bagaituzte ere, hemen egongo da herri bat erasoen kontra defendatzeko prest”

Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]


“The Basque immersion is under attack with the dissemination of the PAI model”
The union STEILAS has filed an appeal against the court order to increase the hours of English and reduce the hours of Basque. “They’re putting the submersion in a serious hole,” they say.

A meeting will be held in front of the EITB headquarters in Bilbao to demand the relocation of management positions
"The Basque EITB, starting with the direction!" Under the slogan, the meeting will take place on Tuesday 25 February, convened by the unions ELA, LAB and ESK of the EITB, as well as the initiative Modify the Script.

The UPN of Estella interrupts the program of bertsolarismo of the schools
The complaint has been made by the association Gara, which works to promote the Basque language in Estella: "The capacity for creation is enhanced and critical thinking is cultivated, all from a playful perspective, based on enjoyment."

2025-02-18 | Mara Altuna Díaz
Scott Zúñiga, American Tiktoker:
“My superpower to learn Basque is to speak it constantly, without shame”
He is 44 years old, his mother is Mexican, and his father is Scottish. Born in New Mexico, raised in Utah, he learned about Basque twenty years ago when, while studying Film Industry in Cadiz, someone told him that he had a Basque surname. He has been living in San Sebastián... [+]

2025-02-18 | Antxeta Irratia
Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek hamabostaldia antolatu dute euskararen erabilera hauspotzeko

Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]


Lava de Pamplona, a short farewell to return with renewed strength in September
This Saturday the Hostal Laba will close in the Plaza del Castillo de Pamplona and, curiously, the closing will be celebrated with a party of the whole day, since the farewell is not definitive: Lava will join the adjacent Windsor Bar, the works are about to begin, and will... [+]

2025-02-14 | Sustatu
Translator research: how does advanced machine translation affect Basque?
The Cluster of Socioluinguistics, with the collaboration of several institutions and in the work elaborated by Asier Ambeka, Eduardo Apodaka and Asier Basurto, has published the results of the project called Itzulerem. They have studied the influence of neural translators... [+]

“Interference of the judiciary” denounced in San Sebastián in relation to the issue of the Basque language requirements of local police
In January of last year, the judges annulled two local police posts with a B2 requirement, considering that applying for Basque could be "discriminatory", and in the previous week, the Superior Court of the Basque Country has decided not to consider the appeal filed by the City... [+]

Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


Searching for the Best Chatbot
In recent years, the development of artificial intelligence (AI) has had a significant impact on the situation of minority languages. The main models developed by the technology giants, such as ChatGPT, are trained in the main languages, which entails the risk of leaving aside... [+]

Eguneraketa berriak daude