Egungo Mississippi (AEB), 1830. AEBetako Kongresuak Dancing Rabbit Creekeko Ituna onartu zuen. Itunaren arabera, Choctaw herriak hamaika milioi akreko lurraldea (45.000 km2) utziko zuen eta gobernuak lur sail zabalagoa (hamabost milioi akre edo 61.000 km2) baina elkorragoa emango zien trukean egungo Oklahoman. Choctaw tribuko buruzagiek zuhur jokatu arren, kolonizatzaileen indarrari ezin izan zioten eutsi, eta azkenean amore eman behar izan zuten. Indioen erreserbatara behartuta bidali zuten lehen herria izan zen, nahiz eta beste askotan bezala neurria akordio adiskidetsuz mozorrotu.
Choctaw herria bitan zatitu zen. Gutxi batzuek, 1.300 inguruk, uko egin zioten arbasoen lurraldea uzteari. Baina beren arauak eta tradizioak utzi behar izan zituzten, eta AEBetako legeei makurtu. Mississippin geratu ziren choctawak jatorri europarra ez zuten lehenak izan ziren AEBetako herritartasuna lortzen; eta beren jatorrizko identitatea galtzen.
Gehienek, 15.000 lagunek baino gehiagok, beste aukeraren alde egin zuten. Dancing Rabbit Creeken hitzemandako nolabaiteko autonomiaren bila abiatu ziren, beren arauei eta tradizioei eutsi nahian. Arbasoen lurraldetik Oklahomako erreserbaraino 800 kilometro egin behar izan zituzten eta bidean goseak 3.000 bat choctaw hil zituen, tribuaren %20 inguru. Gerora, Trail of Tears (Malkoen Bidea) esango zioten choctawen odiseari.
1845ean, Oklahomako erreserbatik 5.000 kilometrora, Gosete Handiak hartu zuen Irlanda. Politika ekonomiko antzuak, laborantza metodo desegokiek eta, batez ere, patata uzta ezereztu zuten gaixotasunek irlandarren heriotza-tasa izugarri igoarazi zuten; goseteak milioi bat irlandar baino gehiago hil zituen, eta beste bi milioik uhartetik alde egin zuten. Heriotzak eta migrazioak medio, Irlandak biztanleriaren laurdena inguru galdu zuen hamarkada bakarrean. Irlandar Diasporari esker, besteak beste, gosetearen berri berehala zabaldu zen mundu osoan, baita choctawen eremu berrian ere.
1847an, Malkoen Bidea gorpuz josi eta hamasei urtera, choctawek doi-doi lortzen zuten oinarrizko beharrak estaltzea. Baina ederki ezagutzen zituzten gosearen triskantzak eta irlandarrei ahal bezala laguntzea erabaki zuten, gosetearen berria Europatik etorri arren, Choctaw herria pixkanaka desagertzera kondenatu zuten kolonoak bezala. Irlandarrei laguntzeko 175 dolar biltzea lortu zuten. Gaur egungo 50.000 euro inguru.
My mother always says: “I never understood why World War I happened. It doesn't make any sense to him. He does not understand why the old European powers were involved in such barbarism and does not get into his head how they were persuaded to kill these young men from Europe,... [+]
Until now we have believed that those in charge of copying books during the Middle Ages and before the printing press was opened were men, specifically monks of monasteries.
But a group of researchers from the University of Bergen, Norway, concludes that women also worked as... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]
Linear A is a Minoan script used 4,800-4,500 years ago. Recently, in the famous Knossos Palace in Crete, a special ivory object has been discovered, which was probably used as a ceremonial scepter. The object has two inscriptions; one on the handle is shorter and, like most of... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.