Bihar gutako beste bat
badaiteke ehortzi,
men egiten badiezu
Iker eta Karlosi,
zure bi seme alabei
makarroiak egosi,
ta senarrari laneko
galtza zaharrak josi,
bertso saiotan sentitzen
banaiz erdi lorontzi...
Zergatik ospatu behar
dugu martxoak 8?
Ospatu ez, borrokatu
egin leike gogor hitz
baina nahastu nahi nuke
egutegiko orriz,
8a, 25a
markatuta jatorriz,
berdintasun faltsuaren
oihuak bat-etorriz,
zenbat emakume bizi
diren izu-laborriz,
egun gehiegi tindatu
ohi direlako gorriz.
Ez dira soilik kolpeak,
bizitza ahitzea...
denoi gertatu baitzaigu
begirada blaitzea,
parrandan edo lanean
norbaitek iraintzea,
ikusezin bihurtzea
ta guztiz txikitzea.
Gure alde izateko
askatasun haizea,
aukera bakarra dugu:
borrokan jarraitzea.
XV. Cup Championship
Where: In the gaztetxe Hiruputzu (Zarautz)
When: 22 December
Oblique: Aner Peritz, Oier Aizpurua, Alaia Martin, Jexux Mari Irazu, Etxahun Lekue, Aitor Bizkarra, Eneritz Artetxe, Maider Arrangi, Joanes Illarregi and Oihana Arana.
... [+]
Danel Goikolea Arrasateko bertsolaria urtarrilaren 14an joan da. Hil baino ordu batzuk lehenago, bertso sorta kantatu hau zabaldu zuen lagunen artean. Umore handia darabil eta Pablo Milanesen Yolanda kantu ezagunaren hoskidetasunarekin jolasten du: Holanda du izenburu sortak,... [+]