Abuztua joango da bere olatu usainarekin, eta airea hasi orduko janzten hozkirriz eta hosto horitzen hasi berriz, zita bat izango duzu poesiarekin Donostian, Victoria Eugenia Clubean. Euskal Idazleen Elkarteak eta Donostiako Udalak antolaturiko Poesia Orduak beti kalitatezkoan programatu dituzte 3 eleak eta Tenpora.
Irailaren 3rako Anjel Lertxundik eta Antton Valverdek sorturiko 3 eleak: Lizardi, Lauaxeta, Lete emanaldia dago iragarrita. Hari musikal bat izango da, euskal literatura zeharkatzen duena, XX. mendeko hiru idazle handirekin. Valverdek sobran daki Lizardi eta Lauaxetaz. Esango nuke, neurri handi batean, bere ahotsean ezagutu ditugula. Eta gainera Leterekin pilotara jokatu zuen Oiartzun gris hartan, eta bertso zaharrak musikatu zituzten batera. Lertxundik poema bakoitza aurkeztuko digu, kokatu, ulertzen lagundu.
Irailaren 4an, ostera, Tenpora (zaldiak, denbora) dator, Harkaitz Cano eta Karlos Linazasororen hitzekin eta Hasier Oleaga (bateria), Itsaso Etxebeste (baxua), Juantxo Zeberio Etxetxipia (teklatuak) eta Elene Arandiaren (ahotsa) laguntzarekin. Gugandik bihozkada batera errezitatuko ei dute poetek, jo musikariek: “Denbora eta eguraldia, musika eta hitza, baraua eta oturuntza, guk zuretzat prestatu dugun tempo xamur xume bat, une batez barrurago bizi zaitezen, zeuk daramazun jainko ttikiaren baitan”. Denen artean soinu bat bilatu eta horixe aurkitzea izan da euren erronka, “hementxe, zugandik bihozkada batera.
Joan Tartas (Sohüta, 1610 - date of unknown death) is not one of the most famous writers in the history of our letters and yet we discover good things in this “mendre piece” whose title, let us admit it from the beginning, is probably not the most commercial of the titles... [+]