Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Urteotan oihanak azalera irabazi du baserri mundua gainbehera joan delako"

  • Ez ehortzi gure lurra, gu baikara lurra bera. Lurra da gure alaba, lurra da gure ama…

Migel Mari Elosegi
Migel Mari Elosegi "Luze" Leitzan sortu zen 1970eko martxoaren 14an. Biologoa eta basozaina da lanbidez.Dani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Basozaina lanbidez, naturzale amorratua, bertsolaria, antzerkizalea, musikaria, dantza zalea…

“Zale” asko, ezta? Badaramatzat urte batzuk bertsoak kantatzen. Betidanik zalea nintzen eta bertso-eskolarik ez genuenez, lagun batekin, Diego Riañorekin, hasi nintzen duela hamalau bat urte. Txapelketa batzuetan izan naiz, baina beharbada, bertsolari baino gehiago bertsozalea naiz. Abesteak betetzen nau eta sortu dugun bertso-eskolak bizia ematen dio herriari, baina ez naiz plazaz plaza ibiltzen den bertsolaria. Soilik herri txikietan eta herri giro horretan. Eta antzerkiaz beste horrenbeste esango nuke. Ongi pasatzea eta herriari zerbait eskaintzea gustatzen zaigu. Hori da helburua. Guk obrak asmatzen ditugu, hiru lagun elkartu eta aurrera. Gero gure “bira” izaten da Goizueta, Beruete, Lekunberri, Irurtzun, Berastegi… Hizkeragatik eta gaiengatik gertukoa, ingurukoa da gure eremu naturala. Oso umoretsuak dira gure obrak eta jendeak esker onez erantzuten du.

Bardoak, taldekako bertso txapelketan, gustura?

Aurtengoa bigarren aldia da. Neurria hartu behar zaio, momentu batzuetan lan karga handi samarra etor daitekeelako, baina jende ugari erakartzen du eta ongi pasatzen dugu. Giroa lagunartekoa eta sanoa da. Askotan lehia gehiegixko baloratzen da, eta plazak lortu nahi badituzu txapelketa onak egin behar dira, baina nire helburua apalagoa da. Tarteka saio bat edo beste egitea mundiala da.

Zer ematen dizu bertsolaritzak?

Gauza asko. Batetik bada hizkuntzarekin jolasteko modua. Euskaltzalea naiz, euskara gustatzen zait eta bertsoekin hizkuntza aberasten duzu. Gauzak konprimitzeko, hitz gutxitan esateko gaitasuna zoragarria da eta bertsoen bidez hori ikasten da. Hori bizitzan oso baliagarria da. Gero egokitzen zaizu edozein tokitan abestea, edozein gairi buruz. Izan zaitezke apeza, polizia, andrea, maltratatua… Beste begi batzuekin ikusten dituzu gauzak. Ni bertsotara banoa herri batera periskopioa piztuta noa, gauza guztiei erreparatuz, ahalik eta detaile gehienak hartu nahian, gero erabilgarri izan daitezkeelako. Zer gertatzen da? Urte batzuetan bazabiltza periskopioa orain piztu orain itzali, beti erneago ibiltzen zarela. Eta hori ematen dizu bertsolaritzak: munduaren aurrean erne ibiltzea. Eta bertso-lan txikiek ere badute bere xarma: norbait hil dela, jubilatu, ezkondu… Lau bertso bota eta jendea pozik gelditzen da eta ni ere bai. Azkena izan da eskola txikien festarako rap baterako letra idaztea. Bertsotan gauzak beste modu batean kontatzen dira eta jendeak entzun egiten du. Zeinen gutxitan entzuten dugun, ezta? Bizitzan beti lasterka ibiltzen gara, baina bertsotara joaten den jendea entzutera doa, erne dago eta hori garrantzitsua da. Gizartean eragiteko garrantzitsuak diren gauzak esan daitezke modu horretara. Helburua ez da zure predikua txertatzea, baina zu zarena erakusten saiatzen zara.

Zure beste pasioa natura da. Hamasei urte daramazkizu oihanak zaintzen.

Bai. Basogintza ikasi nuen Atarrabian eta Murgian eta biologia Leioan. Basozain lanetan hasi, gero tartean bi urtez aritu nintzen biologo lanetan Ingurumen Sailean, eta ondoren basozaintzara itzuli nintzen. Honetarako mendia gustatu behar zaizu asko. Jendeak sarri idealizatu egiten du, baina lan guztiek bezala baditu bere gauza onak eta beste batzuk batere politak ez direnak. Eguraldiak erabat baldintzatzen du zure lana. Batzuetan tokatzen da bustialdi ederrak hartzea edo gauza negargarriak ikusi behar izatea: isuriak, suak... Eta burokraziak gu ere harrapatzen gaitu. Orain zabortegien zerrenda eskatu digute Iruñetik eta hori prestatzen gabiltza. Aldiz, bihar egun ederra da niretzat: Gaintzara joan eta ilundu arte egon behar dut harkaitz batzuetan bertako babestutako hegaztiak kontrolatzen.

Zer nolako lana egiten duzu mendian?

Animaliei dagokienez espezie batzuen erroldak egiten ditugu: ugatza, igelak, erbiak… Dena dela, ni nabilen eskualdean gure lana forestala da, gehienbat. Belatetik ia Iruñeraino, Olaibar, Sakana osoa Altsasuraino, Pagozelairaino eta Araitzeraino iristen gara. Basoak kudeatzen aritzen gara. Orain egurra markatzen ari gara, sutarako eta baita saltzeko ere. Baso guztiak, komunalak eta partikularrak, kudeatzen dira. Kudeaketa edo ordenazio-planak egiten dira eta hor zehazten dira egin beharrekoak. Normalean ale txarrenak mozten dira basoa hobetzeko.

Nolakoa izaten da oihanberritze prozesua?

Pagadiak ez dira arraso botatzen. Zu bazoaz onenak bakantzen, gerorako uzten, normalean. Uzten dituzu alerik onenak, ahalik eta baso onena uzteko. Gero tokatzen da on horiek kenduz zuloak irekitzea oihana berritzeko, pago gazteak ateratzeko. Mendiak oso erritmo motela du gurekin alderatuta. Pagadi batek 100 edo 125 urte behar ditu zikloari buelta emateko eta harizti batek gehiago. Gure lana da hurrengoei mendia ahalik eta hobekien uzten saiatzea.

Nafarroan basoen azalera handia da?

10.391 kilometro koadro ditu Nafarroak eta erditik gora oihana da. Oso azalera handia da. Pagadiak estaltzen du gehiena: hasi Belaguatik, sartu Iratin, Luzaide aldean, Erroibar, Zubiri, Anue, Lantza, Ultzama, Aralar… Dena. Behean harizti batzuk badira, baina gutxi. Toki baxuagoetan ateratzen dira horiek eta hori dela eta, gaurko herriak eta industrialdeak garai bateko hariztietan daude kokatuta.

Gero eta zuhaitz gehiago ala gutxiago dugu?

Azken urteotan oihanak azalera irabazi du. Aurrera doa. Gero eta baso gehiago daukagu. Leitzan, esate baterako, 10etik 7 zuhaitza da. Gainerakoa herria, larreak, baratzeak…

Hori ona da?

Ona da alde batetik, basoak maite badituzu edo zura ekoizteko azalera gehiago nahi baduzu, baina pentsatu behar dugu zergatik egin duen oihanak aurrera eta arrazoia da azienda jaitsi dela, baserri mundua gainbehera joan dela. Baserriak hustu, jendeak alde egin eta hamar urtean soroak oihan bilakatu dira. Oso prozesu azkarra da. Espezie batzuk oso kolonizatzaile azkarrak dira, sahatsak, elorriak edo haltzak kasu. Eta leku askotan agian ez du merezi oihana bultzatzea, gehiena basoa delako. Zuhaitz bat landatzea ona da, zalantzarik gabe, baina larre bat mantentzea ere oso ona da. Larreek biodibertsitatearen aldetik balore handiak dauzkate, oihan baten erdian, esate baterako, zomorroentzat, loreentzat eta leku irekitako animalientzat. Oreka hori lortzeko modua da baserritarrari laguntzea, azienda mantendu dezan. Baina baserri eredu zehatz bat, lehen zegoena. Hori oso-oso azkar galtzen ari da eta ez dakit itzuliko den.
Atzera 60 urte egiten badugu ikusten dugu hemen herritarrak ekoizten zutenetik bizi zirela eta horrek balore handia zuen. Beren burua mantentzeko gai ziren ia kanpokoaren beharrik gabe. Orain beste maila batean bizi gara. Menpekotasun energetiko ikaragarria dugu, adibidez. Euskal Herriaren burujabetasunaz hitz egiten denean hori dena aintzat hartu behar da. Lanak izango ditugu gauza askorekin.

Egurra energia iturri interesgarria izan daiteke?

Bai, izan daiteke, eta teknologia hori azkar garatzen ari da. Badira eredu txiki batzuk niri gustatzen zaizkidanak: Ultzaman, adibidez, badute galdara bat herrian udala, eskola eta frontoia berotzen dituena eta hori martxan edukitzen dute bertako egurrarekin. Makroproiektuek, ordea, kezka sortzen dute, hor interes gehiegi eta dirua helburu bakarra duen jendea sar daitekeelako. Egurra izan daiteke etorkizunerako energia iturri ona, baina oraingoz sutarako erabiltzen da eta zura eraikuntzarako eta altzariak egiteko, eta merkatua ez dago oso momentu onean. Duela 20 urte zurak askoz ere gehiago balio zuen. Beruetek bere frontoia egin zuen duela hamabost urte menditik ateratako diruarekin. Gaur pentsaezina litzateke. Hori dena izugarri moteldu da. Garai batean pagoa iritsi zen ordaintzera 20.000-25.000 pezeta metro kubikoa. Nik hemen inguruan ezagutu ditut 12.000-15.000 pezetatan saltzen, eta orain nekez iristen da 10.000ra. Oraindik pezetatan ari naiz, ai ama! Zuraren merkatua konplikatua da eta gainera globalizazioak eragiten dio. Orain agian Siberiatik ekartzen diote Burgoseko zerrategi bati egurra, Nafarroatik baino merkeago.

Basozainak protestan ikusi ditugu Nafarroako Parlamentuan: duela hogei urte 145 basozain zeuden eta orain 116. Basozain bakoitzak 9.000 hektarea inguru zaindu behar du, batez beste, Gipuzkoan dutenaren halako bi.

Administrazioan hori da joera eta atzera egin da arlo guztietan. Lehen zerbitzua hurbilago zegoen eta basozainak espezializatuta zeuden. Orain denek denetik egin behar dute. Ingurumen larrialdien zerbitzua kendu eta basozainen artean eramaten da orain. Baliabideak ere ez dira behar bezain onak. Baina oro har, zerbitzu publiko guztietan gertatzen ari den zerbait da: traumatologoarengana joan behar nuen, urte bat eta lau hilabete pasa dira eta ez didate deitu. Kexa bat sartu nuen duela bi hilabete eta oraindik zain nago.

Zuk bazter guztiak horren ongi ezagutzen dituzunez, zer gomendatuko zeniguke bisitatzeko?

Sakanan ari naiz lanean eta han badira harizti zahar ikusgarriak, tartean zenbait haritz monumental dituztenak. Etxarri Aranazko kanpinean, adibidez, bada markatua ibilaldi bat haritz bikainak ikusteko. Gomendagarria. Andia, Aralar edo Urbasako larreak ere bai. Gainera bizirik dagoen paisaia da. Abeltzaintza bizirik dago hor, ez dakigu noiz arte, baina bizirik. Leitzalarrea ere leitzarrontzat oso toki berezia da.

Zein da Pirinioetako hartzaren egoera?

Argi dago Pirinioetako hartza desagertuta egongo litzatekeela, Esloveniatik ekarritakoengatik izan ez balitz. Hartza babesteko legeak baziren, baina berandu aplikatu ziren. Uste zuten errazagoa izango zela hartza kontserbatzea, baina legez kanpoko ehizak egurra eman zion. Kantabriar mendikatean egoera oso bestelakoa da. Abeltzaintza eredu desberdina da: behiak eta zaldiak dituzte gehienbat, batez ere behiak, eta zakurrek zainduta. Artaldeak, berriz, etxe ondoan dituzte; 10-15 ardiko talde txikiak. Pirinioetan otsoa aspaldi galdu zen eta hartza ia guztiz galdu zen. Predatzaileak desagertu ahala, hauen erasoei aurre hartzeko sistemak bazterrean utzi ziren. Gero, hartzak askatu zituztenean, berriro zakurretara eta gauetan artaldea biltzera bueltatzea oso-oso gogorra da abeltzainentzat.

Artzainak, beraz, hartzaren arerio?

Pirinioetan ardiak garrantzitsuak dira oso, bai ikuspegi sozialetik, bai ingurumen aldetik ere. Zuberoan edo Nafarroa Beherean familia asko bizi dira hortik. Hor hartza onartzea oso zaila da.

Zer egin daiteke?

Hartzak balio berezia eman diezaioke eskualde bati, Kantabriar mendietan ikus daitekeen bezala. Han kontserbazioaren aldeko elkarte batzuek zubi-lana egin dute administrazioaren eta abeltzainen artean, eta Pirinioetan ez bezala, elkar ulertzea lortu dute. Nolanahi ere, hartzek eta ardiek batera bizitzekotan, erasoei aurre hartzeko neurriak jarri behar dira martxan, bestela galerak jasanezinak izan daitezke. Adibide bat Camillerena izan daiteke. Hartz hura ardiak jatera ohitu zen. Berarentzat oso erraza zen ardi bat harrapatzea eta sekula ez zitzaion ezer txarrik suertatu, eta urtean 50 ardi hiltzera iritsi zen. Hori gertatzen zen ez zitzaiolako inolako oztoporik jartzen, eta ondorioa negargarria zen. Halako egoeratan zakur batzuk jarri behar dira, itxiturak egin, eta, zergatik ez? hartza uxatu. Azken finean, hartza azkarra da, eta ardiak hiltzeak arazoak ekartzen baldin badizkio, azkar ikasiko du.

Zer galtzen da, hartza galtzen bada?

Segun eta nola begiratzen den, gauza handia galtzen da, edo deus ez. Animalia gutxik izango dute kulturan honek utzi duen ondarea. Garai bateko euskaldun batzuek gure arbasotzat zuten hartza. Eta gurean logika du horrek. Hemen ez dago tximurik, eta animalia antzekoena hartza izan daiteke: zutik jartzen da, azkarra da, titia emateko ere batzuetan hartzen du kumea… Badu logika. Baina hartzaren baliorik handiena hauxe da: ingurua eta beste espezie batzuk babesteko tresna baliagarria izan daitekeela. Gure gizarteak hartza estimatzen du eta prest egon daiteke hartzen inguruak zaintzeko dirua gastatzeko. Horrek beste espezie askoren onura, gurea barne, ekar lezake.

Nortasun agiria

Migel Mari Elosegi Irurtia “Luze” Leitzan sortu zen 1970eko martxoaren 14an. Biologoa eta basozaina da lanbidez. Urtetan Elhuyar aldizkariaren kolaboratzailea izan da. Piztizaleon urtekaria (Elhuyar 2000) argitaratu zuen eta Juan Zelaia saria lortu zuen 2004an, Hartzak Pirinioetan XXI. mendean: posible ote da garapena eta kontserbazioa uztartzea? saiakerarekin (Pamiela, 2005). Gerora beste bi argitalpen egin ditu liburu honetatik, azkena gaztelaniaz (El oso pardo en los Pirineos, Lynx, 2010). “Luze” oso ezaguna da baita ere Leitza eta inguruko herri askotan bertsolaria eta Xagu antzerki taldeko kidea delako.

Artzainak eta hartzak

“Mendebaldeko haranetan artzainak hartzik eta otsorik gabe bizitzera ohitu dira, eta orain oso gogorra egiten zaie ohiturak aldatzea. Horregatik, gehienek ez dute hartzari buruz entzun ere egin nahi”.

Basoak norenak?

“Euskal Herrian aldeak izugarriak dira. Nafarroan gehiena komunala da. Herriak dira nagusiak eta gero partikular batzuk daude. Hamarretik zortzi komunala da. Gipuzkoan kontrakoa gertatzen da: hamarretik zazpi da partikularra eta hiru herrienak. Komunalak gerrateetan eta mendi desamortizazioa deitzen den prozesuan saldu zituzten, dirua ateratzeko”.

Basozainaren begietatik

“Iruñean espedienteak, txostenak, papera mugitzen da tonaka baina praktikan, mendian gauza txiki bat lortzea oso zaila izan daiteke. Txostenak egin eta bidaltzen ditugu, baina gero Iruñeko labirintoetan trabatzen dira. Aldiz, obra handienak, errepideak, urtegiak… izugarrizko eragina duten lanek oztopo guztiak gaindi ditzakete. Eta etsigarria da. Zergatik dira politikariak erabaki potoloenak hartzen dituztenak? Teknikarien iritziak pisu handiagoa behar luke trenbide bat edo urtegi bat egin behar bada, bideragarri eta beharrezkoa den ala ez esateko orduan”.

Egurra

“Hiltzen ari diren zuhaitzek izugarrizko mesedea egiten diote biodibertsitateari. Ustel horietan zomorroak ezkutatzen dira, txorien bazka dira, bere zuloetan saguzarrak, katagorriak edota okilak bizi dira… Egurra behar da sutarako eta zura saldu behar da dirua ateratzeko, baina mendian ere usteldu behar du. Oreka lortu behar da”.


You are interested in the channel: Mendiak
2024-11-06 | Jon Torner Zabala
What does the Basque mountaineering museum, Mendietxe open?
The Mendietxe museum has opened its doors, we have already read it in Berria. And think of the boycott, "Is this the museum that the Basque Mountain Museum Foundation, EMMOA, intended to open? ". The journalist Ramón Olasagasti has clarified the doubts: "The museum was born of... [+]

Popuerza

On Sunday of September it is customary to climb to Ernio, dance in Zelatun and eat brown chorizo, or something. The worst time you don't need people. This year, when my friends were leaving earlier and I was delaying, I would go up alone, finding the crews coming down. Most young... [+]


In the future also in favour of mountains
The threats of about twenty years ago return to the mountains of Gipuzkoa, and not to the extent that it is, but in greater size and quantity. These projects, some of which have already been built, such as the Zubieta incinerator, are located in the countryside or on the... [+]

2024-06-19 | Reyes Ilintxeta
Elena Quispe Tincuta and Cecilia Llusco Alaña
"In life, not everything can be the top."
In May, Elena Quispe Tincuta (El Alto, La Paz, Bolivia, 1998) and Cecilia Llusco Alaña (El Alto, La Paz, Bolivia, 1985), chillitas climbers, attended the capitals of Hego Euskal Herria to present the documentary Cholitas at the initiative of Alboan, Entrecultures. The film that... [+]

2024-04-25 | Sustatu
'Mendiurrena': Centenary of the Basque Mountain Federation
In May it will be 100 years since the creation of the Basque Mountain Federation (EMF), which also had a great impact and took place in Elgeta (18 May 1924). Of course, the EMF celebrates this Centenary and is also called Mendiurrena.

2024-02-27 | Jon Torner Zabala
100 years of the Mountain Federation
Ropes tensioned to maintain the culture of the mountain
The Basque Mountain Federation will be 100 years old on 18 May. Founded in 1924, the centenary has enabled us to address the evolution and future challenges of mountaineering. There are more people on the mountain than ever before, and the way to understand it is changing in the... [+]

2024-01-18 | Jon Torner Zabala
Exhibition 'We have been at the summits', starting point of the centenarians of the Mountain Federation
On 18 May, the creation of the Basque Mountain Federation marks 100 years, and on the occasion of its anniversary, different initiatives will be celebrated in the coming months. The first is a travelling exhibition that we have been at the summits and that can be seen in the... [+]

Oihana Azkorbebeitia. Solto
"Hai que respectar a montaña, e iso estase perdendo na actualidade"
En 2006, cando o mundo das carreiras de montaña era aínda novo, Oihana Azkorbebeitia empezou a practicar este deporte “un pouco de casualidade”, e hoxe segue facéndoo. Neste camiño recolleu un espectacular palmarés, pero el ten claro o que lle dá a... [+]

17 international releases at the Mendi Film festival
57 films will be screened, nine of them at CAV level. This year they will pay tribute to Edurne Pasaban with the WOP Fundazioa award. Twelve awards of EUR 24,800 will be allocated among the works competing in the official section.  

2023-10-31 | Jon Torner Zabala
The new Sarenne glacier receives its last greetings in the Alps
Like four years ago the funerals in honor of the Okjökull glaciers in Iceland and Pizol in Switzerland, the farewell to the Sarenne glacier occupying the Alpe D’Huez station in the French Alps aims to alert the population to the climate emergency.

2023-10-25 | Jon Torner Zabala
Closure of the Irati ski resort by strong winds and winds
The Irati ski resort, opened in 1968, the only one in the Northern Basque Country that offers the possibility of cross-country skiing, will close next season due to the climate emergency.

Routes (I)
Azazeta: wind in the Alavese mountains
Located in a place as unknown as beautiful of Álava, it is the name of a garden of the Azazeta Road, one of the solitary places we hear on the radio just because of the need for chains in winter. But Azazeta is more than that. And now it sounds to us because they want to build... [+]

Routes (II)
Oderitz: With natural water read on the subsoil of Aralar
Lovers of the walk through the magnificent landscapes of the high mountains of Aralar – pastures in summer and snow in winter – or the farmers and citizens who take care of the forests of the mountains, will soon see a steep stain if Nedgia Navarra, S.A. continues his... [+]

Felipe Uriarte
"With mountaineering and music we want to sew the people"
The Urmuga crossing will have its third edition this summer, from 12 to 30 July. The initiative is organized by mountaineer and mountain guide Felipe Uriarte (Pasai Donibane, 1944). One more year, with music, they will travel the Basque Country from east to west by the edge of... [+]

2023-04-14 | ARGIA
The collective of Madera y Vela de Agroecología calls to defend the mountain and the rural environment
Taking advantage of the celebration of April 17 of the International Day of Peasant Struggle and under the title “Madera y Vela”, some agroecological villages of Gipuzkoa have published a decalogue. Here you can read and adhere by signing it or writing to... [+]

Eguneraketa berriak daude