Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

"Internet zoragarria da baina ezin du beste guztiaren ordezko izan"

  • Eskarmentu handiko musikari eta konposatzailea da Iñaki Salvador. Mikel Laboaren ondoan irudikatzen badugu ere, eta gehienetan pianoaren atzean aritzen bada ere, ikuskizun askotako musikaren sortzailea ere bada. Baita musika irakaslea ere. Azken hilabeteotan Euskadiko Musikari Elkartean buru-belarri ari da.  

"Elkartean denetarik dago, abeslari lirikoak, jazz musikariak, abangoardiako konpositoreak, pop eta rock gitarra-jotzaileak... Hasiberriak eta onespen handia dutenak".Iker Barandiaran

15 urte pasata berpiztu duzue Euskadiko Musikarien Elkartea. Nolakoa izan zen elkartearen iraganeko esperientzia?

Elkarteak 1995 eta 2002 artean iraun zuen, 120 profesional inguru batu ginen eta hasieran jarritako helburuak erabat bete zituen: erakundeen aurrean solaskide izan ginen, bazkideen lan artistikoa zabaltzeko lana egin genuen, eta hauei hainbat zerbitzu eskaini:  kontratazioari lotutako lege aholkularitza, arazo larrietan bitartekaritza…

Musikariok orain lehen baino premia handiagoak dituzue?

Orain lehen bezala, beharrezkoa da elkartea izatea, baina krisi ekonomikoak musikarien egoera kaskarra areagotu du. Berez lehengo eta oraingo erronkak antzekoak dira. Gure sektorea elkartu behar dugu eta ordezkatuko gaituen ahots bat eratu behar dugu. Musikariok kasu gehienetan bakarka aritzen gara lanean, eta bakardadean ahalegintzen gara  geure arazoei aurre egiten. Baina arazo horietarik asko estrukturalak dira eta taldean elkartuta besterik ezingo ditugu konpondu.

Noiz bururatu zitzaizuen elkartea berriro eratzea eta zer izan da zailena?

2012an aurreko zuzendaritza batzordeko kideak harremanetan jarri ginen. Orduan erabaki genuen jendea batzea eta elkartea eratzeko oinarria jartzea. Jende askok animatu gintuen pauso hori ematera. Garai hauetan musikariok beldur eta ziurgabetasun handia izaten dugu, eta ohikoa da “zerbait egin beharko dugu” entzutea. Zerbait horrek elkartea berpiztea ekarri du. Oso harrera ona izaten ari gara, eta kanpaina egiten hasi aurretik 80 bazkidetik gora ginen.

Orain arte ditugun bazkideetatik gehienak musikari interpreteak dira, baina horietatik asko, agertokietan aritzeaz gain eskola eta konserbatorioko irakasleak ere badira. Musikari konposatzaileak ere baditugu, eta estiloei erreparatuz gero, denetatik dago: abeslari lirikoak, jazz musikariak, abangoardiako konpositoreak, pop eta rock gitarra jotzaileak… Hasiberriak zein izen eta onespen handia dutenak.

Zer eskatzen diezue bazkideei? Eta zer ematen diezue trukean?

Bazkideek urteko 60 euro eman behar dituzte, eta ordainean bi zerbitzu nagusi jasotzen dituzte. Batetik, kontzertuen fakturazioari lotutako zerbitzua jasotzeko aukera dute. Musikari askok ez dituzte urte osoan kontzertuak egiten eta ondorioz ezin dute hilero-hilero autonomoen kotizazioa ordaindu. Horri konponbidea emateko, elkarteak hitzarmena sinatu du Kataluniako Musicat kooperatibarekin. Bestetik, erakundeen aurrean elkarteak egiten duen lan guztiaren berri izango dute, eta uneoro galdetuko zaie hartu beharreko erabakien gaineko iritzia.

Zeintzuk dira elkartearen lehentasunak? Zertan hasi zarete?

2013an, batez ere elkartea ezagutzera ematea dugu helburua, hazi nahi dugu. Fakturazioari lotutako zerbitzua kudeatzen eta eskaintzen ari gara; gainera, musika industriaren gaineko  erabaki garrantzitsuak hartzen diren foro publiko eta pribatuetan ordezkatuta egotea nahi genuke. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin batera proiektu handi batean lanean ari gara dagoeneko: diskoetxe, kontzertu areto, eragile pribatu eta musika edo kultura alorreko bestelako agenteak batuko dituen mahaiaren eraketan ari gara. Aspaldian oso zigortua eta gehienetan eskas antolatuta dagoen sektorea babesteko politikak diseinatu behar dira, zentzu horretan proiektuak eta dinamikak abiarazi behar dira. Bestalde, SGAE eta AE moduko kudeaketa-erakundeekin, Musikagileak-ekin eta beste batzuekin elkartzen hasiak gara, laguntza eta babesa lortzeko, edo elkarlanean proiektuak bultzatzeko. Aurten, esaterako, elkarteak lau master-class antolatuko ditu –jazz musika, pop-rocka eta doinu banden sortzea–. Elkartearen beste helburuetako bat profesionalei etengabeko formazioa ematea da.

Sakondu dezagun apur bat musikarien egunerokoan. Teknologia berriek on edo kalte egiten dizuete?

Hor txanponaren bi aldeak daude: teknologia berriei esker, musikariok bitartekari gabe aski gara, baina era berean, grabatzea eta editatzea askoz errezagoa denez, merkatuan gehiegizko ekoizpena dago, saturazioa. Baina bada besterik ere: CD formatuaren krisia oso garrantzitsua da. Orain musika beste modu batzuetan banatzen eta kontsumitzen da. Zapaltzen dugun lur guztia mugitzen ari da eta ez dakigu aldaketak noraino helduko diren.

Baina dena ez da ezkorra, ezta?

Ez. Egia da musikariok egun gogorrak bizi ditugula, baina ezin dugu ahaztu sorkuntza aldetik oso garai onak direla. Goi-mailako  jende asko dago, gazteak oso prestatuta datoz, Musikeneren emaitzak ere ikusten hasiak gara. Musika klasikoan eta jazzean –bereziki ezagutzen ditudanak– jakituria handia dago.

Publikoaren ohitura aldaketak egiten du minik handiena?

Mediatikoa eta globalizatzailea den orok zeresan handia du, txikia zanpatu egiten duelako. Gaur egun oso ohikoa da Bruce Springsteenek Anoeta goraino betetzea eta, adibidez, nik kontzertua taberna batean eta 15 lagunentzat egitea. Oso muturreko egoerak bizi ditugu. 80ko eta 90eko hamarkadetan bertako musikari asko maila ertainean mugitzen ginen; 100, 200 edo 500 ikusle artean. Ez zuen inork milaka pertsonako jendetzarik batzen, ezta 10 lagunekoak soilik. Era berean,  taldeontzat hain garrantzitsua zen kultura  zirkuitua izugarri txikitu da, udalek ez dutelako dirurik.

Profesionalki, errebindikatzen dut maila ertainean jarraitzea, behe-behekoan aritu beharrean. Gizartean beste horrenbeste gertatzen ari da, erdikoa desagertzera doala. Dena dela, gure eskaera ez da gu subentzionatzea edo lanik egin gabe bizi ahal izatea. Artista ezezagunagoak garenok ere musikan profesionalki aritzen jarraitu nahi dugu.

Musikari guztiok zaudete norabide berean?

Ez. Batzuek musikari profesionalak eta ez profesionalak bereiztu beharra aldarrikatzen dute. Izan ere, bada bizibide moduan bankuan, fabrikan edo nonahi lan egiten duen musikari asko; eta horietako batzuk arrakastatsuak dira, caché handiak dituzte, gainera. Eta badira beste batzuk, ni tartean, eguneko 24 orduak musikan lanean aritzen garenak. Batzuen ustez musika bizibide dugunok bakarrik jaso beharko genituzke laguntzak. Eztabaida handia dago horren gainean. Nire ustez, gure profesionalitatea aldarrikatu behar dugu, arrakastaren gainetik. Hala ere, elkarteko ateak musikari guztiei zabalik daude, baita gitarra soilik etxean jotzen duten horiei ere, baldin eta informatuta egon nahi badute.

Egile eskubideez eztabaidatu beharra dago.

Jakina! Gai oso korapilatsua da eta iritzi ugari dago: batzuek copyleftaren alde egiten dute, beste batzuek jabetza propioa babestu eta diruzko ordaina nahi dute…  Baina gizartean gai honi buruzko desinformazio handia dago, eta eztabaida ireki nahi dugu ahalik eta iritzi gehien jasotzeko.

Dena dela, SGAEk erabat kakaztu du gai hau, egile eskubideen kudeaketa guztia monopolizatu baitu luzaroan. Musikari gehienok erakunde horren bazkide bagara ere, garbi dugu ez gaituela berorrek ordezkatzen. Ni, adibidez, egile eskubideak babestearen aldekoa banaiz ere, uste dut SGAEren jarrera gehiegizkoa izan dela, eta gainera gerora egiaztatu da lapurreta egin dutela. Guztiok haien kontra jartzea lortu dute. Inoiz txantxan esan didate ez dutela dutxan nire kanturik txistukatuko, ordaindu behar izango dutenaren beldur. Ozen esan beharra daukat egile eskubideen kudeaketaren defendatzaile garenok ez dugula inolaz ere onartzen SGAEk musikaren kontrola egiteko bultzatu duen estatu poliziala.

Ikusiko dugu inoiz egile eskubideak kudeatuko dituen Euskal Herriko erakunderik?

Zalantzan nago. Batetik,egile eskubideen gaia oso zabala delako eta Internetek zabalkunde handiagoa ematen diolako; eta bestetik, erakunde are eta zabalagoek indar handiagoa egin ahal dutelako. Baina erakundearen eta artistaren arteko hurbiltasuna ere garrantzitsua da. Hortaz, Euskal Herriko erakundea, isolatuta egon beharrean, beste batzuekin federatuko balitz, egingarria izango litzatekeela uste dut.

Kontzertuek lehen zuten balioa galdu dute?

Ikusleek interes puntu bat galdu dute, ez dago zalantzarik, eta horren erantzukizunaren zati bat musikariona ere bada. Eskaintza eskaera baino askoz handiagoa da, ikusleek ez dute diru askorik. Faktore kaltegarri ugari dago: telebistari gehitu zaio spotify, streaming edo youtubek kulturalki asetzen gaituztela pentsatzea… Jendea ez da dagoeneko kalera irteten, ez da zinemara, hitzaldietara, ez eta kontzertuetara joaten. Internet zoragarria da, baina ezin du gainerako guztiaren ordezko izan.

Eta musikariok, autokritika eginez, onartu behar dugu ez ditugula behar beste zaintzen eszenaratzea, soinua, lekua eta puntualtasuna. Gure helburua izan behar da ahalik eta kalitate handieneko emanaldiak eskaintzea musikan, une hori magiko bihurtzea. 

Zein izan behar da erakunde publikoen rola?

Erakundeek, beren kabuz biziraun ezin duten musika talde, diskoetxe eta bestelakoak babestu beharko lituzkete; kultura eta artearen sareko eragile ahulenei laguntza eman beharko lieke.


You are interested in the channel: Musika
2024-12-15 | Iker Barandiaran
Look back, reflect and dance -- damn!

Nick Linbött
Nick Linbött
Kaset Productions, 2024

------------------------------------------------

With the vintage comic suit, the beginning of rock and roll and the experiences of the Cold War witnessed some of the generation characters who, with a ferocious... [+]



Turkey launches offensive against the city of Kobane
The Syrian National Army (SNA), supported by Turkey, took the city of Manbij on Monday. Kobane is the leading referent of the Kurdish revolution, in which they defeated the Islamic State eight years ago, starting the Rojava Revolution.

2024-12-09 | Leire Ibar
Protest against Israel at a concert by the Basque Symphony Orchestra in Pamplona
At the Baluarte de Pamplona/Iruña, on Thursday, when he was preparing to play a piece of the orchestral version of the Israeli national hymn, much of the public has risen up and left the room. They criticised the fact that this hymn pays tribute to the "Zionist occupation" and... [+]

Madame Birrots
“Women don’t need to be super good at making music”
Baztan's Madame Birrots group is made up of women, and they say that in scenarios that men don't have, there's a demand. They speak from a rural perspective and from a feminist perspective.

2024-12-06 | Xalba Ramirez
Nervión No

City of Dust
Salt Car
International Smoke, 2022

-----------------------------------------------

Well, the fashion of quoting Gramsci is over, we can bring it to these lines without accusing of opportunism. Even more so if those of the Coke Salt bring it like this: "Old... [+]



2024-11-29 | Irutxuloko Hitza
Several women report a well-known music technician from Donostia-San Sebastián for sexual harassment
Yesterday the reports against music technician Iñaki Castro began to be disseminated in the account '@docena_euskalherria', and the testimonies of more than a dozen women have already been collected.

Gabriel Fauré: Much more than a requiem

When we talk about French composers, we think of Claude Debussy and Ravel. There are those who have fun defending one or the other as the best French composer of all time. Frankly, two geniuses have been absolute, as a result of the circumstances of their time. They were a very... [+]


Benito Lertxundi retires
The 82-year-old Oriotarra singer will offer her latest concert...

2024-11-27 | Onintza Enbeita
Aran Calleja. Film music composer
"In music, women are doing a great job for them to see us."
The creative women around him are surprised that they have it, but he's had imposter syndrome for many years. But permanence has taught him that he has done a lot of good things. In 2021 he won the Goya of the Spanish State with Maite Arroitajauregi for the music of the film... [+]

2024-11-22 | Iker Barandiaran
The lump of brains cannot be contained

Deus
Kaskezur
Usopop, 2024

-----------------------------------------------------

We have nothing to lose,” the baztandarras say. And that's right. They have always made music to enjoy, play and play among four musicians who have been growing up. Since the group was... [+]



Añube
Music to embrace

We have known Aitor Bedia Hans, a singer of the Añube group for a long time. At that time we were reconciled with BEÑAT González, former guitarist of the Añube group. It was at the university time, when the two young people of Debagoiena came to Bilbao to study with music in... [+]


Eguneraketa berriak daude