Neure agurra ere
nahi diat igorri
aurten denen ahotan
habilen horri.
Udazken epel hartan,
zerua oskorri,
bateratsu gintuan
gu hona etorri:
hik musuak gorri,
nik hiru-lau orri.
(Urrun bost elorri.)
Erreka-zulo bera
bion jatorri.
Gerrak ehoa gero
nolatan eraiki,
ez bada lan eginez
eta galanki?
Batzuetan Basarri,
bestetan Iñaki,
sutsu saiatu hintzen
bertso eta irrati;
luma ere beti
dantzatu poliki,
hauskorra izaki.
Hitza arma soil eta
hitza lubaki.
Hara, heu hildakoan,
ezkilaren pena
samurtu nahian egin
nuen poema.
Hau kantatzea izan
daitekek onena,
aurten behar bezala
ospatzeko dena:
heu izan hintzena,
oraindik haizena
-taupada ozena-,
eta gu bion lehen
mendeurrena.
2013ko Basarri sariko sorta irabazlea.
Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]