Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Zihaurria

Zihaurria, Sambucus ebulus
Zihaurria, Sambucus ebulusWillow - CC BY SA

Intsusa mirakuluzkoaren loraldia baliatu al dugu? Bere lore ginbailen siropa edo ardoa edo dena delakoa egiteko sasoia joan da. Aurten eguraldiak ibili duen bisajearekin, sekula baino beranduago eta luzeago ireki ditu lore gozoak intsusak (Sambucus nigra).

Geroxeago irekitzen ditu bere bestengusuak, zihaurriak (Sambucus ebulus). Garai batean, erruz erabili izan da osasungintzan. Beste xede mordo baten artean hanturak baretzeko eta makatuak gozatzeko: maila-maila egin hostoak, ardotan egosi eta txaplata gisara jarri. Ardotarrak ditugu Sambucus generokoak...

Adi ibili, ordea, ardozale! Intsusa ezin hobea bada, zihaurriak min egin dezake. Lehen, arinkeriaraino arin erabili izan bada ere, kalte larriak eragin ditzakeela badakigu gaur. Fruitu koxkorra pozoitsua da oso, eta landarearen beste zatiek ere gorabehera latzak sor ditzakete.

Baten loraldiaren amaiera eta bestearenaren hastea gertatzen ari den honetan, bien arteko aldeak ezagutzeak kalterik ez. Hona nabarmenenak. Intsusa zurezko enborra duen zuhaixka egiten da, zihaurria ez, urtero desegiten da, eta lurpeko sustrai lodietan metatutako gordekinetatik berritu. Loreetan ere badute aldea: maiatz aldera loratzen da intsusa eta petaloak laruak ditu; uztail-abuztuan zihaurriak irekitzen dituen lorearen petalo zuriak ertzean gorriz zipriztinduak dira, eta barruko anterak, ardo kolorekoak. Intsusarenak usain fina du, bestearenak kiratsa. Fruitu koxkorrak multzotan garatzen dituzte biek, makurtutako zintzilikarioetan intsusak, tente tentagarri zihaurriak.

Zihaurriak izen ugari du euskaraz: andura, akamailua, mausa, zihaurria eta zinaurria behinik bai. Izen asko gauza txarrerako. Ezaguna oso, beraz. Toponimian ere ageri zaigu eta, Mitxelena zenak irekitako bidetik, Zenarrutza, Ziaurri, Ziortza eta antzekoen jatorria argitu daiteke.

Ingalaterran, zailago dute izen batzuen iturria azaltzea. Besteak beste, danewort eta daneblood izenena. Dane landarearen gaindosiak eragiten duen beherakoa adierazteko hitz zaharrak daniarra ere esan nahi du. Walewort (kanpotar landarea) hitzaren antzekotasunagatik daniarrek ekarritakoa dela diote batzuek. Blood hitzak odola esan nahi duenez, udazkenean egiten duen kolore mudantzagatik ote datorren beste batzuek. Daniarrekin izandako gudu tokietan soilik hazten dela beste batzuek, daniarrek odoleztatutako tokietan.


You are interested in the channel: Zuhaixkak
The asphalt patio becomes a meadow filled with trees and plants in Estella's school
The 350 square meters of asphalt that constituted the patio and entrance to school have become green areas in the Remontival Public School of Early Childhood and Primary Education in Estella. Planted trees, shrubs and plants are aimed at improving heat and cold management,... [+]

2015-01-14 | Jakoba Errekondo
Marchitoso

Some plants have a special custom: they are wilting, martising. The leaves wilt, but do not fall and remain suspended until the next spring. When the new sweat swells your eyes, it will break the handle of the peduncle and collapse. The best known are Ametza (Quercus pyrenaica)... [+]


2014-01-22 | Jakoba Errekondo
Hortentsia santua

Gehien egin didaten galderetako bat izango da: hortentsia noiz eta nola inausi behar dut? Bada, hemen erantzuna, Zeraingo Benefiziaduneko hormaren babesean.

Hortentsiak, neguan begietan gordeta jasotzen ditu hurrengo udaberrian irekiko dituen loreak. Era berean zuhaixka da... [+]


2014-01-22 | Jakoba Errekondo
The ecologist epidemic

The tree of love and the tree of Judah, the Cercis siliquastrum, the name of the same tree, the pair! Love betrays many times! Isn't Judea the nest of betrayal? The Corner of Religions...

In addition to hypocrisy, religions have mercy on others, a true pity. The Judy sold would... [+]


2013-06-27 | Jakoba Errekondo
Intsusaren txirrinta

Aurtengoan ere berandu nabil. Beti da berandu eta, eskerrak. Urtero udaberriaren bihotzean loratzen den intsusaz (Sambucus nigra) zerbait idaztea gustuko dut. Corylus avellana hurritzaren antzera baztertua dugu, eta niri ez gustatzen... Bi kriskitinek gogorarazi didate... [+]


Eguneraketa berriak daude