Orain hamabost urte ezagutzen ez zen kutsadura mota bat gero eta gehiago zabaltzen ari da :etxeko kutsadura.
Gero eta denda gehiagotan ikusten dira inguruan usain goxoa sortzeko substantziak, hala nola, hainbat motatako argizariak, intsentsuak edota ponpa bidez tarteka-marteka likido usaintsuak askatzen dituztenak. Baina substantzia horien erabilerarekin batera, asma eta minbiziak ere ugaldu egin dira.
Europako hainbat herrialdetan hasiak dira neurriak hartzen. Ildo horretan, Frantzian produktu guztietako etiketetan kutsatzaileei buruzko informazioa ematen hasi ziren 2012an; 2014an, berriz, informazio kanpaina zabal bati ekingo zaio, eta hurrengo urteetan hainbat produktu debekatzea ere aurreikusten da. Bitartean ikerketa publikoak egiten ari dira. Epe motzean, ikastetxeetako atmosfera eta eraikuntzan erabilitako materialak aztertuko dituzte.