Demagun bat-batean sabelaldean mina sentitu duela urliak eta ospitalera joan beharrean dagoela. Larrialdietako medikuek, eta seguruenik aparatu digestiboko sailekoek, era guztietako azterketak egingo dizkiote, mina eragiten duen gaitzaren bila, baina gogotik saiatu arren ez dira gauza diagnostiko zehatza egiteko. Ospitalean hainbat ordu –kasurik txarrenean, pare bat egun– pasatu ondoren, gaixoa minaren kontrako medikazioa beste errezetarik gabe itzuliko da etxera, min-aldi hura zerk eragin zion jakin gabe.
Beste kasu hau lagun bati benetan gertatua da. Aspalditik zebilen hankako minez, eta behatzen inguruan halako min-ziztada batzuk sentitzen zituen, eguneroko bizimodua aldrebesten ziotenak. Ezin edozein zapata mota jantzi, arazoak oina lurrean bermatzerakoan, eta analgesikoak nahi baino maiztasun handiagoarekin hartu beharra. Halako min-aldi batean ospitalera joatea beste irtenbiderik ez zuen izan. Medikuek minaren jatorria non egon zitekeen jakiteko azterketa ugari egin zioten arren, ez zuten diagnostiko zehatzik osatu. Eta ospitalera sartu zenean zeukan zalantza eta duda-muda berdintsuekin irten zen ospitaletik handik pare bat egunera gure laguna.
Hirugarren adibidea, askoz ere arruntagoa, gerriko minarena da, lunbago, lunbalgia edo min lunbar izenez ere ezagutzen dena. Kasurik gehienetan arrazoi jakina egon ohi da gerriko minerako. Lunbalgiaren arrazoiak askotarikoak dira, baina medikuak normalean gai izaten dira arrazoi hori identifikatzeko. Herrialde industrializatuetan, ordea, gerriko min inespezifikoa, alegia, proba guztiak egin arren diagnostiko argirik gabe geratzen den mina, lehen mailako osasun-arazotzat jotzen da, biztanleen %80aren bizitzan, uneren batean edo bestean agertuko baita. 1993an, adibidez, AEBetan lan-absentismoa eragin zuten lesio profesionalen %27ren erantzulea gerriko min inespezifikoa izan zen. Azken hamarkadetan laneko aldi baterako ezgaitasunen kopuruak ikaragarri egin du gora, eta gerriko min inespezifikoarekin lotutako erreklamazio kopuruaren gorakada biztanleriarena baino hamalau aldiz handiagoa izan da.
Ikerketek frogatu dute minak hortxe jarraitzen duela agertu zenetik urtebete pasatu ondoren, gaixoen %62an. Kasurik gehienetan, eta medikuak agindutako tratamenduaren ondorioz, ezintasunak eta minak nabarmen egingo dute behera aurreneko hilabetean, baina oinazearen arrazoia zehaztu eta behin betiko tratamendu egokia jartzen ez bada, hainbat kasutan hiru hilabeteren ostean berriro ere mina agertuko da.
Bizkarrezurra nerbioz, giltzaduraz, muskuluz, tendoiz eta lokailuz osatutako loturen multzo konplexua da, eta sarritan medikuak ez du asmatzen osagai horietako zeini bota behar zaion gerriko minaren errua. Medikuntzak asko aurreratu du, baina medikuok ez gara oraindik gerriko, sabeleko edo behatzetako mina bezain arruntak diren egoera guztiak argitzeko gai, gezurra badirudi ere.
Gaitz erdi, duda-mudan geratuko bagina. Kontua haraxeago joango baita kasu askotan. Zenbait pertsona tratamendu gero eta arraroago eta gero eta esoterikoagoak probatzen hasiko da, era guztietako osteopata, kiropraktiko eta akupunturisten kontsultatik kontsultara etengabeko erromesaldian. Kasu askotan tratamendu edo prozedura desegokiek mesede baino kalte gehiago egin diezaieketela konturatu ere egin gabe. Kontuz, bada, medikuntza tradizionalak bere ohiko prozedura eta tratamenduekin konpondu ezin dituen egoerak konpontzeko, han eta hemen, modu erraz bezain merkean eskaintzen diren irtenbide mirakulutsuekin!
Washington (EE.UU. ), 1807. The US Constitution banned transatlantic slave trade. This does not mean that slavery has been abolished, but that the main source of the slaves has been interrupted. Thus, slave women became the only way to “produce” new slaves.
So in 1845, in... [+]
What blew me a lot is the way some doctors talk to the patient. They talk to us about pain as if we were children. As I have had two kidney transplants, I know what I mean: among other things, I have had a tube inside my penis. Because of the anesthesia, I didn't feel how I got... [+]
Today I have come to start with my words.
Four years!
I've taken four years to get my life back.
Four years also lived to flee the prison.
Four years… In silence… Just… Leaving aside the life of the past… To understand the functioning of my different mind and to... [+]
Lack of good doctors for a high middle grade policy. This policy has ensured that very few young people have reached the medical career and the MIR has further removed people from that career.
And there are few Basque doctors because the knowledge of Euskera in this profession... [+]
Rainy red mornings, red blondes. Little with the Aramaio train and soon wind turbines will be installed, destroying the mountains. The wind of the river, from Vitoria, leads us along the same path: the river. Infrastructures yes, all we want, but not socio-health care... [+]
We are now talking more about mental health, psychological well-being and its impact on our quality of life. It is a source of joy, because it helps to get the subject out of the closet, because by showing that the pain we all have (and not a few) the discomfort normalizes and... [+]
Haur eta gazteen egoera emozional eta psikologiko txarra dela-eta, irakasleak gaindituta daudela eta ikastetxe bakoitzean psikologo bat ezarri beharko litzatekeela aldarrikatzen du mugimendu batek. Hari horri tiraka, jakin nahi izan dugu zein den pandemiak eskoletan utzi duen... [+]