Hainbat urtetako kanpainaren ondoren, euskal kulturak sareko domeinua izango du, eta ekainaren 21ean abian jarriko da.
Sei urtez luzatu da puntu honetara iristeko bidea, proiektua sustatzeko garaia izan da, eta PuntuEus fundazioko kide Iratxe Esnaolak adierazi duen moduan “hemendik aurrera hasiko da proiektuaren faserik garrantzitsuena”.
Ekainaren 21etik hasita, sei hilabetez, euskararen eta euskal kulturaren inguruko erreferentzia diren webguneek erabili ahal izango dute .eus domeinua; 90 eragile inguruk, alegia. Ekarpen ekonomiko bereziak egin beharko dituzte eragileok: norbanakoek 300 euro, eragileek 500 euro, instituzio publikoek 3.000 euro eta enpresa eta hedabideek 5.000 euro.
Euskararen Egunetik aurrera (abenduak 3), PuntuEus filosofiarekin bat egiten duen edonork eskatu ahal izango du domeinua erabiltzeko baimena; beti ere euskarazko edo euskal kulturaz ari den ataria baldin badu.
Euskaraldiaren atarian, beste behin, Pantailaldia egingo da. Maiatzaren 6tik 15era iraungo du, eta euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea izango da helburua.
Baina non gaude, non dago euskara ikus-entzunezkoen mundu zabalean, nora goaz? Zein hutsune, zein erronka... [+]