BEHIN azaltzen ari nintzaion kazetari bati Argian 2012an soldaten %14 murriztu genuela. Edo galera banatu edo langile gutxiago, ez zegoela besterik. “Autoesplotazioa”, luzatu zidan. “Biziraupena”, ihardetsi nik. Adegiren proposamena entzutean, berriketaldi hura oroitu nuen.
Guk oso kontuan hartzen ditugu Adegik azaldutako balore horiek: langilearen parte-hartzea, konfiantza, komunikazioa, gardentasuna, akordioa... Giltzarri dira arrakastatsua edo lehiakorra izan nahi duen edozelako enpresarentzat, helburuak lortzeko ezinbesteko, pertsonaren asebetetzerako... Eta indarrean dira enpresa askotan, kapitala nagusi den horretan edo kooperatiboan. Batzuetan ondo, besteetan erdipurdi eta askoz gehiagotan gaizki. Azken hamabost urteetan enpresa eta kudeaketaren esparruan mila eta bat ikastaro eta jardunalditan errepikatutakoak dira.
Horregatik harrigarri samarra da Adegik orain kontu hau berri gisa plazaratzea; eta akaso izango da berrikuntzarik, baina ez behintzat haien webgunean jarritako bideotan ematen dituzten azalpenetan. Pello Guibelalde Adegiko lehendakariak, bere aurkezpen hitzaldian bota zuen honetan guztian giltzarri den kontzeptu bat: “Emaitzei buruz ere hitz egiteko prest gaude”. Hain hedatua dagoen management kultura horretan sarri gertatzen da, aipatutako balore guztiez hitz egiten da, salbo eta irabazien banaketaz, banaketa hori soldatan doala pentsatu ohi baitu nagusiak, izan haren irabaziak dena delakoak. Askok pentsatuko du zergatik Adegik ez ote zuen halako proposamenik egin adibidez 2003an, aipatzen dituen baloreak orduan ere bolo-bolo ari zirenean kudeaketa munduan.
Bere hitzaldiaren amaieran bota zuen beste klabe nagusietako bat Guibelaldek: “Azken helburua zera baita, enplegua, ongizatea eta aberastasun soziala sortzeko edozelako jardueraren oinarri eta motore izaten jarraitu behar dutela gure enpresa eta enpresariak”. Enpresariak garbi aipatzen ditu, langileak, izatekotan, enpresa hitzaren baitan. Eta hor dago azken lan erreforma eta langileen eskubide murrizketen giltzarrietakoa, akordio ezaren aurrean enpresariari ematen diola erabakitzeko ahalmena.
Horregatik Adegiren diskurtso hau herren dator orain, lan erreformek boterea bere aldera eraman dutelako eta, funtsean, azken erabakia enpresariaren esku uzten duelako. Ez da atzo goizekoa lan harremanen gatazka, historian zehar boterekeriaz eta indarrez bideratu ohi izan da, eta hala da gaur egun ere munduko pertsona gehienentzat. Lan harremanen demokratizatze maila bat irabazi bazen, sindikatuetan antolatutako langileen presioagatik izan zen nagusiki. Ondoren –komunismoaren mamua akuilu–, langile, enpresari eta estatuak ulertu zuten akordioa inposaketa baino emankorragoa zela denentzat. Hori da Europako lan harremanen azken 60 urteetako historia. Urtetik urtera desegiten ari den ongizate estatuaren muina. Eta desegiten ari da, funtsean, kapitalismoaren indar nagusiek uste dutelako aberastasunaren klabea enpresariarengan dagoela; langileen aldarrikapenak lehiakortasunaren aurkakoak direla eta, beraz, hauen eskubideak murriztuz –malgusegurtasuna deitzen diote haiek– lehiakortasuna hobetu eta hazkunde ekonomikoa eta aberastasuna handituko direla.
Historia ez da errepikatzen, baina haren irakaspenak klabeak dira, atzera baino aurrera egiteko. Eta Espainian garatu den lan harremanen ereduarekin atzera egin da. Denetatik beharko da krisitik ateratzeko, horietako lehenetarikoa urtero “datorren urtean” krisitik ateratzen hasiko garela diotenak isilaraztea, bereziki agintariak. Baita Adegik aipatzen dituen balore horiek indarrean jartzea, serio eginez gero egoera asko hobetuko dituelako. Koldo Saratxaga eta bere NER (Harreman Estilo Berria) ereduak argi erakusten dute horiek eraginkorrak direla, batez ere boterea, kudeaketa eta irabaziak partekatzen direnean, eta –beste pista bat– hori ekonomia sozialean gertatzen da gehien. Beharko da hitzarmen sozial berria langile, enpresari eta gobernuen artean. Sindikatuek ere egokitu beharko dute hainbatetan, lehiakorra izatea bizirauteko ezinbestekoa baita. Horretan guztian eta gehiagotan asmatu beharko da. Baina hori gertatzen den bitartean, langileei haiek egoki ikusten duten gisan antolatu eta borrokatzeko eskubidea ukatzea ez da ez zilegi, ez erreala.
Novelty is usually one of the most heard words associated with the Durango Fair. The novelty is there, and here's the novelty. However, in some cases it is sufficient to give a different aspect to the previous one to paste that label. The CDs and remastered reeditions with... [+]
The Basque country has a very large water flow in the shortage. Every local drop curls and revives our culture. Offer a sea of water to that thirst. Although the Basque Country has come from a deep and dark well, we have all drawn our sample of salt water and turned it into a... [+]
Young people start consuming pornography before, as porn is their only sex education. How on earth have we come here?
Today, it has to be acknowledged that thanks to the Internet it is much easier to see pornography. Unfortunately, through a click, the 7-9 year-old boy comes to... [+]
France 3 Euskal Herri telebista katea apalduz doa. Kate horretako kazetari eta langileek jakin berri dute berriz ere programazio eta finantzaketa apaltze bat pairatuko dutela. Egun oroz, zazpi minutuko berriak eman izan dituzte, baina iragan udatik bi minutuz murriztu zieten... [+]
Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]