“Agian ilunetan, hobeto ikusten da”. Aiora Renteriaren hitzak dira, Da disko berritik hartutakoak. Zazpigarrena dute, hamasei urteko ibilbide luzearen azken emaitza. Abeslariaren ahotsa, presentzia eta hitzak bere betiko taldekideek lagunduta datoz:Asier Basabe (bateria), Ruben Gonzalez (baxua) eta Iñaki Imaz Tipi (gitarra). Dave M. Allen ekoizle britainarra ere bidaide izan dute.
“Lagunak, Barreak, Era, Dena, Elektrizitatea, Bidea, Handia, Musika, Haskundea, Behar izana, Asetasuna, Sinismena, Birikiak, Fedea, Bihotza, Bizitza, Zintzoa, Poza, Askatasuna, Familia, Maitasuna, Eskola, Hezkuntza, Lurraldea, Lana, Sustraiak, Sorkuntza, Taldea, Plazerra, Konexioa, Armonia, Irria, Ardura, Haserrea, Gora, Ateak, Adiskidetasuna, Koloreak, Itxaropena, Adorea, Desioa, Positiboa, Arnasa, Guda, Konpromisoa, Borroka, Beharra, Ihesbidea, Elikagaia, Eboluzioa, Ikasketa, Garena Da”. Horrela definitu dute Zea Mayseko lagunek autoekotzitako azken diskoa, Da. Zea Maysen izaera ezin baita hitz bakar batez definitu; ezin baitu gauza bakarra izan, gauza askoren lotura baizik. Basabek, Gonzalezek, Imazek eta Renteriak elkarrekin daramatzaten Hamasei urteak ez baitira huskeria: zazpi disko eta 500etik gora kontzertu.
Ohiko soinua ageri den arren, geruza ugari ditu disko berri honek, taldeko musikari bakoitzak bere baitan duen onena eman baitu. Ohiko musika tresnez gain, hau da, gitarra, bateria, gitarra apala eta ahotsa, beste baliabide batzuk ere ageri dira. Perkusio tresna bereziak, sintetizadoreak, programaketak, eta pianoak edo txeloak ere tokia dute diskoan. Horretarako, beste zenbait lagun musikarik ere kolaborazio bereziak egin dituzte, hala nola Ekaitz Hernandez Split 77ko baxu-jotzaileak, Aritz Aranburuk eta Jose Lastrak (sintetizadoreak eta programaketak), eta Dave Allenek (pianoa).
Dave Allen britainiarra ekoizle artistiko gisa aritu da. “Ekoizpena aparta izan da, normalean ez baitugu ekoizle artistikorik izaten”, azaldu digu Aiora Renteriak. “2012ko abuztuan, disko berriari ekin genionean, ekoizlearen figurari heltzea erabaki genuen. Zenbait buelta eman genizkion, Espainiako Estatuko ekoizleak kontaktatzeko. Baina, orduan David Allen ezagutu genuen Lekeition, aspaldiko lagun baten bidez. Dave The Cure eta Depeche Mode bezalako taldeen ekoizlea izan da. Lekeitioko jaietan jo genuen eta bera bertan zen, oporretan. Pila bat jende zegoen kontzertuan, baina guk Dave Allenentzat jo genuen. Esperientzia berria, emozionantea eta aberasgarria izan da berarekin lan egitea, ez baita erraza horrelako pertsonengana heltzea”, adierazi du Renteriak. Allenek 10 hazbeteko diskoa egin nahi zuen, hori baita Allenen ustez disko batek izan behar duen neurria. Hala ere, Zea Maysek Hamalau abesti osatu zituen disko berrirako. “Azkenean, hamahiru abesti doaz” dio Zea Mayseko abeslariak, “kantok nahastuta entzun eta gero, itzelak iruditu zitzaizkigun, eta hamahiruak sartzeko konbentzitu genuen Allen”.
Abuztuan, Urdulizeko Tio Pete estudioan grabatu zuten diskoa, Jose Lastra, Zea Maysen betiko teknikariaren laguntzaz. “Allen ekoizle artistikoa izan da, eta Jose Lastra ondo ezagutzen duen estudioko mahaian eseri da” argitu digu Ruben Gonzalez baxu-jotzaileak. Grabazioa hasi baino lehen, bost egunez entseguan aritu ziren Allenekin batera. Konponketa batzuk egin ostean, grabazioa etorri zen. “Oso intentsoa izan da grabaketa lana”, dio Renteriak, “azkenean lagun on bat bihurtu da Allen”.
Tio Peten grabatutako diskoa Londresera eraman zuen Allenek, han, Club Ralph estudioan nahasteko asmoz. “Fran Ferdinand musika talde ingelesak bertan nahastu du azken diskoa, beraz, uste genuen bezala, Allen aukera onena izan da guretzat” dio iñaki Imazek. Bera eta Aiora Renteria Londresera joan ziren gero, nahasketa eta masterizazio prozesuaren berri jasotzera, eta txundituta geratu ziren emaitzarekin. Diskoaren diseinua David Gonzalezek –Berri Txarrak eta Cobra taldeetako baxu-jotzaileak– egin du.
Une gozoa bizi du Zea Maysek. 2007an Morphina diskoa grabatu zutenetik autoekoizpenera jo dute euren lan guztietan eta ondo helduta dituzte taldearen uhalak. Hori gutxi balitz, euren enpresa sortu dute, Zea Mays Rock SL, diskoa sortzea bezain garrantzitsua baita banaketa eta promozio lana, eta azken hau ere, euren gain daramate. Hori dela eta, diskoa ez da oraingoz dendetan salduko, www.zea-mays.com helbidean baizik.
“Gure webgunean euskarri digitalean eros daiteke diskoa, eta baita fisikoki ere. Baina disko fisikoa erosten denean, digitala ere bidaltzen zaio erosleari” azaldu du Aiora Renteriak. Durangoko Azokan standa izango dute eta bertan ipiniko dira diskoak salgai, bai azken hau, baita aurrekoak ere. Abenduaren 9ra arte ez da saltokietara helduko, ez dendetara ezta plataforma digitaletara ere.
Aurkezpen kontzertuak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eskainiko dituzte oraingoz: abenduaren 14an Totem aretoan (Atarrabia); abenduaren 19an Gazteszenan (Donostia); abenduaren 26an Bilboko Kafe Antzokian, eta urtarrilaren 5ean Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan.
Bidai on bat
Braulio
Autoekoizpena, 2024
-----------------------------------------------------
Nik ez nioke talde bati Braulio izena jarriko; eta seguruenik inork gutxik hasiko luke lan bat sei minutuko iraupena duen kanta batekin. Baina hauei parra die eta horri esker... [+]
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Things aren’t easy in fact, and it will be for one reason or another, but lately I’ve bitten my tongue more than I should for these two things: the culture of the sold out and the FOMO – the latter perhaps has to be explained, because it’s not said so many times: the... [+]
Ultra
La Furia
Baga Biga, 2024
---------------------------------------------------------
Cascanteko La Furia-k bosgarren diskoa plazara atera du. Mimoz eta erraietatik, berarentzat funtsezkoak diren osagai horiekin, prestatu du honako pozima, pozoitsua eta aldi berean... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
WHEN: February 2nd.
IN WHICH: In the youth center of Zuia, Murguía.
----------------------------------------------------
On September 20 of last year, we first heard about collective music in the profile of the social network they had just created:... [+]
Opera 'Tristan und Isolde'
Bilbao Symphony Orchestra. Directed by: Assisted by Erik Nielsen.
The Bilbao Opera Choir. Directed by: Assisted by Boris Dujin.
The stage director: To the Allex Eagle.
The soloists: I'm talking about R. Assisted by Nicholls, G. By Hughes Jones, M. The... [+]
Party and recreation. Oral History of Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Books, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ was a student of the first Journalism Promotion of the UPV, along with many other well-known names who have... [+]