Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Zer gertatzen da herri euskaldunean mila etxe eraikiz gero?

  • Herri euskaldun batean biztanle berriak zein izango diren jakin gabe etxe multzoa eraikitzeak edo hipermerkatu handi bat irekitzeak zein eragin linguistiko izan dezake? Prebenitzea sendatzea baino hobe dela esaten da. Gipuzkoako Foru Aldundiak tinko heldu dio gaiari, eta ingurumen inpaktua ebaluatzeko bitartekoak nola, hizkuntza eragina aztertzeko tresna sortze bidean da.

Asteasun (Gipuzkoa) azken urteotan eraikitako etxe saila. Euskal hiztun kopuruak eta etxean euskaraz baino egiten ez duten kopuruak behera egin dute. Biztanle berriak ez dira hizkuntza ohituren aldaketan kontuan hartu beharreko aldagai bakarra, baina erag
Asteasun (Gipuzkoa) azken urteotan eraikitako etxe saila. Euskal hiztun kopuruak eta etxean euskaraz baino egiten ez duten kopuruak behera egin dute. Biztanle berriak ez dira hizkuntza ohituren aldaketan kontuan hartu beharreko aldagai bakarra, baina eragiletako bat bai.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Usurbil eta Donostia udalerriek partekatzen duten herri izaerako auzoa da Zubieta. 2011ko datuen arabera, astean zehar auzotarren %80k euskaraz egiten dute, asteburuetan %61,5ek. Auzo euskalduna eta nekazaritza girokoa da. Duela urte batzuetako planaren arabera, 3.000 etxebizitza, espetxea, errauskailua eta kamioientzako gune handi bat egin nahi zituzten. Azkenean, etxebizitza batzuk baino ez zituzten egin. Aurreikusitakoak bete balira aldaketa itzela zitekeen. Zein motatako biztanleak erakarriko zituen egitasmoak? Hizkuntza ohituretan nolako eragina izango zuen? Donostiako Udalean kezka horiek izan zituzten mahai gainean. Zubietakoa agian, hirigintza plan ikaragarri baten adibidea da, baina maila txikiagoko kasuak asko dira. Usurbilen Urbil saltoki handia ireki zenean kezka bera sortu zen Udalean: Biztanle berriak ekarriko al ditu Urbilek Usurbilera, eta horiek euskal hiztunak izango al dira? Merkataritza gunean euskarazko arreta bermatuko ote da?

Bizkaiko Gatika herriak 1981ean 888 biztanle zituen, gaur egun 1.623. Euskararen ezagutza %90ekoa zen 1981ean, 2011n %71koa. Ezagutzak eta erabilerak, biek egin dute behera, eta Miren Segurola UEMAko kidearen ustez kezkatzekoa da. Zer gertatu da? Bada, Bilbo arintzeko erabakiaren ondorioz, inguruko herri txikietan etxe piloa egin dute. Herri txiki euskaldunak erdalduntzen ari dira, hara bizitzera joan direnak gaztelania hiztunak izaki.

Kalteak konpontzetik neurriak hartzera

Ezin da esan hizkuntza eta lurralde antolaketa inoiz lotu ez direnik, eta historikoki aipamenik egin ez denik, baina ez da ohikoa lurralde antolaketa eta euskal komunitatea lotzea. Urtarrilean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk eta Kontseiluak UEUren lankidetzarekin antolatutako Lurraldea eta Hizkuntza I. jardunaldiek ikusmin handia sortu zuten. Jende asko bildu zen, euskalgintzakoa eta bestelako eremuetakoa, hala nola, arkitektoak, legelariak eta abar. Gaiari serio heltzeko garaia iritsi dela dirudi, eta jardunaldiak abiapuntua baino ez ziren izan.

Aipatu berri ditugun hiru erakundeek lankidetza hitzarmena sinatu zuten 2012ko maiatzean gai honi buru-belarri heltzeko konpromisoarekin. Bi helburu dituzte: bata, lurralde antolaketaren ondorioz gerta daitezkeen eragin linguistikoak aztertuko dituen neurgailua edo tresna prestatzea, eta bestea, lanketa soziala. Lehenengoari helduko diogu. Zer esan nahi du tresna bat garatzeak? Ingurumenarekin lotutako adibide bat jarriko dugu. Eman dezagun udal batek naturgune garrantzitsu bat urbanizatu nahi duela. Protokoloari segiz ingurumen inpaktua neurtzeko tresna martxan jarri du. Ebaluazioa egin eta konturatu dira naturgune horretan dagoen basoa altxorra dela, zaindu beharrekoa, eta egitasmo urbanistikoak kalte egingo liokeela. Ez urbanizatzea erabaki dute. Beste hau ere erabaki zezaketen: azterketak adierazi du babestu beharreko gunea dela, baina altxorrak altxor urbanizatzea erabaki dute. Alabaina, ahalik eta kalte gutxien eragiteko neurri zuzentzaileak hartuko dituzte. Ingurumenean lehenagotik, eta generoan berrikiago, inpaktuak neurtzeko tresnak garatuta daude, nolabait esatearren prebentzio moldeak aplikatzen dira. Bi alor horietako tresnek nola funtzionatzen duten aztertu dute eta atzerrian eragin linguistikoa ebaluatzeko dituzten neurgailuak ere begiratu dituzte. Batez ere Flandriako eta Galeseko ereduak landu dituzte.

Zigor Etxeburua Foru Aldundiko Euskara zuzendariak prebenitzearen eta konpontzearen arteko desberdintasuna kontatu digu: “Euskararen normalizazioan adituak gara kalteak zuzentzen, 30 urte daramatzagu direnak eta ez direnak asmatzen kalteak zuzentzeko. Oraindik ez dugu sistema bat pentsatu ezer egin aurretik aplikatzekoa, alegia, urratsa eman aurretik pentsatzea. Aplikatu egiten dugu eta gero konpondu”.

Eragin linguistikoa neurtzeko tresnaren beta bertsioa prestatu du Aldundiak eta hurrengo jardunaldietan aurkeztuko du. Bitartean, Tolosaldeko zatikako lurralde planean testatuko dute tresna. Horrek esan nahi du lurralde planean txosten gisa gehituko zaiola eta eragin linguistikoaren ebaluazioa egin ahal izango dutela. Udalak emaitza horiek nahi badu kontuan hartuko ditu eta nahi ez badu ez, ez baitu inolako beharkizunik. Derrigortzeko, araudia sortu beharko luke Diputazioak.

Erdaldunei ez al diegu hemen bizitzen utziko?

Delikatua da gaia. Aurreko legealdian Zigor Etxeburua Donostiako Kontseiluan ari zen lanean eta aipatu dugun Zubietako egitasmo erraldoia zegoen mahai gainean. Euskararen Aholku Batzordean Zubietarako prebentzio moldeak aztertzea proposatu eta giroa berotu zen: “Zer ari zara esaten, erdaldunek ezingo dutela joan bizitzera Zubietara?”. Etxeburuaren ustez gaia arriskutsua da: “Dagoena zaintzea planteatzen duzu eta badirudi besteak baztertu nahi dituzula. Jendeak gaiaren alde iluna harrapatzen du lehendabizi. Gai honek izan dezakeen debate politikoa handia izan daiteke. Arrisku hori dauka”. Diputazioak ez du nahi taberna zuloko eztabaidarik gaiaren inguruan, marko akademikoan landu nahi du. Maiatzaren 12an, UEU eta Asmoz Fundazioaren eskutik, online ikastaroa eskainiko dute hizkuntza eta lurralde antolaketaz.

Arnasguneak helburu

Edozein motatako herri eta hirietan izan dezake eragin linguistikoa proiektu urbanistiko batek, gunea oso euskalduna izan ala ez, eta gainera ez dago zertan pentsatu eragin horrek derrigorrez euskal komunitatea ahulduko duenik. Aurkakoa gerta liteke. Alabaina, Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk eta Kontseiluak lehentasuntzat hartu dituzte euskararen egoera ona duten herriak. Helburua argia da: ondo dagoena zaindu, ez dadila atzerapausorik eman eta urrats berriak ematerakoan prebentiboki aritu.

Miren Segurola UEMAko kidea da eta Etxeburuaren sentsazioa elkarbanatzen du: “Adibide praktikoak begien aurrean ikusi ditugu, baina ez dugu asmatu horiei aurre egiten, behar besteko tresnarik ez dagoelako, eta seguru asko hizkuntza politika oso hizkuntzaren eremura lotuta planteatu izan delako, ez horrenbeste lurralde antolaketak izan zezakeen eraginari lotuta”. 22 urteko jardunean, UEMAk hirugarren helburua, alegia, lurralde euskaldunean garapen sozioekonomikoa eta soziokulturala bultzatzea apenas landu duen. Orain heldu diote gaiari eta hari horri tiraka bi arrisku ikusten ditu UEMAk. Herri txikietan behar den bezalako garapenik ez bada, jendez hustuko dira. Adibide baten bidez esanda, autobus zerbitzua izateko 1.000 biztanle behar badira 950 dituen herria etxeak egiteko prest egongo da herritar berriak erakartzeko. Bigarren arriskua horixe da: hizkuntza kontuan hartu gabeko garapenak arnasguneak ahul ditzake.

UEMAren bidez, arnasguneetako biztanleekin tailerrak egiten ari dira. Arrakasta izan dute ondoko herrietan: Gipuzkoan Getaria, Orio, Zarautz, Bergara, Azpeitia; Nafarroan Araitz, Baztan, Goizueta; Bizkaian Markina-Xemein eta Lekeitio. Ekainera bitarte beste herri hauetan arituko dira: Deba eta Tolosa Gipuzkoan, Bortziriak eta Etxarri-Aranatz Nafarroan, Otxandio Bizkaian eta Aramaio Araban. Hiztun komunitate horiek garrantzi handia dute, eta beraz, herritar horien jarreretan eragitea ezinbestekoa da. Helburua gune horiek horrela mantentzea da. Bestalde, Segurolak dioenez, “esaten badugu arnasguneen hedapenetik sortuko dela Euskal Herri euskalduna, arnasguneetako herritarrak ez gara arnasguneetan bakarrik egoten, hizkuntzarekiko hartu dezakegun jarrera oso kutsakorra izan daiteke, asko eragin dezakegu”.

Aldaketa txikiek eragin handia dute arnasguneetan

Xabier Bengoetxeak Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko lau herri-arnasgune aztertu ditu. Arnasguneak. Ezaugarriak. Zenbait arnasguneren egoeraren behaketa Hizneteko sakontze egitasmoan Asteasu, Alegia, Amezketa eta Berastegi herriak ikertu ditu. Datu demografikoak, soziolinguistikoak eta bestelakoak ikertuta ondorioztatu du lau herriak –gainerako arnasguneetan ere beste hainbeste ari da gertatzen– arnasgune gisa indartsu daudela, ez dagoela alarma sortzeko arrazoirik. Alabaina, arnasguneetan errepikatu ohi diren joerak ageri dira lau herriotan ere: euskaldun kopuruak, gutxi bada ere, behera egin du; jatorrizko hizkuntza euskara dutenen kopuruak behera egin du; eta etxean euskara hutsez aritzen direnen kopuruak behera egin du. Asteasu, Amezketa, Alegia eta Berastegiko herritarrak, etxean euskarari eutsi beharrean, sukaldean euskara eta gaztelania erabiltzen ari dira, nahiz eta euskaldunak izan. Herriotako kale giroan etxean baino indartsuago dago euskara, etxekoak euskaldun hutsak izanda ere.

Lurralde antolamenduak herri txikiotan izan dezakeen eraginaz aritu da ikerketan Bengoetxea, baina argi utzi du ez dela eragile bakarra: “Urbanizazioaz gain badira aldagai gehiago. Hala ere, urbanizazioak eragina du, begi bistakoa da, eta badago paralelismoa egin diren etxe berrien eta aipatu ditugun aldagaien artean, hau da, euskaldun kopuruak behera egin duela eta abar”.

Etxebizitza berriak egin eta gaztelania hiztunak jasotzeak inpaktua du, inpaktu handiagoa biztanle gutxiko arnasguneetan; “nahikoa da bi edo hiru izatea patioko edo parkeko hizkuntza joerak iraultzeko”. Urbanizazio motak ere badu eragina, etxe multzo bakartuek bilakaera sozial, kultural eta linguistikoan eragiten dute. Herri txiki bateko zinegotziak Bengoetxeari kontatu zion etxe berrietako biztanleak ez zituztela ezagutzen. Batzuetan kontua ez da euskara ala gaztelania, hitzik ez baita biztanleen artean.

Zergatik pentsatu behar dugu ordea, etxebizitza berriak egiteak euskal komunitatea ahulduko duela halabeharrez? Herriren batean gertatu da etxe sail berria egin eta erosleak kanpotarrak beharrean herriko baserritarrak izatea. Bengoetxeak daturik ez du baina Larraulekin akordatu da: “Biztanleria ia bikoiztu egin da, baina ez dirudi inpaktua hainbesterainokoa izan denik. Baliteke joan berriak euskaldunak izatea”.

Zoriak euskal komunitateari eskua bota badiezaioke ere, Bengoetxeak argi du lurralde antolamenduko aldaketek onerako baino okerrerako eragina izan dutela orokorrean, arnasguneak indartu baino uzkurtu egin ditu.

Homo vasconicusen habitata

Hirigileak dira harreman hori hain argi ikusten ez dutenak. Arraroa, kultura-ondareaz eta tokiko identitateaz azken boladan hainbeste hitz egiten duen gremio baterako. Antza, hirigile gehienentzat eraikinek eta naturak soilik osatzen dute ondarea. Hirigintza-planak gelditu edo eraldatu izan dira Igeldoko igeltxoagatik (Donostiako Ibaetako industrialdea), europar bisoiagatik (Ondarroako Aieriko auzoa) edo paduretako ornogabeengatik (Plentziako eta Barrikako Txipioko urbanizazioa), baina Homo vasconicus gaixoaren habitata goitik behera desnaturalizatzeak ez du ia inor kezkatzen. Baina Homo (eta Mulier) vasconicus espezie setatsua, nomadak ez diren zerupeko izaki guztien moduan, lurralde jakin batean bizi da, espazio fisiko zehatz batean: Euskal Herria deitzen duten horren iparraldean, hots, ipar-isurialdean. Eta, bereziki, euskararen arnasguneak diren herri txiki eta ertainetan, non euskaldunen ehunekoa %70ekoa baino handiagoa den, eta, beraz, euskara hizkuntza nagusitzat jo daitekeen.

Unai Fernandez de Betoño

Gaur8, 2014-01-18


You are interested in the channel: UEMA
UEMA launches the 'Zuzenean' campaign, with the aim of increasing the use of Euskera in the tourism sector
The Commonwealth has stressed that the Basque Country is the one that best reflects the identity of the Basque municipalities, and has called for the commitment of those responsible and workers in the service sector, both visitors and visitors. The campaign will take place from... [+]

2024-05-10 | Antxeta Irratia
Udalerri euskaldunen eguna ospatuko dute Lesakan maiatzaren 18an

"Zubiak zeharka” lemapean, egun osoko egitaraua prestatu dute UEMA eguna ospatzeko. Herriko eragile guztiek hartu dute parte programaren prestaketan eta ekimen herrikoi eta partehartzailea izatea lortu dute horrela.


Decree of Euskaldunisation of the CAPV public sector
Lost option
The Basque Government approved in February the Decree of Normalization of the Use of the Basque Country in the Basque Public Sector. It replaces the decree of 27 years ago. For Basque cultural actors, the Government has not taken advantage of a “courageous leap”. The new... [+]

UEMA will distribute Korrika information in twelve languages
23. At the gates of the Korrika, understanding that it is important that all the neighbours of the Basque municipalities know the Korrika, UEMA will distribute a diptic translated into eleven languages.

2024-03-04 | ARGIA
UEMA will host colonies for young people living in Basque
One more year, for the summer season, Jump! UEMA organises travelling colonies. Young people from Basque municipalities will meet for leisure. The objective of UEMA is “to make the leap from inertia to consciousness to young people living in Euskera and thereby generate a... [+]

Azkoitia City Hall to be part of UEMA
They have taken the decision with the favourable votes of the PNV, EH Bildu and Azkoitia Bai. The application for membership in the Commonwealth of Basque Municipalities (UEMA) has received a favourable vote from sixteen of the seventeen councillors that make up the Corporation.

2023-10-20 | ARGIA
New judgment against the mere use of Euskera by the city council
In one week the High Court of Justice of the Basque Country took a second blow. As in the first, in this second, it has been a judgment contrary to the municipal law that opens the possibility of prioritizing Basque in municipalities. The PP’s appeal has been partially... [+]

language policy in courts
Another aspect to guarantee the predominance of Spanish
Fundación Uliazpi, Llodio, Barakaldo, Irún, Erandio... Or in other words: linguistic profiles, article 6.2 of the Municipal Law, clauses in hiring... They are telling us that the Euskaldunisation of the public sector has gone too far. That is what judicial aggression comes to... [+]

2023-10-17 | ARGIA
The Council says that the judgment of the municipal law accentuates the reasons for the demonstration on 4 November
The Council of Euskalgintza has denounced that the judgment is “very serious”. Bingen Zupiria points out that the judgment "requires" the government to lodge an appeal. UEMA considers that the sentence has exceeded “all red lines”.

2023-09-25 | ARGIA
The Mayor of Ataun, Martin Aramendi, will be the new president of UEMA
Take the witness of Iraitz Lazkano for the next four years. The newly selected indicates that UEMA has changed a lot in recent years and that UEMA will work on the elaboration of concrete diagnoses to respond to the new local realities.

UEMA claims that Euskera needs a "new legal status"
The decision of the Spanish Constitutional on Thursday has generated "great concern" in the municipalities of UEMA, as there is a "living risk of setback" in the Basque Country. Moreover, it has insisted that this aggression needs a "solid legal response" and has called for "finding... [+]

2023-06-16 | Sustatu
UEMA performs a detailed analysis of linguistic profiles in health
The Commonwealth of Basque Municipalities, UEMA, has analyzed in a report the linguistic data of the public health services of the municipalities of the network. The main conclusion is that three out of ten health workers in the municipalities of UEMA do not have an accredited... [+]

2023-06-13 | Leire Artola Arin
Two out of five pediatricians from the towns of UEMA do not have an accredited Euskera
The UEMA has analyzed the health service of the peoples of the Commonwealth of Basque Municipalities and has concluded that three out of ten health workers work without attesting the Basque level. Research shows that there has been no significant progress in recent years.

Signs of decline of the Basque Country are observed in the Basque municipalities
UEMA (Commonwealth of Basque Municipalities) has expressly analysed VII. The results of the Socio-linguistic Survey of their peoples are once again evident: the most Basque peoples have lost the Vasco-speakers.

UEMA highlights the importance of the Basque municipalities in the act of Azpeitia
Four new municipalities have joined the Community and become 101. UEMA President Iraitz Lazkano stressed the importance of city councils at the event and considered "urgent" to reverse the difference between use and knowledge.

Eguneraketa berriak daude