Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Klase ertaina munduan

Erresuma Batua eta AEB: Irabazteko, zatitu

AEBetan, klase ertainak azken mendean izan duen hazkunde ustez gera ezina eten eta kontrako bidea hasi du. Obamaren aholkulari taldeko Alan Krueger ekonomialariaren arabera, 1970eko hamarkadan herritarren %51 zen klase ertainekoa, eta gaur egun %42. Etxebizitzaren balioaren gainbeherak eta zerbitzu publikoen degradazioak, irakaskuntzarenak adibidez, presio bortitza egiten dute kolektibo horren gainean. Eta berdin Erresuma Batuan.

Owen Jones kazetari britainiarrak The Demonization of the Working Class (Langile klasearen demonizazioa) liburuan aztertu du nola Erresuma Batuko Gobernuak eta hedabideek pobreen arteko gorrotoa sustatzen duten euren boterea osorik mantentzeko. Chavs jendaila edo galtzaile bezala itzuli genezake kasu honetan. 1980ko hamarkadan Thatcherrek gidatutako ofentsiba neoliberalaren ondorioz lana galdu zuten herritarrek osatzen dute multzo hori.

“Goialdean dagoen jendeak pentsatzen du horra iritsi dela azkarragoa delako eta gogorrago lan egin duelako, behealdean dauden ‘alferrontziek’ baino”, azaldu dio Jonesek Maruxa Ruiz del Arbol ElDiario.es agerkariko kazetariari. “Gurasoek zure ikasketak ordaindu eta ekonomikoki babesteko baliabideak zituztela pentsatzea ez da hain erosoa”. Norbera da bere egoeraren arduradun eta erantzule bakarra, pobrea baldin bazara zeure errua da, zioen –eta dio– politikari zein hedabideek haizaturiko leloak.

Berdintasunerantz egiteko klase kontzientzia indartzea beharrezkoa dela uste du kazetari britainiarrak: “Alderdi kontserbadoreak 1976an esan zuen arazoa ez dela klaseak izatea, klase sentimendua baizik. Komeni da guztiok klase ertainekoak garela etengabe errepikatzea, botere banaketak Ingalaterra victoriarrekoa dirudien arren. NBEren arabera, garatutako herrialdeen artean, ezberdintasun handienak britainiar gizartean daude. Kazetari aberats eta politikari akomodatuek horregatik ez dute klaseez hitz egin nahi. Estrategia oso zinikoekin zatikatu nahi gaituzte. Laguntza sozialak jasotzen dituen etorkina gorrotatu behar dugu, eta sektore ahulenak babesten dituen ongizate estatua demonizatu, gorantz begiratu beharrean”.

Egoera aldatu ahal izateko baliabideez galdetuta, grebak eta desobedientzia zibila tresna eraginkorrak direla dio Jonesek. “Ez dut indarkerian sinesten, baina gizartea aldatu nahi bada, behealdean daudenek ez dute goikoekin eskuzabal jokatu behar. Aldaketarako itxaropena duen jendeak aurrerapausoa eman behar du. Ezinbestekoa da esperantza izatea, etsipenaren aurrean ez makurtzea. Eraldaketak hiru osagai behar ditu: itxaropena, frustrazioa eta haserrea”.

Espainiako Estatua: Ideologia neoliberalaren porrota

Presio fiskal gogorra eta soldaten jaitsiera etengabekoa sufritzen ari da klase ertaina. Beldur da lana galduko ote duen, apenas du aurrezteko ahalmenik eta ez dirudi erretiroak bere beharrak aseko dituenik. Klase ertain-altuko pertsona ugari klase ertainera jausi da, han zeuden asko klase ertain-baxura, eta handik pobreziaren ateetara beste batzuk. Gizarte egiturak ez du jada erronbo itxura, aberats eta pobre kopuru txiki eta klase ertain zabalekoa, harea-erloju batena baizik. Geroz eta pertsona gehiagoren diru-sarrerek eta estatus sozialak egin dute beherantz, erdialdean zulo handia utzita.

Andre Missé, 35 urtez El País egunkarian aritutako kazetari kataluniarra, sistema neoliberalaren porrotaz mintzo da: “Oparotasun urteek betiko iraungo zutela sinetsi genuen, gizarteko sektore baten euforiak kutsatuta. Bukatu egin da, ordea. Eta [guretzat] okerragoa dena, milioika lagunek guk bezala bizi nahi duten unean amaitu da. Pertsona horiek edozer egingo dute haien desioak betetzeko eta horrek berdintasun egoerara eramango gaitu. Eurak hobe bizi behar baldin badute, guk apur bat okerrago bizi beharko dugu. Gehitzen badiogu neurrigabeko finantza-sistema zuzentzen duen ideologia neoliberala, hondamendiaren errezeta izango dugu. Bankuek eta finantzazioak baldintzatzen duten errealitateak erakusten digu ideologia neoliberalak huts egin duela”.

Balizko konponbideei dagokienez, fiskalitatean aldaketak egin behar direla dio. “Jarduera politiko guztia lanpostuak sustatzera bideratu beharko litzateke, austeritatearen inguruan izan ditzakegun 50.000 eztabaidez gaindi. Politikarien ahotik astakeria galantak entzuten ari gara. Orain lanpostu gutxiago suntsitzen direla esaten digute. Faborez, langabezia gehiago dagoen neurrian, lanpostu gutxiago suntsituko dira. Ez gara umeak”.

Brasil: Klase ertainaren gezurra

Munduko Bankuak (MB) emandako datuen arabera, hamar urtean %50 hazi da klase ertaineko biztanleria Latinoamerikan eta Kariben: 100 milioitik 152 milioira. Pobrezian bizi diren herritarrek, aldiz, %44tik %30era egin dute behera eta gaur egun paretsuak dira klase ertaineko eta pobreen kopuruak. Diru-sarrerak, etxebizitza egokia eta oinarrizko zerbitzuak jasotzeko aukera baliatu ditu MBk erreferentzia bezala besteren artean, baina biztanleria kontzeptu berri baten arabera sailkatu du: “Segurtasun ekonomikoa”. Alegia, berriro pobrezian jausteko arrisku-maila. “Klase ertainaren definizio horrek gehiago du zerikusia etorkizuneko egonkortasun ekonomikoarekin, jendeak gaur egun duen maila errealarekin baino”, idatzi du Rebelión aldizkarian Juan Luis Berterretchek, Brasilen bizi den kazetari uruguaiarrak.

Lau klase berezitu ditu Munduko Bankuak:

Klase ertaina: egunean 10-50 dolar artean irabazten dutenak (Latinoamerikako herritarren %30).
Klase zaurgarriak (pobrezian erortzeko arriskuan daudenak): egunean 4-10 dolar (%38).
Pobrezian bizi direnak: egunean 0-4 dolar (%30).
Elitea: 50 dolar baino gehiago egunean (%2).

“Sailkapen hori zabarkeria soziologikoa da, ‘klase ertain berriaren’ gezurra sartu nahi digute”, dio Berterretchek: “Egunean 10 dolar baino gutxiago irabaztea miserian bizirauten saiatzea da; MBko teknokratei gomendatuko nieke urtebetez ‘zaurgarrien’ sarrerekin bizirauten saiatzeko”.

Brasilgo egoeraz mintzo, kazetari uruguaiarrak uste du ‘klase ertain berria’ kontzeptuak bi helburu dituela: proletalgotik bereiztea eta kapitalismo brasildarrak oraindik indarrean mantentzen dituen ezberdintasunak ezkutatzea. Analisi bertsua egin du Eduardo Fagnani Unicamp zentroko ekonomialariak: “Brasilgo klase ertain berriaren ideia ilusio hutsa da. Klase ertaina ez da diru-sarreren arabera definitzen, gizarte-egituran duen posizioagatik baizik”. Pobrezia gainditu eta klase ertainaren parte izatera pasa direnak estatuaren laguntzen menpe daude oraindik ere, eta ez dira ikusten klase ertainari dagozkion bestelako ezaugarriak: atzerrira bidaiak, pentsio fondo eta eskola pribatuak…

Txina: iraultzarik ez oraingoz

Txinako klase ertainaz hitz egitean, haren hazkundeak barne eta kanpo politikan zein eragin izango ote duen arduratzen ditu bereziki soziologo, ekonomialari eta politikariak.

Ehunka herritarren protestek petrolio-findegi bat eraikitzeko proiektua geratu zuten iaz Ningbo hirian. “Norberaren osasunak arduratzen ditu, bizi kalitateak, baina haien aldarrikapenak ez doaz urrunago”, idatzi du Sven Hansen kazetariak Deutsche Welle agerkarian: “Ez dute eskatzen sistema politikoa eraldatu eta gizarte zibilak parte-hartze handiagoa izatea, Hego Korean edo Taiwanen gertatu den moduan. Klase ertainaren ezaugarrietako bat hori da: norberarena defendatzea iraultzarik egin gabe; agintearekiko tolerantzia handia dauka”. Klase ertaineko lagun asko, gainera, Alderdi Komunistako eta estatu-aparatuko kide dira.

Hain justu, Alderdi Komunistak klase ertaina indartu nahi duela iragarri du, herrialdean egonkortasuna mantendu aldera. Txinako Gizarte Zientzien Akademiaren arabera, 60.000 eta 500.000 yuan arteko (6.400-53.000 euro) sarrerak dituzten familiak dira klase ertainekoak. 2009an 310 milioi lagun zeuden multzo horretan, biztanleriaren %23 inguru, 2001ean %15 zirenean. Gobernuaren asmoa da 2020rako %40ra heltzea.

Dena den, egonkortasun sozio-politikoa maite eta demokrazia kaos politikoarekin lotzeak ez du esan nahi klase ertainak etorkizunean egoera eraldatzeko borondaterik izango ez duenik. Txinparta sor dezaketen osagaiak badaude, ustelkeria kasuak eta lanik aurkitu ezin duten unibertsitateko ikasle ugariren nora eza, esaterako.

Bien bitartean, ez da dudarik azken 20 urteotako gizarte aldaketek ondorioak izango dituztela ekonomian, energia kontsumoan eta ingurumenean. Munduaren grabitate-zentroa lekuz mugitzen ari da. Ekonomia globalean geroz eta pisu handiagoa daukaten Txina, India edota Brasilgo klase ertainek aktiboki egiten dute bultza, kontsumo potentzial izugarriak eta nazio-harrotasun berriak hauspotuta. Europa mendebaldeko eta AEBetako gobernuek kezkaz begiratzen diote fenomeno horri, globalizazioak etekin sinergikoak banatu ahal dituelako, baina funtsean efektuen batura zero delako: Txinan sortzen diren lanpostuak AEBetatik desagertzen dira; Parisko ibilgailuek kontsumitzen duten gasolioa prezioz igotzen da hazi egiten denean Mumbai hirian autoz ibiltzen den gidari kopurua, eta abar luzea. Gizarte oreka berrian lekuan-lekuko klase ertainek zein leku beteko duten ikusteke dago.


You are interested in the channel: Gizartea
Ikama denounces the professor of the Alava Campus of the UPV/EHU who disseminates "fascist messages"
Ikama, a professor at the Faculty of Pharmacy of the University of the Basque Country (UPV/EHU) in Vitoria-Gasteiz, has denounced the dissemination of “fascist messages” on social networks. Last September, the UPV expelled a professor from the Leioa Campus for his messages on... [+]

230 musicians express their support for Raimundo el Canastro and claim that it is legitimate to criticize power through music
Among the signatories are Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen and Tatxers. A list of 237 musicians has been published.

Some tools for mental health care in activism
Some activists have compiled the impatience of activists and created a guide to address them collectively. They have worked on issues such as stress, fear, frustration and fatigue.

2025-02-07 | Uriola.eus
Two men report homophobic attack in Bilbao
A group of four or five people were beaten as well as made homophobic insults.

2025-02-07 | Gedar
The attacking teacher of the Eunate school in Borrería gets the students to leave
According to the IA of Pamplona, this teacher sexualized students and justified the violations. Last Friday they held a sit-in and had a collection of signatures in action to dismiss the teacher.

A 47-year-old man killed his mother in Irun
Yesterday at noon he attacked his mother with a knife in Irún and died in the Hospital of San Sebastián. The assailant is expected to testify before the judge.

Euskaraz in the Basque Country calls for national demonstration on 6 April in Bayonne
The demonstration will take place at 11:30 a.m. at the Palace of Justice. The movement has extended its call for the rights of the Basques and in solidarity with the defendants. The defendants painted "Justice for Basque" at the Court of Justice of Bayonne on Euskara Day last year... [+]

Maddi Isasi, feminist secretary of the LAB
"We want LAB to be the subject that makes a union contribution to the construction of a Basque Feminist Country"
The feminist secretariat of the LAB union has published the book “Everyone with a Name”, based on the testimonies of several feminist members. “We have carried out a genealogy or a glossary or maybe both things are together or it may not be one or the other... but in any... [+]

From the Caldereros: A blackface in San Sebastian?

I don't want my daughter disguising herself as a Gypsy in the caldereros. I don’t want Gypsy children at my daughter’s school to dress up as Gypsies in caldereros. Because being a gypsy is not a disguise. Because being a gypsy is not a party that takes place once a year, with... [+]


2025-02-06 | dantzan.eus
The carnival that was lost a long time ago in Lazkao will be revived
In recent weeks we have read that in Lazkao they are thinking of recovering the carnival that was lost in the decade of 1960-70. On the basis of these festivities, various local groups will gather and celebrate the Carnival on February 28. To learn more, we asked Anne Zubiarrain... [+]

The majority of Hondarribians support a single parity, according to a municipal survey
Of the respondents, 45.6% preferred a single equal partnership for the people and more than 65% indicated that in order to resolve the conflict of the partnership, citizens should participate in conferences and workshops on this issue.

They don’t know why

The Department of Education doesn't understand why public employees have gone on strike. He's got to ask the LAB Syndicate. This union signed an agreement with the department in April 2023. Two years later they have also called for a strike because, unlike the previous ones, the... [+]


The Generalitat wants to ban mobile phones at all stages of compulsory education
From Early Childhood Education to the end of Compulsory Secondary Education, the Minister of Education of the Generalitat de Catalunya aims to ban mobile phones in schools. It also aims to study the lack of technological materials in the classrooms of children up to 6 years old... [+]

2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Eguneraketa berriak daude