Krisi garaian berrikuntza izan ohi da hura gainditzeko balio ziurrenetakoa. Hernaniko Galarretan sortu berri den Berrikuntza Gunean unibertsitatea, enpresa eta ikerkuntza uztartuko dituzte, jasangarritasun energetikoa oinarri hartuta.
2010ean Miramongo teknologia parkea zabaltzeko erabakia hartu zuten, besteak beste, Gipuzkoako Diputazioak, Eusko Jaurlaritzak eta Oronak, Mondragon Unibertsitateak eta Ikerlan-IK4ek osatzen duten Ikasleku Fundazioak. Hernaniko Galarretan zegoen lur eremu bat zuen Orona igogailu egileak aspaldi buruan, eta hortxe kokatu dute energia ardatz izango duen teknologia parkea.
Galarretako gunean ikerkuntza eta garapenean (I+G) oinarritutako enpresa ekimenak bultzatuko dituzte, baina apustu garbiena jada abian da, Oronak sustatutako Berrikuntza Gunea edo Ideo-Innovation City. Berrikuntza teknologikoari lotutako lau ardatz jorratuko dira bertan. Hezkuntza, ikerketa, enpresa eta energia jasangarria uztartuko dituzte.
Eraikin nagusia, edo Zero eraikina, Oronaren egoitza zentrala izango da aurrerantzean. Bertako ikerketa lanak, beraz, enpresarekin berarekin lotuak izango dira. Mondragon Unibertsitateak ere fakultatea izango du, hiri mugikortasunean oinarritutako bi ingeniaritza gradu eta energia jasangarriei buruzko masterrak eskainiz. Ikerlan-IK4ren laborategietan, aldiz, elektrizitatearen biltegiratzearekin lotutakoak ikertuko dituzte. Izan ere, arlo horretan bat eginik aurrera egiteko akordioa sinatu dute Oronarekin. Azkenik, Galeria izeneko eraikina bisitariei eskainia da. Parke osoko energiaren monitorizazioa erakutsiko da, eta sistema energetiko berriztagarrien ekoizpena ikusi ahal izango da, museo baten antzera.
Buruntzaldean, Gipuzkoako beste hainbat tokitan bezala, industriak eragin handia izan du eskualdeko bilakaera ekonomikoan. XIX. mendeko eta, batez ere, XX. mendeko 50eko eta 60ko hamarkadetako industrializazioek bertako ekoizpena handitu zuten, eta Euskal Herriko gunerik oparoenetakoa izatera ailegatu zen.
Industriako langile kopurua handia izanik, gerora etorritako krisiek –70ko hamarkadakoa lehenik eta gaur egungoa ondoren– bereziki astindu zuten sektorea. Ondorioz, industriak eraberritzeko beharra izan du biziraupena ziurtatzeko, bereziki berrikuntza teknologikoetan oinarrituz. Testuinguru horretan uler daiteke Hernaniko Galarretako Zientzia eta Teknologia Parkearen balioa.
Proiektuaren aurkezpenean Hernaniko alkate Luis Intxauspek azpimarratu zuen krisi garaian gisa honetako proiektu gutxi abiatzen direla. “Trebakuntza altuko” 1.000 lanpostu inguru sortuko omen dira –horietatik 500 Ideo-Innovation Cityn–, berrikuntza teknologikoari lotutako beste enpresek ere Galarretan egoitza ezartzeko aukera edukiko baitute. Izan ere, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak erakundeei alokatu ahal izateko eraikinak egingo ditu. Hortaz, Berrikuntza Gunearen helburua, I+G eta hezkuntza oinarri, eskualdeko eta lurraldeko eragile ekonomiko eta sozial indartsua izatea da. Unibertsitatearen, gizartearen eta enpresaren arteko topagune izan nahi du.
Teknologia Parkeak proiektuarekin koherentea den energia politika bultzako du. Sustatzaileek azaldu dutenez, eraikin guztiak beren behar energetikoak asetzeko gai izango dira. Halaber, azpimarratu dute energia modu jasangarri eta garbian ekoiztuko dutela (eguzki plakak, geotermia...). Dena den, ez dira soilik horretan geratuko. Berebiziko garrantzia eman diote energiaren kudeaketari, eta ikerketa lerro nagusietakoa izango da. Hortaz, parkearen beraren eraginkortasun energetikoa ikerkuntzarako aukera bilakatu dute.
Gunea ofizialki aurki estreinatuko den arren, jadanik martxan da. Esaterako, lehenengo promozioak 2013-2014 ikasturtean hasi ditu ikasketak energiaren ingeniaritzan eta ekoteknologiaren arloan.
Hernani
Biztanleak: 19.481
Balio Erantsi Gordina sektoreka: Nekazaritza eta abeltzaintza (%0,4), industria eta energia (%43,2), eraikuntza (%14,6) eta zerbitzuak (%41,8).
Langabezia tasa: %14,6 (gizonen artean %13,8; emakumeen artean %15,8).
Industrian eta energian lan egiten dutenak:
1.622 lagun.
Euskararen ezagutza: %54,3
Galarretako Berrikuntza Gunea
Azalera: 40.000 m2 Berrikuntza Guneak (teknologia parkeak orotara 108.000 m2 izango ditu).
Inbertsioa: 70 milioi euro.
Lanpostuak: 500
Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]
Iberiar penintsulan apirilaren 28an gertatutako itzalaldiak, egungo energia sistemak dituen arrakala guztiak utzi zituen bistan. Enpresa elektriko handien diru gosea, berriztagarrien ezarpen masiboak dakartzan ajeak, eta herritarrok bizimodu hiper-elektrifikatuarekiko dugun... [+]
Talentu faltaren mamua da azkenaldian ekonomiaren ikuspegi kapitalista hegemonikotik ezarri nahi diguten eta denek ontzat eman behar dugun ideia nagusietako bat. Arazo artifiziala da, eta ikuspegi oso elitistatik, gure egunerokoan ez dagoen denon arazo bihurtu nahi... [+]
Inbertitzailerik agertu ezean, Iruñeko Merkataritza arloko lehen epaitegiari egin dio proposamena Molins eta Andres abokatu bulegoak, Altsasuko enpresaren hartzekodunen konkurtsoko administratzaileak. Dumarey Belgikako taldeak fabrika erosteko saiakerak egin... [+]
Horrela adierazi du Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak.
Tamara Yague Confebaskeko presidenteak iragarri du gehiengo sindikalak deitutako martxoaren 20ko bilerara ez dela joango, eta gehitu du gutxieneko soldataz eztabaidatzeko markoa Espainiako Mahaia dela. ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek EAErako gutxieneko... [+]
Sustatun agertutako salaketa, LaLiga futbol erakunde espainiarraren eta Movistar/Telefonicaren arteko tratuek euskarazko zerbitzuak kaltetzen dituztela Interneten (kasu hartan Egunean Behin jokoan irudiak desagertzea zen kontua), hedatu egin da. Tokikom-eko euskarazko tokiko... [+]
Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin nahasi izana... kontsumitzaileen osagarria bigarren mailan jarri eta bere interes... [+]
Larunbatean egindako prentsaurrekoan adierazi dute manifestazioa ekainak 14an Donostian egingo dutela. 130 kolektibo, alderdi politiko eta sindikatu batu zaizkie eta "atxikimendu kanpaina oraindik zabalik dagoela" gogorarazi dute.