Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Txapapoteak justizia ito du

  • Ez du inork ordainduko. Prestigeren epaiak erantzukizunetik salbuetsi du Espainiako Estatua, eta Apostolos Mangouras ontziko kapitaina besterik ez du zigortu, “desobedientziagatik”. Eztabaida bizia piztu duen sententziak ez du hondamendiagatiko kalte-ordainik ere ezarri.

Arg: Xurxo Lobato.
Arg: Xurxo Lobato.

Prestigeri azken marea beltza geratzen zitzaion. Kasu honetan, epaia idazteko erabilitako tinta beltzak egin du txapapotearena; hamarkada bat iraun duen instrukzioaren eta urtebeteko epaiketaren ostean, A Coruñako Auzitegi Probintzialak erabaki du Justizia pikutara bidaltzea. Hiru akusatuak absolbitu dituzte, tartean administrazioko kide bakarra; gertakarien unean zein orain, PPren esku zegoen administrazio hori, petroliontziaren hondoratzearen ostean agintea bere gain hartu eta hartutako erabakiekin Galizian aurrekaririk gabeko mobilizazioa eragin zuena bere kontra. Beharbada orduan gertatutako guztia ilusio hutsa izan zen, inork ez baitu erantzukizunik hartuko bere gain. Ezer gertatuko ez balitz bezala. Berriz ere.

 Prestigeren epaiak atzera mahai gainean jarri du krisi garaiotan zabaldu den ondoeza. Hasierako harridura laster bihurtu da haserre, eta epaiketa, bestela ere berandu eta arduradun politiko gehiagoren faltagatik herren iritsi zena, noraezeko bidaia bihurtu da. Auzitegiko presidenteak, Juan Luis Píak, ordu eta laurden eman zuen epaia irakurtzen. Hiru salatu zeuden: Merkataritzako Ontzidiaren zuzendari nagusi ohia, José Luis López Sors; ontziko kapitaina, Apostolos Mangouras; eta makina-burua, Nikolaos Argyropoulos. Hirurak asketsi dituzte “ingurumenaren aurkako delituez”. Hondamendi honetan zerbaiten errua eduki duen bakarra, Auzitegiaren arabera, Mangouras da. Bederatzi hilabeteko espetxealdiaz zigortu dute “agintzaritzari larriki desobeditzeagatik”, ontzia mugitzeari uko egin ziola eta. Ez da kartzelan sartuko.   

500 milioi euro publikoko hondamendia, zero euroko kalte-ordaina

Ez dago errudunik. Ez akusatuak, ez gertakaria kudeatu zuten gobernuak, ez petrolioaren eta –Prestigek bezala– hura garraiatzen duten ontzien atzean dagoen enpresa-egitura iluna. Erantzule zibilik ez denez izendatu, ez da kalte-ordainik izango. Haatik, momentuz zigorrik gabe geratuko dela dirudienaren zifrak ikaragarriak dira. Magistratuen esanetan, Prestigek 170.000 tona hondakin eragin zuen. Halaber, “isurien eragina jasan zuten itsasertzeko 2.980 kilometrok, 1.137 hondartza kutsatuak izan ziren, 450.000 metro koadro haitz txapapotez zikinduta geratu ziren, 562,3 tona fuel plataforma kontinentalaren hondora joan ziren, eta estimazioen arabera 115.000 eta 230.000 itsas hegazti hil ziren”.

Diru publikoaz den bezainbatean, Auzitegi Probintzialak dio hondamendiak 513 milioi euroko gastua eragin zuela, 368 inguru Gobernu Zentralaren aldetik eta 145 Xuntarenetik. Horiei, Frantziak xahututako 67 milioiak gehitu behar zaizkie. Baina ez da ordainik izango. Galdutako dirua. Fiskaltzak eskatu zituen milaka milioien arrastorik ez. Deus ez. Areago, aseguratzaileak berak ere fidantzarako ipini zituen 22 milioiak berreskuratu ditzake.

PP eta ingurukoak baizik ez dira poztu epaiarekin. Nunca Máis plataformak Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztu ala ez aztertuko du. Baita ere mobilizazioak deitzea, “politikotzat” jo duten eta eskatutako kalte-ordain mardulak ezerezean utzi dituen erabaki judizial zigorgabetzailearen aurka. Ez dago inolako erantzukizunik, kapitainak gobernuen aginduei emandako ukotik harago. Aseguru-konpainiak berak ere berreskuratu ahal izango ditu fidantza modura ipinitako 22 milioi euroak. Hondamendi naturalak eragindako milioitako galerak inork ez ditu konpentsatuko. Hori ere ez.

Auzitegiaren konklusioak doinu ezkorreko txosten luze baten amaieran iritsi dira. Tarteka etsipenez, tarteka kontraesankor, txostenak ez du egiten ez aurrera eta ez atzera; batzuetan inplikatuen kontrako kritikak agertzen dira, handik gutxira ezerezean bukatzen dutenak, non ez Gobernuak hartutako erabakien defentsan, sarritan guztiz kontrakoa iradokitzen zuen baieztapen baten ostean.

Ontzia urruntzeari onespena

Gauzarik deigarriena izan da epaileek ontzia urruntzeko erabakiari emandako babes inplizitua, horra iristeko egin zuten gertakarien kontakizuna bihurgunetsu samarra izan bada ere. Epaiaren arabera, “agerikoa da, ikuspuntu logiko batetik, erabaki horren [Prestige galiziar itsasertzetik aldentzearen] ondorioz isuriengatik kaltetutako eremua bereziki zabala izan zela, eta ontzia edozein galiziar portu edo itsasadarretan gorderik egon balitz biziki murriztuko zatekeela kaltetutako inguruaren tamaina; lehen begiratuan aztertuta, logikaz ontzia gordetzea zen erabaki zuzenena, zalantzarik gabe. Baina xeheago aztertuz gero, argudio hori ahuldu egiten dute bestelako ñabardura batzuek, aipatutakoak bezain logikoak (…) Ia aditu guztiek bat egin dute hasiera batean ontzia urruntzeko hartutako erabakia zuzena izan zela, baina behin petroliontziaren atoia egonkortuta, eta kostaldearen talka egiteko berehalako arriskurik ez zela, logikoena, zuhurrena eta teknikoki zuzenena ontzia portu edo itsasadar batean babestea zen, haren zama beste ontzi batera eramateko, edo itsas zabaleko ur lasaietara eramatea, xede berarekin. (…) Beraz, Prestige noraezean erabili zutela eta harekin zer egin garbi ez zekitela dioten alegazioak ez dira sendoak, frogatu baita urruntzearen helburua izan zela isuriak gure kostaldea modu zabal eta larrian kaltetzea eragoztea, eta gainera espero zen urperatzeak isuria geldiaraztea, fuela izozteagatik ez bazen ere –eta ez zen hala gertatu [puntu honetan “arinkeriatzat” jo dute Gobernuak emandako zenbait informazio, akaso Rajoyren “haritxoez” ari dira]–, bai behintzat isuriaren kopurua eta intentsitatea mugatuz; era horretan ontziaren hondakinetatik fuela berreskuratzea ahalbidetuko zatekeen, eta halaxe gertatu zen (…) Beraz, urruntzea azalduta eta hein batean justifikatuta gelditzen da (…) Espainiar agintaritzak, gainera, aholkularitza tekniko egokia eta nahikoa zeukan, nahiz eta, mota horretako edozein aholkularitza bezala, huts egitetik libre ez egon. Orain arte ez da inoiz esan zein izango zatekeen erabaki zuzena, ezta jarraitu beharreko protokoloa ere (…) eta oraingoan ere inor ez da gai izan zer egin behar zen adierazteko, alde batera utzita zenbait iritzi partikular eta gutxi-asko tekniko. (…) Besterik gabe, larrialdi egoera batean, eta aholkularitza tekniko zorrotz eta egokiena jaso ostean, erabaki eztabaidagarri baina hein batean eraginkorra hartu zen, guztiz logikoa eta zeharo zuhurra”.

Harrigarria da epaiak protokolo eza aipatu eta Estatua ez zigortzea huts horregatik, edo nolabaiteko mespretxuz jardutea argudio teknikoekin Prestigeren urruntzearen aurkako arrazoiak agertu zituzten aditu ugariez. Nunca Máisek dioenez, epaiketan frogatuta gelditu da erabakia hondoratzetik ordubetera hartu zela, eta beraz ezinezkoa dela arduradun politikoek behar bezalako aholkularitza eskatu eta jaso izana. Izan ere, ondorioetara iritsi aurretik epaiak dio artean Gobernuko ordezkaria zenak, Arsenio Fernández de Mesak, “koordinazio-funtzio lauso eta nahasia bete zuela, bai operazioak zuzenduko zituen organismo bat eratzeko orduan, bai egitura burokratiko eta pertsonen arretarako egiturak eskura jartzekoan; egitura horiek agintariei informazioa eman eta ontziari lagundu ziezaioketen, hondamenezko fuel isuri bat eragotzi zezaketen, eta ontzia berreskuratzen saia zitezkeen, haren matxurak larriak izanik ere”.

Kontraesanak daude epaian, baita hutsuneak ere. Hondoratzea eragin zuten arrazoiei dagokienez, esaterako. Magistratuen arabera, “inork ez daki zehazki zein izan zen gertatutakoaren zergatia, ez eta ere zein zen erantzun egokiena Prestigeren matxurak eragindako larrialdian, baina inork ezin du ukatu huts estrukturala, eta inork ezin izan du epaiketan demostratu non eta zergatik gertatu zen zehazki”. Azken batean, hamaika urte “ez daki, ez du zigortzen” erantzunez amaitzeko.

Estatuaren helegitea, hipokrisia ariketa hutsa

Epaia ezagutu eta bost egunera, azaroaren 18an, Alberto Núñez Feijóo Galiziako presidenteak iragarri zuen Estatuko Abokatuak haren aurkako helegitea jarriko duela Espainiako Auzitegi Gorenean. Antza, Estatuko Abokatuak uste du epaiak erantzukizun zibila eta ondorioz kalte-ordainak ezarri beharko lituzkeela. Halaber, Galiziako Gobernuko buruak esan zuen aztertu egingo dutela demanda zibila aurkeztea, “norbaitek ordaindu behar ditu-eta hondamendiak eragin dituen gastuak”.

Nunca Máis-en ez dira fio. Plataformako bozeramaile Xaquín  Rubidok Sermos Galiza astekariari adierazi dionez, “Gobernuaren jarduna zuritzea eta epaiak arduradun politikorik adierazi ez izana estaltzea da helegitearen helburua”. Núñez Feijóok ordaina eskatzea jarrera kontraesankorra eta hipokrita dela salatu du Rubidok: “Espainiako eta Galiziako gobernuen erruz eman da eman den epaia, bidea oztopoz bete baitzuten”. Zehazki, Nunca Máiseko eledunak gogorarazi du Estatuko Abokatua bera izan zela, hain zuzen, ABS sailkatze-enpresa akusatuen artean egon ez zedin porrokatu zena. ABSk eman zion onespena Prestige itsasoratzeari, zazpi aldiz errebisioa egin eta gero. A Coruñako Auzitegiak emandako epaiak dio, orain, estatubatuar enpresa dela hondamendiaren errudunetako bat.

Nunca Máisek berak ere helegitea aurkeztuko du Espainiako Auzitegi Gorenean; adierazi dutenez, auzia Estrasburgoko Epaitegira iristeko asmoa dute. Bestalde, abenduaren 1erako manifestazioak deitu dituzte Galiziako zazpi hiri nagusietan.


You are interested in the channel: Kutsadura
Oxfam report
1% of the world's richest in the first 10 days of the year exceeds the annual carbon quota
Almost half of the world ' s population pollutes more than twice as much as the 1 per cent that accumulates the most wealth. A citizen of less than half the global scale of wealth would take almost three years to reach the amount that the richest in the world have dumped in... [+]

2024-12-24 | Julene Flamarique
Air pollution in the CAV caused 1,270 deaths in 2022, according to the European Environment Agency
Environmentalists in Action have denounced that there is no improvement plan to deal with pollutants such as NO2 and PM2.5 particles around the world. It has also called for reducing traffic and prioritizing sustainable alternatives in order to improve air quality.

The pollution of ski resort festivals reaches its peak
The lack of snow has placed many ski resorts in adverse weather conditions, due to the climate emergency. But the logic of some to make the most of the economic benefits of landscape and nature is still there, and the tendency of recent years is to organize large and expensive... [+]

2024-12-12 | Nicolas Goñi
The failure of the summit on plastic pollution can make it intolerable.
They have just completed the cycle of summits to find a solution to plastic pollution and also failed at the fifth summit of the South Korean city of Busan: They have not managed to reach an agreement, mainly because the large plastic exporters have hindered the negotiations. In... [+]

Tunagate: Do you want some mercury with the salad?
The population is excited by the amount of mercury found in tuna cans. According to a study carried out in Europe by Bloom, Carrefour, Intermarché, Mercadona, Aldi... all supermarkets market contaminated tuna. Industrial fishing has quickly underestimated these data. And that... [+]

"Petronor uses the word transformation, but we only see job destruction"
Petronor workers have enjoyed a day of free struggle this Thursday. Convened by the Works Council, they have held a strike and have concentrated on the BEC of Barakaldo, where the company held its annual meeting. They have denounced that, despite receiving public money, the only... [+]

The UN begins the final phase of negotiations to limit plastic pollution
The summit, which runs through the city of Busan in South Korea, will last from 25 November to 1 December. The oil-producing countries and their lobbies are putting obstacles, as they do not want to limit production.

2024-11-26 | Leire Ibar
The company Oxinorte de Barakaldo is fined for noise pollution
The City Hall of Barakaldo has demanded the Biscay company to pay a fine of EUR 11,800 and to close it for three months at night. Since the end of August, it emits a continuous, unpleasant and unbearable whistle that is heard throughout the environment.

2024-11-18 | Estitxu Eizagirre
In the CAV there are 1,557 landfills and if unused landfills are not sealed, water will continue to be contaminated.
Under the law, all unused landfills should be closed and sealed since 2008. Ekologistak Martxan appeared in the Basque Parliament to demand compliance with the law: on 12 November he participated in the Committee on Industry, Energy Transition and Sustainability (see video... [+]

The Silicosis Epidemic: Cases Multiply by Artificial Stone for Cooking
Cases of lung cancer and diseases caused by silica dust have not stopped in recent years. They have jumped alarms in Australia, England or the Spanish State, and they have begun to take steps to ban the manufacture of quartz kitchen tables with crystal silica.

2024-10-31 | Leire Ibar
Research for the first time on how Korrika’s carbon emission can be reduced
Climate expert Lander Crespo has conducted a study to learn about the environmental impact and reduce emissions for future editions. Transport was the source of most of the discharges in the last edition of Korrika.

2024-10-29 | Leire Ibar
In ten years, the accumulation of electronic waste can multiply by a thousand.
Artificial intelligence can generate up to five million tons of electronic waste by 2030, according to a report published by the journal Nature Computational Science. Researchers stress the need to implement a circular economy strategy.

Astrabudua will remember Josu Murueta and Antón Fernández on the 55th anniversary of his assassination
The event will recall the tragic events of 1969 and will also pay tribute to the defenders of historical memory.

Eguneraketa berriak daude