Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Tarta eta bala

Tigre ala lehoia, zein da azkarragoa? Eta indartsuago? Zein dago urrutiago, ilargia ala eguzkia? Umetan galdetzen direnetakoak dira. Nagusitan beste galderak egiten dira: zer nahiago zenuke, tartakada bat aurpegian ala bala bat?

Carlos Salvador UPNko diputatuak txiokatutako konparaketa basati eta gupidagabea da, metafora horretan Yolanda Barcina lehendakaria hilik legokeelako. Eta, zorionez, Barcina anderea bizirik da, eta ez buruhauste gutxi sortuz gainera. Baina Salvadorrena moduko berbak ez dira hutsalak, diskurtsoa sortzen dute eta diskurtsoak giro bat… eta humus horretan ondu ondoren berbak lege bilakatzen dira. Espainia herrialde oparoa da berba-giro-zigor metamorfosi horretan, baina, funtsean, bere zuzenbidea zigor eta errepresioan oinarritu nahi duen edozein estaturen ezaugarria da. Estatu totalitarioen ingeniaritza juridikoa.

Parot doktrina-rekin gertatutakoa baino adibide adierazgarriagorik ba ote? Biktima batzuen saminean gorrotoa erein, diskurtsoa hazi, legea muturreraino eraman, justiziak azkenean bideratu…eta orain komeriak gorrotoa kontrolatzeko. Adibideak asko dira, esaterako ikurrinaren inguruko ekintzetan.  2010eko Sanferminetan ikurrina handi bat irekitzeagatik Txupinazoaren unean 35 eta 160 urte arteko espetxe zigorrak eskatzen dira hamahiru gazterentzat (izandako istiluetan gazte madrildar bat zauritu zen larri buruan jasotako botilakadaren ondorioz).

Eta ikusi beharko da zertan geratzen den aurtengo ikurrina jartzeagatik auziperatutakoen kontua. Printzipioz delitua larria da epailearen arabera, sor zezakeen egoeragatik: ikurrina jausiz gero jendez gainezka zegoen plazara, batek daki zer gerta zitekeen. 2010ean dozenaka udaltzain sartu ziren borrekin plazara, arrisku egoerarik ez zegoen jendetzaren erdira. Inportanteagoa zen ikurrina kentzea, sor zitekeen arriskua baino. Eta liskarra sortu zen, eta zauritu larri bat. Norena izan zen nagusiki zuhurtzia eza? Adibide  bat. Astelehenean epaitu zituzten tartalarien kasua ere desmasia juridikoaren esparrukoa da. 2011n Okzitaniako Tolosan Yolanda Barcinari lau tarta botatzeagatik, bost eta bederatzi urteko espetxe zigor eskaera dute AHTren aurkako lau ekintzailek. Hau da, Galindo jeneral ohiak Lasa eta Zabala torturatu eta hiltzea agintzeagatik lau urte pasatu zituela espetxean eta Gorka Ovejerok bederatzi urte pasa ditzakeela agintari bati tarta bat botatzeagatik. Hori da neurrietako bat.

Beste neurriaren adibideak ugariak dira, kontaezinak ia. Euskal Memoria fundazioak azken hamarkadetan izandako 4.716 tortura kasu dokumentatu zituen iaz aurkeztutako txostenean. Gaur egun ez da inor espetxean Espainian torturatu izanagatik. 80ko hamarkadan izan ziren zigor txiki batzuk eta 90eko hamarkadatik aurrera ofizialki ez da torturarik existitu Espainian, beraz zigorrik ere ez. Guardia Zibilaren zuzendari izandako Luis Roldan elkarrizketatu zuen El País-ek iragan igandean: “Ongi, hipokritak ez bagara, batek ulertu behar du 23 lagun hil dituen gizona atxilotzen baduzu, galdekatu eta aitortzen badu, zerk eragin dio aitortza hori egitea? Kolpeak izan dira, arrastorik uzten ez duten presio fisikoak, baina pentsa dezakezuna gerta litezkeela. Presio psikikoak ere bai. ¿Norbaitek uste du deklaratzen dutena deklaratzen dutela bortxarik gabe?”.

Euskal gatazkarekin zerikusirik duten kasuetan da nabarmenena Espainian, baina hortik oso harago doa. Adibidez, Iñigo Cabacas hil zuen ertzain batek pilotakada batez 2012ko udaberrian. Oraintsu auzipetu dituzte bost ertzain eta ikusiko da zer gertatzen den. Eta PPko diru estoldak luzez gidatu zituen Luis Barcenasen kasua? Duela hamaika urte gertatu zen Prestigeren hondamendia, oraindik ez dago inor auzipetua. Zerrenda amaigabea da.

Espainiaren joera autoritarioak ez du amaierarik ordea, eta Espainiako Barne Ministerioak hilabete honetan bertan jarriko du Gobernuaren eskuetan Herritarren Segurtasunerako Legearen aldaketaren aurreproiektua. Espainiaren sinboloen aurkako delituak larritzat hartuak izango dira. Edo eskratxeak, grebetako piketeak, instituzioen aurrean egindako baimen bako bilkurak, eraikuntza ofizialak eskalatzea eta beste hainbat.

Gustukoagoak edo ez izango dira desobedientzia zibilaren esparru an egiten diren ekintza ugari. Salatu daitezke, zigortu. Aurpegi bistan egindakoak ohi dira. Gorka Ovejerok emandako arrazoiekin bat etor liteke bat edo ez: “Tartakadaren helburua ez da pertsona mintzea, politikoak inguratzen dituzten zigorgabetasun idulki horretatik jaistea besterik ez da nahi” (eldiario.es, 2013-11-14). Baina bala eta tarta ezin dira nahastu, batez ere epaitegietan. Bi neurri daude. Bi, bi, bi, bi. Eta salatu behar da. Etengabe.


Newest
La Cabalgata de los Reyes Magos enters into tranquil sections demanded by the autistic associations
In the time of macro-shows and macro-stimuli, common to decibels and extreme illuminators, the demand for return associations of children with autism is gradually increasing, even in the parades of the Magi: neither music, nor lighting, nor fast speed, make a part of the journey... [+]

January, the dream of the walnut
I painted with purple color the first month of the year, with the color of creativity, imagination, knowledge and spirituality.

2025-01-06 | Nagore Zaldua
Cantabrian calm
Works of art of the warning
Colorful, bright, in shapes as strange as beautiful, nudibranchs seem to be coming beings from another planet. These naked creatures of the seabed dress the vivid colors of the crests of the 1980s and the architectural fashion of the great names of the Parisian seam.

2025-01-06 | Jakoba Errekondo
The need to live with each other
A Chilean friend has told me a story about his village and left me a mouth full of implants. It is from a plant there known as “quintral”, Tristerix corimbosus. It lives in the warm forests of southern Chile and Argentina, and the plant is very similar to the tongue (Viscum... [+]

2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu Association
Project to boost relief in the primary sector in Gipuzkoa
The Trebatu association has been in operation for years in Ipar Euskal Herria, with the objective that those people who want to start this project can be trained beforehand. Taking as a model the project of Ipar Euskal Herria and pulling the same idea, in Gipuzkoa the... [+]

LAB: “Welcoming migrant workers is a basic principle of class solidarity”
The Ipar Hegoa Foundation publishes the second study on union power. In 2016 he published his first edition and, therefore, you can now see the evolution between 2016 and 2023. LAB General Coordinator Igor Arroyo and Ipar Hegoa Representative Edurne Larrañaga have appeared at a... [+]

2025-01-03 | Leire Ibar
Two families at risk of eviction in Burlada
In Burlada, Navarra, two families are at risk of being evicted from their homes. The Socialist Housing Union of the County of Pamplona has explained that one family wants to be evicted by a vulture fund that has refused to renew the rental contract, while the other family is... [+]

Iametza has translated the Ninja Forms plugin into Euskera to create WordPress forms
Seeing that the translation of the Ninja Forms plugin into the Basque language was handed over to create WordPress forms, Iametza has taken on the task of updating the translation.

Analysis
What housing in 2025?
We've started a new year, but housing has become a very big problem in recent years, that's not new. However, in view of the data that have been released in recent times, it can be said that 2025 is about to mark a milestone, and unpredictable social and political consequences can... [+]

Côte d'Ivoire: Seventh African State expelling the French army
Last Tuesday, 31 December, Ivory Coast President Alassane Ouattara announced that he would break military relations with France following the earthquake in February. In the coming weeks, a thousand French soldiers will have to leave the country, according to the Department of... [+]

2025-01-03 | Leire Ibar
From 2025 onwards, rentals in Hego Euskal Herria will rise by a maximum of 2.2% in the renovation
The National Institute of Statistics (INE) has published a new benchmark on 2 January. Accordingly, rent prices may be increased to a maximum of 2.2% per year. This index is a consequence of the Housing Act which entered into force on 25 May 2023 and will only affect contracts... [+]

2025-01-03 | Gedar
An African-American person is beaten to death by jailers in a US jail
Robert Brooks was beaten by three officials with his hands tied behind his back. He died the next day, and the autopsy indicates that the cause of death was asphyxia.

Eguneraketa berriak daude