Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Subjektibitate iraultzaileak ekoizten dituzten artelanak izan behar ditugu helburu"

  • Antonio Negrirekin trilogia bat idatzi zuen: Inperioa, Multitudea: gerra eta demokrazia inperioaren garaian eta Commonwealth-a. 2011n hasitako plazen eta okupazioen zikloan parte hartu ostean Adierazpena panfletoa idatzi dute ostera. Baina Michael Hardt (1960, Washington) literatura teorialaria da. Berriki Iruñean egon da La Hormiga Atómica Liburuak-en eta Komunen Fundazioaren eskutik.

"Gaur ez genuke ekoitzi beharko ahots nazional bateratu bat literaturan; ezta, bestalde, norbanakoen batuketa bat ere, singularidadeen sare bat baizik. Nola osatu talde bat, multiplizitateen sare bat, hori litzateke proposamen interesgarria". Xabier Maeztu

Zure filosofia eta politikako testuetan komuna edo denona denari buruz hitz egiten duzu sarri. Baina zer litzateke komuna dena literaturan, harreman komertzialaren paralelo argiaz harago?

Zeharka erantzungo dut. Interesgarria litzateke multitudearen literaturari buruz hitz egitea. Literatura herritarrari buruz pentsatuko nuke hasteko, Antonio Gramscik aipatzen duen nazional herrikoiari buruz. Hark zioen Italiako literaturak ez zuela ahots nazional herrikoi bat garatua; Frantziak, aldiz, bazuela halakorik XVIII. eta XIX. mendeetako literaturan. Gramscirentzat garrantzitsua zen literaturak ez zuela jendea islatzen, jendea eraikitzen laguntzen zuela baizik. Horregatik zioen literaturak potentzial iraultzailea duela.

Beraz, oinarritzat hartuko bagenu literatura nazional herrikoia hipotesi gisa, has gintezke pentsatzen zertan izan daitekeen ezberdina multitudearen literatura. Gaur ez genuke ekoitzi beharko ahots nazional bateratu bat; ezta, bestalde, norbanakoen batuketa bat ere, singularidadeen sare bat baizik. Nola osatu talde bat, multiplizitateen sare bat, hori litzateke proposamen interesgarria. Akaso Gramsciri okerra irudituko litzaioke baina neure perspektibatik arrakasta literario bat litzateke. Multitudearen literatura litzateke niretzat komunaren literatura. Bururatzen zaizu adibideren bat? Badira arau hauek betetzen dituzten testuak?


Baditut baina ez dira gaur egungoak: Manhattan Transfer edo Berlin Alexanderplatz.

Bai. Horiek neuzkan neuk ere buruan.

Baina denak dira orain hamarkada batzuk sortutako lanak. Arazoa da?

Ez, zeren denok partekatzen ditugu testu horiek.

Uste duzu pauso berri bat egongo dela literaturan, politikan bezala, 2011n ireki den plazen zikloari lotua? Lagun gaitzake 1789-1989 zikloan sortutako herri literaturak, erabilgarria izan daiteke politikoki egun?

Subjektibitate berriak sortzeko gaitasunak asko erakarri izan nau. Horrek emaitza politikoak izan ditzake. Artearen rol politikoa, zentzu zabalean, subjektibitatearen mailan lantzen da.

Halere, ez daukat egungo literaturako adibiderik, nahiz eta horrek ez duen esan nahi ekoizten ari ez denik. Ekoizpena hain da handia ezin dugula dena jarraitu, tamalez. Baina uste dut ekonomian gero eta garrantzitsuagoa dela subjektibitateen sorkuntza, salgaiekin alderatuta adibidez. Beraz, artearen rola, eta bere sorkuntzaren indarra, gero eta lotuagoak egongo dira.

Edozein kasutan, ez naiz ari esloganez beteriko arteari buruz, borrokak islatzen dituzten irudiei buruz. Subjektibitate iraultzaileak ekoizten dituzten artelanak izan behar ditugu helburu. Geuri oraingoz XX. mende erdialdeko adibideak bururatzen zaizkigu: Brecht, erresistentziaren estetika, kontzientzia politizatua duen artea.

Zein litzateke idazlearentzat ekoizpenerako leku egokia? Zein posizio izan dezake?

Horri erantzuteko ekoizpen ekonomikoak arte ekoizpeneko elementuak zenbateraino irentsi dituen aztertzea komeni da. Paolo Virnori irakurri dizkiot honen inguruko gogoetak, bereziki hizkuntzari buruz jardutean. Ekoizpen ekonomikoa gero eta berritsuagoa bihurtu dela dio. Praktika linguistikoak eta performatiboak zerbitzuetara eta ekoizpen ez-materialetara bideratu dituela. Eta uste dut horrek adieraz dezakeela zenbaterainoko indarra izan dezakeen sortzailearen narrazioak. Baina aldi berean arriskuak daude. Adibidez, sor daitezke oso azkar irensten diren forma artistikoak. Akaso gaur egun inoiz baino azkarrago bihur daiteke forma narratibo bat salgarri.

Zentzu horretan, kalitatea bera izan daiteke ikuspuntu politiko bat? Edo aurreiritzi soila da.

XX. mende hasierako Europako idazle modernista asko oso kezkatuta zeuden iragarkiek izan zuten zentraltasunagatik. Iragarkien bidez hizkuntza salgai hutsa zen. Eta zenbait autore modernistak artea eta salgaien mundua bereizteko ahalegina egin zuten. Zenbat du iragarkien hizkeratik James Joycen Ulysses-ek? Eta helburua hain justu, salgaien mundutik aldentzea izan zen.

Uste duzu dibortzioa gerta daitekeela artearen eta artea behar dezaketenen artean? Forma herrikoien eta elitisten artean Adornok berezituko lituzkeen zentzuan?

Ez dut ikuspuntu apokaliptiko bat. Akaso neure akatsetarik bat munduaren ikuspuntu apokaliptikoak errefusatzea delako. Gainera uste dut azken urteotako kanpalekuetako eta plazetako hizkuntza estetikoki oso betea dagoela. Maila gorena Gezi parkean gertatu da. Etengabeko esloganak egon dira, txisteak, erregimenari aurre egin zaio funtsean baliabide linguistikoak erabilita. %99aren aldeko leloak aise gainditu dira. %99aren leloak gainera, oso elementu artistiko gutxi ditu, kar, kar. Gezin asko zabaldu zen Erdoganek haien aurka esan zuen iraina. Harrapakariak zirela esan zien, eta azkar batean hasi ziren hitz-jokoak egiten. Gezi parkean ere LGTB kolektiboek ere hitz-jokoak erabili zituzten haien errebindikazioak helarazteko. Oso estetikoak ziren. Tamalez, orain minutu batzuk ezin nuen pentsatu egungo idazle batean, egungo egoera probestu eta ekoizten ariko litzatekeen artista horretan. Baina akaso, aktibisten artean aurki ditzakegu hizkuntza asmazioak egiteko pertsona egokiak, egungo Brechtak edo Joyceak.

Marxek aipatzen zituen bai merkatuko salgaien hizkuntza bizia, baita estatuaren hildako hizkuntza ere. Egungo aktibistek modu askean jolas dezakete biekin. Han aurki ditzakegu egungo alternatibak.


Newest
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Goodbye, mom

These were my last words when we left, held hand in your deep breathing sleep. Your heart stayed forever without a special, simple, dignified pain. As you want and demand. How we want and respect.

Already a month before the arrival of winter, the last days of the longest night,... [+]


No maternity wrench

AMAK
Company: Txalo teatroa.
Created by:Elena Díaz.
Address: Begoña Bilbao.
Actors: Finally, Ibon Gaztañazpi will account for the details of Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena and IRAITZ Lizarraga.
When: 10 January.
Where: Auditorio Itsas Etxea... [+]





The New Popular Front, after the failure of the motion of censure against Bayrou
The vote took place this Thursday afternoon and, as was planned, the motion of censure against Prime Minister François Bayrou has not moved on. And that is that, without the support of the far-right National Union, I had no chance of going ahead.

2025-01-17 | ARGIA
Start the season with the open txotx in Saizar and Alorrenea
The event was held last Wednesday at the Alorrenea de Astigarraga, by decision of the Sidra Territory. Saizar de Usurbil has held his txotx start party in the Atano III pediment of Usurbil.

A demonstration will claim this Saturday in Pamplona the demolition of the Monument to the Fallen of Pamplona
The demonstration convened by the memorialist groups will begin at the Memorial to the Fallen at 18:00 and end at the Plaza del Castillo. The final gala will include El Drogas, Gran Resperason, Ilargigorri and La Chula Potra. The following lines explain how the subject is in... [+]

2025-01-17 | Oihane Artetxe
Vulnerable children: institutional violence in our context

Today, the voices of women and children remain within a culture that delegitimizes their voices, silencing their experiences, within a system aimed at minimizing or ignoring their basic rights and needs. A media example of this problem is the case of Juana Rivas, but her story... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, kinship, civility, shrine and guacamole, among the latest updates to the Basque Dictionary
Euskaltzaindia has received the results of the work carried out in the second half of 2024. It presents new forms and compositions of existing ones. In the new ways, this time, above all, they've worked the vocabulary of cooking. They have taken as their source the contents of... [+]

The City Hall of Hondarribia recognizes Jesús Carrera as "victim of the unjust situations generated by the dictatorship"
On the 80th anniversary of the assassination of Jesús Carrera, all the political parties that make up the Hondarribia corporation have issued a municipal declaration.

Forest plantation with native species begins on Sunday in Arrankudiaga-Zollo
The owner of the plot has signed an agreement with the Lurgaia Foundation and the environmental group Sagarrak has made an appeal to join the plantation. The students of the Zaraobe Institute worked on Tuesday in tree planting.

2025-01-17 | Antxeta Irratia
More than 1,000 self-incriminations collected by the J’accuse campaign
In Irun they have called for the collection of self-accusation signatures at Plaza San Juan on Saturday, January 18, from 10:00 to 13:00. The agents have called to participate in the demonstration that will begin on 26 January in Irun ‘massively’ to denounce ‘racist and... [+]

2025-01-17 | Gedar
A person must declare in Soraluze for dealing with spawning
On June 5, the Police identified two people who had been thrown from the Matones Park of the company Desokupacyl. One of them must appear on 29 January in order to make a statement at the Court of Guard.

The Spanish Government rejects the wind farm between Eskoriatza and Aramaio
The Ministry for the Ecological Transition and the Democratic Challenge of the Spanish Government has rejected the Itsaraz wind farm, which the multinational Statkraf planned to build between Álava and Gipuzkoa.

Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude