Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Ene kezka transmisioa da, aktorea sortzaile bilakatzea"

  • (Kalifornia, 1959). Baxenabartarra. Euskal kultura? saioari Libertitzeaz (Pamiela) saio mardulean eman dio segida. Euskal dantzariei eskainia da liburua. Berau endelegatzeko hobe dantzari izatea edo dantzaren mundua ezagutzea. Saiogilea dantzaria da. Dantzaria izan ezik, antzerkigilea. Antton Lukuk ez du antzerkia bere egiten, berau dantzaren baitan eman gabe. Zer ote antzerkia baina? Zer ulertzen dugu antzerkiaz?

"Belokeko Martxel Etxandi apezaren anaia artzainak harrespila edo cromlech delakoan dantzaren zirkulua ikusten du. Oteizak eta biek erraten badute gauza bera memento berean, ez da kasualitatea". Dani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Donibane Garaziko lizeo publikoaren euskal antzerki tailerrak 20 urte bete ditu. 200 ikasle inguru ari izan dira aktore lanetan, 30 antzerki obra landu dituzte dagoeneko. Libertitzeaz saioaren egile Antton Luku dute irakasle: “Urte guziz behar da proiektu berri bat. Urtea abiatzen duzu eta hurrengo urteari begira pentsatzen ari zara engoitik. Taldea urtetik urtera aldatzen da, ikasturte hastapenean multzo berria duzu eta hasi behar duzu lan berria lantzen. Euskal antzerkia, antzerki herrikoia, biziki anitza da formaz. Ezti-ezti ari gara, ditugun jendeekin egiten dugu. Gure antzerkiak irakaskuntza eta curriculuma hunkitzen ditu, baita erranahi kolektiboa ere. Libertitzeaz saioan hori esplikatzen dut”.

Euskal kultura? saioaren ondotik heldu da Libertitzeaz saioa. Nondik nora? Zergatik?

Saio hura Fauxto toberari lotua da. Tobera zikloaren bukaera izan zen, nolabait. Gaia Iparraldeko euskaltzaleen munduan inposatu zen, eman beharreko gaia zen. Euskal kultura? idatzi nuenean entzuten ziren kritikek ez zuten funtsik, eta pentsatu nuen gaia zapartarazi behar zela. Zapartaraztea edo katarsi hori da toberaren funtsa, eta saio hura idaztea ere bai. Orain, Libertitzeaz saioan antzerkira iraganbidea erakutsi nahi izan dut, taula gaineko lana nola pasatzen den: idatziz erraten dudana formaz nola eman nahi dudan erakutsi. Translazio lana azaldu dut orain. Euskal kultura? oinarria izan zen eta Libertitzeaz saioan ikuspegiak ageri dituzu. Jokalarien arteko ikuspegi konfliktiboak baldin badaude sortzen dira pertsonaiak, batek gauza bat defendatzen du eta besteak beste bat. Toberaren funtsa hori da, horrek baldintzatzen du antzerki ona. Konfliktoa ikusi behar da, batek bestearen aurka dituen indarrak. Pertsonaiak defendatzeko ahalak behar ditu aktoreak. Pertsonaia bakoitzari bere xantza eman behar zaio, bestenaz, parodian edo kritika hutsean gelditzen gara.

Zeri erraten diogu euskal kultura?

Idazle bezala baldintzatzen nauena, ene sentsibilitatea pizten duena, libertitzea da. Enetzat, konparazione, Libertimenduan [antzerki molde bat] goizetan, musikariak jiten direlarik, gure arteko solasak eta adiskidantza, plazer hori ere da Libertimendua. Esplikatzen ez diren une horiek parte handia dute gure kulturarekiko maitasunean. Kultura eta euskara memento horretan bizi dira.

Euskal dantzariei eskaini diezu liburua.

Bai, baina ez da poz bat emateko. Zenbait belaunaldi-dantzariri idatzi diet ohar daitezen gazteria dantzan ari dela, ea hortik abiatuz lantzen dugun gure kultura. Dantza, antzerkia edota bertsolaritza kultura horretan sartzen ditut. Jendeetarik abiatu behar da: jendeek zer maite duten? Zein jendek? Euskaldunek? Aspaldikoek? Berriki gurera jin direnek? Dantzaren inguruan bada kontsentsua. Taldeak beteak dira. Urbeltzi omenaldia egin zitzaionean, Baionan, antzokia bete zen. Oraingo gazteak dantzan ari dira. Problema da euskal dantza, euskal dantza ote den. Trabesa hor da, ea dantza mundu hori egoten den euskaldun edo ez. Funtsean hori ez da jinen administrazioaren egituretatik, politikatik. Adibidez, Europako Kontseiluak Karta Soziala delakoa egina du, baina gu ez gaitu gerizatuko.

Hogei urtez dantza tailerrean ari izan naiz lanean, gazteekin, dantzari diren antzerkilariekin: herriko dantza mugitu behar badugu jendeek berentzat har dezaten, transmisio metodoak aldatu behar ditugu. Era berean, dantzariek antzerkilarien moldeak poxi bat inportatu behar dituzte. Ene kezka transmisioa da, nola transmititzen den aktorea –dantzaria barnean ezartzen dut– sortzaile bilaka dadin.

Bilatze horretan bidaideak dituzu. Neolitikotik hasita, Oteiza. Antzerki adituak, bestalde.

Kanpoko antzerkigile adituak [andana aipatu du; Grotowsky besteak beste] irakurri behar dituzu, eta aldi berean euskaldunak, Urbeltz edota Oteiza, konparazione. Horien aburuak eta iritzi herrikoia konfrontatzen badituzu, egia zer den eta zer ez den kausitu dezakezu. Horrek balio du. Oteiza edota arte modernoa maite ditugu edo ez. Batzuek Guggenheimek ez duela balio pentsatuko dute eta beste batzuek sorkuntza sublimatzen duela. Horretan ez naiz sartuko, ez bainaiz espezialista. Alta, Belokeko Martxel Etxandi apezaren anaiak, artzainak, [Okabeko] harrespila edo cromlech delakoan dantzaren zirkulua ikusten duela erran dezaket. Oteizak eta biek memento berean erraten badute gauza bera, ez da kasualitatea.

Ene antzerki metodora jinez, ezin dut antzerkia egin teoriarekin, egiten dut metaforekin, kontsigna aski motz, zehatz eta potente emanez. Taula gainean zarelarik, bizi duzun egunaren arabera, horrek zaitu babesten erortzetik. Beraz, delako harrespila hori gure artera ekarri behar da. Pierre Duny-Pétrék erraten du espazioa ekarri behar dela Donibanera, hots, bortua. Erran nahi baita, unibertso hori zirkulu tipi batean behar dugula irakurri. Memento horretan harrespilaren irudia izugarri indartsua da eta funtzionatzen du. Inportantea ez da polit izan dadin, aldiz, mintzatzen ari garelarik martxatzen bada, aitzina.

Liburuan ageri denez, egile denak ez dituzu gogaide: Nicole Lougarot edota Mixel Etxekopar, konparazione. Badira gehiago ere. Polemika gustatzen zaizu, debatea naski. Errespetuz betiere.

Etxekopar txirularia, Gat, Bedaxagar eta horien mundutik atera da, errespetu osoa diot. Gero badago liburu bat... [Bohémiens. Nicole Lougarot; Gatuzain], horrek hedatzen du ikuspegi bat egia ez dena. Frantsesez idatzi du, nik hitzez hitz zitatzen dut, horrela dio: “Maskarada ikuskizun arrazista da, tsiganoez trufatzen da”. Maskarada ez da hori. Maskaradak ezkerretik eta eskuinetik hartu du, ados. Adibidez, Nafarroako jota Andaluziatik heldu dela? Hala da eta sinesten dut. Problema da nola tratatua den. Metafora ez da hori enetako?

Gurea, politika nahiz kultura, edo biak batean, Commedia dell’Arten agertzen dira, edota bere baitan ulertu behar dira, naski.

Badira kointzidentziak. Georges Hérellek –Baionan irakasle izana– Pastorala aztertu zuen eta Lyoneko inauteriekin konparatu, Commedia dell’Arterekin. Gathua adibidez Arlekinoren metafora da. Gathuzainak beste inauterietan duen funtzio bera du. Alabaina, gauza batzuek ez dute jada berdin funtzionatzen, ez baitira martxan gehiago. Urbeltzek erraten du Zamaltzaina dela Larrepota [Larrapetit edo langosta]. Baina orain joaten zara Zuberora eta dantzatzen dutena zaldia da. Ahantzi dute haren funtzioa, beharbada aldatu delakoz, beraientzat hori Larrepota izateak ez duelako inportantziarik. Kontua da zein metodorekin fabrikatzen dugun Maskarada edo dena delakoa. Eman dezagun, oraingo Kabalkadari falta zaiola musika zerbait? Bada, Balkanetatik ekar baleza falta den metxa hori, dantzariek maite duten kar hori, ni ados. Arazorik ez. Enetzat arazoa da zer eta norekin nahi dugu hori eman edo jokatu. Jendartea egitura dezan balio badu eta heziketa batean barnean, arras ontsa. Politika biziki inportantea da kultura baldintzatzen baitu. Hori da ene kezka.

Zergatik desagertu dira zirtzilak inauterietatik?

Ez da zirtzilik nahi. Iraganean ere, bai xuriei bai gorriei, arrazoi ezberdinengatik, ongi heldu zaie zirtzilak ez agertzea. Memento batez horien boza ez da plazan entzun nahi izan. Bakoitzak baditu bere arrazoiak, baina jendartea bere konfliktoen gainean oinarritua dela kontsideratzen badugu, zirtzilak beharrezko zaizkigu. Nik ez dut jenio ukaldirik jo hori aldarrikatzean. Jendartean bizi naiz, antzerkilari gisa eskaera hori sentitu dut. Eta ez da tronpatu behar, bada jende bat heldu ohi dena Libertimendura eta beste jende bat ez. Nahiago dute dantza hutsa, biziki ontsa heldu zaie, politagoa zaie. Libertimendua –euskaraz irauten badu–, eztabaida egitekoa, gutizia hori, ez zaie ontsa heltzen. Zernahi gisaz, bada nonbait erresistentzia hori plazara ekartzeko, politikoki zuzena ez dena. Adibidez, azken bozen ondotik Tobera egiteko gai izugarria dago Baionan. Alta, euskaldunok ez gara gai hori plazara ekartzeko, eta literatura, antzerkia edota dantza aitzinarazteko.

Zirtzilak, Bolantak eta Santibatek zer diren geureganatu gabe, euskal kulturarik –dantza, antzerkia, bertsolaritza...– izanen ote?

Zirtzilaren funtzioa ilusioa piztekoa da, eder egitea dantzaren barnean. Funtzio hitza gutxiago entzuten da egun dantzan, antzerkian baino. Horregatik da erranahia inportantea, ohartzeko gauza batzuk sortu behar direla, hots, horrendako zen, baina orain ez du deus erran nahi. Egun estetizismoa egin daiteke gauza guztietan. Bestalde, badira pertsonaia batzuek irauten dutenak kulturan sartuak direlarik. Adibidez, Kabanak ez du funtziorik gehiago, baina Kabana pertsonaia gisa denek ulertzen dute Zuberoan, oraino funtzionatzen du. Dantzak, artedramak, badu funtzioa, alta, erritualetik edo herri dantzatik ikuskizunera pasa gara, eta diferentzia ez da profesionala edo amateurra izatea, amateurrek egin dezakete. Hautua da gakoa. Zaharrentzat ez da teoriarik izan, ezina baizik. Enpirismoa aipatzen dut liburuan, ezinak une batez kontzientzia arrarazten duela. Zaharrek dantzari ona eta eleketari ona bereizten dituzte, dekonstrukzioa egiten dute, kubistek bezala. Ezinez egiten dute, ez dute besterik egiten ahal. Arrasmatzen dute funtzionatzen duen sistema, rol ezberdinak partekatuz, dantzan espezializatuz, zirtzila espezializatuz funtsean. Gero, zirtzila isildu behar delarik isiltzen da eta sinbolikoki dantzaz erraten da. Oreka hori kausitua delarik ageri da transmisioa. Guk dantza ikuskizun estetikoa bihurtu nahi dugu forma hutsa atxikiz. Alta, beharra eta ezina galtzeko arriskua dago. Kulturak beharra galtzen duelarik marfilezko dorre bihurtzen da. Artistak daude, gauza politak... baina.

Parte-hartzea, demokrazia nolabait esanda, jokoan dago.

Piarres Larzabal horrela ulertzen dut. Bere antzerkiak ontsa irakurtzen baditugu badaude zozoak eta dohaindunak, baina sekula ez du inor baztertu. Denek badute hitza. Ez dakit hori demokrazia den edo populismoa, hasteko integrazioa da. Larzabalek ez du bazterketa soportatzen, mentalitate hori salatzen du nonbait. Niri, populista bada, zaharkitua bada, hobeki heldu zait. Bizitzako konfliktoak ekartzen ditu: “Horiek boterea dute, baina gu ere bizirik gaude”. Egungo sisteman badago holakorik, bazterketa jasanezina da garai honetan. Jendeek lekurik ez dute sisteman, baina behar dute xume-xume bozkatzera joan. Ez badute parte-hartzen errua botatzen zaie. Bozkatzera joan behar dugu kontzientzia ona emateko, demokraziak funtzionatzen duela erakusteko. Alabaina, dantzaren eta antzerkiaren bidez hori nola salatu edo adierazi, nihaurek ez dakit.

Liburuaren idazketaz arranguratua sumatzen zaitut nolabait.

Arrangura handia dut formaren inguruan, badakit zer ez nuen egin nahi. Tobera definizio baten bila testuan ageri da hori. Beharretarik abiatu nintzen: zer da falta oraingo kulturaren transmisioan? Guk hartu dugun horretan. Dantza garaikideak ikusten ditudalarik, Galtxetabururen edo Battita Lazgoitiren bozak falta zaizkit. Euskaraz egin den ingurugiroa nonbait. Haiek euskaraz ontsa mintzo ziren, sustut euskara hark bazuen musika, bazuen arraileria. Eta bazuten hutsean uztea ere, ez zuten kontsideratzen beren burua liburutegi bat bezala. Bazen eztitasuna, plazera, eta bazen bortitza ere... pikoak eta ateraldiak. Gure belaunaldian horiek preso daude. Munta ezazu antzerki bat: zahar bat behar duzu, baina zahar hori ezin du gazte batek egin. Egin dezake, baina doinuan bortxatua da, eskarniatua. Izate hori jokatzeko hoberik ez dago adin horretako jokalari bat izatea baino. Nik esplikatzen dut nola egin behar den. Entseatzen dut hori euskaraz ematen, bizi dudana horretan txertatzen gaia saihestu gabe. Kostunbrismo delakoa egiten ahal da. Alabaina, iragana dela kontsideratzen badugu eta nahi badugu orainean funtziona dezan, hori beste istorio bat da. Dena den, hemen eta orain, espanturik gabe diot, zinez, oraino posible da egile izatea. Ene trabesa edo apustua, ene ametsa, giro hori dantza ekitaldi baten inguruan sortzea da. Ez dago egina eta hori egin nahi nuke!


You are interested in the channel: Kultura
2024-11-22 | Iker Barandiaran
The lump of brains cannot be contained

Deus
Kaskezur
Usopop, 2024

-----------------------------------------------------

We have nothing to lose,” the baztandarras say. And that's right. They have always made music to enjoy, play and play among four musicians who have been growing up. Since the group was... [+]



2024-11-22
Francesca and Maddalena

Barrengaizto
Beatrice Salvioni (Translation:
deceit Fernando Rey)
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Fernando Rey has chosen the title of Barrizto to translate La malnata de Beatrice Salvioni. King says he has tried to be the voice of the... [+]




Añube
Music to embrace

We have known Aitor Bedia Hans, a singer of the Añube group for a long time. At that time we were reconciled with BEÑAT González, former guitarist of the Añube group. It was at the university time, when the two young people of Debagoiena came to Bilbao to study with music in... [+]


Name and existence of Umandi

Andoni Urrestarazu Landazabal was born in the village of Araia on 16 July 1902 and died in Vitoria on 21 November 1993. It is now 31 years old and I think it is time to recognize his name and be, because the legacy he left is not well known. Umandi used the name of a mountain in... [+]


Monument to the Fallen of Pamplona
Relatives of the gunmen ask not to use the name of Marvels Lamberto
The Association of Relatives of Shot Men of Navarra has strongly criticized the agreement reached by EH Bildu, Geroa Bai and PSN on the Memorial to the Fallen in Pamplona. He says that there are better places to do "pedagogy" and that the interpretation center will be made a... [+]

2024-11-21 | Julene Flamarique
933 new events and 200 events in the 59th edition of the Durango Fair
On 5 December the fair will begin with the Ikasle Eguna. The following day, the Gazte Eztanda will be held, with a multitude of activities aimed at the youngest. On the same day, Argizagi was the winner of last year’s Creation Scholarship. The Marramiau group will present the... [+]

2024-11-21 | Julene Flamarique
Feminists and emerging artists by hand: Sister festivals Feministaldia and Dives
On 20 November the festival will start at the bar Le Bukowski in Donostia-San Sebastián, with the collaboration of Eitb.com. More than 40 artists, activists, thinkers and collectives will participate. The final will be in the ZAS space of Vitoria-Gasteiz.

Maddi Agirre Epelde. Bertsolari Mathematician Cantauthor
"It would be my dream to sing with Xenpelar."
Maddi, 19, holds a degree in mathematics at the Faculty of Science and Technology at UPV/EHU in Leioa, has musical studies and is also a very expert bertsolari. And it has warms to be better than a good bertsolari, as we've seen in the different squares. “Are the new ones going... [+]

Leire Lakasta Mugeta
"Words are stones for Ernaux and the writing knife"
The writer Annie Ernaux (Lillebonne, Normandy, 1940) has translated into Basque a book of interviews in which she reflects on her poetics and function: Writing is a knife (Katakrak, 2024). During the interview, in addition to commenting on Ernaux's aesthetic and political... [+]

Fermín Muguruza
“Change and movement I am passionate about”
Fermín was born in the former hospital of Irun in 1963, within the Muguruza de los Ugarte family. He is an artist who has exerted a gigantic influence on Basque music in recent decades. Not for nothing, he has been the singer and alma mater of Kortatu and Negu Gorriak, the... [+]

2024-11-20 | Ula Iruretagoiena
Territory and architecture
Data to the territory

In recent weeks it has not been possible for those of us who work in architecture that the climate phenomenon of Valencia has not been translated into our work discourse. Because we need to think about and design the path of water in decks, sewers, plazas and building parks. We... [+]


2024-11-19 | Leire Ibar
The Department of Education has prepared a didactic programme to make the Roma visible
The curriculum “Te Siklârel Romanipen” has been developed to integrate the history and culture of the Roma people into Compulsory Secondary Education. The project was created by the Department of Education of the Basque Government in collaboration with the UPV/EHU and the... [+]

2024-11-19 | Jon Torner Zabala
Fermin Muguruza: "I would like to know if Lehendakari Pradales agrees with his Justice Department"
Fermín Muguruza last Saturday offered a concert at Martutene prison, 39 years after ETA members Iñaki Pikabea 'Piti' and Joseba Sarrionandia smoked from jail. Now, following complaints from several people about the concert, the Department of Justice of the Basque Government has... [+]

'Bizkarsoro' arrives at Donostiarras cinemas thanks to the collaboration of Bagará, the City Hall and SADE
The film Bizkarsoro (Josu Martínez, 2023) will be screened at Donostia-San Sebastian cinemas from this Friday (day 22) and, as explained by Iñaki Elorza of SADE, will be screened in principle for about two weeks and, if successful, longer. This was explained this Monday... [+]

Eguneraketa berriak daude