XVIII. mendean loratu zenetik, nobela irlandarrak Irlanda eta Britainia Handiaren arteko erlazio historiko, sozio-politiko, ekonomiko eta kulturalen sare korapilatsua jorratu du.
Zehazki erlijio, klase, arraza eta genero kontuak eta horiek naziotasunarekin eta nazio izaerarekin duten erlazioa izan ditu hizpide. Maria Edgeworth eta Sydney Owenson (Lady Morgan) hasierako nobelagileen lanak “elezahar nazional” modukoak bihurtu ziren; 1801eko Britainia Handiarekin bat egiteko legearen ondorengo Irlanda irudikatzea helburu nagusi duten nobela erromantikoak deskribatzeko erabiltzen da termino hori.
Nobela horiek irlandarren eta ingelesen arteko gatazka konponbidean jartzen ahalegindu ohi dira, sarri ezkontza bidez, eta hori elkarren aurka ari diren klaseen eta kulturen arteko adiskidetze nazional desiratuaren alegoria da. Harreman politikoak eremu pertsonalera eramanda, nazio gatazkak konpontzen errazagoak dira eta horrek irlandar literaturaren ezaugarri nagusietakoa izaten jarraitzen du gaur egun.
Eta alderantziz, Irlandako gatazka konponezin gisa ere irudikatu izan da maiz; ikusmolde horren oinarrian Irlandako historia Joep Leerssenek “paradigma traumatikoa” deritzonean harrapatuta dagoela dioen ideia dago. “Historia ... esnatzen ahalegintzen ari naizen amesgaiztoa da”; James Joyceren Ulyssesen Stephen Dedalusek dioena gogoan, Leerssenek horrela deskribatzen du historiaren zentzu hori: “Harrigarriro ezagun egiten den amesgaiztozko zama, eredu monotono bera errepikatzea... behin eta berriro”. Konponezinezko krisiaren ikusmolde horren erakusgarri garbienak Irlanda Iparraldeko “istiluen” deskribapenak dira, nagusiki 1969an Irlanda Iparraldean indarkeriak gora egin zuenetik gaiari buruz egin diren 400 bat suspentse nobela eta filmetan. Adibidez, Brian Moore-ren Lies of Silence suspentse nobelak Irlanda Iparraldeko gatazka “hilketa kate amaigabe eta zentzugabe” gisa deskribatzen du (64. or.). Suspentse nobela horiek lehen aipatutako nobela zaharragoen antza izan arren, intrintsekoki ezkorragoak dira. Irlanda Iparraldeko gatazkaren testuingurua baztertzeko eta, horren ordez, “atabismoaren mitoari” heltzeko joera dute. Modu horretan soilik “madarikazio historiko berezi batek, zorigaiztoko patu predeterminatu batek justifikatu dezake gerra”.
Irlanda Iparraldeko oraintsuko gatazkak (1968-1998) elezahar nazionala zaharberritu du nolabait, “barrikada arteko maitasunezko” argumentuen bidez. Lan horietan, aurkako jarrera politikoak dituzten maitaleen arteko –komunitate unionista eta nazionalistako kideen arteko– harreman pribatu eta erromantikoa arriskuan jartzen dute edo erabat galerazten dute indar politiko handiagoek. Zehazki, Joan Lingard-en haurrentzako nobeletan, eta beste lan batzuetan, hala nola Bernard McLavertyren Cal (1983) nobelan, badirudi alegorikoki bilatzen den adiskidetze nazionala soilik eremu pribatuan imajinatu daitekeela, gorabehera politikoen menpe dagoela eta patuaren nondik norakoek zapuzten dutela.
1990eko hamarkadan, idazle belaunaldi berri bat agertu zen. Irlanda Iparraldeko istiluen garaian hazi ziren eta literaturako paradigma zaharrak berridaztea eta ikuspuntu berriak jorratzea zuten xede. Bereziki bi idazle, Glenn Patterson eta Robert McLiam Wilson, ahalegindu ziren Irlanda Iparraldeko identitateari eta Belfasteko hiri kulturei buruzko ikuspuntu berriak lantzen, eta horretarako intrintsekoki postmodenotzat jo ohi diren estrategia eta kontzeptu literarioak erabili zituzten. Pattersonen Fat Lad (1992) nobelan, adibidez, Drew Linden protagonista sorterrira gogoz kontra itzuliko da, eta asko aldatu dela ikusiko du.
Nahiz eta liburuan Irlanda Iparraldeko gizartearen irudi berriak topatzeko ahalegina egin, protagonista zein nobela iraganarekin obsesionatuta daude, liburuaren leitmotiv zirkularrak agerian uzten duenez –nagusiki familiak daukan koloretako arrainak nortzen duena, askatu ondoren ere bueltaka eta bueltaka jarraitzen baitu, oraindik arrainontzian balego bezala–.
1994ko su-etenaren testuinguruan idatzia, Robert McLiam Wilsonen Eureka Street (1996) bake prozesuko nobela eredugarria da hainbat zentzutan, eta garaiko baikortasun bolada islatzen du. Kontakizunak Jake katolikoaren era Chuckie protestantearen arteko laguntasunaren inguruan txirikordatuz, Eureka Streeten Belfast “kontakizunen biltegi” bihurtzen da, “orainaldia, iragana eta etorkizuna. Hiria nobela bat da” (215. or.). Nobelak Belfast osotasunean jaso nahi du, eta hibridotasun postkolonialaren eta luxu postmodernoaren gune gisa irudikatzen du, gurutzatzen diren istorioez eta identitate plural berriez baliatuta. Pattersonen eta McLiam Wilsonen nobelak nolabaiteko maite harreman nazionalekin amaitzen dira. Fat Laden, Drewk, neskalagun ingelesa neska protestanteaz ordezkatu ondoren, Dublinen bizi den Annarekin bukatuko du. Maitasuna egiten dutenean Drewk azken muga zeharkatzen duela deskribatzen da liburuan: “Mugak zeharkatu zituzten eta identitateak lausotu ziren. Lur eremu eskergek gora eta behera egin zuten haien gorputzekin batera” (249. or.). Antzera, Eureka Streeten amaieran, Jakek errepublikanismoa nortzen duen Aoirgheren besoetan aurkituko du zoriona. Belfasten jaiotako bi gizonek emakume irlandarrekin maite harremanak izanez garbitzen dituzte okerrak eta, beraz, konponbide pertsonalera jo eta alde politikoa baztertzeko joeraren beste adibide bat dira.
1998ko Ostiral Santuko Akordioaren ondoren, Irlanda Iparraldearen iragana lantzeko ekimen instituzional orokorrik ezean, zenbait idazlek Irlanda Iparralderako fikziozko egia eta adiskidetze batzordeak imajinatu dituzte. David Park-en The Truth Commissioner (2008) nobelak eta zenbait antzezlanek, esaterako, David Ireland-en Everything Between Us (2010) eta Owen McCafferty-ren Quietly (2012) lan berriak Hegofrikako eredua aipatzen dute, etsai ohiak aurrez aurre biltzearen ondorioak jorratzeko. Hala ere, konponbidea eta adiskidetzea eremu pribatuari lotuta daude oraindik eta, hala, bake prozesua eremu politikotik baztertu eta alor pribatura eta etxe barrura mugatzen dute.
Egileaz:
Stefanie Lehner-en ikerketak hiru alderdi hartzen ditu, politikaren, etikaren eta estetikaren arteko erlazioetan oinarritzen baita. Harreman horiek Irlanda Iparraldeko, Hegoafrika eta Rwandako gatazka-ondoko literaturan eta kulturan nola gauzatzen diren aztertzen du.
The column starts with a discussion that seems absurd to the naked eye: 2024 if it was one of our literary numbers, how would you call it?
If you don't find answers, spend half an hour on this year's experiences; first access Instagram files and go to Twitter when they are... [+]
I don't want people who don't know how to share the umbrella. I don't love the people who walk too fast when it's not me, nor the ones who walk too slowly (well, that's a little, but only a little). I don't like people sitting in the hallway seat on the bus. I don't like reckless... [+]
PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024
--------------------------------------------------
Susa has published Miren Amuriza's second novel in the atrium of the Durango Fair: Plead. It's plebiscites because you're singing about an earlier recording. Berria includes the... [+]
Book Non sense
Edward Lear
Translation: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024
----------------------------------------------
The writer and illustrator Edward Lear published this work in 1846. As Igerabide says in the prologue of the book, “nonsense humor, absurd... [+]
Entrepreneurship is fashionable. The concept has gained strength and has spread far beyond economic vocabulary. Just do it: do it no more. But let us not forget: the slogan comes from the propaganda world. Is the disguise of the word being active buyers? Today's entrepreneurs are... [+]
Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024
----------------------------------------------------
In the era of negationism, the manosphere and trolls, the contribution of literature is essential, because it is an exceptional instrument to look at the folds of reality: the situations... [+]
Guardasola wants rain
Patxi Zubizarreta
Illustrations: Irrimarra
Ibaizabal, 2024
---------------------------------------------
30 years ago Patxi Zubizarreta published the book Marigoringoak hegan; J. M. Illustrated by Lavarello and by the hand of the Catalan publisher... [+]
Eyes on the horizon
Writer: Illustrator Miren Agur
Meabe: Ane Pikaza
Elkar, 2020
-------------------------------------------------------
Miren Agur Meabe has published several texts and books. He's worked with all the literary genres: children's and youth literature,... [+]
They're one of the most beautiful memories I have in my heart. At the time I was doing Basque Philology and we went to a society in Arbizu to a concert by Ruper Ordorika. There were Rikardo Arrangi Diaz of Heredia and Juanjo Olasgrip. I didn't dare to tell Arrangi that I had in my... [+]