Pentsioen erreformaz “adituen batzordeak” Espainiako Gobernuari egingo dion proposamenaren inguruan hainbat datu argitaratu dira egunotan. Badirudi gaur egungo eta etorkizuneko pentsionistei eragingo diela. Hitz gutxitan esanda, pentsioek erosteko ahalmena gal dezatela proposatuko dute. Hala, pentsioak ez lirateke inflazioaren arabera eguneratuko, gutxienez KPIa adina igotzeko automatismoa desagertuko bailitzateke. Horren beharrean, “adituek” proposatzen dute eguneraketa automatikoa Gizarte Segurantzaren finantza egoeraren menpe egotea: hau da, pentsioak Gizarte Segurantzak izaten dituen diru-sarrera eta gastuei egokitzea. Irizpide hori gaur ezarriz gero, pentsioak asko murriztuko lirateke. Etorkizuneko pentsionistek jasoko luketen zenbatekoa berriz, bizi itxaropenarekin kalkulatuko litzateke.
Bistan da pentsioetan dagoen gastu publikoa murriztu nahi dela. Erreforma berri hau inposatu nahi dutenak bankuak dira –BBVA eta Santander batez ere–, euren aseguru-etxeen bidez. Ez da kasualitatea Mapfre, Aviva eta BBVA gisako aseguru etxeetako ordezkariek osatzea “adituen batzordea” delakoa. Eurek jadanik bermatuta dituzte pentsio pribatuentzako plan gozoak.
Erasoaldi kapitalista berri honen aurrean, pentsio publikoak defendatu behar dira. Sistemaren “iraunkortasuna”, hazkundea eta enplegua sortuko duten politika ekonomiko egokien bidez lortuko da: paradisu fiskalak eta iruzurra desagerraraziko dituen zerga erreforma erradikala eginda; gastu militarra deuseztatuta –Espainiako Defentsaren urteko aurrekontua 7.000 milioi eurokoa da eta 2025 arte 31.000 milioi euroko zorra du–; eta obra faraonikoentzako gastu publikoa ezabatuta. Hego Euskal Herrian, Gasteiz eta Iruñeko gobernuek gaur hemen kotizatzen dugunoi pentsio publikoak bermatu behar lizkigukete, pentsio duinak eta eguneratuak. Berriz ere nazio subiranotasunik ez izateak kaltetzen gaitu.
What is the thought of the small trace of the complaints made on 28 April and that their only succession is the continuous chain of accidents and deaths of workers. In Azkoitia, once again in construction, a 62-year-old worker dies in a very common and therefore avoidable... [+]
When grandparents were young, retirement was represented as a time to enjoy life. Period of collection of the fruits of the work carried out during these years. What a satisfaction! It is a pity that young people today are never able to feel. You might think I'm a pessimist, but... [+]