Galizieraren aurkako erasoak salatu nahi dituzte txostenaren bidez eta gobernuak hizkuntza legeak betearaztea. A Mesa pola Normalización Lingüística erakundea ari da hizkuntza eskubideen bortxaketen txostena egiten. Haren asmoa Unescori emaitza aurkeztea da. Ahalik eta hizkuntza gehienetara itzuli nahi dute dokumentua, galiziera hiztunei gertatzen zaiena nazioartean hedatzeko. 1954. urtean ere aurkeztu zioten Unescori txostena. Francoren diktadura garaian jasandako jazarpenak salatu zituzten orduan.